{"id":15170,"date":"2017-09-19T00:00:00","date_gmt":"2017-09-18T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/euskal-teknologia-parkeetako-enpresek-enpresen-i-gren-40-inbertitzen-dute\/"},"modified":"2023-11-16T13:27:54","modified_gmt":"2023-11-16T11:27:54","slug":"euskal-teknologia-parkeetako-enpresek-enpresen-i-gren-40-inbertitzen-dute","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/euskal-teknologia-parkeetako-enpresek-enpresen-i-gren-40-inbertitzen-dute\/","title":{"rendered":"Euskal teknologia-parkeetako enpresek enpresen I+Gren %40 inbertitzen dute&nbsp;&nbsp;&nbsp;"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Parkeen Euskal Sarea zientzia- eta teknologia-arloko ezagutza eta garapenaren benetako ekosistema da, 511 enpresa, ikerketa- eta berrikuntza-zentro, korporazio handi eta startup batzen dituena. Parkean dauden enpresen (114) %22 Euskadiko inkubagailuen eta elkartegien laguntza eta jarraipenari esker sortu da, hor bideratzen baita enpresa berritzaileak sortzeko gogoa duten gazteen talentua eta espiritu ekintzailea. 2016an,<strong> parkeen sareko enpresek Euskadi osoko enpresek I+Gn egindako inbertsio osoaren <\/strong>(494 milioi euro urtean) <strong>%40 baino gehiago inbertitu zuten <\/strong>eta 4.633 milioi euroko fakturazioa izan zuten. Araba, Gipuzkoa eta&nbsp;Bizkaiko Teknologia Parkeetan 16.100 pertsona baino gehiago ari dira lanean. IKT konpainietan ari da jende gehien lanean parkeetan, zehatz esanda, sareko langile guztien %27. Langile-kopuruan pisu handieneko bigarren sektorea I+G da, %21 ari baita hor lanean. Hirugarren, biozientzia eta elektronikako sektoreak daude, Parkeen Euskal Sarean guztira dauden 16.177 langileen %11 enplegatzen baitute bien artean.<\/p>\n<p>30 urteko bizialdian, Sarea egokituz joan da unean uneko erronketara, Euskadiko ekonomia eta gizartearen garapena katalizatuz, gaur egun helburu hori <strong>iraultza digitalari<\/strong> lotua dagoelarik. Laugarren Industria Iraultza delakoak era guztietako erakundeak behartzen ditu etengabeko ekintzailetzara eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietara egokitzera, erabat aldatzen ari direlarik industria-, ekonomia- eta gizarte-prozesuak. Eszenatoki edo jokaleku honetan, teknologia eta zientzia ezinbestekoak dira enpresen lehiakortasuna bermatzeko, gazteen artean zientzia- eta teknologia-bokazioak sortu eta bultzatzeko, eta gizarte osoaren ekonomia-garapena sustatzeko.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p>Testuinguru honetan, Euskadiko Teknologia Parkeen Sareak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parkeek osatuak, <strong>2017<\/strong><strong>\u2010<\/strong><strong>2020 Plan Estrategikoa <\/strong>du aurrean. Sareak enpresen, teknologia-eragileen eta unibertsitateen arteko teknologia-ezagutza trukatzera bideratutako ekintzak areagotuko ditu; parkeetan enpresa berritzaileak sortu eta hazteko proiektuak bultzatuko dira, eta Euskadirako enpresa-proiektu estrategikoak erakartzeko ekimenak indartuko dira, baita nazioartean parkeen euskal sarea ikusgaiago bihurtzeko ere.&nbsp;<\/p>\n<p>Epe labur eta ertainean gauzatzeko 62 ekintzen artean nabarmentzekoak dira: <strong>4.0 sektoreko<\/strong> guneak sortzea; enpresa berriak erakartzeko finantzaketa-pizgarri eta formula alternatiboen politika garatzea; Arabako Parkean Marie Curie eraikinerako eta Haize Tunelaren azpiegiturarako merkaturatze-plan bereziak egitea; BIKekin (enpresa-inkubagailuekin) etengabeko lankidetza enpresa berriak sortzen eta gero parkeetan ezartzen laguntzeko; teknologia eta enpresa-errealitatea gazteenengana hurbiltzeko tresna berriak sortzea; parkeetan sorkuntzarako eta ezagutzaren transferentziarako guneak sortzea; eta, azkenik, nazioarteko foro eta sare interesgarrietan parte-hartzea bultzatzea eta nazioarteko bisitak gehitzea.<\/p>\n<p>Parkeen Sarean eta hedapen-proiektuetan erabilgarri dauden gune edo espazioen merkaturatze aktiboa ere kontuan hartzen du Plan Estrategikoak. &nbsp;Proiektu nagusietako bat beste parke teknologiko bat martxan jartzea da: <strong>Ezkerraldea\/Meatzaldeko campusa<\/strong>, 4.0. industriara bideratutako parke-ereduarekin, eta bertara, besteak beste, trakzio-proiektu bat erakartzea aurreikusten da, teknologia-berrikuntza eta industria aurreratuko arlo berri hau bultzatzeko.&nbsp;<\/p>\n<p>Halaber, <strong>Bizkaia<\/strong>n Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko eraikuntza-gaitasuna gehituko da Zamudion eta Derion. Gainera, <strong>Leioako campus<\/strong>aren garapenean aurrera egingo dugu, EHUrekin lankidetzan, dauden eraikinetara enpresak erakartzeko eta enpresen eta unibertsitateko ikerketa-taldeen hazkunde-premiei erantzuteko, eta <strong>Zorrotzaurre<\/strong>ko teknologia-parke hiritarraren proiektua ere bultzatuko da.<\/p>\n<p><strong>Gipuzkoa<\/strong>ko Zientzia eta Teknologia Parkean, Plan Estrategikoak espazioa handiagotzea aurreikusten du&nbsp;<strong>Miramon<\/strong>en<strong>, <\/strong>eraikin berri bat egin eta dauden lursailak zatitzeko aukerarekin; baita <strong>Galarretako campusa<\/strong>ren garapena bultzatzea ere, Gipuzkoako parkearen berezko hedapen gisa, trakzio-proiektu bat sustatuz erakundeekin lankidetzan.&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Araba<\/strong>n, Teknologia Parkeak enpresa eta proiektu berriak erakartzera bideratuko ditu bere ahaleginak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Parkeen Euskal Sarea zientzia- eta teknologia-arloko ezagutza eta garapenaren benetako ekosistema da, 511 enpresa, ikerketa- eta berrikuntza-zentro, korporazio handi eta startup batzen dituena. Parkean dauden enpresen (114) %22 Euskadiko inkubagailuen eta elkartegien laguntza eta jarraipenari esker sortu da, hor bideratzen baita enpresa berritzaileak sortzeko gogoa duten gazteen talentua eta espiritu ekintzailea. 2016an, parkeen sareko enpresek [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":7942,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-15170","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15170","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15170\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7942"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15170"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15170"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=15170"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=15170"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}