{"id":15202,"date":"2017-10-11T00:00:00","date_gmt":"2017-10-10T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/europako-industria-berria-adimenduna-berritzailea-eta-iraunkorra-izango-da\/"},"modified":"2023-11-16T13:28:06","modified_gmt":"2023-11-16T11:28:06","slug":"europako-industria-berria-adimenduna-berritzailea-eta-iraunkorra-izango-da","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/europako-industria-berria-adimenduna-berritzailea-eta-iraunkorra-izango-da\/","title":{"rendered":"Europako industria berria adimenduna, berritzailea eta iraunkorra izango da"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Europako industriak 32 milioi pertsona enplegatzen ditu; lanpostu horietako 1,5 milioi 2013tik aurrera sortu ziren.&nbsp;Lehiarako bere abantaila mantendu eta indartzeko \u2500EBko esportazioen bi heren baitira, gainera\u2500 modernizazio-ahalegin garrantzitsua egin behar da. Horregatik, industria Europako Batzordearen lehentasun politikoen elementu zentrala da.&nbsp;Bere politika guztiak industria ahalduntzera bideratzen dira: lanpostuak sortzeko eta Europako lehiakortasuna indartzeko, teknologia garbi eta digitaletan inbertsioa eta <strong>berrikuntza <\/strong>sustatzeko, eta Europako eskualdeak eta langileak, industria-eraldaketak gehien nozitu dituztenak, babesteko.<\/p>\n<p><strong>EBko industria-politikaren estrategia eraberrituak<\/strong> ekimen horizontal eta sektorial guztiak, lehendik zeudenak eta berriak, biltzen ditu, Europako industria berritzailea, digitala eta deskarbonizatua izan dadin. EBren Industria Politikaren Estrategia berritik ondorengo berritasunak nabarmentzen dira:<\/p>\n<p>&#8211; Neurri-sorta zabala industriaren <strong>zibersegurtasuna sendotzeko<\/strong>, eta hor sartzen da Zibersegurtasunean Gaitasun eta Ikerketarako Europar Zentroa, zibersegurtasunaren eremuan gaitasun teknologiko eta industrialen garapena bultzatzeko helburuaz, baita ere EBren eskalan produktu eta zerbitzuen ziurtatze-sistema bat, kide diren estatu guztietan aitortua; pertsonalak ez diren datuen zirkulazio libreari buruzko Araudi-proposamena, mugen gaindi datuak libre ibiltzea ahalbidetuko duena, honela industria modernizatzen eta Europan datuen benetako gune komun bat sortzen lagunduko duena.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Ekonomia zirkularrari<\/strong> dagozkion neurriak, bereziki plastikoei buruzko estrategia eta baliabide biologiko berriztagarrien ekoizpena hobetzera eta horiek bioproduktu eta bioenergia bihurtzera zuzendutako neurriak.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Jabetza intelektualaren<\/strong> esparrua modernizatzeko ekintza-multzoa, hor sartuta jabetza intelektualaren eskubideen begirunearen inguruko Zuzentarauaren funtzionamenduari buruzko txostena, eta Jakinarazpen edo komunikazio bat, arauei buruzko funtsezko patente-lizentzien esparru europar argi eta aurresangarriari buruzkoa.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>EBn<\/strong> <strong>kontratazio publikoaren <\/strong>funtzionamendua hobetzeko ekimena, azpiegitura-proiektu handiak planifikatzen dituzten agintariei argitasuna eta orientabideak emateko borondatezko mekanismo bat barne.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Gaitasunen Agenda funtsezko industria-sektore berrietara<\/strong> (adibidez, eraikuntza, siderurgia, paper, teknologia berde eta energia berriztagarri, fabrikazio eta itsas garraiora) zabaltzea.&nbsp;<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Finantzaketa iraunkorraren<\/strong> arloko estrategia, kapital pribatuaren fluxuak inbertsio iraunkorragoetara hobeto bideratzeko.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Merkataritza-politika orekatu<\/strong> eta progresiboaren aldeko ekimenak, baita ere Europako esparru bat segurtasun edo ordena publikorako mehatxu bat suposa dezaketen atzerriko zuzeneko inbertsioak kontrolatzeko.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Funtsezko lehengaien<\/strong> zerrenda berrikusia; horiei dagokienez, Batzordeak jarraituko du EBko manufaktura-industriarentzat hornikuntza seguru, iraunkor eta eskuragarria bermatzeko laguntzen (2017ko irailaren 13an onartua).<\/p>\n<p>&#8211; Proposamen berriak <strong>mugikortasun garbi, lehiakor eta konektaturako, <\/strong>bereziki CO<sup>2<\/sup> isurtzeko arau zorrotzagoak turismo eta ibilgailu komertzial arinentzat, erregai alternatiboentzako azpiegituren ekintza-plana karga-azpiegitura baten ezarpenean laguntzeko, eta gidatze autonomoa sustatzeko ekintzak.<\/p>\n<p>Europako industriaren etorkizuna etengabe egokitzeko eta berritzeko duen gaitasunaren mende egongo da, horretarako teknologia berrietan inbertituz eta digitalizatzea areagotzeak eta <strong>ekonomia hipokarboniko eta zirkular<\/strong>rerako trantsizioak berekin dakartzaten aldaketak onartuz.&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Europako industriak 32 milioi pertsona enplegatzen ditu; lanpostu horietako 1,5 milioi 2013tik aurrera sortu ziren.&nbsp;Lehiarako bere abantaila mantendu eta indartzeko \u2500EBko esportazioen bi heren baitira, gainera\u2500 modernizazio-ahalegin garrantzitsua egin behar da. Horregatik, industria Europako Batzordearen lehentasun politikoen elementu zentrala da.&nbsp;Bere politika guztiak industria ahalduntzera bideratzen dira: lanpostuak sortzeko eta Europako lehiakortasuna indartzeko, teknologia garbi eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":7986,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-15202","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15202","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15202\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7986"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15202"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15202"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=15202"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=15202"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}