{"id":15091,"date":"2017-04-24T00:00:00","date_gmt":"2017-04-23T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/euskadi-industria-ekosistema-berritzaile-gisa-kokatu-da-hannover-en\/"},"modified":"2023-11-16T13:27:23","modified_gmt":"2023-11-16T11:27:23","slug":"euskadi-industria-ekosistema-berritzaile-gisa-kokatu-da-hannover-en","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/euskadi-industria-ekosistema-berritzaile-gisa-kokatu-da-hannover-en\/","title":{"rendered":"Euskadi industria-ekosistema berritzaile gisa kokatu da Hannover-en"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p><a href=\"https:\/\/www.hannovermesse.de\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Hannover Messe <\/a>munduko industria-azokarik garrantzitsuena da eta azoka nagusia puntako teknologia, material aurreratu eta industria-berrikuntzentzat. Erakusketa honek zortzi azoka garrantzitsu batzen ditu gune bakar batean: I+G, industria-automatizazio eta IT, industria-hornikuntzak, ingeniaritza, zerbitzuak, energia eta ingurumen-teknologia. Aurten 6.500 erakusketari bilduko dituen munduko erakusleiho handi honetan, Euskadik bere fabrikazio-estrategia aurreratua, <a href=\"\/es\/article\/1033\/basque-industry-40-se-presentara-en-hannover-messe-la-mayor-feria-industrial-de-europa\">Basque Industry 4.0<\/a>, aurkeztu du, Europan erreferentziazkoa den industria-ekosistema berritzaile bat bezala kokatzeko nazioartean. Gainera, 26 euskal erakunde ere izango dira topaketa honetan euskal industriaren ahalmena erakusteko: Betico Compressors, Xubi Engranajes, Jaure, Goizper, Grindel, NBI Bearings Europe, Iraundi, Stern Hidr&aacute;ulica, Desarrollos de Proyectos Hidr&aacute;ulicos, Niasa Neff y Asociados, Merytronic 2012, Pronutec, Fanox Electronics, Uriarte Safybox, Electrot&eacute;cnica Arteche, Bilboko Merkataritza Ganbera, Lesol, Gurelan, Fundigex, Fundiciones Aizpurua, Lazpiur, Laminados Losal, Forging Products Trading, Fastenex, Egondo.<\/p>\n<p>Azokari hasiera gaur goizean eman dio Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta apirilaren 28ra arte luzatuko da. Edizio honetan Polonia izango da herrialde gonbidatua.&nbsp;&nbsp;Zehazki esanda, edizio honetan 1.700 hitzaldi eta panel baino gehiago izango dira, eta gaur egungo industriaren giltzarri edo funtsezko puntuak ezagutu ahal izango dira horietan. Alemaniako azokaren bisitarien %95 negozioak egiteko interesa duten profesionalak izaten dira, eta %64 enpresetako goi-zuzendariak. Gainera, akreditaturiko 2.500 kazetari baino gehiago eta 2016an erregistraturiko ia 200.000 bisitariak abagune handia dira euskal enpresentzat.&nbsp;Merkelek iragarri du industria 4.0-n elkarlaneko robotak (cobot-ak) gero eta garrantzitsuagoak izango direla adimen artifizialaren ondoan eta eremu honetan &ldquo;teoria apokaliptikoetatik&rdquo; ihes egiteko aholkua eman du.<\/p>\n<p><strong><span >Basque Industry 4.0<\/span><\/strong><\/p>\n<p>Bestalde, Basque Industry 4.0 estrategiak gaur eguerdian ireki du bere gunea. Eusko Jaurlaritzak, Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako sailburua den Arantxa Tapiaren eskutik, <em>Euskadi inbertitzeko leku erakargarria <\/em>dela esan du,<em>&nbsp;<\/em>eta jarraian Alemaniak Euskadin duen inbertitzaile handienaren esperientziari eman dio hitza: Mercedes.<\/p>\n<p>Basque Industry 4.0 standean euskal Fabrikazio Aurreratua dago ikusgai, Basque Industry 4.0 estrategia berezia garatu duen arlo estrategikoetako bat. Bere esparruan honako hauen aldeko apustua egin da: ekoizpen-bide eta sistemetan adimena txertatzea; gora egiten ari diren gaitasun eta teknologiak produktu eta prozesu berrietan ustiatzea; material aurreratuak balio erantsi handiagoko edo prozesu hobetuetan sartzea; erabilitako baliabideen eraginkortasuna eta iraunkortasuna; eta balio erantsi handiko zerbitzuen integrazioa.<\/p>\n<p>Halaber, unibertsitateek, Lanbide Heziketak, teknologia-zentroek, cluster eta enpresek euskal 4.0 eremuan garatu dituzten eta garatzen ari diren proiekturik garrantzitsuenak eta esanguratsuenak aurkeztuko dira. Gainera, jarduera-programa trinkoa aurkeztu da euskal eskaintza munduari ezagutzera emateko.<\/p>\n<p>Honela, apirilaren 24tik 27ra Basque Enterprise Europe Network-ek <a href=\"https:\/\/www.b2match.eu\/technologycooperationdays2017\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Brokerage Event<\/a> trinko bat antolatu du honako hauek ardatz hartuta: Industria 4.0 eta fabrika adimendunari buruzko teknologiak; fabrikazio energetikoki eraginkorra; energia eta mugikortasun iraunkorrak. Topaketa hauetan aukera izango da arlo honetako industrian lider direnekin harremanetan jartzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;Bi hitzaldi izango dira:<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 24an:<\/strong> Industry 4.0 meets the Industrial Internet Forum zikloaren barruan pilotatze-taldearen ordezkariak, Jos&eacute; Esmoris-ek, eta SPRIko zuzendari nagusiak, Alexander Arriolak, honetaz hitz egingo dute: Euskadi, berrikuntza digitalaren nodoa.<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 26an:<\/strong> Young Tech Enterprises foroan BIND 4.0 ekinbidea aurkeztuko da, Spri, Danobat eta Innovae-ren eskutik.<\/p>\n<p>Standeko programazioa, apirilaren 24tik 28ra, astelehenetik ostiralera, honako hau izango da:<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 25a, asteartea<\/strong><\/p>\n<p>10:00&nbsp;<strong>Big Data<\/strong>&nbsp;&ndash; IK4-Ikerlan &amp; Tecnalia<\/p>\n<p>10:30&nbsp;<strong>Ziber-segurtasuna&nbsp;<\/strong>&ndash; Mondragon Unibertsitatea &amp; IK4-Ikerlan<\/p>\n<p>11:00&nbsp;<strong>CFAA:<\/strong><strong>&nbsp;<\/strong>Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa &#8211; EHU<\/p>\n<p>15:00&nbsp;<strong>MDI4.0<\/strong>: Industria 4.0 ebaluazio-ereduak ETEetarako &ndash; Tecnalia<\/p>\n<p>15:30&nbsp;<strong>HARS &amp; WINDBOX<\/strong>&nbsp; Fabrikazio Aurreratu Eolikoko Zentroa &ndash; Energia Klusterra<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 26a, asteazkena<\/strong><\/p>\n<p>10:00&nbsp;<strong>MANTIS<\/strong>&nbsp; &ndash; Mondragon Unibertsitatea<\/p>\n<p>10:30&nbsp;<strong>Ikusizko Konputazioa <\/strong>&ndash; Vicomtech-IK4<\/p>\n<p>11:00&nbsp;<strong>Digitalizazio-kasuak<\/strong>&nbsp;&ndash; Innovae-AgLa4D<\/p>\n<p>14:00&nbsp;<strong>Zero akatseko fabrikazioa <\/strong>&ndash; Vicomtech-IK4<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 27a, osteguna<\/strong><\/p>\n<p>10:00&nbsp;<strong>Material aurreratuak<\/strong>&nbsp;&ndash; UPV\/EHU<\/p>\n<p>10:30&nbsp;<strong>Serious Games Industria 4.0-n aplikatuak&nbsp;<\/strong> &ndash; Ludus &amp; Binary Soul<\/p>\n<p>14:00&nbsp;<strong>Petroloc<\/strong>&nbsp;&ndash; Tecnalia<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 28a, ostirala<\/strong><\/p>\n<p>10:00&nbsp;<strong>Gamifikazioa&nbsp;<\/strong>&ndash; Virtualware Group<\/p>\n<p><strong>Invest in the Basque Country <\/strong>jardunaldia<\/p>\n<p>Euskal presentzia Alemaniako azoka honetan Nazioartean Kokatzeko Ekimen Estrategikoaren parte da; Innobasquek bultzatzen du eta beste hauek ere parte-hartzaileak dira: Acicae, AFM, Gaia eta Energia klusterrak; Tecnalia, IK4 Research Alliance, Mondragon Unibertsitatea, Spri taldea, foru-aldundiak eta Eusko Jaurlaritza, estrategiaren liderra.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hannover Messe munduko industria-azokarik garrantzitsuena da eta azoka nagusia puntako teknologia, material aurreratu eta industria-berrikuntzentzat. Erakusketa honek zortzi azoka garrantzitsu batzen ditu gune bakar batean: I+G, industria-automatizazio eta IT, industria-hornikuntzak, ingeniaritza, zerbitzuak, energia eta ingurumen-teknologia. Aurten 6.500 erakusketari bilduko dituen munduko erakusleiho handi honetan, Euskadik bere fabrikazio-estrategia aurreratua, Basque Industry 4.0, aurkeztu du, Europan erreferentziazkoa [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":7587,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-15091","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15091","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15091\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7587"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15091"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15091"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=15091"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=15091"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}