{"id":16565,"date":"2020-12-14T00:00:00","date_gmt":"2020-12-13T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/berrikuntzaren-gidaren-aurkezpena-ris3-euskadi-jardunaldiak-atzerriko-enpresen-inbertsioak-i-g-jardueretan-eta-besterik\/"},"modified":"2023-11-16T13:37:39","modified_gmt":"2023-11-16T11:37:39","slug":"berrikuntzaren-gidaren-aurkezpena-ris3-euskadi-jardunaldiak-atzerriko-enpresen-inbertsioak-i-g-jardueretan-eta-besterik","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/berrikuntzaren-gidaren-aurkezpena-ris3-euskadi-jardunaldiak-atzerriko-enpresen-inbertsioak-i-g-jardueretan-eta-besterik\/","title":{"rendered":"Berrikuntzaren Gidaren aurkezpena, RIS3 Euskadi jardunaldiak, atzerriko enpresen inbertsioak I+G jardueretan eta besterik"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Gure berrikuntza-agenda Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta laguntza-deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/info\/sites\/info\/files\/factsheet_1_en.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">NEXT GENERATION EU<\/a><\/p>\n<p>750 000 milioi euroko larrialdi-tresna, finantza-merkatuetan atzemandako funts berriekin EBren aurrekontuaren finantza-ahalmena aldi baterako bultzatzeko helburua duena. Atzemandako funtsak EBren programen bidez bideratuko dira, bizirauteko baliabideak zaintzeko, ekonomia berreskuratzeko eta hazkunde iraunkor eta erresilientea sustatzeko beharrezkoak diren berehalako neurriak bultzatzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.covid19dataportal.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">COVID 19 DATA PORTAL&nbsp;<\/a><\/p>\n<p>Europako Batzordeak <a href=\"http:\/\/www.covid19dataportal.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">COVID-19<\/a>ari buruzko Datuen Europako Plataforma sortu du, eskuragarri dauden ikerketa-datuak azkar bildu eta partekatu ahal izateko. <a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/info\/sites\/info\/files\/research_and_innovation\/research_by_area\/documents\/ec_rtd_era-vs-corona_0.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ERAvsCorona<\/a> Ekintza Planaren&nbsp;parte den plataforma honek Europako eta mundu osoko ikertzaileei laguntzen die koronabirus pandemiaren aurkako borrokan.<\/p>\n<p><em>Koordinatzailea: Europako Batzordea<\/em>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/info\/funding-tenders\/opportunities\/portal\/screen\/covid-19\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">KORONABIRUSARI BURUZKO EUROPAKO IKERKETA-EREMUAREN PLATAFORMA&nbsp;<\/a><\/p>\n<p>Plataforma leihatila bakarra da, eta koronabirusaren inguruan estatu bakoitzeko eta Europar Batasuneko finantzaketa-aukerei buruzko informazio osoa ematen du. Etengabe eguneratutako informazioa eskaintzen du Horizon(te) 2020 deien \u2500berariazkoen edo Koronabirusagatik finantzatuta abian dauden proiektuei buruzkoen\u2500 epe-luzapenei buruz, maiz egiten diren galderak eta beste esteka erabilgarri batzuk. Herrialdeetako korrespontsalekin lankidetzan, estatu kideetako eta Europako beste herrialde batzuetako jarduera nazionalei, finantzaketa-aukerei, ekimenei eta proiektuei buruzko atal bat du plataformak.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Europako Batzorde<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/info\/research-and-innovation\/research-area\/health-research-and-innovation\/coronavirus-research-and-innovation_en\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">KORONABIRUSA: IKERKETA ETA BERRIKUNTZA <\/a><\/p>\n<p>Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko eta beste agerraldi batzuetarako prestatzeko ikerketa- eta berrikuntza-ekimen eta proiektu guztiei buruzko informazioa duen ataria. Europako Batzordeak ekintza, deialdi eta laguntza bereziak abiatu ditu koronabirusaren ikerketa sustatzeko, eta horiek webgune honetan daude jasota.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/info\/food-farming-fisheries\/key-policies\/common-agricultural-policy\/market-measures\/market-measures-explained_es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EUROPAKO BATZORDEAREN ARAUAK ETA NEURRIAK NEKAZARITZAKO PRODUKTUEN MERKATURATZEA ARAUTZEKO ETA LAGUNTZEKO&nbsp;<\/a><\/p>\n<p>Merkatuan esku hartzeko neurriek nekazaritza-merkatuak egonkortzea eta krisia ez larriagotzea dute helburu, baita eskaria suspertzea eta EBko nekazaritza-sektoreei merkatuaren aldaketetara hobeto egokitzen laguntzea ere. Merkatuen antolaketa bateratuari buruzko Erregelamenduan (&#8220;MAB Erregelamendua&#8221;) jasotzen dira, eta merkatu bakarraren barruan EBko nekazaritzari dagokion esparrua ezartzen du. Merkatuan esku hartzeko neurriak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (FEAGA) bidez finantzatzen dira.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>COVID-19. ETE-EI LAGUNTZEKO PREMIAZKO PROGRAMA ETA EKIMEN BERRIAK<\/p>\n<p>SPRI Taldeak webgune bat prestatu du eta bertan jaso ditu euskal enpresarentzat SPRI Taldeak berak bultzaturiko jarduketa guztiak, baita Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek sustatu eta kudeatuko dituzten laguntza berrietara sarbidea ere.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Eusko Jaurlaritza<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/acelerapyme.gob.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ACELERA PYME<\/a><\/p>\n<p>Acelera Pyme ataria ETEei eta autonomoei laguntzera bideratuta dago, COVID-19ak beraien jardueran duen eragina arintzeko. Acelera PYME atarian enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzeko martxan jartzen ari diren neurri guztiak jasoko dira. Informazio-leihatila bakar bat, gure ekoizpen-sare gehienak bertara jo ahal izateko klik bakar batean. Ataria sektore pribatuaren lankidetzara irekita dago, eta ETEen eta autonomoen digitalizazio eta telelanerako irtenbideak sustatzeko erakunde laguntzaileek haien eskura jartzen dituzten baliabideak elkartzen ditu. Acelera PYME atarian ETEek eta autonomoek honako hauek aurki ditzakete: finantzaketa-konponbideak eta laguntza ekonomikoa, irtenbide teknologikoak, aholkularitza, egungo testuinguruan kontuan hartu beharreko gomendioak zibersegurtasunaren arloan, eta ETEetan eta autonomoetan talentua sustatzeko jarduketak.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.cdti.es\/index.asp?MP=104&amp;MS=0&amp;MN=1&amp;r=1280*720\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GARAPEN TEKNOLOGIKO INDUSTRIALERAKO ZENTROAREN (CDTI) LAGUNTZAK EGUNERATZEA <\/a><\/p>\n<p>Orrialde honetan jasotzen dira, data adierazita, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) laguntza eta tresnei aplikatzen zaizkien deialdien eta prozeduren epeei buruz hartzen diren ebazpenak. Programa bakoitzean gertatzen diren aldaketak webgune honen eduki espezifikoan jasoko dira, programa horrekin erlazionatuta.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: CDTI<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/web.bizkaia.eus\/es\/covid19\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BIZKAIA COVID 19AREN AURREAN: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN INFORMAZIOA ETA NEURRI BEREZIAK<\/a><\/p>\n<p>Bizkaiko Foru Aldundiak webgune bat aktibatu du osasun-krisiaren harira onartzen ari den neurriak jasotzen dituena arlo hauetan: asistentzia, zergak, ekonomia, zerbitzu publikoa eta herritarren arreta.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p>BIZKAIKO FORU-ALDUNDIAREN LAGUNTZA-ESKULIBURUA<\/p>\n<h2>KRISIAREN ONDOREN, BIZKAIKO LURRALDEA SUSPERTZEKO PREMIAZKO PLANA<\/h2>\n<p><em>Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia&nbsp;<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.weforum.org\/covid-action-platform\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">COVID ACTION PLATFORM<\/a><\/p>\n<p>Enpresa-komunitatea ekintza kolektibora deitzeko, pertsonen bizitza babesteko, negozioen jarraipena errazteko eta COVID-19ari erantzuteko laguntza mobilizatzeko plataforma globala. Plataforma Osasunaren Mundu Erakundearen laguntzarekin sortu da, eta industriako enpresa eta talde guztiei irekita dago, bai eta interesa duten beste alderdi batzuei ere, baterako ekintza integratu eta informatzeko helburuarekin.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: World Economic Forum<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Abenduaren 14an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/euskadinnova\/es\/portada-euskadiinnova\/ayudas\/ideas-soluciones-smart-para-empresas-locales-donostia-sebastian-2020\/20200378.aspx?utm_source=ayudas&amp;utm_medium=email&amp;utm_campaign=ayudas_17\/11\/2020\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">SMART SOLUZIO-IDEIAK DONOSTIAKO BERTAKO ENPRESETARA ZUZENDURIK. DONOSTIA 2020<\/a><\/p>\n<p>Produktu edo zerbitzuen ideiak hautatzea eta Donostian, ingurune errealetan, testatu edo probatzeko baldintzak ezartzea. Horrela, Donostian ezartzeko produktu eta zerbitzu smart eta berritzaileen garapena bultzatu nahi da, batetik, herritarrei onurak ekartzeko, eta, bestetik, berrikuntza teknologikoan eta bertako enpresa-sarearen kokapen edo posizionamenduan laguntzeko &laquo;normaltasun berri&raquo; honetan.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostia Sustapena<\/em><\/p>\n<p><em>&nbsp;<\/em><\/p>\n<p>RIS3 EUSKADI JARDUNALDIA:&nbsp;<a href=\"http:\/\/ris3euskadi.eus\/event\/elaboracion-soportes-vegetales-lautada\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">LANDARE-EUSKARRIAK EGITEA. LAUTADA<\/a><\/p>\n<p>Nekazari, abeltzain, artisau edo saltegi txikiei zuzenduta, landare-materialak dituzten 3 ontzi-eredu egiteko taldean, tokiko merkataritzan eta turismo-guneetan eskualdeko nekazaritza- eta artisautza-produktuak sustatzeko euskarri eta irudi gisa.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Innobasque eta&nbsp; Lautada<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Abenduaren 15 eta 16an<\/strong><\/p>\n<p>RIS3 EUSKADI JARDUNALDIA:&nbsp;<a href=\"http:\/\/ris3euskadi.eus\/event\/elaboracion-soportes-vegetales-lautada\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">LANDARE-EUSKARRIAK EGITEA. LAUTADA<\/a><\/p>\n<p>Landare-materialak dituzten 3 ontzi-eredu egitea taldean, tokiko merkataritzan eta turismo-guneetan eskualdeko nekazaritza- eta artisautza-produktuak sustatzeko euskarri eta irudi gisa.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: RIS3 Euskadi eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Abenduaren 16an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=gysRrZZ0RSk&amp;feature=youtu.be\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EAE-KO BERRIKUNTZAREN GIDAREN AURKEZPENA <\/a><\/p>\n<p>Euskadiko Berrikuntzaren XIV. Gidaren aurkezpena online jarraitu ahal izango da. Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, eta Leire Bilbaok, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendariak, hartuko dute parte.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Estrategia Empresarial<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.industrialmarketingcenter.com\/reto-marketing-industrial-covid\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE JARDUNALDIA: ERRONKAK&nbsp;INDUSTRIA-MARKETINEAN COVID<\/a>-AREN ERAGINAREN ONDOREN<\/p>\n<p>Egoera zehatz-mehatz aztertzeko, Industrial Marketing Center-ek online jardunaldi bat antolatu du abenduaren 16rako. Jardunaldi horretan, gaian adituak diren pertsonek parte hartuko dute, eta egungo egoera eta Espainiako Industria Marketinaren gakoak aztertuko dira. Era berean, enpresa arloko ordezkari garrantzitsuak izango dira mahai-inguruan: Adolfo del Campo, Ingemat-eko zuzendari nagusia; Josu Calvo, Gonvarri Industries-eko CEO; eta Manuel Serrano, Coolhunting Group-eko CEO.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Industrial Marketing Center&nbsp;eta Bilboko Merkataritza Ganbera<\/em><\/p>\n<p><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><strong>Abenduaren 17an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/ris3euskadi.eus\/event\/formacion-programa-formativo-de-innovacion-en-mercado\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">RIS3 EUSKADI IKASTAROA: MERKATU-BERRIKUNTZARAKO<\/a> PRESTAKUNTZA-PROGRAMA<\/p>\n<p>Marketinak (marketinaren balio-kateak) dituen kontzeptuak eta enpresan zein esparrutan eragiten duen ezagutzeko eta horietan sakontzeko programa; marketina ikuspegi integral batetik lantzeak enpresari eskaintzen dizkion etekinak eta aukerak; sektore eta tamaina desberdinetako euskal enpresetan aplikatzekoak diren kasu praktikoekin enpresa batek esparru horretan berritzeko eman behar dituen urratsak, enpresa txiki eta ertainetan arreta berezia jarriz; eskura ditzakeen baliabideak, eremu horretan ezagutza handiagoa lortu ahal izateko.<\/p>\n<p><strong>Innobasqueko bazkideentzat bakarrik<\/strong><\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: RIS3 Euskadi eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>RIS3 EUSKADI JARDUNALDIA: MEKANIZAZIOAREN DIGITALIZAZIOA: GAKOAK ETA AUKERAK<\/p>\n<p>Online jardunaldia, mekanizazioaren esparruko enpresetan eta antzeko ekoizpen-prozesuak dituzten enpresetan ekoizpen-prozesuak digitalizatzeari buruzkoa. Horretarako, bi eragile adituk parte hartuko dute: IMH prestakuntza eta transferentzia teknologikoko zentroa eta IDEKO zentro teknologikoa, Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) kidea. Gainera, Errenteriako EUROUTIL enpresa ere bertan izango da, ekoizpen-digitalizazioan duen esperientziaren berri emateko.<\/p>\n<p>Antolatzaileak: Oarsoaldea, Innobasque eta Lehendakaritza<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>I+G+b ARLOKO ESTATUKO PROGRAMA, GIZARTEAREN ERRONKETARA BIDERATUA. I+G+b PROIEKTUAK 2020 &#8211; MODALITATEAK &laquo;IKERKETA ERRONKAK&raquo; ETA &laquo;EZAGUTZAREN SORKUNTZA&raquo;<\/p>\n<p>Deialdiaren helburua ezagutza zientifikoaren sorkuntza eta aurrerapena sustatzea da, baita kalitatezko ikerketa ere, eta horrek Espainiako gizartearen egoera sozial, ekonomiko eta teknologikoaren hobekuntzan eragingo du. Era berean, ikerketa-taldeak zatitzeko joera eten nahi du, talde horiek Espainiako ikerketak dituen erronkei aurre egiteko behar den masa kritikoa lor dezaten, asmo handiagoko proiektuetan ikerketa-taldeak elkartzea eta koordinatzea sustatuz. Ikerketa zientifiko multidiziplinarra eta diziplina artekoa sustatzen du, bai eta Espainiako ikerketa-taldeen nazioarteko lidergo zientifikoa ere, bereziki Europako Ikerketa Eremuko esparru eta programetan. Era berean, I+G+b proiektuak, ikertzaile gazteek zuzenduak, sustatu nahi dira, etorkizun handiko ibilbide zientifikoa duten gazteak proiektuak zuzentzen has daitezen.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/bilbaoeuropeanencounters.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BILBAO EUROPEAN ENCOUNTERS:&nbsp;KRISIAREN<\/a> ONDORIO POLITIKOAK<\/p>\n<p>Bilbao European Encounters nazioarteko elkarrizketa-zikloaren zazpigarren edizioa Azkuna Zentroan (online). Europako integrazioak gaur egun dituen erronkei buruzko hausnarketa-prozesua herritarrengana hurbiltzen jarraitu nahi da. Saio bakoitzean, COVID 19ak eragindako pandemiaren inguruan Europar Batasunean zalantza gehien sortzen ari diren hiru gaietako bat aztertu eta horri buruz hitz egingo da.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea:&nbsp;Globernance, Bilbao Ekintzaren lankidetzarekin <\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/ris3euskadi.eus\/event\/internet-of-machine-enpresetan-iom\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">RIS3 EUSKADI JARDUNALDIA:&nbsp;INTERNET OF MACHINE ENPRESETAN (IOM)<\/a><\/p>\n<p>Hitzaldia telematikoki egingo da TKnika-tik MEET bidez.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Innobasque eta Oteiza Lizeo Politeknikoa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.womenintechday.es\/?utm_source=mkdirecto\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">WOMEN IN TECH DAY<\/a><\/p>\n<p>STEM (Science, Technology, Engineering &amp; Maths) emakumeak inspiratzeko eta teknologiaren eta interneten munduan erreferentziazko arrakasta-kasuak aurkitzeko jardunaldia.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: IEBS<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Abenduaren 18an<\/strong><\/p>\n<p>RIS3 EUSKADI JARDUNALDIA: FINANTZAKETA ETA INBERTSIOA EKONOMIA ZIRKULARREAN<\/p>\n<p>Gure egungo egoera sozioekonomikoa, duela urte batzuk pairatzen ez genuen bezalako pandemia batek jota, goitik behera eta ustekabean aldatu da. Aldi berean, klima-aldaketa eragiten ari den alterazio globalak dagoeneko egiaztatzen ari gara. Erronka itzelezkoa da, ekuazioko bi aldagaiak batuta. Zalantzarik gabe, gure kudeaketa ekonomikoko ereduak berritu beharra dago. Hortik finantzaketa eskatzen duten enpresa-ideia berriak sortzen dira. Ezin dugu inola ere alferrik galdu aukera: Ekonomia Zirkularraren inputa da errealitate berri horri aurre egiteko ardatz nagusia. Konponbide sendoa eta etorkizun oparoa duena.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Innobasque<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/ris3euskadi.eus\/event\/buenas-practicas-en-la-produccion-de-leche-de-yegua\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">RIS3 EUSKADI JARDUNALDIA: JARDUNBIDE EGOKIAK BEHOR-ESNEAREN EKOIZPENEAN <\/a><\/p>\n<p>Behor-esnearen ekoizpenari buruzko jardunaldia.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Innobasque<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Abenduaren 23ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/bilbao.makerfaire.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">MAKER FAIRE&nbsp;BILBAO<\/a><\/p>\n<p>Joan zen azaroaren 13tik Maker Faire Bilbao Teknologia Sortzaileen Nazioarteko Jaialdia zortzigarren edizioa ospatzen ari da &#8220;Berpizkundea 2.0&#8221; goiburupean. 0&rdquo;. &#8220;Egizu zuk zeuk&rdquo; kulturaren hitzordu handiaren programazio zabalak abenduaren 23ra arte iraungo du, eta bere jarduera guztiak plano digitalera egokitu ditu, jendeari jakintza-arlo futuristak hurbiltzeko, adibidez, New Media artea, robotika puzgarria (soft robotics), biomaterialak, pintura fosforeszentea, arropa adimenduna, 3D inprimaketa zeramikan eta material birziklatuetan, diseinu parametrikoa eta beste ezusteko asko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea:&nbsp;Espacio Open<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Abenduaren 31ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.ico.es\/web\/ico\/ico-sector-turistico-y-actividades-conexas-\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">KOI (ICO) TURISMO-SEKTOREA ETA LOTUTAKO JARDUERAK COVID 19\/THOMAS COOK<\/a><\/p>\n<p>Mailegu-lerro berri honen xedea honako hauetarako finantza-beharrei erantzutea da: jarduerak eta inbertsioak, ekipamenduaren erosketa eta leasinga, digitalizaziorako zerbitzuak, eta aurrez aurrekoa ez den lanerako konponbideen hornidura.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO)<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ARRANTZAREN ETA AKUIKULTURAREN SEKTORERAKO LAGUNTZAK. IKERLARIEN ETA ARRANTZALEEN ARTEKO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZAK. 2020<\/p>\n<p>Ikerlarien eta arrantzaleen arteko ezaupideen transferentzia sustatzea dute helburu, eta erakunde zientifiko independente baten edo gehiagoren eta arrantzaleen edo arrantzale-erakunde baten edo gehiagoren arteko sareak, elkartze-akordioak edo elkarteak sortzera bideratuko dira; erakunde teknikoek ere parte hartu ahal izango dute.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/ayuda_subvencion\/2020\/femp-innovacion-sector-pesquero\/web01-a2arraku\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ARRANTZAREN ETA AKUIKULTURAREN SEKTORERAKO LAGUNTZAK. ARRANTZA SEKTOREAN BERRIKUNTZARAKO LAGUNTZAK. 2020<\/a><\/p>\n<p>Garapen teknologikoan eta eraginkortasun energetikoan oinarritutako arrantza-sektore berritzaile bat sustatzeko laguntzak. Hark produktu eta ekipo berriak edo perfekzionatuak, prozesu eta teknika berriak edo perfekzionatuak, edo kudeaketa- eta antolakuntza-sistema berriak edo perfekzionatuak garatzea edo txertatzea izango du helburu, baita eraldaketari eta merkaturatzeari dagokienez ere. Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte erakunde zientifikoek edo teknikoek, edo erauzketa-sektoreko operadore batek, horietakoren batekin lankidetzan. Erauzketa-sektoreko operadoreen artean ondasun-erkidegoak sartuta daude.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/ayuda_subvencion\/2020\/femp-conservacion-recursos-marinos\/web01-a2arraku\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ITSASOKO BALIABIDE BIOLOGIKOEN KONTSERBAZIORAKO LAGUNTZAK<\/a>. 2020<\/p>\n<p>Laguntza-lerro honen xedea arrantzak itsas ingurunean eragiten duen inpaktua eta harrapakari babestuei eragindako inpaktua murriztea da, baita bazterkinak eta harrapakin osagarriak pixkanaka ezabatzea, eta bizirik dauden itsasoko baliabide biologikoen ustiaketa jasangarria lortzea ere, ahalik eta etekin jasangarririk handiena lortu ahal izateko. Honako hauek izango dira diruz lagun daitezkeen inbertsioak: arrantza-jarduerek ingurumenean eragiten dituzten efektuak murriztuko dituzten metodoak, ezagutza teknikoak edo antolatzaileak garatzeko eta txertatzeko helburua duten inbertsioak, batez ere burututako arrantza-tekniken bitartez eta itsas baliabide biologikoen erabilera jasangarriagoa eta harrapakari babestuen baterako existentzia lortzeko helburua duten aparailuen bitartez, eta honako baldintza hauek kontuan hartuta: &ndash; Proiektua erakunde zientifiko edo tekniko aitortuek garatu beharko dute (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen eta Eragileen Erregistro Publikoa sortzen duen ekainaren 23ko 109\/2015 Dekretuarekin bat etorriz), eta horiek eragiketan lortutako emaitzak balioztatu beharko dituzte. &ndash; Proiektuei jarraipen zientifikoa egin beharko zaie ondorio adierazgarriak ateratzeko xedez, eta emaitza horiek txosten teknikoetan jaso eta jendearentzat eskuragarri jarriko dira. &ndash; Xede zientifikoak dituzten arrantzatzat hartzen ez diren eragiketak, hau da, arrantza-teknika edo -aparailu berriak entseatzeko eragiketak, esleitutako arrantza-aukeren mugen barnean gauzatuko dira.<\/p>\n<p><em>Deitzailea:&nbsp;Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>2021<\/strong><\/p>\n<p><strong>Urtarrilaren 4ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.investinspain.org\/invest\/es\/canal-de-informacion\/servicios-de-acceso-a-informacion\/fondos-feder-para-i-d\/convocatorias\/LIC2020866244.html?orderBy=xfwm_cnt_Fecha3&amp;orderType=desc\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ATZERRIKO ENPRESEK I+G JARDUERETAN INBERTITZEKO PROGRAMA. 2021<\/a><\/p>\n<p>Atzerriko kapitala duten eta Espainian ezarri nahi duten enpresetan, edota dagoeneko ezarrita dauden eta I+G jarduerak hasi eta garatu nahi dituzten enpresetan, ikerketa eta garapena sustatzeko jarduerak egitea, Espainiako ekonomiaren lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzen laguntzeko. Atzerriko kapitala duten enpresentzat da, beraien forma juridikoa edozein dela ere, baldin eta jarduera ekonomiko bat gauzatzen badute eta emateko unean behar bezala eratuta badaude; baita enpresa-taldeentzat ere, bertan atzerriko kapitala duen enpresa batek gutxienez parte hartzen badu, atzerriko kapitalaren partaidetza-ehunekoaren proportzioan onuradun izan daitezkeelarik.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urtarrilaren 5era arte<\/strong><\/p>\n<h1><a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/euskadinnova\/es\/portada-euskadiinnova\/ayudas\/programa-ayudas-extension-redes-banda-ancha-nueva-generacion-poblaciones-euskadi-2021\/20210196.aspx?utm_source=ayudas&amp;utm_medium=email&amp;utm_campaign=ayudas_11\/12\/2020\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EUSKADIKO BIZTANLEGUNEETAN BELAUNALDI BERRIKO BANDA ZABALEKO SAREAK HEDATZEKO DIRU-LAGUNTZEN PROGRAMA. 2021<\/a><\/h1>\n<p>Laguntzak ematea banda zabal ultralasterreko sareak hedatzeko Bizkaiko Lurralde Historikoko biztanlegune sakabanatuetan edo &laquo;azken belaunaldiko eremu zuritzat (NGA)&raquo; hartzen direnekoetan, hau da, datozen 3 urteotan NGA banda zabaleko baldintzetan Interneterako sarbide-zerbitzuak ahalbidetuko dituzten telekomunikazio-azpiegiturarik ez dagoen eta egongo denik ere aurreikusten ez den eremuetan.&nbsp;Sektore pribatuko pertsona fisiko edo juridikoentzat, behar bezala gaitutako operadorearen izaera badute, Telekomunikazioei buruzko 9\/2014 Lege Orokorraren, maiatzaren 9koaren, 6 eta 7 artikuluetan xedatutakoaren arabera.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urtarrilaren 12ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.eoi.es\/es\/convocatorias\/35485\/convocatoria-2020-ayudas-empresas-industriales-del-pais-vasco\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">2020 DEIALDIA: &#8220;EAE-KO<\/a> INDUSTRIA-ENPRESENTZAKO LAGUNTZAK&#8221;<\/p>\n<p>Espainiako industriaren eraldaketa digitala bultzatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak 4.0 Industria Konektatuaren Proiektuaren esparruan eraldaketa horretan lagunduko dieten estrategiaz, ekimenez eta ekintzez hornitzeko laguntzetarako deialdia egin da, <a href=\"https:\/\/www.eoi.es\/es\/file\/179298\/download?token=tFeCnK4r\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">uztailaren 28ko EIC\/743\/2017 Aginduan (abuztuaren 10eko ICT\/817\/2020 Aginduak aldatua) aurreikusitakoaren arabera<\/a>.<\/p>\n<p>Finantzatzaileak: Industria Ministerioa eta Eusko Jaurlaritza<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urtarrilaren 26ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/info\/funding-tenders\/opportunities\/portal\/screen\/programmes\/h2020\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EUROPAKO<\/a> ITUN BERDEAREN DEIALDIA<\/p>\n<p>Europako Batzordeak 1.000 milioi euroko aurrekontua duen deialdi bat jarri du abian, klima-krisiari erantzuten eta Europako ekosistemak eta biodibertsitatea babesten lagunduko duten berrikuntza- eta ikerketa-proiektuak finantzatzeko. Deialdia <a href=\"\/microsite\/internacionalizacion_imasde_vasca\/que-hacemos\/horizonte-2020\/\">Horizon(te) 2020<\/a> esparru-programaren barruan dago, eta gaur, irailak 18, hasiko da hautagaitzak aurkezteko epea; koronabirusaren krisialditik Europa suspertzea bultzatuko du, erronka ekologikoak berrikuntza-aukera bihurtuz.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urtarrilaren 31ra arte<\/strong><\/p>\n<h1><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/servicios\/1069702\/web01-s2ekono\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">MAHASTIZAINTZAKO SEKTOREA BULTZATZEKO PROGRAMAREN INBERTSIORAKO LAGUNTZAK <\/a><\/h1>\n<p>Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresen errendimendua oro har hobetzeko, merkatuaren eskarira egokitu daitezen laguntzeko eta haien lehiakortasuna areagotzeko, laguntza finantzarioa emango zaie ardogintzaren eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egindako inbertsio ukigarri eta ez-ukigarriei, bai eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan egindakoei ere. Laguntza finantzarioa emango da, halaber, energia-aurrezpena, efizientzia energetiko orokorra eta prozesu iraunkorrak hobetzeko.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Irailaren 16ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/y22-bopv\/es\/bopv2\/datos\/2020\/09\/2003682a.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">MOVES II PROGRAMA. 2020<\/a>. URTEA<\/p>\n<p>Mugikortasun eraginkorra eta jasangarria sustatzeko programa. Energia-eraginkortasun, jasangarritasun eta energia alternatiboen erabilera bultzatzeko irizpideetan oinarritutako mugikortasunari laguntzeko jarduketak, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura egokiak izatea barne.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: EEE\/EVE<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urriaren 31ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/pdf.txorierri.eu\/Bases_convocatoria_ayudas_a_la_contratacion_Gaztedi2020_es.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">TXORIERRI<\/a>KO ESKUALDEAN ERROLDATUTAKO LANGABE GAZTEAK KONTRATATZEKO DIRULAGUNTZAK<\/p>\n<p>Txorierriko eskualdeko udalerriren batean (Loiu, Sondika, Derio, Zamudio, Lezama edo Larrabetzun) erroldatuta dauden eta hogeita hamar urtetik behera dituzten gazte langabeen kontratazioa sustatzeko eta errazteko dirulaguntzak. Eskatzaileek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon behar dute lan-eskatzaile gisa.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure berrikuntza-agenda Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta laguntza-deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.&nbsp; &nbsp; NEXT GENERATION EU 750 000 milioi euroko larrialdi-tresna, finantza-merkatuetan atzemandako funts berriekin EBren aurrekontuaren finantza-ahalmena aldi baterako bultzatzeko helburua duena. Atzemandako funtsak EBren programen bidez bideratuko dira, bizirauteko baliabideak zaintzeko, ekonomia [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":16256,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-16565","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/16565","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/16565\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/16256"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16565"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16565"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=16565"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=16565"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}