{"id":16561,"date":"2020-12-10T00:00:00","date_gmt":"2020-12-09T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/bizkaiko-foru-aldundiak-beazek-eta-innobasquek-negozio-eregua-berritzen-lagunduko-diete-bost-ete-ri-lehiakorragoak-izan-daitezen\/"},"modified":"2023-11-16T13:37:37","modified_gmt":"2023-11-16T11:37:37","slug":"bizkaiko-foru-aldundiak-beazek-eta-innobasquek-negozio-eregua-berritzen-lagunduko-diete-bost-ete-ri-lehiakorragoak-izan-daitezen","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/bizkaiko-foru-aldundiak-beazek-eta-innobasquek-negozio-eregua-berritzen-lagunduko-diete-bost-ete-ri-lehiakorragoak-izan-daitezen\/","title":{"rendered":"Bizkaiko Foru Aldundiak, Beazek eta Innobasquek negozio eregua berritzen lagunduko diete bost ETE-ri, lehiakorragoak izan daitezen"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Gaur egungoa bezalako ingurune aldakorretan, enpresa txiki&nbsp;eta ertainek etengabe aztertu behar dituzte beren negozio-ereduak eta horren alde egin behar dute apustu, bezeroei eta fakturazioari eusten dietela bermatzeko ez ezik sor daitezkeen aukerak identifikatzeko eta aprobetxatzeko ere bai.&nbsp;<\/p>\n<p>Innobasque, Berrikuntzarako Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, BEAZ sozietate publikoaren bidez, indarrak batu dituzte, deialdi publiko baten bitartez bost enpresa txiki eta ertain hautatzeko, eta beren etorkizuneko negozio-eredua zehazteko prozesuan bidelagun izateko.&nbsp;31 enpresek agertu dute interesa deialdi honetan, eta haietatik 16k hartu dute parte azkeneko hautaketa-prozesuan.&nbsp;<\/p>\n<p>Hautatutako bost enpresak industria-esparru desberdinetakoak dira. Honako hauek:&nbsp;<em>Biolan, Dikoin, EndClosures, Estudios Durero eta MB<\/em>.&nbsp;Aurreko urrian hasi eta 2021eko otsailera arte enpresa horiek prestakuntza-tailerretan eta laguntza-saio pertsonalizatuetan parte hartzen ari dira hainbat adituren eskutik. Hain zuzen, negozio-estrategietan, pertsonen kudeaketan, marketinean, industria-prozesuetan, teknologia eta digitalizazioan eta finantzetan esperientzia zabala duten profesionalak ari dira tailer eta saio horiek ematen.&nbsp;<\/p>\n<p>BEAZek bere gain hartuko du lan-metodologia enpresa partaide bakoitzean ezartzeko kostuaren %65. Ondoren, beste laguntza-programa batzuetara bildu ahal izango dute enpresek, diseinatutako negozio-eredu berria garatzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Biolan<\/strong>&nbsp;<\/p>\n<p>Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako bioteknologia enpresa bat da. Hainbat elikagaitan, hala nola esnekietan, arrainetan edo ardoan, kalitatearekin eta elikadura-segurtasunarekin loturiko molekulak azkar, erraz eta merke hautemateko gai diren biosentsore berriak garatzen eta merkaturatzen ditu.&nbsp;Programa honetan parte hartuta, aukera izango du negozio-eredua berritzeko eta bere produktu eta zerbitzuen merkaturatzea hobetzeko.&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Dikoin<\/strong>&nbsp;<\/p>\n<p>Abantoko enpresa hau laborategiko ekipamendu didaktikoak diseinatzen, fabrikatzen eta banatzen aritzen da, ingeniaritza-eskoletan eta lanbide heziketako eta ikerkuntzako zentroetan erabiltzeko: besteak beste, aerosorgailuen entsegu-bankuak, energia fotovoltaikoko erakusleak eta abar.&nbsp;BEAZek eta Innobasquek emandako zerbitzuaren bidez, enpresaren helburua da 4.0 Industriako soluzio teknologikoak laborategiko beren ekipamendu didaktikoetan aplikatzea.<\/p>\n<p><strong>Endclosures<\/strong>&nbsp;<\/p>\n<p>Elektrizitate, ur, gas eta telekomunikazio instalazioak babesteko era guztietako bilgarriak, kaxak eta armairuak egiten ditu Bilboko enpresa espezializatu honek.&nbsp;Horretarako, grabatu- eta inprimaketa-teknologiak erabiltzen ditu, eta produktuak pertsonalizatzen ditu bezeroaren beharretara egokitzeko.&nbsp;Proiektuan parte hartuta, teknologia digitalak ezarri nahi dituzte beren produktuei balioa eransteko eta merkatuak eskatzen dizkien beharrizanetara hobeto egokitu ahal izateko.<\/p>\n<p><strong>Estudios Durero<\/strong><\/p>\n<p>Sormen arloko industriek ere ahalmen izugarria dute beren negozio-ereduak berritzeko.&nbsp;Estudios Durero Zamudioko arte grafikoetako eta inprimaketako enpresa bat da, produkzio grafikoko eta artistikoko teknologia berriak eta produkzio-prozesuak (3D inprimaketa, erreprodukzio digitala, eko-inprimaketa&hellip;) ezartzen aitzindaria, eta nazioartean ospe handiko ibilbidea duena.&nbsp;Proiektu honekin, Dureroren erronka da komunikazio grafikoaren kudeaketa-prozesuetan lan-ingurune %100 digitala bultzatzea, sormenetik eta diseinutik abiatu eta edukien ekoizpen eta banaketaraino.<\/p>\n<p>&nbsp;<strong>MB Sistemas<\/strong><\/p>\n<p>Autogintzan eta trenbide-sektorean industria-automatizazioko soluzioetan espezializaturik dago Urdulizko enpresa hau. Zehazki, autoen eta tren-bagoien karrozeria muntatzeko eta soldatzeko instalazio automatizatuak diseinatzen, ekoizten eta puntuan jartzen aritzen da.&nbsp;Negozio-ereduak berritzeko zerbitzuak aukera emango die produktuak bezero nagusien beharretara egokitzeko, lehiakortasun handiagoa lortzeko eta beren antolaketa 4.0 Industriaren teknologietara egokitzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur egungoa bezalako ingurune aldakorretan, enpresa txiki&nbsp;eta ertainek etengabe aztertu behar dituzte beren negozio-ereduak eta horren alde egin behar dute apustu, bezeroei eta fakturazioari eusten dietela bermatzeko ez ezik sor daitezkeen aukerak identifikatzeko eta aprobetxatzeko ere bai.&nbsp; Innobasque, Berrikuntzarako Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, BEAZ sozietate publikoaren bidez, indarrak batu dituzte, deialdi publiko baten [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":16562,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-16561","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/16561","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/16561\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/16562"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16561"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16561"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=16561"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=16561"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}