{"id":15272,"date":"2017-11-29T00:00:00","date_gmt":"2017-11-28T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/materialetan-efizientziak-industria-enpresen-lehiakortasuna-hobetzen-du\/"},"modified":"2023-11-16T13:28:32","modified_gmt":"2023-11-16T11:28:32","slug":"materialetan-efizientziak-industria-enpresen-lehiakortasuna-hobetzen-du","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/materialetan-efizientziak-industria-enpresen-lehiakortasuna-hobetzen-du\/","title":{"rendered":"Materialetan efizientziak industria-enpresen lehiakortasuna hobetzen du"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Industriako kostuen erdia materialen kostua izaten da. Alderdi hau murrizteak eragin zuzena izango luke euskal industria-ETEen lehiakortasuna gehitzeko, eta horrek abantaila emango lieke lehiakideen aurrean. Hori esan da gaur Innobasquek Inguralde-rekin eta LHko Nicolas Larburu ikastetxearekin lankidetzan antolaturiko &#8220;Industria 4.0 eta Ekonomia zirkularra&#8221; jardunaldian; hau Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana (ZTBP) ETEen errealitatera hurbiltzen ari diren jardunaldi eta mintegi zikloaren parte da, hor dauden negozio-aukerak azalduz.<\/p>\n<p>Gaurko jardunaldiaren ardatza ekosistemak izan dira, ZTB Planaren lau aukera-lurraldeetako bat, elikadura, hiri-habitat eta kultura- eta sorkuntza-industriekin batera. Lurralde hauek nitxo potentzialak dira, lurraldeari lotuak, non etorkizun hurbilean aurrerapenak espero diren.<\/p>\n<p>Ekonomia zirkularra ere landu da, aukera-eremu bat baita enpresentzat. &ldquo;Produktu edo zerbitzu baten ingurumen-eraginaren %80 ezabatu daiteke bere diseinuaren lehen etapan. Ekonomia Zirkularrak, beraz, &lsquo;ekodiseinuaren&rsquo; alde egiten du, bizi-ziklo osoari eragingo diolarik&rdquo;, esan du bere hitzaldian Ignacio Quintabak, <a href=\"https:\/\/www.ihobe.eus\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Ihobe<\/a>ko Ekoefizientzia eta Ekodiseinu Unitatearen koordinatzaileak.&nbsp;Quintanak ETEak animatu ditu <strong>negozio berriak eta produktu berdeak garatzearen<\/strong> alde egitera, teknologia eta prozesu garbiagoak erabiltzera edo hondakinen balorizaziora, diru-sarrera berrien iturri gisa eta lehiakortasuna hobetzea lortzeko bide gisa.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p>Ekonomia Zirkularra, Ignacio Quintanaren arabera, sektore askotan erabil daiteke: plastiko-ekoizpenean, sektore kimikoan edo eraikuntzan, baldin eta ekodiseinuko tresnak erabiltzen badira. &ldquo;Halaber, oso erabilgarria da automobilgintzan edo elikaduran, ingurumen-ospearen kasuetan. Energian, ekipamenduetan edo mantentze-lanetan ere, birmanufaktura- edo konponketa-adibideak aurki genitzake&rdquo;, esan du. <strong>Berrikuntzaren adibide gisa <\/strong><a href=\"https:\/\/www.ik-ingenieria.com\/index.php\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>IK Ingenier&iacute;a<\/strong><\/a><strong> enpresaren kasua aurkeztu da, <\/strong>Barakaldoko ETE hau espezializatuta dagoelarik industria-ekodiseinuaren arloan zerbitzuak eskaintzen.&nbsp;<\/p>\n<p>Azkenik, Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan <strong>ETEen eskura dauden zenbait tresna<\/strong> azaldu dira. Adibidez,&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.basqueecodesignhub.eus\/Paginas\/Ficha.aspx?IdMenu=1dbaaff9-842c-4d88-937d-1f0b892ceddd&amp;Idioma=es-ES\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Basque Ecodesign Hub<\/a> programa, ingurumen-zaintza, lehiakortasun-zaintza, ekodiseinu eta ingurumen-ospearen arloetako bekak. Halaber, laster laguntza-programaren deialdia egingo dela aipatu da, ekodiseinu, ekoetiketa edo produktuen ingurumen-aztarna egiaztatzeko gaietarako.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Industriako kostuen erdia materialen kostua izaten da. Alderdi hau murrizteak eragin zuzena izango luke euskal industria-ETEen lehiakortasuna gehitzeko, eta horrek abantaila emango lieke lehiakideen aurrean. Hori esan da gaur Innobasquek Inguralde-rekin eta LHko Nicolas Larburu ikastetxearekin lankidetzan antolaturiko &#8220;Industria 4.0 eta Ekonomia zirkularra&#8221; jardunaldian; hau Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana (ZTBP) ETEen errealitatera [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":8128,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-15272","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15272","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15272\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/8128"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15272"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15272"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=15272"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=15272"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}