{"id":15216,"date":"2017-10-16T00:00:00","date_gmt":"2017-10-15T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/hazi-egin-da-euskadiren-zientzia-pisua-munduan\/"},"modified":"2023-11-16T13:28:10","modified_gmt":"2023-11-16T11:28:10","slug":"hazi-egin-da-euskadiren-zientzia-pisua-munduan","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/hazi-egin-da-euskadiren-zientzia-pisua-munduan\/","title":{"rendered":"Hazi egin da Euskadiren zientzia-pisua munduan &nbsp;&nbsp;"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p><a href=\"https:\/\/www.ikerbasque.net\/es\/noticias\/informe-sobre-la-ciencia-en-euskadi-2017\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Euskadiko Zientziari buruzko Txostenak (2017<\/a>) Euskadiko 2006 eta 2016 arteko emaitzak jasotzen ditu, populazio ikertzaile, zientziaren finantzaketa, zientzia-emaitza eta teknologiaren transferentziari dagokienez. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, eta Fernando Coss&iacute;o Ikerbasqueko zientzia-zuzendaria izan dira argitalpen honen aurkezpenean, eta bertan agertzen denez, munduko zientzia-ekoizpena, hainbat urtez gehitu ondoren, orain gelditu egin da.<\/p>\n<p>Euskadin ere eman da joera hori, nahiz eta bere pisua munduan gehitu egin den etengabe azken hamarkadan, hazkunde-tasa handiagoei esker. Fernando Cossioren iritziz, &#8220;zientzia-sistema hazi egiten da egiten den ikerketaren kalitatea arriskuan jarri gabe&#8221;. Uriarterentzat, emaitza hauek erakusten dute &#8220;Eusko Jaurlaritzak ikerketaren alde egiten jarraitzen duela Euskadiren etorkizunaren giltzarri gisa&#8221;.<\/p>\n<p>Azterketa honetatik ateratzen diren daturik ohargarrienak hauek dira:<\/p>\n<p>1.- <strong>Euskadiren pisua <\/strong>estatuan eta munduan <strong>gehitu egin da etengabe <\/strong>azken hamarkadan, hazkunde-tasa handiagoei esker. 2016an, Euskadiko zientzia-ekoizpena Estatuko guztiaren %6,61 izan zen.<\/p>\n<p>2.- Euskadi<strong> urtean 2.100 dokumentu argitaratzetik<\/strong> 2007an, 5.212 argitaratzera igaro da 2016an, eta horrek %148 gehiago esan nahi du hamarkada batean.<\/p>\n<p>3.- Euskadi hirugarren autonomia-erkidegoa da Europako Batzordearen <strong>Horizon(te) 2020<\/strong> <strong>programaren finantzaketa <\/strong>erakartzen<strong>, <\/strong>Katalunia eta Madrilen atzetik.<\/p>\n<p>4.- Sortu berri diren <strong>BERC <\/strong>eta<strong> CIC<\/strong> zentro batzuek gainditu egin dute urtean indexaturiko 100 zientzia-argitalpenen langa, eta dokumentu bakoitzeko <strong>aipu kopuru handiena <\/strong>jasotzen dutenak dira.<\/p>\n<p>5.- <strong>Lehenengo kuartileko aldizkarietan <\/strong>argitaraturiko zientzia-ekoizpenaren ehunekoa gehitu egin da etengabe azken hamarkadan Euskadin, eta zientzia-ekoizpenaren %42,6 lehenengo kuartileko aldizkarietan argitaratzetik, 2015ean %51,62 argitaratzera igaro dira.<\/p>\n<p>6.-<strong> Estatu Batuak, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia <\/strong>eta<strong> Italia<\/strong> herrialdeekin egiten dute elkarlan gehien Euskadiko ikertzaileek ikerketa-emaitzak argitaratzeko orduan.<\/p>\n<p>7.- <strong>Physical Sciences and Engineering <\/strong>eta<strong> Biomedical and Health Sciences<\/strong> eremuek biltzen dituzte Euskadiko zientzia-argitalpenik gehienak, guztiaren %35,11 eta %29,02, hurrenez hurren.<\/p>\n<p>8.- Azken hamarkadan, <strong>emakume gehiagok lortu dute doktoregoa gizonek baino.<\/strong> Hala ere, kategoriaka azterketa eginez gero, ikusten da mailarik seniorrenetan batez ere gizonezkoak daudela.<\/p>\n<p>9.- Euskadik zenbait postu aurreratu ditu azken urteetan, eta <strong>zientzia-ikerketaren ekoizpen eta inpaktuan lider diren<\/strong> autonomia-erkidegoen artean kokatu da.<\/p>\n<p>10.- Zientzia-ekoizpen indexatua oso erritmo handian hazi da Euskadin, 2007an 167 argitalpen izatetik 908ra igaro da 2016an, eta horrek %450eko hazkundea esan nahi du.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskadiko Zientziari buruzko Txostenak (2017) Euskadiko 2006 eta 2016 arteko emaitzak jasotzen ditu, populazio ikertzaile, zientziaren finantzaketa, zientzia-emaitza eta teknologiaren transferentziari dagokienez. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, eta Fernando Coss&iacute;o Ikerbasqueko zientzia-zuzendaria izan dira argitalpen honen aurkezpenean, eta bertan agertzen denez, munduko zientzia-ekoizpena, hainbat urtez gehitu ondoren, orain gelditu egin [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":8008,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-15216","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15216","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15216\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/8008"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15216"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15216"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=15216"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=15216"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}