{"id":15057,"date":"2017-03-13T00:00:00","date_gmt":"2017-03-12T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/zer-deritzote-adituek-euskal-i-g-b-ri\/"},"modified":"2023-11-16T13:27:09","modified_gmt":"2023-11-16T11:27:09","slug":"zer-deritzote-adituek-euskal-i-g-b-ri","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/zer-deritzote-adituek-euskal-i-g-b-ri\/","title":{"rendered":"Zer deritzote adituek euskal I+G+b-ri?"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Neurrizko baikortasuna dago I+G+b-ren etorkizunaz eta, krisi ekonomikoa gorabehera, bere bilakaera azken 5 urteotan positibotzat jotzen da. Hori azaltzen du Basque Innovation Perception-ek (BIP), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren (ZTBES) pertzepzioari buruz Innobasquek egindako diagnostiko kualitatiboak. Euskal I+G+b-ren egungo eta etorkizuneko egoeraz dagoen pertzepzioa monitorizatu eta aztertzen du lan honek, eta ZTBES osatzen duten eragileek elkarri buruz duten pertzepzioa ezagutzeko aukera ematen du.<\/p>\n<p>Lehen edizio hau egiteko, <a href=\"\/microsite\/politicas_de_innovacion\/\">Innobasque<\/a>ko bazkide diren erakundeetako eta I+G+b-ren eremuan esperientzia aitortua duten 308 adituko panel bati egin zitzaion inkesta. Pertsona horien %57 enpresaburuak dira, %33 ikertzaileak, %6 gizarte-arlokoak eta %5 erakundeetakoak. Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planak ZTBES ebaluatzeko eta monitorizatzeko Innobasqueri ematen dion eginkizunean sartzen da lan hau, eta bi urtean behin egiten da.<\/p>\n<p>BIPeko adituek ontzat jo dute ZTBESen egungo egoera (1-10 eskalan 6,26) eta azkenaldiko bilakaera, eta neurrizko baikortasuna azaldu dute horren etorkizunaz. Kolektibo guztiek oso antzera baloratu dute alderdi hau, erakundeak izanik kontserbadoreenak eta enpresaburuak positiboenak.<\/p>\n<p>Panelaren iritziz, I+G+b ikertzaileei buruzkoa eta I+G+b-k euskal enpresa handiei egiten dien ekarpena dira indar-gune garrantzitsuenak.&nbsp;<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"\/images\/articles\/d825b7e7a8095a12d099db51f2271b08.JPG\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p>Halaber, hobekuntzarako lau elementu kritiko identifikatu dituzte:&nbsp;<\/p>\n<ol>\n<li><span >Gazteen prestakuntza ikerketa-karrerarako, nahiz eta ikertzaileen egungo maila indar-gunetzat jotzen den.<\/span><\/li>\n<li><span >I+G+b-ren finantzaketa pribatua.<\/span><\/li>\n<li><span >Berrikuntza ez teknologikoaren bultzada eta teknologia aurreratuak (KET ingelesezko siglen arabera), adibidez nano eta bioteknologia, eta IKTak ETEetan sartzea.<\/span><\/li>\n<li><span >ZTBESen eraginkortasuna, oro har.<\/span><\/li>\n<\/ol>\n<p>I-G+b-ren hazkunde-aurreikuspenei, horren finantzaketa pribatuari, zientzia eta teknologia-eragileen lankidetzari eta balio-ekarpenari buruzko pertzepzioak ez datoz bat dauden estatistika-datuekin.<\/p>\n<p>%60k baino gehiagok uste du datozen 5 urteetan I+G+b-n egingo den inbertsioa %1 eta %10 artean haziko dela urtean. Ikuspegi &nbsp;hau enpresen proiektu-zorroan, Euskal Jaurlaritzaren aldetik finantzaketa publikoa gehitzeko konpromisoetan eta nazioarteko finantzaketaren bilakaeran oinarritzen da.<\/p>\n<p>Panelaren ia erdiak uste du gizartearen ongizatea eta euskal enpresen lehiakortasuna hobetu egingo direla gaur egun Euskadin egindako I+G+b-ri esker. Gizarte-kolektiboa ezkorrago agertzen da alderdi honetan, erakundeetakoa berriz baikorragoa da.<\/p>\n<p>Azkenik, BIPek azaltzen du Tecnalia, IK4 Research Alliance, UPV\/EHU, Mondragon Korporazioa, Innobasque, CAF, Iberdrola, DIPC, CIC Nanogune eta Mondragon Unibertsitatea hartzen direla, hurrenkera honetan, Euskadiko I+G+b erakunde garrantzitsuenak bezala.<\/p>\n<p>Txosten osoa<a href=\"\/uploads\/attachment_files\/bip-pertzepzio-txostena_v11-58bff3c9bd941.pdf\"> esteka honetan <\/a>dago irakurri eta behera jaisteko moduan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Neurrizko baikortasuna dago I+G+b-ren etorkizunaz eta, krisi ekonomikoa gorabehera, bere bilakaera azken 5 urteotan positibotzat jotzen da. Hori azaltzen du Basque Innovation Perception-ek (BIP), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren (ZTBES) pertzepzioari buruz Innobasquek egindako diagnostiko kualitatiboak. Euskal I+G+b-ren egungo eta etorkizuneko egoeraz dagoen pertzepzioa monitorizatu eta aztertzen du lan honek, eta ZTBES osatzen duten [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-15057","noticias","type-noticias","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15057","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15057\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15057"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15057"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=15057"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=15057"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}