{"id":15235,"date":"2017-11-07T00:00:00","date_gmt":"2017-11-06T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/onuko-ghiak-euskal-enpresetan-inplementatzen\/"},"modified":"2023-11-16T13:28:19","modified_gmt":"2023-11-16T11:28:19","slug":"onuko-ghiak-euskal-enpresetan-inplementatzen","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/onuko-ghiak-euskal-enpresetan-inplementatzen\/","title":{"rendered":"ONUko GHIak euskal enpresetan inplementatzen"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) inplementatzeko enpresen eta gobernuz kanpoko erakundeen (GKE) artean itun estrategikoak sortzeak onurak ekartzen ditu inplikaturiko alde guztientzat. GKEek landa-esperientzia handia dute Latinoamerika, Afrika edo Asiako zenbait herrialdetan, beraien lanak aukera ematen baitie lehen eskutik ezagutzeko lantzen dituzten merkatuetako ezaugarriak eta premiak. Ezagutza hori enpresek balia dezakete GIHak hedatzen lagundu dezaketen produktuak eta zerbitzuak sortzeko. Hori izan da &ldquo;<strong><em>Innobasqueren Astearteak: Garapen Iraunkorreko Helburuen inplementazioa enpresaren egunerokoan&rdquo; <\/em><\/strong>jardunaldiaren ondorio nagusia. Ekitaldia gaur goizean izan da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, Zamudion. Bertan izan dira Javier Cortes, <strong>NBE<\/strong>ren Global Compact Ekinbidearen koordinatzailea<strong>; <\/strong>Carolina Perez Toledo, Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioko (<strong>Cebek)<\/strong> lehendakariordea<strong>; <\/strong>Leire Madariaga, <strong>Eusko Jaurlaritza<\/strong>ko Kanpo Harremanetarako zuzendaria<strong>; <\/strong>Mikel Cepeda, <strong>LKS<\/strong> Arkitektura eta Ingeniaritzakoa; Nagore Larrea, <strong>Tubacex<\/strong>-eko Komunikazio-arduraduna; Ignacio Ir&iacute;goras, Auren-eko bazkidea; Alberto Garcia Erauzkin eta Leire Bilbao, <strong>Innobasque<\/strong>ko presidentea eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Bere hitzaldian Cortesek, Global Impact-en arduradunetako batek, Garapen Iraunkorraren Agenda (2030), Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartua, eman du ezagutzera; Global Impact NBEren ekinbidea da mundu osoko enpresek beren estrategiak eta ekinbideak bat etorraraz ditzaten giza eskubideen printzipio unibertsalekin eta GIHen lorpenean aurrera egiteko. Agenda horren parte dira identifikaturiko <strong>17 GIHak<\/strong> datozen 15 urteotan munduak dituen gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-arazoak konpontzeko. Asmo handiko helburu hauek lortzeko, beharrezkoa da gobernuak, sektore pribatua, mundu akademikoa eta gizarte zibila inplikatzea. Cortesek GKEen eta enpresen arteko lankidetza proposatzen du aliantza berritzaileen bidez, bi aldeentzako onurak ekarriko lituzkete-eta.<img fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" src=\"\/images\/articles\/2f74ebc0828ad87c684c7b765e009e81.JPG\" alt=\"\" width=\"861\" height=\"574\" title=\"\">&nbsp;<\/p>\n<p>Errealitate hori euskal enpresen egunerokotasunera hurbiltzeko moduaz hitz egin dute Cortes, Perez Toledo, Madariaga eta Garcia Erauzkinek<strong>. <\/strong>Horren adibide gisa, eremu honetako bi jardunbide berritzaile egokiren kasuak ezagutarazi dira.<\/p>\n<p>Horietako lehenengoa <strong>LKS Arkitektura eta Ingeniaritza eta Lurgaia Fundazioaren <\/strong>kasua da, azken 10 urteotan gizarte-, enpresa- eta zerbitzu-eredu bat sortu baitute, beren estrategia iraunkortasunean balio erantsi handiko zerbitzuetara bideratuz, eta barruan, isurketak murriztuz CO2 isurketarik gabeko enpresa izateko helburuaz.<\/p>\n<p><strong>Tubacex<\/strong>ek <strong>Unicef<\/strong>ekin eta<strong> ONCE Fundazioarekin <\/strong>lan egiten du, bere fundazio propioaren bidez, ahaleginak gizarte-garapenera bideratuz, bere enpresa-estrategiarekin lotuta eta hiru jarduera-arlo handiren barruan proiektuak bultzatzeko bide izan dadin: Prestakuntza, Gizarte Ekintza eta Aniztasun Korporatiboa.<\/p>\n<p>Azkenik, Altavoz 17ODS proiektuak 2030 Agenda eta 17 GIHen dibulgazioa bultzatzen ditu, gizarte osoaren partaidetza sustatuz helburu hauek lortzeko.<\/p>\n<p>Innobasqueren Astearteak zikloan kokaturiko jardunaldi honen antolatzaileak hauek dira: Eusko Jaurlaritza, Cebek, Unesco Etxea, Ayuda en Acci&oacute;n, Munduko Medikuak, Mundukide, Unicef, Vicente Ferrer Fundazioa eta Innobasque.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) inplementatzeko enpresen eta gobernuz kanpoko erakundeen (GKE) artean itun estrategikoak sortzeak onurak ekartzen ditu inplikaturiko alde guztientzat. GKEek landa-esperientzia handia dute Latinoamerika, Afrika edo Asiako zenbait herrialdetan, beraien lanak aukera ematen baitie lehen eskutik ezagutzeko lantzen dituzten merkatuetako ezaugarriak eta premiak. Ezagutza hori enpresek balia dezakete GIHak hedatzen lagundu dezaketen produktuak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":15236,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-15235","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15235","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15235\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/15236"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15235"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15235"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=15235"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=15235"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}