{"id":15919,"date":"2019-07-08T00:00:00","date_gmt":"2019-07-07T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/udako-eskola-klima-aldaketaz-industria-bultzatzeko-laguntzak-horizon-europe-programa-berria-eta-besterik\/"},"modified":"2023-11-16T13:33:09","modified_gmt":"2023-11-16T11:33:09","slug":"udako-eskola-klima-aldaketaz-industria-bultzatzeko-laguntzak-horizon-europe-programa-berria-eta-besterik","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/udako-eskola-klima-aldaketaz-industria-bultzatzeko-laguntzak-horizon-europe-programa-berria-eta-besterik\/","title":{"rendered":"Udako eskola klima-aldaketaz, industria bultzatzeko laguntzak, Horizon Europe programa berria eta besterik"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Uztailaren 8-10ean<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/summerschool.bc3research.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BC3-UPV\/EHU SUMMER SCHOOL ON CLIMATE CHANGE<\/a>. Bilbon<\/p>\n<p>Aurten, eztabaida NBEko Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Taldearen (PICC) txosten historikoak bultzatua da; 2018ko urrian argitaratu zen, eta datozen hamabi urteetan premiazko neurriak hartu behar direla adierazten du berotze globala gehienez 1,5 &deg;Ctan manten dadin, ingurumen- eta ekonomia-ondorio hondagarriak saihestu ahal izateko.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: BC3 eta UPV\/EHU<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Uztailaren 9an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/es\/eventos\/jornada-de-difusion-de-los-programas-de-apoyo-a-la-industria\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INDUSTRIA BULTZATZEKO PROGRAMEN ZABALKUNDE-JARDUNALDIA<\/a>. Bilbon<\/p>\n<p>Industria bultzatzeko eta, zehazki, industria-proiektuen finantzaketa errazago lortzeko, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Industria eta ETE Idazkaritza Nagusitik eta SPRI-Enpresa Garapeneko Euskal Agentziatik, topaketa hau antolatu da, eta bere helburua da enpresei ezagutaraztea SGIPYMEk beraien esku jarritako industriarako finantzaketa-programak eta aholkularitza-zerbitzuak eta, bereziki, Financia_Industria aholkularitza-zerbitzua.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: SPRI.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Uztailaren 11n<\/strong><\/p>\n<p><strong>HORIZON EUROPE 2021-2027 PROGRAMA BERRIAZ INFORMAZIOA AURRERATZEKO JARDUNALDIA.<\/strong> Arrasaten, Gipuzkoan<\/p>\n<p>Jardunaldiaren helburua izango da Esparru Programa berriaren diseinuari buruzko nobedade nagusiak azaltzea euskal enpresei: Horizon Europe Programaren estrategiak eta orientabideak, Esparru Programa berria osatzen dutenak (Berrikuntzaren Europako Kontseilua, Ikerketa eta Berrikuntza Misioak,&hellip;), zer inplikazio dituen enpresentzat misioetara bideratutako ikuspegiak, Ikerketa eta Berrikuntzako Misioen orientabide tematikoak.&nbsp;Horizon Europe Programaren etorkizuneko inplikazioak diseinuko enpresentzat. Bertaratzeko erregistratu egin behar da posta elektronikoz: <a href=\"mailto:aorobengoa@iseamcc.net\">aorobengoa@iseamcc.net<\/a><\/p>\n<p><em>Deitzailea: ISEA<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Uztailaren 15era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.premioempresaysociedad.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&lsquo;ENPRESA ETA GIZARTEA&rsquo; SARIA, JOSE IGNACIO ARRIETA<\/a>REN OMENEZ<\/p>\n<p>Estrategia Empresarial-ek Jose Ignacio Arrietaren omenezko &lsquo;Enpresa eta Gizartea&rsquo; Sariaren lehen ediziorako deialdia egin du; Sarien helburua hau da: euskal enpresen (enpresa-taldeen eta enpresa-munduari loturiko pertsonen) Gizarte Erantzukizuneko jarduera ohargarriak, eta euskal gizartearen gizarte- eta ekonomia-garapenerako, ongizate, hezkuntza eta kulturarako ekarpena aitortu eta saritzea. Hautagaitzak uztailaren 15era arte aurkez daitezke.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Estrategia Empresarial<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Uztailaren 18ra arte<\/strong><\/p>\n<p>INGURUMEN-EKIPAMENDU ETA TEKNOLOGIA GARBIETAN INBERTITZEKO LAGUNTZAK<\/p>\n<p>Laguntza-lerro hauek aurreikusten dira: ingurumen-babeserako Europar Batasuneko arauez harago joatea edo araudirik ezean babes hori areagotzea ahalbidetuko duten inbertsioetarako laguntzak; EBren etorkizuneko arauetara aldez aurretik egokitzeko laguntzak; ingurumen-azterketetarako laguntzak; hirugarrengoek sorturiko hondakinak birziklatu eta berrerabiltzeko inbertsiorako laguntzak; lurzoru kutsatuak saneatzeko laguntzak, ezin denean arduraduna identifikatu edo legez ezin denean birgaikuntza finantzatzeko arduraduntzat jo, &#8220;kutsatzen duenak ordaindu behar du&#8221; printzipioaren arabera; eta ingurumen-gaietan aholkularitza-zerbitzuetarako ETEei laguntzak.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Ihobe<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/perspectivacdti.es\/ayudas-idi-cdtioficial-concedera-hasta-40-millones-de-euros-en-subvenciones-para-centros-tecnologicos-de-excelencia-a-traves-del-programacervera\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">CERVERA<\/a> DEIALDIA<\/p>\n<p>Lehentasunezkotzat jotako zenbait teknologia-arlotan merkatura zuzendutako zientzia- eta teknika-ikerketako proiektuak finantzatzeko laguntzak. CDTIk finantzatuko ditu, gehienez 40 milioi eurorekin, bikaintasunezko Teknologia Zentroek eta Teknologia Berrikuntzari Laguntzeko Zentroek, estatu mailakoek, garaturiko ekimenak.&nbsp;Eskaerak aurkezteko epea&nbsp;<strong>maiatzaren 31tik uztailaren 15era<\/strong> da, eta <a href=\"https:\/\/www.cdti.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">CDTI<\/a>ren <a href=\"https:\/\/sede.cdti.gob.es\/AreaPublica\/home.aspx\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Egoitza Elektronikoaren<\/a>&nbsp;bidez egin behar da.&nbsp;Cervera lehentasunezko teknologiak 10 arlo handi hauetan batzen dira: material aurreratuak, ekoberrikuntza, energia-trantsizioa, fabrikazio adimenduna, osasunerako teknologiak, elikadura-kate seguru eta osasungarria, deep learning, adimen artifiziala, sare mugikor aurreratuak, garraio adimenduna eta informazioa babestea.&nbsp;Eskaturiko aurrekontuak 2 eta 4 milioi euro artean egon behar du talde bakoitzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: CDTI<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Uztailaren 21era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"\/administration\/fundacionvodafone.es\/premios\/premios-innovacion\">DEIALDIA ZABALIK ZEURE PROIEKTUA AURKEZTEKO VODAFONE BERRIKUNTZA SARIEN XIII. EDIZIOAN<\/a><\/p>\n<p>Vodafone Espa&ntilde;a Fundazioak Vodafone Berrikuntza Sarien deialdia ireki du hamahirugarren edizioan. Sari hauen bidez IKTetan berrikuntza-proiektuak bultzatzen ditu zaurgarritasun-egoeran edo gizarte-bazterketan erortzeko arriskuan dauden herritar-sektoreen bizi-kalitatea hobetzeko. Antolatzaileek izaera soziala duten teknologia-proiektuak bilatzen dituzte, 15.000&euro;-rekin eta Bartzelonako MWCn ikusgaitasuna emanez bultzatzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;<em>Antolatzailea: Vodafone Fundazioa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Abuztuaren 20ra arte<\/strong><\/p>\n<p>ENPLEGU-ESKAINTZA 3 IKERTZAILE<\/p>\n<p>Ezagutzaren Transferentzia Unitatean sartzeko, Estatistikan, Informatikan edo antzekoetan (betiere Estatistikan eta Matematikan ezaupide garrantzitsuekin) gradua edo lizentziatura duten pertsonak behar dira.&nbsp;Dauden postuak hauek dira:<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/bcamath.us17.list-manage.com\/track\/click?u=b5d6d41f1ef7d08511de461b0&amp;id=0157df0bb1&amp;e=29783280e7\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">1. Optimization for electric energy management<\/a><br \/> <a href=\"https:\/\/bcamath.us17.list-manage.com\/track\/click?u=b5d6d41f1ef7d08511de461b0&amp;id=4eff890454&amp;e=29783280e7\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">2. Early anomaly and novelty detection in time series<\/a><br \/> <a href=\"https:\/\/bcamath.us17.list-manage.com\/track\/click?u=b5d6d41f1ef7d08511de461b0&amp;id=78cb786640&amp;e=29783280e7\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">3. Scientific Programming<\/a><\/p>\n<p><em>Deitzailea: BCAM<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Irailaren 3ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-empresas\/ayudas-al-comercio\/1672-ayudas-dendatics\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">MERKATARITZAN, OSTALARITZAN ETA ZERBITZUETAN IKT-AK INPLEMENTATZEKO LAGUNTZAK &#8211; DENDATICS. DONOSTIA<\/a><\/p>\n<p>Donostiako saltegien lehiakortasuna hobetzeko laguntzak, hiriko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan tresna digitalak ezarriz.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Irailaren 9ra arte<\/strong><\/p>\n<p>IHOBE 2019 LAGUNTZAK EKODISEINURAKO, EKONOMIA ZIRKULARREAN ETA EKOBERRIKUNTZAN ERAKUSTALDIAK EGITEKO<\/p>\n<p>Laguntza-programa berria euskal industrian ekodiseinuko eta ekonomia zirkularreko proiektu berritzaileak gauzatzeko. Deialdi berri honen helburua da materialen eraginkortasuna gehitzea industrian eta produktuen iraunkortasuna eta ekodiseinua bultzatzea berrikuntzaren bidez, laster onartuko den &ldquo;Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategiaren (2030)&rdquo; funtsezko ardatzak baitira.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Ihobe<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Irailaren 13an<\/strong><\/p>\n<p><strong>BERRIKUNTZA, EKINTZAILETZA ETA GIZARTE-EKONOMIAKO FOROA<\/strong><\/p>\n<p>Foro hau Eibarren enplegua eta ekoizpen-ehuna sortzeko gaur egun dauden aukera ezberdinetan sakontzeko aukera da ikuspegi ekintzaile eta berritzailetik, XXI. mendeko gizarterako identifikaturiko premietatik abiatuta. Hori guztiori aurrerabidea eta ongizatea sortzeko bide berriak identifikatu, analizatu eta, hala badagokio, bultzatu ahal izateko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Eibarko Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Irailaren 26ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.ipa4sme.eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">IIPA4SME &#8211; EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat.&nbsp;Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Irailaren 15era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.btem.eus\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EUSKADIKO ELIKADURA BERRIKUNTZAKO SARIAK (BTEM)<\/a><\/p>\n<p>Bi urtean behin, sari hauen helburua Euskadin elikadura-sektoreko enpresen lana eta ahalegina aitortzea da, beraien tamaina gorabehera, Euskadin elikadura-sektorea garatzen laguntzen badute berrikuntzaren aldeko apustuarekin. Gainera, sektorearen topaketa-gunea izan nahi du, Euskadin elikaduraren balio-katea osatzen duten eragileak elkartu ahal izateko.&nbsp;Aitortza edo sari honetarako izena emateko epea irailaren 15era arte izango da, eta berrikuntzari buruzko hiru kategoria izango dira: teknologia, enpresa eta merkatua.<\/p>\n<p><em>Deitzaileak: Azti eta Elikaduraren Klusterra<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urriaren 26an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bebasquetalentconference.eus\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">12TH BE BASQUE TALENT CONFERENCE<\/a>. Parisen<\/p>\n<p>Nazioarteko jardunaldi honen helburua da euskal erakundeak prestakuntza handiko profesionalekin konektatzea, non parte-hartzaileen hurbileko tratu lasaiak harreman profesionalak ezartzea ziurtatzen duen konfiantza-giroan.&nbsp;Jardunaldia egun osokoa izango da eta profesionalek aukera izango dute egungo lan-merkatuaren errealitatea ezagutzeko, baita euskal erakundeen etorkizuneko itxaropenak ere. Topaketa profesional pertsonalen bidez konektatuko dute erakundeekin, tailer tematikoetan parte hartuko dute eta itzultzeak planteatzen dituen premia eta arazoei buruz hitz egingo dute. Halaber, networking bazkaria, erabat pertsonalizatua, izango dute erakundeekin interakzioa errazteko batzuen eta besteen lankidetza-gaitasun eta interesen arabera.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Bizkaia Talent<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urriaren 31ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/barrixe.com\/es\/ayudas-y-subvenciones\/programa-de-ayudas-pilotu-2019\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">PILOTU 2019<\/a> LAGUNTZA-PROGRAMA<\/p>\n<p><strong>Nazioarteko inbertsio publikoko programa pilotuak garatu behar dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ETEentzako laguntzak, <\/strong>programa horiek egiteko modu, metodologia, proposamen&#8230; berritzaileak probatzeko balio dutenean, eskala murritzean burutuak eta lortutako esperientziatik abiatuta, gero bolumen handiagoko proiektuetan errepika daitezkeenak; ezinbestekoa da horiek atzerriko erakunde publiko baten konpromisoa izatea.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/barrixe.com\/es\/ayudas-y-subvenciones\/programa-de-ayudas-zabaldu-2019\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ZABALDU 2019<\/a> LAGUNTZA-PROGRAMA<\/p>\n<p>Programaren helburua da nazioartekotu gabe dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Euskadin kokaturik dauden edo ekoizpen-instalazioak hemen dituzten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak balia daitezke laguntza hauetaz.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Spri taldea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-empresas\/ayudas-donostiainn\/programa-talento-innovador\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TALENTU BERRITZAILEA. DONOSTIA 2019<\/a><\/p>\n<p>Laguntza honen xedea da bertoko proiektu berritzaileak eta hiriaren geroko garapenean eragina izango dutenak bultzatzea, horretarako 35 urte baino gutxiagoko (kontratazio unean) gazte gaitu langabeak hartuta. Horretarako diru-laguntzak planteatzen dira, proiektu berritzaileen bidez, hiriaren ekonomia-, gizarte- eta ekoizpen-garapena sustatzen dituztenentzat, eta gazte gaituak kontratatzen dituztenentzat, hiriaren etorkizuneko oinarriak garatzea lortzeko.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-empresas\/ayudas-donostiainn\/1983-bono-tecnologico-vicomtech-2018\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. VICOMTECH BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019<\/a><\/p>\n<p>VICOMTECHekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, Vicomtech-ek produktuak eta\/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-empresas\/ayudas-donostiainn\/1373-bono-tecnologico-biodonostia-2018\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. BIODONOSTIA BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019<\/a><\/p>\n<p>BIODONOSTIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-empresas\/ayudas-donostiainn\/bono-tecnologico-ik4\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. IK4 BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019<\/a><\/p>\n<p>Laguntza hauen helburua da Donostiako enpresa-proiektu berritzaileak bultzatzea beraien lehiakortasuna hobetzeko, beraietan proiektu estrategikoak garatuz. Diru-laguntza bat emango da proiektu bat ezartzeko, bai berrikuntza- edo nazioartekotze-eremuetan eta bai garapen berezietan (zerbitzu espezializatu, teknologia eskuratze, patente berrien erregistratze eta abarretan) enpresen lehiakortasuna hobetzeko.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-empresas\/ayudas-donostiainn\/1982-bono-tecnologico-tecnun-2018\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TECNUN BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019<\/a><\/p>\n<p>TECNUNekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, TECNUNek produktuak eta\/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-empresas\/ayudas-donostiainn\/2380-bono-tecnologico-cic-biomagune-2019\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. CIC BIOMAGUNE BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019<\/a><\/p>\n<p>CIC BiomaGUNE zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, CIC BiomaGUNE zentroak produktuak eta\/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Azaroaren 20-21a<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.irekia.euskadi.eus\/es\/news\/53663-los-eventos-referencia-industria-ciberseguridad-euskadi-unen-este-ano-celebraran-los-dias-noviembre-bec\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Basque Industry 4.0 -The Meeting Point eta Basque Cibersecurity Day<\/a>. BECen (Barakaldo, Bizkaia)<\/p>\n<p>Industria 4.0-ren eta Zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak Euskadin batu egingo dira aurten eta azaroaren 20an eta 21ean izango dira BECn. Honela, Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k beren helburuak berrituko dituzte protagonismo handiagoa emanez erakusketa-guneari kontuan izanda euskal industrian duten presentzia esanguratsua, eta Euskadi Europan erreferente gisa finkatzeko helburua mantentzen dute berehalako etorkizunerako funtsezkoak diren bi gaitan: Zibersegurtasunean eta Industria 4.0 delakoan.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Azaroaren 28ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/es\/basque-industry-comunicacion\/ciberseguridad\/grupo-spri-abre-el-plazo-del-programa-de-ayudas-para-la-ciberseguridad-industrial\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZA-PROGRAMA&nbsp;<\/a><\/p>\n<p>Zabalik da Industria Zibersegurtasunera zuzendutako laguntza-programan eskaerak egiteko epea, eta zehatzago esanda, zibererasoen aurrean babes-sistemen konbergentzia eta integrazioa planteatzen dituzten proiektuetara&nbsp;IT\/OT (Information Technology\/Operational Technology) inguruneetarako manufaktura-enpresa industrialetan.&nbsp;Industria Zibersegurtasunerako laguntza-programa 550.000 euroz hornituta dago aurten eta hardware, software eta aholkularitzako eta\/edo ingeniaritzako gastu eta inbertsioen % 50 finantzatuko du, 18.000 euroko mugarekin proiektu bakoitzeko. <a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/es\/ayudas\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Eskaerak<\/a> aurkezteko&nbsp;epea azaroaren 28an amaituko da.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Spri<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Azaroaren 29ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.camarabilbao.com\/ccb\/comercio_internacional\/programa_xpande_digital\/contenidos\/4137373\/7426923\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">XPANDE DIGITAL<\/a> PROGRAMA<\/p>\n<p>Programaren helburua da ETEen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da lehiatzeko adimenean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzea ahalbidetu diezagun.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.camarabilbao.com\/ccb\/ayudas_y_subvenciones\/programa_innocamaras_2018\/contenidos\/3302875\/5082031\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INNOC&Aacute;MARAS PROGRAMA: BERRIKUNTZARI<\/a> LAGUNTZEA ETE-ETAN<\/p>\n<p>Innoc&aacute;maras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.ehu.eus\/es\/web\/ikerketaren-kudeaketa\/-\/movilidad-rvcti-2019\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO (ZTBESa) ERAGILEEN ARTEAN EGONALDIAK EGITEKO IKERTZAILEEN MUGIKORTASUNERAKO LAGUNTZAK&nbsp;<\/a><\/p>\n<p>Deialdi honen bidez, batetik, unibertsitateko ikertzaileen mugikortasunerako jarduerak erraztu eta indartu nahi dira, eta, bestetik, ikerketako emaitzen zabalkundea bultzatu nahi da.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: UPV\/EHU<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/es\/financiacion-es\/presentar-ahora-la-presolicitud-para-los-programas-gauzatu-industria-e-indartu-tiene-ventajas\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GAUZATU INDUSTRIA<\/a><\/p>\n<p>Gauzatu Industria programak bere kudeaketa aldatu du, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko.&nbsp;Inbertsioak hasi aurretik <a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/archivos\/2019\/01\/doc\/2019-IMPRESOS-PRESOLICITUD-AYUDA-catellano.doc\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">aurre-eskaera<\/a> aurkezteak aukera ematen du, diruz lagundu daitezkeen inbertsio gisa sartzeko, aurre-eskaeraren aurkezpenaren eta, programaren deialdia argitaratu ondoren, eskaera formalaren artean egiten direnak.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Deitzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri taldea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-empresas\/ayudas-donostiainn\/2003-patrocinio-de-eventos-de-promocion-de-la-innovacion\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. INNPLANTA. DONOSTIA 2019<\/a><\/p>\n<p>Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-empresas\/ayudas-donostiainn\/2003-patrocinio-de-eventos-de-promocion-de-la-innovacion\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">DONOSTIAINN. BERRIKUNTZA SUSTATZEA XEDE DUTEN EKINTZEN BABESA. DONOSTIA 2019<\/a><\/p>\n<p>Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Abenduaren 19ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.ipa4sme.eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">IPA4SME &#8211; EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA<\/a> DUTEN ETE-ENTZAT<\/p>\n<p>IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat.&nbsp;Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Abenduaren 31ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-economicas\/a-personas-emprendedoras\/1646-ayudas-para-incentivar-la-creacion-de-nuevas-empresas\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA BERRIAK SORTZEA ETA FINKATZEA BULTZATZEKO LAGUNTZAK. DONOSTIAN 2019<\/a>. URTEAN<\/p>\n<p>Norberaren kontura lanpostu berrien sorrera babestea oro har enpresa berriak sortuz eta berrikuntza-irizpideetan oinarritutako eta hiriari balio erantsia ematen dioten enpresa berriak sortuz.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostiako Udala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoaren 3tik 5era<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.advancedfactories.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ADVANCED FACTORIES&nbsp;2020.<\/a>&nbsp;Bartzelonan<\/p>\n<p>Aurten ere,&nbsp;<strong>Advanced Factories 2020<\/strong>k&nbsp;16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software,&nbsp;IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo&nbsp;Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, eta industria-lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen ari direnak, baita negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak ere.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.&nbsp;&nbsp; Uztailaren 8-10ean BC3-UPV\/EHU SUMMER SCHOOL ON CLIMATE CHANGE. Bilbon Aurten, eztabaida NBEko Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Taldearen (PICC) txosten historikoak bultzatua da; 2018ko urrian argitaratu zen, eta datozen hamabi [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":15920,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-15919","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15919","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/15919\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/15920"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15919"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15919"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=15919"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=15919"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}