{"id":15619,"date":"2019-01-08T00:00:00","date_gmt":"2019-01-07T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/200-ikasle-mikrofll-mondragon-innobasquen-first-lego-league-ren-euskal-finalaren-aurretiko-lehiaketa-ez-sailkatzailean\/"},"modified":"2023-11-16T13:30:54","modified_gmt":"2023-11-16T11:30:54","slug":"200-ikasle-mikrofll-mondragon-innobasquen-first-lego-league-ren-euskal-finalaren-aurretiko-lehiaketa-ez-sailkatzailean","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/200-ikasle-mikrofll-mondragon-innobasquen-first-lego-league-ren-euskal-finalaren-aurretiko-lehiaketa-ez-sailkatzailean\/","title":{"rendered":"200 ikasle MikroFLL MONDRAGON-Innobasquen, FIRST LEGO League-ren euskal finalaren aurretiko lehiaketa ez-sailkatzailean"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Otsailaren 16an Gasteizko Europa jauregian izango den <em><a href=\"\/microsite\/first-lego-league-euskadi\/voluntariado\/\">FIRST Lego League Euskadi<\/a><\/em>-ren finala baino hilabete lehenago, MONDRAGON Korporazioak MikroFLL MONDRAGON-Innobasque egingo du, aurretiko lehiaketa ez-sailkatzailea 200 ikaslerentzat. Topaketa honek final handirako prestatzen ditu taldeak eta datorren urtarrilaren 19an izango da Mondragon Unibertsitateak Arrasaten (Gipuzkoan) duen Goi Eskola Politeknikoan.<\/p>\n<p>MikroFLL MONDRAGON-Innobasque <em>FIRST<\/em> LEGO League Euskadiren parte da, eta hau Innobasquek bultzatzen du, Euskadin erreferentzia den <a href=\"\/microsite\/evaluacion-y-politicas\/educacion-steam\/educacion-steam\/\">STEAM<\/a> (ingeleseko siglen arabera, zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika) hezkuntzako programa bat, euskal gazteen artean zientzia, teknologia eta berrikuntzarekiko interesa sustatzen duena.<\/p>\n<p>Lehiaketa hau MONDRAGON Korporazioak eta Innobasquek sustatzen dute, eta lankidetza-ariketa da hainbat eratako erakundeen artean, etorkizuneko profesionalei enpresa, ikerketa eta formakuntza munduko kooperatiben eguneroko lana ezagutzeko aukera ematen diena.<\/p>\n<p>Parte hartuko duten ia 200 ikaslek 20 taldetan egingo dute, ikastetxe hauetatik datozelarik: Arrasateko Arizmendi Ikastola, Bergarako Mariaren Lagundia, Donostiako Axular Lizeoa, Barakaldoko El Regato Ikastetxea, Bilboko Trueba ikastetxea, Gasteizko Egibide eta Urkide ikastetxea, Arabako TecnoClub Elburgoko taldea, O&ntilde;atiko Zuazola Larra&ntilde;aga Institutua eta Bilboko Jesus Maria ikastetxea. Horiek guztiek beren proiektuen egoera aztertu ahal izango dute test bidez; aurten, parte hartzen duten gainerako 98 herrialdeetan bezalaxe, soluziobide berritzaileak proposatu beharko dituzte espazioan jendearen bizimodua errazteko.<\/p>\n<p><em><span style=\"text-decoration: underline;\">FIRST LEGO League Euskadi<\/span><\/em><\/p>\n<p>Aurretiko honen ondoren, otsailean 1.500 ikasle inguru elkartuko dira Arabako hiriburuan zientzia-proiektuen defentsa egiteko eta diseinatu eta programatu dituzten roboten trebetasunak erakusteko. Han izango dute zain lehiaketaren arima ere: 200 pertsona, beren borondatez ekimen zirraragarri honen antolaketan parte hartzen dutenak. Zuk ere lan boluntario honetan lagundu nahi baduzu, <a href=\"\/microsite\/first-lego-league-euskadi\/voluntariado\/\">esteka honen<\/a> bidez eman dezakezu izena.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Otsailaren 16an Gasteizko Europa jauregian izango den FIRST Lego League Euskadi-ren finala baino hilabete lehenago, MONDRAGON Korporazioak MikroFLL MONDRAGON-Innobasque egingo du, aurretiko lehiaketa ez-sailkatzailea 200 ikaslerentzat. Topaketa honek final handirako prestatzen ditu taldeak eta datorren urtarrilaren 19an izango da Mondragon Unibertsitateak Arrasaten (Gipuzkoan) duen Goi Eskola Politeknikoan. MikroFLL MONDRAGON-Innobasque FIRST LEGO League Euskadiren parte da, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":8635,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-15619","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15619","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15619\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/8635"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15619"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15619"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=15619"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=15619"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}