{"id":16621,"date":"2021-02-01T00:00:00","date_gmt":"2021-01-31T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/europako-batzordeko-horizonte-europaren-aurkezpena-euskadiko-ris3-jardunaldiak-ekintzaileei-zuzendutako-infoday-2021-eta-gehiago\/"},"modified":"2023-11-16T13:37:58","modified_gmt":"2023-11-16T11:37:58","slug":"europako-batzordeko-horizonte-europaren-aurkezpena-euskadiko-ris3-jardunaldiak-ekintzaileei-zuzendutako-infoday-2021-eta-gehiago","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/europako-batzordeko-horizonte-europaren-aurkezpena-euskadiko-ris3-jardunaldiak-ekintzaileei-zuzendutako-infoday-2021-eta-gehiago\/","title":{"rendered":"Europako Batzordeko Horizonte Europaren aurkezpena, Euskadiko RIS3 jardunaldiak, ekintzaileei zuzendutako Infoday 2021 eta gehiago&nbsp;"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Innobasque &#8211; Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sarearen ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta laguntza-deialdiez hornitzen da gure berrikuntza-agenda, eta horrek berrikuntzaren gertaera gogoangarri nagusiak ezagutarazten ditu.&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"\/uploads\/attachment_files\/innobasque_ayudas-innovacion-convos-abiertas_27012021-1-6012738003e4b.pdf?utm_source=boletin&amp;utm_medium=web&amp;utm_campaign=ayudas&amp;utm_content=27012021&amp;_cldee=YnBhcmRvQGlubm9iYXNxdWUuZXVz&amp;recipientid=contact-3da7671b95d6e61180cf00155dfa6506-70ddb5e3a22546349a0ecdd2387056bc&amp;utm_source=ClickDimensions&amp;utm_medium=email&amp;utm_campaign=Bolet%C3%ADn%2040&amp;esid=64f39085-2162-eb11-8102-00155dfa6506\">Esteka honetan<\/a>,&nbsp;berrikuntzarako eta I+G arlorako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak biltzen dituen txosten bat dago.&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 1 eta 5 bitartean<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/oecd-events.org\/ai-wips\/sessions?utm_source=Adestra&amp;utm_medium=email&amp;utm_content=Agenda&amp;utm_campaign=Conference%20on%20AI%20in%20work,%20innovation,%20productivity&amp;utm_term=sti\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ELGA ERAKUNDEAREN NAZIOARTEKO HITZALDIA LANEKO ADIMEN ARTIFIZIALAREN, BERRIKUNTZAREN, PRODUKTIBITATEAREN ETA GAITASUNEN INGURUKOA<\/a><\/p>\n<p>Adimen artifiziala mundu osoko ekonomiak eta gizarteak aldatzen ari da, produktu eta zerbitzu berriak eskainita eta produktibitatea hobetzeko, efizientzia areagotzeko eta kostuak murrizteko promesak eginda. Hala ere, adimen artifizialaren ezarpenak hainbat galdera eta kezka planteatzen ditu, automatizatu daitezkeen lanen multzoa aldatu eta, agian, azkartu ere egiten baitu, eta lana egiteko modua eraldatzen baitu.&nbsp;2021eko Laneko Adimen Artifizialari, Berrikuntzari, Produktibitateari eta Gaitasunei buruzko ELGA erakundearen Nazioarteko Hitzaldiak (AI-WIPS) aditu tekniko eta politikariak elkartuko ditu gaitasunetan eta adimen artifizialaren ezarpenean gertatzen ari diren aldaketa azkarrak eztabaidatzeko, eta horrek lan merkatuetan eta gizarteetan dituen eraginak aztertzeko. Lineako ekitaldiak hainbat saio izango ditu otsailaren 1etik 5era bitartean, gai hauen ingurukoak, besteak beste: adimen artifiziala enpresetan hedatzeko dinamika eta abiarazleak; adimen artifizialaren gaitasunak eta harekin lan egiteko behar diren trebetasunak; eta adimen artifizialeko sistemen sailkapena erantzule politikoen inpaktu ebaluazioetan laguntzeko. Ekitaldiaren helburua da eztabaida politikoa sortzea eta lankidetzak sustatzea, adimen artifizialaren lan munduko ezarpena eraginkorra eta onuragarria izan dadin, arreta pertsonengan jar dezan eta herritarren aldetiko onarpena lortu dezan.<\/p>\n<p>&nbsp;<em>Antolatzailea: Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA)<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 1ean<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/genrecruiting.generation.org\/welcome?country=1&amp;program=210&amp;location=11142&amp;recruitingPartner=Generation&amp;urlRecruitmentChannel=Gestamp&amp;urlLocalRecruitmentChannel=website\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">AUTOMOBILGINTZAREN SEKTORERAKO RESKILLING PROGRAMAK.<\/a> <a href=\"https:\/\/genrecruiting.generation.org\/welcome?country=1&amp;program=210&amp;location=11142&amp;recruitingPartner=Generation&amp;urlRecruitmentChannel=Gestamp&amp;urlLocalRecruitmentChannel=website\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">IKASTAROA: EKOIZPEN-PROZESU ADIMENDUNETAN ADITUA<\/a><\/p>\n<p>19 eta 29 urte bitarteko gazteentzako ikastaroa.&nbsp;Gaur egun, gero eta lehiakortasun eta produktibitate handiagoa eskatzen zaie ekoizpen-sistema industrialei, eta enpresetako automatizazio industrialeko sistemak eta kudeaketa-sistema digitalak bilakaera teknologiko bizkorra izaten ari dira. Itxuraz bi alderdiak areagotu egingo direnez, beharrezkoa da teknikariek bi alderdi horien ikuspegi orokorra izatea.&nbsp;Ikastaro honi esker, fabrikazio adimenduneko sistemetan aditu gisa jardun ahal izango du ikasleak zeregin ugari automatizatuta dauzkaten automobilgintzaren sektoreko enpresetan, baldin eta haien jarduerek lan- eta kudeaketa-sistema digital guztiak integratzeko joera badute.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: EOI Escuela de Organizaci&oacute;n&nbsp;Industrial, Fundaci&oacute;n Generation eta Gestamp<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 2an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eit.europa.eu\/news-events\/events\/launch-event-horizon-europe-watch-here\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HORIZONTE EUROPA PROGRAMAREN AURKEZPENA<\/a><\/p>\n<p>Horizonte Europa da Europar Batasunaren anbizio handieneko I+G esparru programa eta mundu osoko mota honetako programa transnazional handiena. Programa berritzaile honek tresna berriak eskaintzen dizkigu, hala nola Berrikuntzaren Europako Kontseilua, Ikerketa Misioak eta EB-ko berrikuntza sustatzeko elkarteak. Aurkezpen ekitaldia Europar Batasuneko Kontseiluaren Portugaleko Presidentziaren aldetiko ekitaldi enblematikoa izango da eta bertan parte hartuko dute Mariya Gabriel Europako Komisarioak, Europako Parlamentuko kideek, ikerketaren arduradunak diren Europako Ministroek, Europako zientzialari nabarmenek eta zuzendari nagusiek.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.tecnaliaventures.com\/events\/eit-health-infoday-on-line-para-emprendedores-2021\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EKINTZAILEEI ZUZENDUTAKO INFODAY ON-LINE 2021<\/a><\/p>\n<p>Lineako saio honetan osasunaren alorreko ekintzaile eta start-up enpresek aukera izango dute <em>Berrikuntzaren eta Teknologiaren Europako Institutuaren<\/em> (EIT Health) azelerazio programak ezagutzeko. Parte hartzaileak: Germ&aacute;n Lasa, Marketing and Communication Manager, TECNALIA Ventures;&nbsp;Irene S&aacute;nchez, Business Creation Manager, EIT Health Spain; eta Rub&eacute;n Molina, Innitius erakundeko zuzendari nagusia.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Osasunaren Arloko Berrikuntzaren eta Teknologiaren Europako Institutua eta TECNALIA Ventures.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/us02web.zoom.us\/webinar\/register\/WN_XhcRw8MNQKCqYi-aAeAVfA\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ZER EGIN DEZAKETE ESKOLEK IKASLE POSITIBO ETA ERRENDIMENDU HANDIKOAK PRESTATZEKO?<\/a><a href=\"https:\/\/us02web.zoom.us\/webinar\/register\/WN_XhcRw8MNQKCqYi-aAeAVfA\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> PISA ETA TALIS IKUSPUNTUAK<\/a><\/p>\n<p>ELGAren hezkuntzari buruzko azken txostenaren aurkezpena: &ldquo;Ikasle positibo eta errendimendu handikoak? Zer egin dezakete irakasleek eta eskolek&rdquo;.&nbsp;2018. urteko Irakaskuntza eta Ikaskuntzaren Nazioarteko Inkestaren (TALIS) eta Ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Programaren (PISA) datuak uztartuta &ndash;TALIS-PISA lotura delakoa&ndash;, txosten honen helburua da ikasleen errendimendurako eta garapen sozio-emozionalerako garrantzi handiena duten irakasleen eta eskolen inguruko faktoreak aurkitzea.&nbsp;Txostenaren ondorioak aurkeztuko ditu Andreas Schleicher-ek, ELGAren izenean, Brett Wigdortz (Teach First, Teach for All eta Tiney) eta Vanessa Ogden-en (Fair Education Alliance y Mulberry Schools Trust) laguntzarekin. Elkarrekin eztabaidatuko dute zeintzuk diren txostenaren ondorioen eraginak erantzule politikoentzat, eskolentzat eta irakasleentzat. Eztabaida Natalie Perera-k zuzenduko du, EPIko zuzendari nagusiak.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA).<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 3an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.mondragon.edu\/cursos\/eu\/gaiak\/estrategia-ekintzailetasuna-berrikuntza\/ikastaroa\/empresa-agil-conoce-a-tu-cliente-disena-tu-idea-de-negocio-y-lanzala-con-el-esfuerzo-y-la-inversion-justas\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA AZKARRA:<\/a><a href=\"https:\/\/www.mondragon.edu\/cursos\/eu\/gaiak\/estrategia-ekintzailetasuna-berrikuntza\/ikastaroa\/empresa-agil-conoce-a-tu-cliente-disena-tu-idea-de-negocio-y-lanzala-con-el-esfuerzo-y-la-inversion-justas\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> EZAGUTU ZURE BEZEROA, DISEINATU ZURE NEGOZIO IDEIA ETA JARRI ABIAN AHALEGIN ETA INBERTSIO EGOKIEKIN<\/a><\/p>\n<p>Merkatuaren uneko testuinguruan, enpresek produktu\/zerbitzu berriak garatu behar dituzte edo produktuetan hobekuntzak egin behar dituzte, azkar eta bezeroen beharrak asebetetzeko moduan.&nbsp;Jardunaldi honetan ingurune hauetako arazoak identifikatu nahi dira eta arazo horiei irtenbidea emateko hainbat jarduketa ildo posible proposatu.&nbsp;Helburuak dira: produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzeko orduan agertzen diren arazoak ohikoak direla eta irtenbidea dutela ulertaraztea; produktu eta zerbitzu berritzaileak azkar garatzeko jardunbideen oinarriak ezagutzea; bezeroari produktua edo zerbitzua azkar emateko, bezeroaren beharrak asebetetzeko eta etengabe hobetzen jarraitzeko baliagarriak diren jarduketa ildo eta tresna garrantzitsuenak identifikatzea; parte hartzaile bakoitzak garatu nahi duen proiektu bat defini dezan; eta enpresentzat lagungarriak izan daitezkeen MGEPek eskainitako prestakuntza eta zerbitzuak ezagutzera ematea.&nbsp;Parte hartzaileek aurrez aurre edo Internet bitartez parte hartu ahalko dute. Ikasgelaren edukiera mugatua denez, behin toki guztiak beteta, gainerako parte hartzaileek Internet bidez jarraitu beharko dute jardunaldia.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Mondragon Unibertsitatea.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 4an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eventia.eventszone.net\/myCongress\/form.php?thisFormCongress=jornadabbk&amp;thisFormLanguage=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EU INDUSTRY WEEK 2021:<\/a><a href=\"https:\/\/eventia.eventszone.net\/myCongress\/form.php?thisFormCongress=jornadabbk&amp;thisFormLanguage=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> MERKATARITZARAKO ERALDAKETA DIGITALA<\/a><\/p>\n<p>Aurrez aurreko eta lineako formatuan eskainiko da jardunaldia, Bilboko BBK Aretotik, merkataritzaren digitalizazioaren alorreko aukerei eta beharrei buruzko ikuspegi orokor bat eskaintzeko helburuarekin.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: BBK eta Lehiaren Euskal Agintaritza, Europako Batzordearekin lankidetzan.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eventos.lin3s.com\/es\/impacto-digital-cultura?utm_campaign=Evento%20Cultura%20|%20Impacto%20digital%20en%20Museos%20y%20Centros%20culturales&amp;utm_medium=email&amp;_hsmi=107634681&amp;_hsenc=p2ANqtz-8duZ6FdFhjRP6VbunbWnyyr8HqqJtrUF8TM1ZyCfsJo7cCSQfPcPE8oDF9yqyVob8GQKJ_PvTHRuqOnaT9hj4-zBvHqA&amp;utm_content=107634681&amp;utm_source=hs_email\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">WEBINARIOA:<\/a><a href=\"https:\/\/eventos.lin3s.com\/es\/impacto-digital-cultura?utm_campaign=Evento%20Cultura%20|%20Impacto%20digital%20en%20Museos%20y%20Centros%20culturales&amp;utm_medium=email&amp;_hsmi=107634681&amp;_hsenc=p2ANqtz-8duZ6FdFhjRP6VbunbWnyyr8HqqJtrUF8TM1ZyCfsJo7cCSQfPcPE8oDF9yqyVob8GQKJ_PvTHRuqOnaT9hj4-zBvHqA&amp;utm_content=107634681&amp;utm_source=hs_email\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> INPAKTU DIGITALA MUSEOETAN ETA KULTURA ETXEETAN<\/a><\/p>\n<p>Kultura etxeek, erakusketa aretoek, museoek eta abarrek, eta baita artistek ere, gaur, inoiz baino gehiago, erronka honi aurre egin behar diote: euren ateak zabaltzea okupatzen duten espazio fisikoaz haratago.&nbsp;Bisitaldien mugaketek, artea hedatzeko beharrak eta euren jarduera orotariko publikoengana hurbiltzeko beharrak argi utzi dute lineako kanalak erabili behar direla eta negozio bide berriak arakatu behar direla, areto hauek duten gaitasun fisikoa zabaldu ahal izateko.&nbsp;Saioan zehar azalduko dira jarraitu beharreko estrategia digitalak eta estrategia horien inguruko ekarpen garrantzitsuenak egin ditzaketen eragileen esku hartzeak.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Lin3s.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.zabala.es\/es\/noticias\/Next-Generation-EU-webinar-feb21?__s=j7to2iy31944pbigytzt&amp;utm_source=drip&amp;utm_medium=email&amp;utm_campaign=Newsletter+ZABALA+|+Enero+2021\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">WEBINARIOA: &ldquo;NEXT GENERATION EU-REN AZKEN BERRIAK ETA ENPRESEN PARTAIDETZARAKO GAKOAK&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>Suspertze Planean aurreikusitako Europako funtsak nola lortu bertatik bertara ezagutzeko eta zalantzak argitzeko. Parte hartzaileak: Ra&uacute;l Blanco, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Industria eta ETEetarako idazkari nagusia.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Zabala Innovation.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 5ean<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/ris3euskadi.eus\/eu\/event\/elikagaien-industriaren-etorkizun-digitala\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">RIS3 EUSKADI JARDUNALDIA:<\/a><a href=\"http:\/\/ris3euskadi.eus\/eu\/event\/elikagaien-industriaren-etorkizun-digitala\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> ELIKAGAIEN INDUSTRIAREN ETORKIZUN DIGITALA<\/a><\/p>\n<p>Erich Eichstetter-ek, Basque Culinary Center-eko LABe digital gastronomy lab laborategiko arduradunak, elikagaien industrian sartzen ari diren teknologia berrien aurkezpena eskainiko du. Halaber, azaldu egingo du teknologia horiek duten elikaduraren industria ulertzeko dugun modua eraldatzeko ahalmena eta baliabide teknologikoei onura aterata lehiarako abantaila mantentzeko kontuan hartu beharreko funtsezko puntuak zeintzuk diren.&nbsp;Horrekin batera hainbat kasu arrakastatsu aurkeztuko dira ere.&nbsp;Webinario hau elikagaien industrian lan egiten duten pertsona guztiei zuzendua dago.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Oarsoaldea, Debegesa, Tolosaldea Garatzen eta Innobasque.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 9an eta 11n<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/ris3euskadi.eus\/eu\/event\/negozio-ereduen-berrikuntzari-buruzko-prestakuntza-programa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">RIS3 EUSKADI PRESTAKUNTZA: <\/a><a href=\"http:\/\/ris3euskadi.eus\/eu\/event\/negozio-ereduen-berrikuntzari-buruzko-prestakuntza-programa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">NEGOZIO-EREDUEN BERRIKUNTZARI BURUZKO PRESTAKUNTZA PROGRAMA<\/a><\/p>\n<p>Negozio ereduei buruzko oinarrizko ezaguerak eskuratzeko prestakuntza: zer dira, zergatik berritu behar dira negozio ereduak, zein da enpresaren emaitzetan duten inpaktua. Prestakuntza honetan azalduko da ere nola eralda daitezkeen enpresak euren negozio ereduetako berrikuntzari esker, ETEentzat espezifikoki egokitutako metodologia bat erabilita eta euskal enpresen adibideekin. Azkenik, euskal enpresetan honelako berrikuntzak bultzatzeko dauden tresnak aurkeztuko dira.&nbsp;Nori zuzendua: Innobasque-ren bazkideak eta bitarteko eragileak.<\/p>\n<p><em>&nbsp;Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza,&nbsp;C2B,&nbsp;Mondragon Unibertsitatea eta&nbsp;Innobasque.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 11an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/steam.eus\/topaketak\/#que\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">STEAM EUSKADI TOPAKETAK.<\/a><a href=\"http:\/\/steam.eus\/topaketak\/#que\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> STEAM HEZKUNTZAN GENERO-IKUSPEGIA BARNERATZEKO BALIABIDEAK<\/a><\/p>\n<p>STEAM Euskadi Topaketak hainbat prestakuntza webinariok osatutako zikloa da, non STEAM hezkuntzaren funtsezko gaiak jorratzen diren, hala nola ikasgai ezberdinen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, neska gazteen bokazio teknologikoak, edota ikasgelako jardueren diseinuan aniztasuna nola integratu. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldien bidez egingo dira, 17:30ean. Bertan azalduko dira Berrio-Otxoa Ikastetxearen &ldquo;Auto Eztima&rdquo; proiektua eta Deustuko Unibertsitatearen &ldquo;Inspira STEAM&rdquo; proiektua.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, Innobasque-ren laguntzarekin.<\/em><\/p>\n<p><strong>Otsailaren 15era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bcamath.org\/en\/research\/job?utm_source=Lista+de+pruebas&amp;utm_campaign=552cc30329-EMAIL_CAMPAIGN_2018_10_31_10_33_COPY_02&amp;utm_medium=email&amp;utm_term=0_6d334327fb-552cc30329-157500214\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BIOLOGIA MATEMATIKOAN EKUAZIO DIFERENTZIAL PARTZIALEN BIDEZKO MODELIZAZIOARI BURUZKO DOKTOREGO ONDOKO BEKA BATERAKO DEIALDIA<\/a><\/p>\n<p>Deialdi honek pil-pilean dauden gaietan elkarrekin ikertzen aritzea sustatu nahi du (besteak beste, ikaskuntza automatikoko metodoak eta PDE izenekoak), eta, horrela, dauden ikerketa-arloak indartu eta sinergiak sortu, nagusiki biologia matematikoaren arloan.&nbsp;Edozein nazionalitatetako doktorego ondoko ikertzaileei zuzenduta dago programa. Urtebete iraungo dute kontratuek BCAMen (Basque Center for Applied Mathematics), eta beste urtebetez luzatu ahal izango dira Oxfordeko Unibertsitateko Matematika Institutuan.<\/p>\n<p><em>Deitzaileak: BCAM eta Oxfordeko Unibertsitatea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 16an eta martxoaren 2an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/ris3euskadi.eus\/eu\/event\/industria-adimendunaren-inguruko-prestakuntza-programa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">RIS3 EUSKADI PRESTAKUNTZA: INDUSTRIA ADIMENDUAREN INGURUKO PRESTAKUNTZA PROGRAMA<\/a><\/p>\n<p>Hauek dira saioen helburuak: alor honek euskal enpresen eskura jartzen dituen aukerak aztertzea, egoera berria kontuan hartuta; Euskadiren alor honetako lehentasun estrategikoak ezagutzea; lehentasunezko teknologien baliagarritasuna ulertzea, kasu praktikoen laguntzarekin; enpresei zuzendutako ibilbide orri bat eskaintzea 4.0 trantsiziorako gida moduan; eta eskuragarri dauden programa eta zerbitzuak azaltzea, ibilbide orriaren fase bakoitzerako.&nbsp;Nori zuzendua: Innobasque-ren bazkideak.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza,&nbsp;Mondragon Unibertsitatea,&nbsp;SPRI eta Innobasque<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 18an eta martxoaren 4an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/ris3euskadi.eus\/eu\/event\/industria-adimendunaren-inguruko-prestakuntza-programa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">RIS3 EUSKADI PRESTAKUNTZA: INDUSTRIA ADIMENDUAREN INGURUKO PRESTAKUNTZA PROGRAMA<\/a><\/p>\n<p>Hauek dira saioen helburuak: alor honek euskal enpresen eskura jartzen dituen aukerak aztertzea, egoera berria kontuan hartuta; Euskadiren alor honetako lehentasun estrategikoak ezagutzea; lehentasunezko teknologien baliagarritasuna ulertzea, kasu praktikoen laguntzarekin; enpresei zuzendutako ibilbide orri bat eskaintzea 4.0 trantsiziorako gida moduan; eta eskuragarri dauden programa eta zerbitzuak azaltzea, ibilbide orriaren fase bakoitzerako.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza,&nbsp;Mondragon Unibertsitatea,&nbsp;SPRI eta Innobasque<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 22an eta 23an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/sciencebusiness.eventsair.com\/ri-in-recovery\/ri-in-recovery\/Site\/Register\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">I+G SUSPERRALDIAN: <\/a><a href=\"https:\/\/sciencebusiness.eventsair.com\/ri-in-recovery\/ri-in-recovery\/Site\/Register\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ZER ESKAIN DEZAKE HORIZONTE EUROPAK?<\/a><\/p>\n<p>I+Gk eta berrikuntzak era askotara zehaztu dute munduak COVID-19ari ematen dion erantzuna. Kontua da, orain, susperraldian eta haratago dauden eraldaketa ekologiko eta digitaletan zeregin garrantzitsua ere izango ote duten. Europar Batasuna Horizonte Europa abiarazteko prestatzen ari den bitartean, haren hurrengo I+G+b esparru-programak, Science|Business-ek, industria, politika, zientzia eta gizarteko liderrak bilduko ditu, Horizontek datorren hamarkadan modu errealistan eskain dezakeenaz eztabaidatzeko, baita pandemiatik &#8220;hobeto berreraiki&#8221; nahi den munduan I+G+b-k izango duen balio estrategikoaz ere.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: The Science|Business Annual Network Conference<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 25ean<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/steam.eus\/topaketak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">STEAM EUSKADI TOPAKETAK.<\/a><a href=\"http:\/\/steam.eus\/topaketak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&nbsp;&ldquo;STEAM ESPERIENTZIEN BIDEZ KULTURA ZIENTIFIKOA BULTZATZEA&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>STEAM Euskadi Topaketak hainbat prestakuntza webinariok osatutako zikloa da, non STEAM hezkuntzaren funtsezko gaiak jorratzen diren, hala nola ikasgai ezberdinen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, neska gazteen bokazio teknologikoak, edota ikasgelako jardueren diseinuan aniztasuna nola integratu. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldien bidez egingo dira, 17:30ean. Kurtze Barri Eskolaren eta Elhuyarren proiektuak aurkeztuko dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, Innobasque-ren laguntzarekin.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 26ra arte<\/strong><\/p>\n<p><strong>BIZKAIKO 12 ENPRESAREN ERALDAKETA DIGITALA, ENPRESAKO EMAKUMEZKO LANGILEEN ESKUTIK<\/strong><\/p>\n<p>Asko dira lanean ari diren eta garapen profesionala lortu nahi duten emakumeak eta asko dira ideia, proiektu, hobekuntza eta abar berriak sortzen dituzten langile ekintzaileak behar dituzten enpresak. Proiektu honek helburu bikoitza du: alde batetik, emakumeen enplegua hobetzea eta, era berean, enpresen lehiakortasuna areagotzea.&nbsp;Proiektuaren finantzaketaren %&nbsp;100 Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko sailaren eskutik, berrikuntza eta enplegu egonkorrerako esparru barruan.&nbsp;Antolatzaileek hautatutako emakume profesionalak tresna eta gaitasun teknologikoen inguruko prestakuntza jasoko du astean bi arratsaldez (astearte eta ostiraletan, hiru hilabetetan zehar). Horrez gain, berrikuntzaren arloko aholkularitza enpresa batek zeharkako laguntza emango dio bere enpresari, bere taldeari eta, zeharkako moduan, jasangarritasunari balio erantsia emango dion zerbitzu edo produktua diseinatzeko, garatzeko eta ezartzeko prozesuan. Lanean ari diren Bizkaiko 12 emakumeri zuzendutako berrikuntza eta enplegua hobetzeko programa honetan izena emateko epea irekita egongo da otsailaren 26ra arte.&nbsp;Informazio gehiago jasotzeko edo enpresen partaidetzarako: 94 406 96 26 &#8211; rrhh@aldalan.com<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: ASLE, Aldalanekin lankidetzan.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bcamath.org\/en\/research\/job\/ic2021-01-postdoctoral-fellowship-in-modelling-with-partial-differential-equations-in-mathematical-biology?utm_source=Lista+de+pruebas&amp;utm_campaign=acf7b59d41-EMAIL_CAMPAIGN_2018_10_31_10_33_COPY_01&amp;utm_medium=email&amp;utm_term=0_6d334327fb-acf7b59d41-157500214\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">IKERKETA TEKNIKARI, DOKTOREGO ETA DOKTOREGO ONDOKO POSTU BERRIAK OSASUNARI APLIKATUTAKO MODELIZAZIO MATEMATIKOAN<\/a><\/p>\n<p>&ldquo;Osasunari Aplikatutako Modelizazio Matematikoa&rdquo; estrategiaren esparruan, hainbat proiektu jarriko dira abian arlo honetan, Matematika Aplikatuaren alor hauetan:<\/p>\n<p> &#8211; 3 ikerketa teknikari postu: osasunari aplikatutako estatistikan, ikaskuntza automatikoan eta biologia matematikoaren eta teorikoaren taldean.<\/p>\n<p> &#8211; 3 doktorego postu: osasunari aplikatutako estatistikan, ikaskuntza automatikoan eta biologia matematikoaren eta teorikoaren taldean.<\/p>\n<p> &#8211; 3 doktorego ondoko postu: osasunari aplikatutako estatistikan, ikaskuntza automatikoan eta biologia matematikoaren eta teorikoaren taldean.<\/p>\n<p>Betekizunak desberdinak dira postu bakoitzerako.<\/p>\n<p><em>Deialdiaren sustatzaileak: BCAM, Euskal Osasun Erakundeekin batera.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bcamath.org\/en\/research\/job\/ic2021-01-group-leader-position-in-advanced-mathematical-modelling-applied-to-health?utm_source=Lista+de+pruebas&amp;utm_campaign=7e978ca47a-EMAIL_CAMPAIGN_2018_10_31_10_33_COPY_01&amp;utm_medium=email&amp;utm_term=0_6d334327fb-7e978ca47a-157500214\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">TALDE BURUA OSASUNARI APLIKATUTAKO MODELIZAZIO MATEMATIKO AURRERATUAN<\/a><\/p>\n<p>Matematika Aplikatuetako Euskal Zentroak (BCAM), IKERBASQUE erakundearekin batera, deialdia antolatu du osasunari aplikatutako modelizazio matematiko aurreratuaren alorreko talde buru postu baterako eskabideak jasotzeko. Talde buru bat aurkitzeko deialdi honetan ikerketa postu iraunkor bat eskaintzen da, epe luzerako ibilbide zientifiko bat Euskadin garatzeko prest dagoen talde buru batentzat.&nbsp;Hautagaiek, ikerketa metodologikoaz gain, diziplina anitzeko aplikazioak garatzeko gai izan beharko dute, bestelako ikerketa zentro, osasun erakunde, ospitale eta abarrekin lankidetzan. Hautagaiek nazioarteko lankidetzak sustatzeko, finantzaketa lehiakorra erakartzeko eta bere ikerketa talde propioak osatzeko gai izan beharko du.&nbsp;Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure webguneko enplegu eskaintzen atala edo jarri harremanetan <a href=\"mailto:recruitment@bcamath.org\">recruitment@bcamath.org<\/a> helbidera idatzita.<\/p>\n<p><em>Deialdiaren sustatzaileak: BCAM, Euskal Osasun Erakundeekin batera.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoaren 11n<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/steam.eus\/topaketak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">STEAM EUSKADI TOPAKETAK.<\/a><a href=\"http:\/\/steam.eus\/topaketak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&nbsp;&ldquo;NOLA BULTZATU IKASGELAN STEAM DIZIPLINEN ZEHARKAKOTASUNA?<\/a><\/p>\n<p>STEAM Euskadi Topaketak hainbat prestakuntza webinariok osatutako zikloa da, non STEAM hezkuntzaren funtsezko gaiak jorratzen diren, hala nola ikasgai ezberdinen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, neska gazteen bokazio teknologikoak, edota ikasgelako jardueren diseinuan aniztasuna nola integratu. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldien bidez egingo dira, 17:30ean. Proiektu hauek azalduko dira: UPV\/EHU unibertsitatearen hezkuntza aplikazioen azoka eta Don Bosco ikastetxearen &ldquo;Una mano STEAM solidaria&rdquo; proiektua.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, Innobasque-ren laguntzarekin.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoaren 25ean<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/steam.eus\/topaketak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">STEAM EUSKADI TOPAKETAK. <\/a><a href=\"http:\/\/steam.eus\/topaketak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&ldquo;STEAM HEZKUNTZA:<\/a><a href=\"http:\/\/steam.eus\/topaketak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> ELKARBIZITZA ETA ANIZTASUNA LANTZEKO BIDEA&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>STEAM Euskadi Topaketak hainbat prestakuntza webinariok osatutako zikloa da, non STEAM hezkuntzaren funtsezko gaiak jorratzen diren, hala nola ikasgai ezberdinen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, neska gazteen bokazio teknologikoak, edota ikasgelako jardueren diseinuan aniztasuna nola integratu. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldien bidez egingo dira, 17:30ean. Proiektu hauek aurkeztuko dira: CEIP San Martin ikastetxearen &ldquo;STEAM desde un punto de vista inclusivo&rdquo; proiektua eta Suspergintza Elkartearen &ldquo;Haritu&rdquo; proiektua.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, Innobasque-ren laguntzarekin.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 29an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.ptgaraia.eus\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GARAIA OPEN INNOVATION EKIMENAREN 2. EDIZIOA<\/a>. Garaia Teknologia Parkean<\/p>\n<p>Garaia Open Innovation berrikuntza irekiaren arloko esperientzia aitzindaria da, honako helburuak dituena: negozio aukera berrien sorrera eta euskal enpresen dibertsifikazioa eta lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzea, lankidetzako berrikuntzari esker.&nbsp;Garaia Open Innovation ekimenak lankidetzarako aukerak eskaintzen ditu, euskal enpresen beharrei espezifikoki erantzuten dieten eta merkatura epe laburrean irits daitezkeen produktu, zerbitzu eta negozio berriak sortzeko xedearekin.<\/p>\n<p>Garaia Open Innovation-ek proposatzen duena da Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileek interes adierazpenak helaraz ditzaten, euskal enpresen beharrei erantzuten dieten teknologiak, jabetza intelektualeko aktiboak eta negozio kontzeptuak proposatuta.&nbsp;Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileen ekarpenak euskal enpresen artean hedatuko dira eta hauek aztertu beharko dute proposamen horien potentzial teknologikoa eta negozio potentziala.&nbsp;Apirilaren 29an, Garaia Teknologia Parkean, biltzar bat antolatuko da euskal enpresen zein hautatutako proposamenen egileak diren Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileen parte hartzearekin.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Arrasateko Garaia Teknologia Parkea, Isea S. Coop. erakundearen laguntzarekin.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Innobasque &#8211; Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sarearen ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta laguntza-deialdiez hornitzen da gure berrikuntza-agenda, eta horrek berrikuntzaren gertaera gogoangarri nagusiak ezagutarazten ditu.&nbsp; Esteka honetan,&nbsp;berrikuntzarako eta I+G arlorako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak biltzen dituen txosten bat dago.&nbsp; Otsailaren 1 eta 5 bitartean ELGA ERAKUNDEAREN NAZIOARTEKO HITZALDIA LANEKO ADIMEN ARTIFIZIALAREN, BERRIKUNTZAREN, PRODUKTIBITATEAREN ETA [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":16256,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-16621","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/16621","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/16621\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/16256"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16621"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16621"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=16621"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=16621"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}