{"id":15867,"date":"2019-05-27T00:00:00","date_gmt":"2019-05-26T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/talentuaren-sustapena-designscapes-foro-parke-eta-gehiago\/"},"modified":"2023-11-16T13:32:51","modified_gmt":"2023-11-16T11:32:51","slug":"talentuaren-sustapena-designscapes-foro-parke-eta-gehiago","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/talentuaren-sustapena-designscapes-foro-parke-eta-gehiago\/","title":{"rendered":"Talentuaren sustapena, Designscapes, Foro Parke eta gehiago"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.&nbsp; &nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 28ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.ciencia.gob.es\/portal\/site\/MICINN\/menuitem.dbc68b34d11ccbd5d52ffeb801432ea0\/?vgnextoid=ad57121e3f86a610VgnVCM1000001d04140aRCRD\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">I+G+b-n TALENTUA ETA BERE ENPLEGAGARRITASUNA SUSTATZEKO PROGRAMA. LANERATZEKO AZPIPROGRAMA. DOKTOREEN LANERATZE EGONKORRA SUSPERTZEKO LAGUNTZAK&nbsp;(IED) 2019<\/a><\/p>\n<p>Doktoreen laneratze egonkorra sustatzeko laguntzek lanpostu iraunkorren eskaintza bultzatu nahi dute Unibertsitate eta irabazi asmorik gabeko I+G Zentroetan, ibilbide zientifiko-teknologiko nabarmena duten ikertzaileak sar daitezen postu horietara. Laguntza hauek Laneratzea Sustatzeko eta Ikerketa Jarduera Areagotzeko Programaren (I3 Programa) helburuei segida emateko xedeaz sortu dira, eta etorkizunean lanpostu iraunkorrak sortzeko laguntzekin, 2012ko deialditik aurrera Ram&oacute;n y Cajal kontratuetarako laguntzen barruan ezarritakoekin, bateratzea da asmoa.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Ministerioa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 31ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/designscapes.eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">DESIGNSCAPES<\/a><\/p>\n<p>Designscapes&nbsp;Horizon(te) 2020 proiektu europarretako bat da, hiri-diseinua ahalbidetzen duten berrikuntzen onarpen eta hobekuntza sustatzea bilatzen duena. Proiektua enpresaburu, diseinatzaile edo pertsona sortzaileen diseinu-ideiak eta proiektuak aurkitzen eta laguntzen saiatzen da, horiekin hiriko bizitza hobetu ahal izateko. Designscapes hiru txandatan eratu edo taxutzen da: egingarritasun-azterketak, prototipoak eta eskalabilitate-probak. Txandak pixkanaka garatzen dira.&nbsp;Bigarrena jada martxan da eta hautagai berriak nahiz aurreko txandetan jada aurkezturikoak aurkez daitezke. Txanda honetan produktu, zerbitzu, prozesu edo beste soluziobide berritzaile baten prototipoa sortuko da, ingelesez, hiri-inguruneetan berrikuntza sustatuko duena.&nbsp;&nbsp;Txanda honetako irabazleek 25.000 eurorainoko laguntza jaso dezakete finantza-laguntza gisa.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 31n<\/strong><\/p>\n<p><strong>FORO PARKE.<\/strong>&nbsp;Gastatxu aretoan.&nbsp;Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea.<\/p>\n<p>Parkeko enpresen artean lankidetza eta elkar ezagutze handiagoa sustatzeko jardunaldia.&nbsp;Aurkezpenen formatua: gehienez 5 minutu (elevator-pitch). Bidali maiatzaren 28a baino lehen.&nbsp;Ez da ezinbestekoa aurkezpena egitea bertaratzeko.&nbsp;Jardunaldian enpresa-harremanak ezarriko dira networking-a sustatzeko.&nbsp;Argibide gehiago eta izen-emateak:&nbsp;<a href=\"mailto:cs.bizkaia@parke.eus\">cs.bizkaia@parke.eus<\/a>&nbsp;edo telefono honetan: 944 039 500<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/docs.google.com\/forms\/d\/e\/1FAIpQLSfC8v4hH5irrirmJ_RNErpeMXGZp-KVm4waZNpKHhUQGIMblQ\/viewform\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA ERTAINAREN NAZIOARTEKOTZEA ETA MUNDUKO MERKATUETAN LIDERGOA<\/a><strong>.<\/strong><strong>&nbsp;<\/strong>Bilbon.&nbsp;<\/p>\n<p>Maiatzaren 31n <em>Ekonomiaz<\/em> aldizkariaren beste edizio bat argitaratuko da; nazioarteko merkatu-nitxoetan lider direnei eta nazioartekotze handiko beste enpresa mota batzuei eskainita dago edizio hau, eta herrialde askotako analisten ekarpenak ditu barruan.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Ogasun eta Ekonomia Saila, eta <\/em>Ekonomiaz<em> &ndash;&nbsp;Ekonomiaren Euskal Aldizkaria<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 5a<\/strong><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"\/eventos\/evento\/asamblea-general-2019\/\">INNOBASQUEREN BATZAR NAGUSIA<\/a>. Getxoko (Bizkaia) Olatua Gurutzontzien Terminalean<\/p>\n<p>Innobasquek Batzar Nagusia egingo du bere erakunde bazkideentzat bakarrik izango den ekitaldiarekin. Ohorezko presidentea den I&ntilde;igo Urkullu lehendakariak emango dio amaiera ekitaldiari, eta etorkizuna markatu eta mundua eraldatuko duten megajoerek Euskadin izango duten eragin edo inpaktua aztertuko da bertan.&nbsp;Innobasqueko Prospektiba eta Nazioartekotzeko zuzendaria den Lola Elejaldek moderatuta, lau adituk azalduko dute nola aurrea hartu etorkizunari eta nola baliatu Euskadin berrikuntzarako irekitzen diren abaguneez. Txinan eta Estatu Batuetan, ildo honetatik, jada jarraitzen ari diren estrategiak ere ezagutuko dira. Parte-hartzaileak hauek izango dira: Rafael Yuste neurozientzialaria,&nbsp;Brain Proiektuko aholkularia, Columbia Unibertsitateko (New York) irakaslea eta Ikerbasque <em>research professor<\/em> DIPCen;&nbsp;Jose Maria Luzarraga, Mondragon Team Academy-ren sortzailekidea Txinan, Espainian, Indian, Holandan eta Mexikon; Lourdes Moreno,&nbsp;Bolueta Engineering-eko zuzendari nagusia; eta Eva Arrilucea, Tecnalia Think&amp;Do-ko liderra eta berrikuntza-politiketan aditua.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 4tik 6ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/e4h4e.s82.it\/frontend\/nl_preview_window.aspx?idNL=2858\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">+&nbsp;INDUSTRY<\/a>. Bilbao Exhibition Center-en (BEC)<\/p>\n<p>1.400 enpresa hornitzailek baino gehiagok soluziobiderik onenak eskainiko dituzte ondorengo sektoreetako prozesu eta hornikuntzetan: aeronautika, automobilgintza, ekipo-ondasunak, eraikuntza metalikoak, energia &amp; utilities, trenbideak, ingeniaritzak, makina-tresna, ontzigintza, petrokimikoa, siderurgia, garraio &amp; azpiegiturak, uren tratamendua eta hondakinak, baita banaketa-kanal guztiak ere: industria-hornikuntzako biltegiak, burdineria-kooperatibak, erosketa-taldeak, besteak beste.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 5 eta 6an<\/strong><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/workinn.bilbaoexhibitioncentre.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">WORKINN<\/a>.&nbsp;Bilbao Exhibition Center-en (BEC)<\/p>\n<p>Industria-enpleguko foroa, batez ere sektoreko profesionalarentzat da, jardunean baina lanez aldatzeko asmoz dagoenarentzat, edo langabezian eta lanean hasi nahian dagoenarentzat. Ekintzailetza-ekimenak eta enpresa-sorkuntzak ere Foroaren edukiaren parte dira, eta sektore eta jarduera osagarri gisa planteatuko dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: BEC<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 6ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.euskadi.eus\/ayuda_subvencion\/2019\/proyivpvfp\/web01-s2ekono\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BERRIKUNTZA- ETA EKINTZAILETZA-PROIEKTUAK EGITEKO DIRU-LAGUNTZAK 2019<\/a><\/p>\n<p>Deialdi honen helburua da itunpeko ikastetxe pribatuetako irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzea, 2019-2020 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planari lehentasunez jarraitzen dioten berrikuntza-proiektuak egin ditzaten, eta, horrela, aldi berean, horietan ikasitakoak ikasleei, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako gainerako zentroei eta enpresei, batik bat ETEei, helarazteko aukera ahalbidetu dezaten.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Eusko Jaurlaritza<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 7ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.ipa4sme.eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">IPA4SME &#8211; EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA<\/a> DUTEN ETE-ENTZAT<\/p>\n<p>IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat, .&nbsp;Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.cdti.es\/index.asp?MP=9&amp;MS=31&amp;MN=2&amp;TR=A&amp;IDR=7&amp;xtor=RSS-4&amp;id=1452\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">KSEI ESPA&Ntilde;A &ndash; HEGO-KOREA DEIALDIA<\/a><\/p>\n<p>2019. urterako deialdi bateratua, energiaren eta erlazionaturiko teknologien eremuan proposamenak aurkezteko.&nbsp;Espainiako eta Koreako enpresa-erakundeen baterako proiektu teknologikoak sustatu, lagundu eta finantzatzera konprometitzen dira CDTI-E.P.E. eta KETEP, enpresa-erakundeak ez direnen laguntza izan dezaketelarik Espainian, azpikontratatu gisa edo autofinantzaketa bidez.&nbsp;Programaren helburua da Espainiako eta Koreako erakundeen artean enpresen lankidetza teknologikoa sustatzea teknologia-garapeneko eta teknologia-transferentziako proiektuetan energiarekin zerikusia duten arlo hauetan: energia-eraginkortasuna, energia berriztagarriak, sorkuntza eta banaketa (Smart Grids).<\/p>\n<p><em>Deitzaileak: Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioko&nbsp;CDTI-E.P.E. eta Hego Koreako KETEP (Korea Institute of Energy Technology Evaluation and Planning) <\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/egoitza.gipuzkoa.eus\/es\/subvenciones?p_p_id=SubvencionesPortlet_WAR_LEEsedeElectronicaportlet&amp;p_p_lifecycle=0&amp;p_p_state=normal&amp;p_p_mode=view&amp;p_p_col_id=column-1&amp;p_p_col_count=1&amp;_SubvencionesPortlet_WAR_LEEsedeElectronicaportlet_ejercicio=2019&amp;_SubvencionesPortlet_WAR_LEEsedeElectronicaportlet_cserv=INGAST&amp;_SubvencionesPortlet_WAR_LEEsedeElectronicaportlet_depto=2&amp;_SubvencionesPortlet_WAR_LEEsedeElectronicaportlet_myaction=detalle\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GASTRONOMIA 4.0 GIPUZKOA 2019<\/a> PROGRAMA<\/p>\n<p>Programaren helburua da gastronomiaren balio-katean dagoen gipuzkoar enpresaren eraldaketa bultzatzea Teknologia Berrien erabilera eta Berrikuntza Integrala (produktua, zerbitzuak, kudeaketa, prozesuak, industrializazioa eta abar) indartuz bere enpresetan, inpaktuari aurrea hartuz eta negozio- eta kudeaketa-eredu berriak definituz, belaunaldi-txandaketa bultzatuz sektorean, baita bere lidergoa ere nazioartean.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 11ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.toribioechevarria.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">TORIBIO ECHEVARRIA SARIAK<\/a><\/p>\n<p>Sari hauek teknologia-sorkuntza eta berrikuntzako errealitateak laguntzen eta bultzatzen dituzte, horien garapenak euskal enpresa-sarearen berrikuntza- eta modernizazio-kulturaren sendotzea esan nahi badu, horretarako enpresa berriak sortuz eta lehendik daudenak garatuz. Sariek pertsona ekintzaileen lana &ndash;ahaleginak, sakrifizioak, hartutako arriskuak&ndash; aitortzen dute, ekimen ekintzailea sustatzen dute, jendea enpresa-sorkuntza eta garapenerako motibatzen dute.&nbsp;Ekintzailetza Teknologikorako I&ntilde;aki Goenaga ohorezko saria etengabe eta erabakitasunez Berrikuntza Teknologikoaren alde egiten duten enpresa eta pertsona ekintzaileentzat izaten da.<\/p>\n<p><em>Deitzaileak: Eibarko Udala eta Bic Gipuzkoa<\/em><em>&nbsp;<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/ec.europa.eu\/transparency\/regexpert\/index.cfm?do=news.open_doc&amp;id=30788\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">PERTSONA ADITUEN HAUTAPENA &#8220;MISIO-KONTSEILU&#8221;ETARAKO HORIZON EUROPE-N<\/a><\/p>\n<p>Europako Batzordeak pertsona adituak aukeratzen ditu &ldquo;Misio Kontseilu&rdquo;etan sar daitezen; hauek Batzordeari aholku emango diote misioak identifikatu eta inplementatzeko Horizon Europe-n, EBk izango duen hurrengo ikerketa- eta berrikuntza-programan.&nbsp;Misio hauek anbizio handiko eta goi-profileko ekinbideak izango dira Europako herritarrek aurrean dituzten erronka nagusietako batzuei konponbideak aurkitzeko, oro har herritarren irudimena liluratzen duen helburu argi batekin.&nbsp;Bost &ldquo;Misio Kontseilu&rdquo; izango dira: Klima-aldaketarako, gizartearen eraldaketa barne dela; minbizia; ozeano osasuntsuak, itsasoak, kostaldeko urak eta barnealdekoak; klimatikoki neutralak eta adimendunak diren hiriak; eta lurzoruaren osasuna eta elikadura.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 13an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.deusto.es\/emprendimiento-femenino-en-deporte-y-tecnologia\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EMAKUMEEN EKINTZAILETZA KIROLEAN ETA TEKNOLOGIAN. KIROLA, ZURE LANBIDEA<\/a>. Bilbon<\/p>\n<p>Helburua da elkarrizketa sortzea, inspiratzea, hausnarketara gonbidatzea eta ekintzak identifikatzea emakumezkoen kirolak profesionalen munduan eskaintzen dituen aukeren arabera, baita baloratzea ere iraultza digitalak, teknologiek nola erraztu dezaketen etorkizuna eremu honetan. Orobat, jakin nahi genuke zer egiten den honetaz Bizkaian edo zer egin beharko litzatekeen erreferente bihurtzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: BBK, Deusto Business School eta MET Community-ren laguntzaz<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 17an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/docs.google.com\/forms\/d\/e\/1FAIpQLScS6aREMC-JJZqHhqIVwD50BEx3tvFpPo2ua3GK-I35NvWobw\/viewform\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">B+I&nbsp;STRATEGY-REN 8. ESTRATEGIA LIBURUAREN AURKEZPENA.<\/a>&nbsp;Bizkaia Aretoan, Bilbon<\/p>\n<p>B+I Strategy-ren urteko Liburu Zuria, bai B+I Strategy-koak eta bai aliatu eta hurbileko kolaboratzaileak diren egile askoren parte-hartzea duena. Aurkezpenak balioko du ingurune lehiakorrari buruz gogoeta egiten laguntzeko, non aholkularitza-enpresak bere jarduera egiten duen, eta trataturiko gaien ikuspegi berezia emango du. Parte-hartzaileak izango dira&nbsp;Ana Camacho, Batz-eko zuzendari nagusia; Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea; Asier Vitoria, Gureak-eko zuzendari nagusia; Pili Kaltzada, komunikatzailea, eta Sabin&nbsp;Azua, B+I Strategy-ko bazkide zuzendaria. Beharrezkoa da bertaratzeko asmoa baieztatzea idatziz (<a href=\"mailto:bmasi@bmasi.net\">bmasi@bmasi.net<\/a>), telefonoz (94 405 2041) edo <a href=\"https:\/\/forms.gle\/WFPCCyTs8S3djtuj8\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">formulario<\/a> honen bidez.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: B+I Strategy<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong><em>Ekainaren 18ra arte<\/em><\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/egoitza.gipuzkoa.eus\/gao-bog\/castell\/bog\/2019\/04\/16\/c1902386.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ZUMARRAGA ZUEKIN BERRITU 2019. I+G+b EKINTZAK GARATZEKO LAGUNTZAK ETE-EN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO<\/a><\/p>\n<p>Deialdi honen helburua da diru-laguntzak emateko prozesua arautzea, Zumarragan 50 langile edo gutxiagorekin dauden enpresen lehiakortasuna hobetzera zuzendutako azterketak\/proiektuak egiteko.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Zumarragako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 18ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/m-era.net\/joint-calls\/joint-call-2019?_cldee=YnBhcmRvQGlubm9iYXNxdWUuZXVz&amp;recipientid=contact-3da7671b95d6e61180cf00155dfa6506-e65af4dfded14b8e8bbd963d1ec65bb8&amp;utm_source=ClickDimensions&amp;utm_medium=email&amp;utm_campaign=Jornadas%20Informativas%202019%20-%20Internacionalizaci%C3%B3n%20de%20la%20I%2BD%2Bi&amp;esid=176d3e15-ec4a-e911-80f3-00155dfa6506\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">M-ERA.NET<\/a><\/p>\n<p>Deialdi honen bidez, makro, mikro eta nano eskalan ekai edo materialen teknologian eta ingeniaritzan nazioarteko I+G+b proiektuetan parte hartzeko aukera dute euskal enpresek.&nbsp;Deialdi honek, Eusko Jaurlaritzaren funtsen bidez, ondorengo gai-arloetan garaturiko proiektuak finantzatuko ditu: ingeniaritzarako modelaketa eta ekaien prozesaketa, gainazal berritzaileak, estaldurak eta interfazeak, errendimendu handiko compositeak, ekai funtzionalak, osasunerako aplikazioetan oinarrituriko teknologietan estrategia berriak eta fabrikazio aditiborako ekai edo materialak.&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 19an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.citaemprende.eus\/que-es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">CITA EMPRENDE<\/a><\/p>\n<p>ETE, startup eta inbertitzaileen arteko hitzordua da: Berrikuntza Irekiaren klabean lankidetza-aukerak aztertzeko elkartu nahi dute, baita enpresetan intraekintzailetza sustatzeko ere.&nbsp;Helburu nagusia zubiak eraikitzea da mundu hauen artean, ez beti ondo konektatuak, dauden ETEetan berrikuntza eta dibertsifikatzea eta startup-etan hazkundea eta garapena errazteko.&nbsp;CITA|Emprendek&nbsp;inspirazio eta lanerako testuingurua errazten du ETE\/startup&nbsp;konexioak estimulatzeko eta ezinbesteko beste eragile erabakigarri batzuekin harremanetan jartzeko, adibidez inbertitzaileekin eta ekintzailetza, berrikuntza eta eragiketa korporatiboen profesionalekin.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Adegi eta Diario Vasco<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/es\/event\/gipuzkoa-bind-4-0-open-sessions\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BIND 4.0 OPEN SESSIONS.<\/a>&nbsp;Tabakaleran. Donostia<\/p>\n<p>Networking jardunaldia, euskal ETEen harremana sustatzeko BIND 4.0-n parte hartzen duten startup-ekin eta berauen konponbide berritzaileekin; horretarako eraldaketa digitaleko proiektuen garapena erraztuko da, berrikuntza irekiko plataforma ahaltsu honen esparruan. Euskal enpresa txiki eta ertainak, startup-ak eta berauen soluziobideak ezagutzeko eta horien arduradunekin elkar eraginean jarduteko interesa dutenak, izango dira bertan. Cita Emprende-ren esparruan egingo da.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Spri taldea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 21era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bizkaia.eus\/home2\/Temas\/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=11297&amp;idioma=CA&amp;dpto_biz=8&amp;codpath_biz=8|9755|9760|11297\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BIZKAIA 2019 PROIEKTU SOZIAL BERRITZAILEAK GARATZEKO LAGUNTZAK<\/a><\/p>\n<p>Enpresa-proiektu sozial berritzaileak garatu, zehaztu eta martxan jartzeko laguntzak.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Uztailaren 3 eta 4an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"\/eventos\/evento\/curso-estrategias-de-comercializacion-marketing-y-venta-de-la-idi\/?_cldee=Y2FybG9zLmFicmFudGVzQGlubm9iYXNrLmNvbQ%3d%3d&amp;recipientid=contact-c0a358c3de50e71180d800155dfa6506-0fb76de6a45f4081b083278ede303b97&amp;utm_source=ClickDimensions&amp;utm_medium=email&amp;utm_campaign=Formacion%20Internacionalizacion%202019&amp;esid=c6314397-b67b-e911-80f3-00155dfa6506\">IKASTAROA<\/a>&nbsp;<a href=\"\/eventos\/evento\/curso-estrategias-de-comercializacion-marketing-y-venta-de-la-idi\/?_cldee=Y2FybG9zLmFicmFudGVzQGlubm9iYXNrLmNvbQ%3d%3d&amp;recipientid=contact-c0a358c3de50e71180d800155dfa6506-0fb76de6a45f4081b083278ede303b97&amp;utm_source=ClickDimensions&amp;utm_medium=email&amp;utm_campaign=Formacion%20Internacionalizacion%202019&amp;esid=c6314397-b67b-e911-80f3-00155dfa6506\">NOLA TRANSFERITU TEKNOLOGIA-GARAPENAK ENPRESA-BEZERO BATI? I+G+b-REN MERKATURATZE, MARKETIN ETA SALMENTA-ESTRATEGIAK. <\/a> Innobasqueren egoitzan, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean<\/p>\n<p>Ikastaro hau ikertzaile eta kudeatzaileentzat da, I+G+b proiektuen prestakuntza, egokitze teknologiko eta enpresa pribatu, ETE eta enpresa handiei saltzeko prozesuetan esku hartzen dutenentzat.&nbsp;Helburua da era praktikoan berrikustea soluziobide teknologiko baten prestakuntza estrategikoaren funtsezko zikloa, bere merkaturatze, marketin eta salmentarako enpresa-bezero bati. Merkatuan arrakastaz eta eraginkortasunez salmenta bat zuzen egiteko jarduketen eta gomendioen protokoloa emango diegu parte hartzen duten pertsonei.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: EEN<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Uztailaren 15era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/perspectivacdti.es\/ayudas-idi-cdtioficial-concedera-hasta-40-millones-de-euros-en-subvenciones-para-centros-tecnologicos-de-excelencia-a-traves-del-programacervera\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">CERVERA DEIALDIA<\/a><\/p>\n<p>Lehentasunezkotzat jotako zenbait teknologia-arlotan merkatura zuzendutako zientzia- eta teknika-ikerketako proiektuak finantzatzeko laguntzak. CDTIk finantzatuko ditu, gehienez 40 milioi eurorekin, bikaintasunezko Teknologia Zentroek eta Teknologia Berrikuntzari Laguntzeko Zentroek, estatu mailakoek, garaturiko ekimenak.&nbsp;Eskaerak aurkezteko epea&nbsp;<strong>maiatzaren 31tik uztailaren 15era<\/strong> da eta <a href=\"https:\/\/www.cdti.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">CDTI<\/a>ren <a href=\"https:\/\/sede.cdti.gob.es\/AreaPublica\/home.aspx\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Egoitza Elektronikoaren<\/a> bidez egin behar da.&nbsp;Cervera lehentasunezko teknologiak 10 arlo handi hauetan batzen dira: material aurreratuak, eko-berrikuntza, energia-trantsizioa, fabrikazio adimenduna, osasunerako teknologiak, elikadura-kate seguru eta osasungarria, deep learning, adimen artifiziala, sare mugikor aurreratuak, garraio adimenduna eta informazioa babestea.&nbsp;Eskaturiko aurrekontuak 2 eta 4 milioi euro artean egon behar du talde bakoitzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: CDTI<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Uztailaren 21era arte<\/strong><\/p>\n<p>DEIALDIA ZABALIK ZEURE PROIEKTUA AURKEZTEKO VODAFONE BERRIKUNTZA SARIEN XIII. EDIZIOAN<\/p>\n<p>Vodafone Espa&ntilde;a Fundazioak Vodafone Berrikuntza Sarien deialdia ireki du hamahirugarren edizioan. Sari hauen bidez IKTetan berrikuntza-proiektuak bultzatzen ditu zaurgarritasun-egoeran edo gizarte-bazterketan erortzeko arriskuan dauden herritar-sektoreen bizi-kalitatea hobetzeko. Antolatzaileek izaera soziala duten teknologia-proiektuak bilatzen dituzte, 15.000&euro;-rekin eta Bartzelonako MWCn ikusgaitasuna emanez bultzatzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;<em>Antolatzailea: Vodafone Fundazioa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Irailaren 26ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.ipa4sme.eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">IPA4SME &#8211; EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA<\/a> DUTEN ETE-ENTZAT<\/p>\n<p>IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat, .&nbsp;Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urriaren 31ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/barrixe.com\/es\/ayudas-y-subvenciones\/programa-de-ayudas-zabaldu-2019\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ZABALDU 2019 LAGUNTZA PROGRAMA<\/a><\/p>\n<p>Programaren helburua da nazioartekotu gabe dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Euskadin kokaturik dauden edo ekoizpen-instalazioak hemen dituzten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak balia daitezke laguntza hauetaz.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Spri taldea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Azaroaren 20-21ean<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.irekia.euskadi.eus\/es\/news\/53663-los-eventos-referencia-industria-ciberseguridad-euskadi-unen-este-ano-celebraran-los-dias-noviembre-bec\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Basque Industry 4.0 -The Meeting Point eta Basque Cibersecurity Day<\/a>. BECen (Barakaldo, Bizkaia)<\/p>\n<p>Industria 4.0-ren eta Zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak Euskadin batu egingo dira aurten eta azaroaren 20an eta 21ean izango dira BECn. Honela, Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k beren helburuak berrituko dituzte protagonismo handiagoa emanez erakusketa-guneari kontuan izanda euskal industrian duten presentzia esanguratsua, eta Euskadi Europan erreferente gisa finkatzeko helburua mantentzen dute berehalako etorkizunerako funtsezkoak diren bi gaitan: Zibersegurtasunean eta Industria 4.0 delakoan.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Azaroaren 29ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.camarabilbao.com\/ccb\/comercio_internacional\/programa_xpande_digital\/contenidos\/4137373\/7426923\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">XPANDE DIGITAL PROGRAMA<\/a><\/p>\n<p>Programaren helburua da ETEen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da lehiatzeko adimenean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzea ahalbidetu diezagun.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.camarabilbao.com\/ccb\/ayudas_y_subvenciones\/programa_innocamaras_2018\/contenidos\/3302875\/5082031\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INNOC&Aacute;MARAS PROGRAMA: BERRIKUNTZARI LAGUNTZEA ETE-ETAN<\/a><\/p>\n<p>Innoc&aacute;maras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.ehu.eus\/es\/web\/ikerketaren-kudeaketa\/-\/movilidad-rvcti-2019\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">IKERTZAILEEN MUGIKORTASUNERAKO LAGUNTZAK&nbsp;EGONALDIAK EGITEKO ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO (ZTBESa) ERAGILEEN ZENTROETAN<\/a><\/p>\n<p>Deialdi honen bidez, batetik, unibertsitateko ikertzaileen mugikortasunerako jarduerak erraztu eta indartu nahi dira, eta, bestetik, ikerketako emaitzen zabalkundea bultzatu nahi da.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: UPV\/EHU<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/es\/financiacion-es\/presentar-ahora-la-presolicitud-para-los-programas-gauzatu-industria-e-indartu-tiene-ventajas\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GAUZATU INDUSTRIA<\/a><\/p>\n<p>Gauzatu Industria programak bere kudeaketa aldatu du, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko.&nbsp;Inbertsioak hasi aurretik <a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/archivos\/2019\/01\/doc\/2019-IMPRESOS-PRESOLICITUD-AYUDA-catellano.doc\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">aurre-eskaera<\/a> aurkezteak aukera ematen du, diruz lagundu daitezkeen inbertsio gisa sartzeko, aurre-eskaeraren aurkezpenaren eta, programaren deialdia argitaratu ondoren, eskaera formalaren artean egiten direnak.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Deitzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri taldea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Abenduaren 19ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.ipa4sme.eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">IPA4SME &#8211; EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA<\/a> DUTEN ETE-ENTZAT<\/p>\n<p>IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat, .&nbsp;Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.&nbsp; &nbsp; &nbsp; Maiatzaren 28ra arte I+G+b-n TALENTUA ETA BERE ENPLEGAGARRITASUNA SUSTATZEKO PROGRAMA. LANERATZEKO AZPIPROGRAMA. DOKTOREEN LANERATZE EGONKORRA SUSPERTZEKO LAGUNTZAK&nbsp;(IED) 2019 Doktoreen laneratze egonkorra sustatzeko laguntzek lanpostu iraunkorren eskaintza bultzatu nahi [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":15840,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-15867","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15867","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15867\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/15840"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15867"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15867"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=15867"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=15867"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}