{"id":15891,"date":"2019-06-17T00:00:00","date_gmt":"2019-06-16T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/b-i-strategy-liburua-zumarraga-zuekin-berritu-2019-m-eranet-eta-besterik\/"},"modified":"2023-11-16T13:32:58","modified_gmt":"2023-11-16T11:32:58","slug":"b-i-strategy-liburua-zumarraga-zuekin-berritu-2019-m-eranet-eta-besterik","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/b-i-strategy-liburua-zumarraga-zuekin-berritu-2019-m-eranet-eta-besterik\/","title":{"rendered":"B+I Strategy liburua, Zumarraga Zuekin Berritu 2019, M-Era.net eta besterik"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.&nbsp; &nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 17an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/docs.google.com\/forms\/d\/e\/1FAIpQLScS6aREMC-JJZqHhqIVwD50BEx3tvFpPo2ua3GK-I35NvWobw\/viewform\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">B+I&nbsp;STRATEGY-REN 8. ESTRATEGIA LIBURUAREN AURKEZPENA.&nbsp; <\/a>Bizkaia Aretoan, Bilbon<\/p>\n<p>B+I Strategy-ren urteko Liburu Zuria, bai B+I Strategy-koak eta bai aliatu eta hurbileko kolaboratzaileak diren egile askoren parte-hartzea duena. Aurkezpenak balioko du ingurune lehiakorrari buruz gogoeta egiten laguntzeko, non aholkularitza-enpresak bere jarduera egiten duen, eta trataturiko gaien ikuspegi berezia emango du. Parte-hartzaileak izango dira&nbsp;Ana Camacho, Batz-eko zuzendari nagusia; Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea; Asier Vitoria, Gureak-eko zuzendari nagusia; Pili Kaltzada, komunikatzailea, eta Sabin&nbsp;Azua, B+I Strategy-ko bazkide zuzendaria. Beharrezkoa da bertaratzeko asmoa baieztatzea idatziz (<a href=\"mailto:bmasi@bmasi.net\">bmasi@bmasi.net<\/a>), telefonoz (94 405 2041) edo <a href=\"https:\/\/forms.gle\/WFPCCyTs8S3djtuj8\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">formulario<\/a> honen bidez.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: B+I Strategy<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 18ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/egoitza.gipuzkoa.eus\/gao-bog\/castell\/bog\/2019\/04\/16\/c1902386.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ZUMARRAGA ZUEKIN BERRITU 2019. I+G+b EKINTZAK GARATZEKO LAGUNTZAK ETE-EN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO<\/a><\/p>\n<p>Deialdi honen helburua da diru-laguntzak emateko prozesua arautzea, Zumarragan 50 langile edo gutxiagorekin dauden enpresen lehiakortasuna hobetzera zuzendutako azterketak\/proiektuak egiteko.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Zumarragako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 18ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/m-era.net\/joint-calls\/joint-call-2019?_cldee=YnBhcmRvQGlubm9iYXNxdWUuZXVz&amp;recipientid=contact-3da7671b95d6e61180cf00155dfa6506-e65af4dfded14b8e8bbd963d1ec65bb8&amp;utm_source=ClickDimensions&amp;utm_medium=email&amp;utm_campaign=Jornadas%20Informativas%202019%20-%20Internacionalizaci%C3%B3n%20de%20la%20I%2BD%2Bi&amp;esid=176d3e15-ec4a-e911-80f3-00155dfa6506\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">M-ERA.NET<\/a><\/p>\n<p>Deialdi honen bidez, makro, mikro eta nano eskalan ekai edo materialen teknologian eta ingeniaritzan nazioarteko I+G+b proiektuetan parte hartzeko aukera dute euskal enpresek.&nbsp;Deialdi honek, Eusko Jaurlaritzaren funtsen bidez, ondorengo gai-arloetan garaturiko proiektuak finantzatuko ditu: ingeniaritzarako modelaketa eta ekaien prozesaketa, gainazal berritzaileak, estaldurak eta interfazeak, errendimendu handiko compositeak, ekai funtzionalak, osasunerako aplikazioetan oinarrituriko teknologietan estrategia berriak eta fabrikazio aditiborako ekai edo materialak.&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 19an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.citaemprende.eus\/que-es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">CITA EMPRENDE<\/a><\/p>\n<p>ETE, startup eta inbertitzaileen arteko hitzordua da: Berrikuntza Irekiaren klabean lankidetza-aukerak aztertzeko elkartu nahi dute, baita enpresetan intraekintzailetza sustatzeko ere.&nbsp;Helburu nagusia zubiak eraikitzea da mundu hauen artean, ez beti ondo konektatuak, dauden ETEetan berrikuntza eta dibertsifikatzea eta startup-etan hazkundea eta garapena errazteko.&nbsp;CITA|Emprendek&nbsp;inspirazio eta lanerako testuingurua errazten du ETE\/startup&nbsp;konexioak estimulatzeko eta ezinbesteko beste eragile erabakigarri batzuekin harremanetan jartzeko, adibidez inbertitzaileekin eta ekintzailetza, berrikuntza eta eragiketa korporatiboen profesionalekin.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Adegi eta Diario Vasco<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/es\/event\/gipuzkoa-bind-4-0-open-sessions\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BIND 4.0 OPEN SESSIONS.<\/a>&nbsp;Tabakaleran. Donostia<\/p>\n<p>Networking jardunaldia, euskal ETEen harremana sustatzeko BIND 4.0-n parte hartzen duten startup-ekin eta berauen konponbide berritzaileekin; horretarako eraldaketa digitaleko proiektuen garapena erraztuko da, berrikuntza irekiko plataforma ahaltsu honen esparruan. Euskal enpresa txiki eta ertainak, startup-ak eta berauen soluziobideak ezagutzeko eta horien arduradunekin elkar eraginean jarduteko interesa dutenak, izango dira bertan. Cita Emprende-ren esparruan egingo da.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Spri taldea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 20an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.eventbrite.es\/e\/entradas-i-lab-aren-foru-irekia-eta-elkarlan-eta-opendata-euskadi-sari-banaketa-62490895952\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">OGP EUSKADI I-LAB-AREN (3<\/a>. KONPROMISO TALDEAREN) FORO IREKIA, ETA <a href=\"https:\/\/www.eventbrite.es\/e\/entradas-i-lab-aren-foru-irekia-eta-elkarlan-eta-opendata-euskadi-sari-banaketa-62490895952\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ELKARLAN ETA OPEN DATA EUSKADI<\/a> SARIAK<\/p>\n<p>3. Konpromisoaren Foro Irekia jende guztientzat irekitako ekitaldia da, eta berrikuntzan eta herritarren parte-hartzeari buruzko ikuspegi berrietan interesaturiko pertsona orori zuzendua. OGP nazioarteko erakunde bat da, herritarrengana irekiago, arduratsuago eta sentikorragoak diren gobernuak sustatzeko mekanismoak ebaluatzea eta garatzea helburu duena.&nbsp;<a href=\"http:\/\/www.ogp.euskadi.eus\/ogp-compromisos\/-\/i-lab-de-participacion-ciudadana-en-euskadi\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">3. Konpromisoaren&nbsp;<\/a>helburua da berrikuntza publikoko laborategi bat sortzea herritarren parte-hartzeaz, Euskadiko herritarren parte-hartzerako I-Lab-a. 2018ko udazkenean eratu zen 3. Konpromisoaren lantaldea, non pertsona, eragile eta erakundeek beren ikuspegia eman duten eta herritarrek parte hartzeko etorkizuneko I-lab-aren oinarriak ezarri dituzten. Orain lan-prozesuan bide erdia egin denean, egindako lana eta hitzartuz joan diren edukiak ezagutarazi nahi ditugu, herritarrekin, erakundeekin eta interesaturiko beste eragile batzuekin kontrastatu eta egiaztatzeko.<\/p>\n<p>Halaber,&nbsp;2018ko <a href=\"http:\/\/www.gardena.euskadi.eus\/transparencia\/-\/premios-elkarlan\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Elkarlan<\/a> Sariak emango dira balio publikoa elkarlanean sortzeagatik, eta <a href=\"http:\/\/opendata.euskadi.eus\/concursos-datos-abiertos\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Open Data Euskadi<\/a> Sariak (euskal administrazioen datu irekien ideiak eta aplikazioak).<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: OGP Euskadi<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.cebek.es\/wp-admin\/admin-ajax.php?action=knewsTrack&amp;t=%25confkey%25_d740c1a02fccbf2a\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BERDINTASUNA GOSARIAK:&nbsp;&#8220;SOLDATA-ARRAKALA: KAUSAK ETA KONPONTZEKO ESTRATEGIAK<\/a><a href=\"https:\/\/www.cebek.es\/wp-admin\/admin-ajax.php?action=knewsTrack&amp;t=%25confkey%25_d740c1a02fccbf2a\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&#8220;<\/a>.&nbsp;&nbsp;Bilbon<\/p>\n<p>Bizkaiko enpresetan berdintasuna bultzatzeko <em>Enpresan Bardin<\/em> proiektuaren esparru orokorraren barruan, beste jarduera batzuen artean, gune hau sortu dugu Enpresetan emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometiturik dauden pertsonen harreman iraunkorra erraztuko duen sare bat ezartzeko.&nbsp;Gosari hauek, gainera, beste ikuspuntu batzuetara hurbiltzea lortu gura dute, eta giro mesedegarri eta iraunkorra sortu, gure enpresa-ehunean berdintasunari buruz eragin nabaria izan dezan.&nbsp;Kasu honetan, soldata-arrakala landuko da, emakumearen berdintasun-arazoak gordinki adierazten dituen gaia. Nahiz eta kausak ugariak eta askotarikoak izan, soldata-arrakalaren agerpena enpresaren eremuan gertatzen da, eta horrek gaiari beharrezko zorroztasunez heltzea eskatzen du. Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, parte hartuko du.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Cebek<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 21ean<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.ilb.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/Conferencia-INNOLAB-Talento-V.-4.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">TALENTUA ENPRESA-HAZKUNDEAREN PALANKA GISA.<\/a> Iberdrola Dorrean, Bilbon<\/p>\n<p>Helburua hainbat galderari erantzutea da, eta lantaldeak sortzeko orduan erakundeek eta pertsonek kontuan izaten dituzten eredu eta faktore berriei buruz eztabaida egitea. Euskaditik, nola erakar dezakegu estatuko eta nazioarteko talentua? Enpresa-ekosistema prestaturik al dago industriaren digitalizatzea gauzatuko duten gazte espezializatuentzat? &#8220;Finantza-sektorean eraldaketa digitalaren erronkak eta aukerak&#8221; mahai-inguruan honako hauek izango dira: Idoia Iceta, NEM Solutions-eko zuzendari nagusia; I&ntilde;aki Garcinu&ntilde;o, CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko lehendakaria; eta Leire Bilbao,&nbsp;INNOBASQUE-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia; moderatzailea: Javier Garcinu&ntilde;o, Hasten Ventures-eko eta INNOLAB Bilbaoko zuzendaria.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Innolab Bilbao<\/em><em>&nbsp;<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 21era arte<\/strong><\/p>\n<p>GIZARTE-PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEKO LAGUNTZAK BIZKAIA 2019<\/p>\n<p>Enpresa-proiektu sozial berritzaileak garatu, zehaztu eta martxan jartzeko laguntzak.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>ENPLEGU-ESKAINTZAK BCAM-EN:&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bcamath.org\/en\/research\/job\/ic2019-ktu-data-science-research-technician\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">DATUEN ZIENTZIAN<\/a> IKERKETA-TEKNIKARIA<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bcamath.org\/en\/research\/job\/ic2019-ktu-cfd-research-technician\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">FLUIDOEN DINAMIKA KONPUTAZIONALEAN TEKNIKARIA<\/a><\/p>\n<p>BCAMen bi teknikari bilatzen dituzte gure Ezagutzaren Transferentzia Unitatean (Knowledge Transfer Unit -KTU) lan egiteko. Plataforma honen helburua da ebazpide matematikoak, bizitza errealeko aplikazioetan oinarrituak, garatzea zientzia-erronketarako. Hautagaiek ezagutza transferitzeko proiektuetan lagunduko dute industriarekin eta beste ikerketa-erakunde batzuekin.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 24an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.apd.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">NEGOZIOEN ERALDAKETA EUSKADI<\/a>N. Euskalduna jauregia (Bilbo)<\/p>\n<p>Jardunaldia Negozioen Eraldaketari buruzko jardunaldi-zikloan sartzen da; bertan azken joerak azalduko dira, eta berrikuntzan, digitalizazioan, talentuan adituak eta arrakasta-kasuak izango dira, eta atsegingarria izango litzateke zu ere bertan izatea. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako sailburua, Arantxa Tapia, eta Innobasqueko presidentea, Manuel Salaverria, ere jardunaldi honetan izango dira parte hartzen, beste aditu batzuen artean.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: APD eta Deloitte<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 24tik 28ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/irekia.araba.eus\/agora-teknocamp-\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">AGORA TEKNOCAMP.<\/a><strong>&nbsp;<\/strong>Gasteizen<\/p>\n<p>Agora TeknoCamp Arabako Lurralde Historikoko DLHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailetako neska-mutilentzako campus teknologiko bat da. Campus dibertigarria, bertan zientziarekin eta teknologiarekin esperimentatzeko astebetez.&nbsp;Egibide, UPV\/EHU, Innobasque, Ikaslan Araba eta Arabako Foru Aldundiaren lana eta lankidetza campus honen diseinuan gauzatzen da, besteak beste, zientzia- eta teknologia-gaitasunekiko Arabako neska-mutilen interesa sustatzea duelarik helburu.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 26an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/es\/eventos\/infoday-horizonte-2020-accion-piloto-del-consejo-europeo-de-innovacion-eic-instrumento-pyme-2019-2020\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INFODAY ETA HORIZON(TE) 2020: EUROPAKO BERRIKUNTZA KONTSEILUAREN EKINTZA PILOTUA (EIC). ETE TRESNA 2019-2020<\/a><\/p>\n<p>Europa zientzia bikainean nabarmentzen da, baina hobeto egin beharra dauka merkatuko berrikuntza sortzaileari dagokionez. Europako Batzordea lanean aritu da arrisku kapitala lortzeko baldintzak hobetzeko eta munduko finantzaketa-programarik handienak, Horizon(te) 2020 delakoak, inpaktu handiagoa lortuko duela bermatzen jarraitzeko, merkatu berriak sortuko dituzten berrikuntzak finantzatuz. Horizon(te) 2020ren gainerako denboraldirako, Batzordeak aldaketak egin ditu eskala aldatzeko ahalmena duten proiektu berritzaileentzat laguntza emateko.&nbsp; Batzordeak hurrengo Horizon Europe Programa Esparrurako hartuko ditu kontuan aldaketa hauek.&nbsp;Jardunaldiaren helburua Europako Berrikuntza Kontseiluaren pilotua eta bere programetan (Pathfinder eta Accelerator) berritasunak aurkeztea da, baita negozioaren azelerazio-zerbitzuak ere, networking eta coaching, Europako Batzordeak eskainiak; eta Enterprise Europe Network-en nazioartekotze-zerbitzuak. Gainera, beren proiektuak programa hauen bidez finantzatzea lortu duten euskal enpresen esperientzia praktikoa ezagutu ahal izango dugu, eta ebaluatzaile baten aholkuak kalitatezko proiektu bat aurkezteko.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak:&nbsp;<\/em><a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>SPRI<\/em><\/a><em>,&nbsp;<\/em><a href=\"http:\/\/www.innobasque.eus\/\"><em>Innobasque<\/em><\/a><em>&nbsp;<\/em><em>eta&nbsp;<\/em><a href=\"https:\/\/beaz.bizkaia.eus\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>BEAZ<\/em><\/a><em>,&nbsp;<\/em><a href=\"https:\/\/www.eenbasque.net\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>Basque Enterprise Europe Network<\/em><\/a><em>&nbsp;(EEN) partzuergoko kideak, eta Teknologia eta Industria Garapenerako Zentroa (<\/em><a href=\"https:\/\/www.cdti.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>CDTI<\/em><\/a><em>).<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 27an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/euskadinnova\/eu\/enpresa-eraldaketa\/agenda\/fabrikazio-aurreratuaren-aukerak-ekainak-27-markina-xemein\/15592.aspx\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>FABRIKAZIO<\/strong><\/a><strong> AURRERATUAREN AUKERAK<\/strong><strong>.&nbsp;<\/strong>Azaro Fundazioan, Markina Xemein<\/p>\n<p>Fabrikazio aurreratuak eskain diezazkiekeen aukeretan interesaturik dauden enpresetara zuzendutako jardunaldia, baita ere, kasu praktikoen bidez, fabrikazio aurreratua zer den eta Euskadiko fabrikazio aurreratuaren estrategia ezagutarazteko, eta finantzaketa-programak ezagutzeko. Beharrezkoa da izena ematea hemen:&nbsp;<a href=\"mailto:lseara@azarofundazioa.com\"><strong>lseara@azarofundazioa.com<\/strong><\/a><\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: RIS3 Euskadi eta Azaroa Fundazioa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 29ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.boe.es\/boe\/dias\/2019\/05\/28\/pdfs\/BOE-B-2019-23672.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ATZERRIAN PATENTE ETA UTILITATE-MODELOEN ESKAERAK SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK 2019<\/a><\/p>\n<p>Atzerrian patenteen eta utilitate-modeloen eskaera sustatzeko diru-laguntzak. Eskatzaileak egina izan behar du atzerrian zuzenean edo hirugarrengo ordezkari baten bidez patente eta\/edo utilitate-modeloaren eskaera, horretarako herrialde bakoitzeko bide nazionala erabiliz, Europako bidea Europar Patenteak emateko Hitzarmenean ezarritakoan oinarritua, edo patente-arloko Lankidetza Tratatuaren bidea.<\/p>\n<p><em>Deitzailea:&nbsp; Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Uztailaren 3an eta 4an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"\/eventos\/evento\/curso-estrategias-de-comercializacion-marketing-y-venta-de-la-idi\/?_cldee=Y2FybG9zLmFicmFudGVzQGlubm9iYXNrLmNvbQ%3d%3d&amp;recipientid=contact-c0a358c3de50e71180d800155dfa6506-0fb76de6a45f4081b083278ede303b97&amp;utm_source=ClickDimensions&amp;utm_medium=email&amp;utm_campaign=Formacion%20Internacionalizacion%202019&amp;esid=c6314397-b67b-e911-80f3-00155dfa6506\">IKASTAROA<\/a>: <a href=\"\/eventos\/evento\/curso-estrategias-de-comercializacion-marketing-y-venta-de-la-idi\/?_cldee=Y2FybG9zLmFicmFudGVzQGlubm9iYXNrLmNvbQ%3d%3d&amp;recipientid=contact-c0a358c3de50e71180d800155dfa6506-0fb76de6a45f4081b083278ede303b97&amp;utm_source=ClickDimensions&amp;utm_medium=email&amp;utm_campaign=Formacion%20Internacionalizacion%202019&amp;esid=c6314397-b67b-e911-80f3-00155dfa6506\">NOLA TRANSFERITU TEKNOLOGIA-GARAPENAK ENPRESA-BEZERO BATI? I+G+b-REN MERKATURATZE, MARKETIN ETA SALMENTA-ESTRATEGIAK. <\/a> Innobasqueren egoitzan, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean<\/p>\n<p>Ikastaro hau ikertzaile eta kudeatzaileentzat da, I+G+b proiektuen prestakuntza, egokitze teknologiko eta enpresa pribatu, ETE eta enpresa handiei saltzeko prozesuetan esku hartzen dutenentzat.&nbsp;Helburua da era praktikoan berrikustea soluziobide teknologiko baten prestakuntza estrategikoaren funtsezko zikloa, bere merkaturatze, marketin eta salmentarako enpresa-bezero bati. Merkatuan arrakastaz eta eraginkortasunez salmenta bat zuzen egiteko jarduketen eta gomendioen protokoloa emango diegu parte hartzen duten pertsonei.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Innobasque, EENeko kidea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Uztailaren 5era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.euskadi.eus\/informacion\/ksi-internacionalizacion\/web01-a2kulind\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">KSI &#8211; Nazioartekotzea&nbsp;<\/a><\/p>\n<p>Euskadiko Kultura eta Sorkuntza Industrien lehiakortasuna hobetzeko helburuaz, KSIetan berrikuntza sustatzeko den KSI Berritzaile programa osatuz, nazioarteko bihurtzeko erronka berriari ekin zaio aurten, 2019an. Kultura eta Sorkuntza Industriak (KSI) Nazioartekotzeko Programa Pilotuak honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkie Euskadiko kultura- eta sorkuntza-sektoreko enpresei:<br \/> nazioartekotzeko diagnosia, nazioarteko merkatuetan sartzeko enpresak duen gaitasuna ezagutzeko (70 enpresa hautatuak); nazioartekotze-plana, atzerrian negozio-aukerak ahalik eta gehien ustiatze aldera bide-orria diseinatzeko (20 enpresa hautaturaino); eta prestakuntza-plana Kultura eta Sorkuntza Industrien nazioartekotzeari buruzko alderdietan.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, eta kudeatzailea: Tabakalera<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Uztailaren 15era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/perspectivacdti.es\/ayudas-idi-cdtioficial-concedera-hasta-40-millones-de-euros-en-subvenciones-para-centros-tecnologicos-de-excelencia-a-traves-del-programacervera\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">CERVERA<\/a> DEIALDIA<\/p>\n<p>Lehentasunezkotzat jotako zenbait teknologia-arlotan merkatura zuzendutako zientzia- eta teknika-ikerketako proiektuak finantzatzeko laguntzak. CDTIk finantzatuko ditu, gehienez 40 milioi eurorekin, bikaintasunezko Teknologia Zentroek eta Teknologia Berrikuntzari Laguntzeko Zentroek, estatu mailakoek, garaturiko ekimenak.&nbsp;Eskaerak aurkezteko epea&nbsp;<strong>maiatzaren 31tik uztailaren 15era<\/strong> da, eta <a href=\"https:\/\/www.cdti.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">CDTI<\/a>ren Egoitza Elektronikoaren bidez egin behar da.&nbsp;Cervera lehentasunezko teknologiak 10 arlo handi hauetan batzen dira: material aurreratuak, eko-berrikuntza, energia-trantsizioa, fabrikazio adimenduna, osasunerako teknologiak, elikadura-kate seguru eta osasungarria, deep learning, adimen artifiziala, sare mugikor aurreratuak, garraio adimenduna eta informazioa babestea.&nbsp;Eskaturiko aurrekontuak 2 eta 4 milioi euro artean egon behar du talde bakoitzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: CDTI<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Uztailaren 21era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"\/administration\/fundacionvodafone.es\/premios\/premios-innovacion\">DEIALDIA ZABALIK ZEURE PROIEKTUA AURKEZTEKO VODAFONE BERRIKUNTZA SARIEN XIII. EDIZIOAN<\/a><\/p>\n<p>Vodafone Espa&ntilde;a Fundazioak Vodafone Berrikuntza Sarien deialdia ireki du hamahirugarren edizioan. Sari hauen bidez IKTetan berrikuntza-proiektuak bultzatzen ditu zaurgarritasun-egoeran edo gizarte-bazterketan erortzeko arriskuan dauden herritar-sektoreen bizi-kalitatea hobetzeko. Antolatzaileek izaera soziala duten teknologia-proiektuak bilatzen dituzte, 15.000&euro;-rekin eta Bartzelonako MWCn ikusgaitasuna emanez bultzatzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;<em>Antolatzailea: Vodafone Fundazioa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Irailaren 3ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-empresas\/ayudas-al-comercio\/1672-ayudas-dendatics\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">MERKATARITZAN, OSTALARITZAN ETA ZERBITZUETAN IKT-AK INPLEMENTATZEKO LAGUNTZAK &#8211; DENDATICS. DONOSTIA<\/a><\/p>\n<p>Donostiako saltegien lehiakortasuna hobetzeko laguntzak, hiriko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan tresna digitalak ezarriz.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Irailaren 13an<\/strong><\/p>\n<p><strong>BERRIKUNTZA, EKINTZAILETZA ETA GIZARTE-EKONOMIAKO FOROA<\/strong><\/p>\n<p>Foro hau Eibarren enplegua eta ekoizpen-ehuna sortzeko gaur egun dauden aukera ezberdinetan sakontzeko aukera da ikuspegi ekintzaile eta berritzailetik, XXI. mendeko gizarterako identifikaturiko premietatik abiatuta. Hori guztiori aurrerabidea eta ongizatea sortzeko bide berriak identifikatu, analizatu eta, hala badagokio, bultzatu ahal izateko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Eibarko Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Irailaren 26ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.ipa4sme.eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">IPA4SME &#8211; EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA<\/a> DUTEN ETE-ENTZAT<\/p>\n<p>IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat.&nbsp;Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urriaren 31ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/barrixe.com\/es\/ayudas-y-subvenciones\/programa-de-ayudas-zabaldu-2019\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ZABALDU 2019<\/a> LAGUNTZA-PROGRAMA<\/p>\n<p>Programaren helburua da nazioartekotu gabe dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Euskadin kokaturik dauden edo ekoizpen-instalazioak hemen dituzten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak balia daitezke laguntza hauetaz.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Spri taldea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-empresas\/ayudas-donostiainn\/programa-talento-innovador\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TALENTU BERRITZAILEA. DONOSTIA 2019<\/a><\/p>\n<p>Laguntza honen xedea da bertoko proiektu berritzaileak eta hiriaren geroko garapenean eragina izango dutenak bultzatzea, horretarako 35 urte baino gutxiagoko (kontratazio unean) gazte gaitu langabeak hartuta. Horretarako diru-laguntzak planteatzen dira, proiektu berritzaileen bidez, hiriaren ekonomia-, gizarte- eta ekoizpen-garapena sustatzen dituztenentzat, eta gazte gaituak kontratatzen dituztenentzat, hiriaren etorkizuneko oinarriak garatzea lortzeko.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-empresas\/ayudas-donostiainn\/1983-bono-tecnologico-vicomtech-2018\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. VICOMTECH BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019<\/a><\/p>\n<p>VICOMTECHekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, Vicomtech-ek produktuak eta\/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-empresas\/ayudas-donostiainn\/1373-bono-tecnologico-biodonostia-2018\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. BIODONOSTIA BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019<\/a><\/p>\n<p>BIODONOSTIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-empresas\/ayudas-donostiainn\/bono-tecnologico-ik4\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. IK4 BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019<\/a><\/p>\n<p>Laguntza hauen helburua da Donostiako enpresa-proiektu berritzaileak bultzatzea beraien lehiakortasuna hobetzeko, beraietan proiektu estrategikoak garatuz. Diru-laguntza bat emango da proiektu bat ezartzeko, bai berrikuntza- edo nazioartekotze-eremuetan eta bai garapen berezietan (zerbitzu espezializatu, teknologia eskuratze, patente berrien erregistratze eta abarretan) enpresen lehiakortasuna hobetzeko.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-empresas\/ayudas-donostiainn\/1982-bono-tecnologico-tecnun-2018\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TECNUN BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019<\/a><\/p>\n<p>TECNUN-arekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, TECNUN-ek produktuak eta\/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-empresas\/ayudas-donostiainn\/2380-bono-tecnologico-cic-biomagune-2019\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. CIC BIOMAGUNE BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019<\/a><\/p>\n<p>CIC BiomaGUNE zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, CIC BiomaGUNE zentroak produktuak eta\/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Azaroaren 20-21an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.irekia.euskadi.eus\/es\/news\/53663-los-eventos-referencia-industria-ciberseguridad-euskadi-unen-este-ano-celebraran-los-dias-noviembre-bec\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Basque Industry 4.0 -The Meeting Point eta Basque Cibersecurity Day<\/a>. BECen (Barakaldo, Bizkaia)<\/p>\n<p>Industria 4.0-ren eta Zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak Euskadin batu egingo dira aurten eta azaroaren 20an eta 21ean izango dira BECn. Honela, Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k beren helburuak berrituko dituzte protagonismo handiagoa emanez erakusketa-guneari kontuan izanda euskal industrian duten presentzia esanguratsua, eta Euskadi Europan erreferente gisa finkatzeko helburua mantentzen dute berehalako etorkizunerako funtsezkoak diren bi gaitan: Zibersegurtasunean eta Industria 4.0 delakoan.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Azaroaren 28ra arte<\/strong><\/p>\n<p>INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZA-PROGRAMA<\/p>\n<p>Zabalik da Industria Zibersegurtasunera zuzendutako laguntza-programan eskaerak egiteko epea, eta zehatzago esanda, zibererasoen aurrean babes-sistemen bateratzea eta integrazioa planteatzen dituzten proiektuetara&nbsp;IT\/OT (Information Technology\/Operational Technology) inguruneetarako manufaktura-enpresa industrialetan.&nbsp;Industria Zibersegurtasunerako laguntza-programa 550.000 euroz hornituta dago aurten eta hardware, software eta aholkularitzako eta\/edo ingeniaritzako gastu eta inbertsioen % 50 finantzatuko du, 18.000 euroko mugarekin proiektu bakoitzeko. <a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/es\/ayudas\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Eskaerak aurkezteko<\/a>&nbsp;epea azaroaren 28an amaituko da.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Spri<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Azaroaren 29ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.camarabilbao.com\/ccb\/comercio_internacional\/programa_xpande_digital\/contenidos\/4137373\/7426923\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">XPANDE DIGITAL<\/a> PROGRAMA<\/p>\n<p>Programaren helburua da ETEen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da lehiatzeko adimenean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzea ahalbidetu diezagun.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.camarabilbao.com\/ccb\/ayudas_y_subvenciones\/programa_innocamaras_2018\/contenidos\/3302875\/5082031\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INNOC&Aacute;MARAS PROGRAMA: BERRIKUNTZARI<\/a> LAGUNTZEA ETE-ETAN<\/p>\n<p>Innoc&aacute;maras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.ehu.eus\/es\/web\/ikerketaren-kudeaketa\/-\/movilidad-rvcti-2019\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO (ZTBESa) ERAGILEEN ARTEAN EGONALDIAK EGITEKO IKERTZAILEEN MUGIKORTASUNERAKO LAGUNTZAK&nbsp;<\/a><\/p>\n<p>Deialdi honen bidez, batetik, unibertsitateko ikertzaileen mugikortasunerako jarduerak erraztu eta indartu nahi dira, eta, bestetik, ikerketako emaitzen zabalkundea bultzatu nahi da.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: UPV\/EHU<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/es\/financiacion-es\/presentar-ahora-la-presolicitud-para-los-programas-gauzatu-industria-e-indartu-tiene-ventajas\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GAUZATU INDUSTRIA<\/a><\/p>\n<p>Gauzatu Industria programak bere kudeaketa aldatu du, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko.&nbsp;Inbertsioak hasi aurretik <a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/archivos\/2019\/01\/doc\/2019-IMPRESOS-PRESOLICITUD-AYUDA-catellano.doc\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">aurre-eskaera<\/a> aurkezteak aukera ematen du, diruz lagundu daitezkeen inbertsio gisa sartzeko, aurre-eskaeraren aurkezpenaren eta, programaren deialdia argitaratu ondoren, eskaera formalaren artean egiten direnak.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Deitzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri taldea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-empresas\/ayudas-donostiainn\/2003-patrocinio-de-eventos-de-promocion-de-la-innovacion\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. INNPLANTA. DONOSTIA 2019<\/a><\/p>\n<p>Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>DONOSTIAINN. BERRIKUNTZA SUSTATZEA XEDE DUTEN EKINTZEN BABESA. DONOSTIA 2019<\/p>\n<p>Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Abenduaren 19ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.ipa4sme.eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">IPA4SME &#8211; EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA<\/a> DUTEN ETE-ENTZAT<\/p>\n<p>IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat.&nbsp;Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Abenduaren 31ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-personas-emprendedoras\/1646-ayudas-para-incentivar-la-creacion-de-nuevas-empresas\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA BERRIAK SORTZEA ETA FINKATZEA BULTZATZEKO LAGUNTZAK. DONOSTIAN 2019<\/a>. URTEAN<\/p>\n<p>Norberaren kontura lanpostu berrien sorrera babestea oro har enpresa berriak sortuz eta berrikuntza-irizpideetan oinarritutako eta hiriari balio erantsia ematen dioten enpresa berriak sortuz.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoaren 3tik 5era<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.advancedfactories.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ADVANCED FACTORIES&nbsp;2020.<\/a>&nbsp;Bartzelonan<\/p>\n<p>Aurten ere,&nbsp;<strong>Advanced Factories 2020<\/strong>-k&nbsp;16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software,&nbsp;IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo&nbsp;Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, industria-lehiakortasunaren hobekuntza, negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak bultzatzen ari direnekin.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.&nbsp; &nbsp; &nbsp; Ekainaren 17an B+I&nbsp;STRATEGY-REN 8. ESTRATEGIA LIBURUAREN AURKEZPENA.&nbsp; Bizkaia Aretoan, Bilbon B+I Strategy-ren urteko Liburu Zuria, bai B+I Strategy-koak eta bai aliatu eta hurbileko kolaboratzaileak diren egile askoren parte-hartzea [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":15892,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-15891","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15891","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15891\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/15892"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15891"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15891"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=15891"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=15891"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}