{"id":15240,"date":"2017-11-09T00:00:00","date_gmt":"2017-11-08T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/eteak-euskadiko-zientzia-teknologia-eta-berrikuntzako-planaren-ardatza\/"},"modified":"2023-11-16T13:28:21","modified_gmt":"2023-11-16T11:28:21","slug":"eteak-euskadiko-zientzia-teknologia-eta-berrikuntzako-planaren-ardatza","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/eteak-euskadiko-zientzia-teknologia-eta-berrikuntzako-planaren-ardatza\/","title":{"rendered":"ETEak, Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planaren ardatza"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>ETEak dira Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP) hedapenaren hirugarren fase honen ardatza, hor jasotzen delarik Espezializazio Estrategia Adimenduna. Estrategia honek 7 arlo handi identifikatu ditu: fabrikazio aurreratua, energia, biozientziak\/osasuna, elikadura, sorkuntza-industriak, ekosistemak eta hiri-habitata, datozen urteotan Euskadiko jarduera-eragileak izango direnak. Plana datozen asteotan zabalduko da enpresen artean, herri nagusietan egingo diren jardunaldi eta mintegien programa baten bidez; programa hori Innobasquek antolatua da, Lanbide Heziketako ikastetxeekin eta toki-garapeneko agentziekin elkarlanean.<\/p>\n<p>Jardunaldi hauen bidez, <strong>eremu bakoitzak garatzeko duen ahalmena ezagutuko dute ETEek<\/strong>. Horretarako, topaketetan etorkizuneko joerak aurkeztuko dira, dagoeneko joera hauekin bat datozen enpresa-adibideak, eta ETEetara zuzenduriko tresnak.&nbsp;Saio hauetako lehenengoa gaur goizean izan da <a href=\"https:\/\/www.leartibai.com\/pages\/es\/inicio.php\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Lea Artibai Garapen Agentzia<\/a>-Azaro Fundazioarekin lankidetzan. Bertan <strong>ekosistemen espezializazio-eremuko berrikuntza-gakoak<\/strong> azaldu dira, sorturiko tresnak eta ETEen jardunbide egokiak arlo honetan.<\/p>\n<p><span >Euskadi 2020 ZTB Plana, Euskadiren etorkizunaren eragilea<\/span><\/p>\n<p><em>&ldquo;Ongizatea, enplegua eta ekonomiaren garapen iraunkorra dira Euskadi 2020 ZTB Planaren helburuak.<\/em> <em>Horretarako, <strong>espezializazio-eremuetan irekitzen diren aukera berriak<\/strong> <strong>ezagutu <\/strong>behar dituzte<strong> ETEek<\/strong><\/em>&rdquo;, azaldu du Carlos Pe&ntilde;ak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren aholkulariak.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/gobierno-vasco\/pcti-2020\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&lsquo;Euskadi 2020&rsquo; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak<\/a> euskal gizartearen ongizatea, ekonomiaren hazkunde iraunkorra eta enplegua hobetzea bilatzen du, eta hori ikerketa eta berrikuntza politikaren bidez, espezializazio adimendunean eta zientzia, teknologia eta berrikuntzako sistemaren eraginkortasunaren hobekuntzan oinarritua.&nbsp;Bere esparruan identifikatu diren zazpi gai-arloak Euskadiko Espezializazio Estrategia Adimendunaren parte dira, euskal enpresa- eta teknologia-gaitasunak, baita aukera handieneko inguruneak ere, aztertu ondoren sortuak.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p>Euskadi 2020 ZTB Planaren hedapenaren lehen fasean, 2014ko abenduan onarturikoan,&nbsp; zazpi talde eragile (pilotatze-talde deiturikoak) sortu ziren <strong>estrategiaren hedapena bultzatzeko<\/strong>. Horietako bakoitzean herri-administrazioak, Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareko zientzia- eta teknologia-eragileak, eta enpresak, klusterrak eta gizarte-eragileak daude.<\/p>\n<p>2015ean, taldeek lehentasunezko arloak eta teknologiak aukeratzera bideratu zuten beren lana, eta proiekturik esanguratsuenak identifikatzera. 2016an bigarren fasea hasi zen adituen parte-hartzearekin, ekinbideak eta proiektu estrategikoak identifikatu zituzten. Une honetan, <strong>hirugarren fasea elkarlaneko trakzio-proiektu berriak identifikatzen<\/strong> ari da, eta aurrerapenak eta emaitzak ETEei jakinarazten, beraiek onura atera ahal izan dezaten herrialde-estrategia honetatik.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ETEak dira Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP) hedapenaren hirugarren fase honen ardatza, hor jasotzen delarik Espezializazio Estrategia Adimenduna. Estrategia honek 7 arlo handi identifikatu ditu: fabrikazio aurreratua, energia, biozientziak\/osasuna, elikadura, sorkuntza-industriak, ekosistemak eta hiri-habitata, datozen urteotan Euskadiko jarduera-eragileak izango direnak. Plana datozen asteotan zabalduko da enpresen artean, herri nagusietan egingo diren jardunaldi [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":8067,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-15240","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15240","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15240\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/8067"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15240"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15240"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=15240"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=15240"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}