{"id":16657,"date":"2021-02-22T00:00:00","date_gmt":"2021-02-21T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/nazioarteko-hitzaldia-zer-eskain-dezake-europak-i-g-b-n-sektore-espazialeko-infoday-a-i-g-b-ri-zuzendutako-euskadiko-laguntzak-eta-abar\/"},"modified":"2023-11-16T13:38:11","modified_gmt":"2023-11-16T11:38:11","slug":"nazioarteko-hitzaldia-zer-eskain-dezake-europak-i-g-b-n-sektore-espazialeko-infoday-a-i-g-b-ri-zuzendutako-euskadiko-laguntzak-eta-abar","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/nazioarteko-hitzaldia-zer-eskain-dezake-europak-i-g-b-n-sektore-espazialeko-infoday-a-i-g-b-ri-zuzendutako-euskadiko-laguntzak-eta-abar\/","title":{"rendered":"Nazioarteko hitzaldia: zer eskain dezake Europak I+G+b-n?, sektore espazialeko Infoday-a, I+G+b-ri zuzendutako Euskadiko laguntzak, eta abar"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"\/uploads\/attachment_files\/innobasque_ayudas-innovacion-convos-abiertas_20210217-602d204838219.pdf\">Esteka honetan&nbsp;<\/a>agertzen den txostenak I+G-ra eta berrikuntzara bideratutako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak jasotzen ditu.&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/es\/innovacion\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA<\/a><\/p>\n<p>Doako prestakuntza-moduluak honako esparru hauetan: negozio-eredu eta estrategiak, <em>supply chain<\/em>, talentua, negoziazio eta taldeak, berdintasuna, ikuskaritza lehiakorra, jabetza intelektuala eta kudeaketa ekonomikoa.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Spri Taldea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 22 eta 23<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/sciencebusiness.eventsair.com\/ri-in-recovery\/ri-in-recovery\/Site\/Register\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">I+G SUSPERRALDIAN:<\/a><a href=\"https:\/\/sciencebusiness.eventsair.com\/ri-in-recovery\/ri-in-recovery\/Site\/Register\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> ZER ESKAINI DEZAKE HORIZON EUROPEK?<\/a><\/p>\n<p>I+G eta berrikuntzak modu askotan definitu dute munduak COVID-19ari eman dion erantzuna. Orain, kontua da ea rol garrantzitsua izango duten berreskuratze-fasean eta aurreragoko eraldaketa ekologiko eta digitalean. EB Horizon Europe abiarazteko prestatzen ari den bitartean, haren hurrengo I+G+b esparru-programak, Science|Business izenekoak, industriaren, politikaren, zientziaren eta gizartearen munduko buruzagiak bilduko ditu, Horizon programak hurrengo hamarkadan modu errealistan zer eskaini dezakeen eztabaidatzeko, baita I+G+b-ren balio estrategikoa ere, pandemia ondoren &ldquo;hobeto berreraikitzeko&rdquo; helburua duen mundu batean.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: The Science|Business Annual Network Conference<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 23<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.hegan.com\/Corporativa\/MostrarAeroAcademy.aspx?Mmufa7upN3hcX62346789b6ovYefqc7uVEJiINTr\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INFODAY WEBINAR SEKTORE AEROESPAZIALERAKO LAGUNTZEI BURUZ<\/a><\/p>\n<p>Infoday Webinar Horizon Europe programaren esparruan sektore aeroespazialerako finantzazio-aukerei eta laguntza nazionalei buruz, Plan Teknologiko Aeronautiko berria (PTA) barne. <\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: SPRI eta Innobasque, Basque Enterprise Europe Network sareko kideak, Hegan-Basque Aerospace Cluster, CDTI eta PKF Attest innCome erakundeekin lankidetzan.&nbsp;<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 24<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/es\/ayudas\/ayudas-a-la-idi-tecnologia-emprendimiento-y-transformacion-digital\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> JARDUNALDIA: LAGUNTZAK I+G+B-RI, TEKNOLOGIARI, EKINTZAILETZARI ETA ERALDAKETA DIGITALARI<\/a><\/p>\n<p>Jardunaldian I+G arloan Europako batezbestekoarekin bat egiteko laguntzak ezagutaraziko dira (inbertsioa eta emaitzak), Euskadi Europako berrikuntza-polo bihurtzeko. Horrez gain, %&nbsp;10 areagotu nahi da enpresa teknologikoen sorrera, eta Euskadi tokiko industriarekin lankidetzan arituko diren nazioarteko <em>startup<\/em>en trakzio\u2011ekosistema bihurtu nahi da. Estibaliz Hern&aacute;ez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak irekiko du jardunaldia. Ondoren, Alberto Fern&aacute;ndez Teknologia eta Estrategiako zuzendariak honako programa hauek berrikusiko ditu: I+G+b, Teknologia eta berrikuntza, Ikerketa eta Garapena Hazitek, Emaitek plus, Elkartek, Azpitek, Bikaintek, Innobideak, Hazinnova eta BDIH Konexio. Azkenik, Leyre Madariaga Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendariak Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako programak xehatuko ditu.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Spri Taldea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 25<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/steam.eus\/es\/topaketak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">STEAM EUSKADI TOPAKETAK.<\/a><a href=\"http:\/\/steam.eus\/es\/topaketak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&nbsp;STEAM ESPERIENTZIEN BIDEZ KULTURA ZIENTIFIKOA SUSTATZEA&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>STEAM Euskadi Topaketak prestakuntzaren arloko web-mintegien ziklo bat da, non STEAM hezkuntzako funtsezko gaiak jorratzen diren, besteak beste hainbat ikasgairen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo nola gehitu aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldiak izango dira, 17:30ean. Elhuyarren eta Kurtze Barri Eskolaren proiektuak aurkeztuko dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, Innobasquerekin lankidetzan.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/es\/ayudas\/ayudas-al-desarrollo-industrial-internacionalizacion-eficiencia-energetica-y-renovables\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INDUSTRIA GARATZEKO, NAZIOARTEKOTZEKO, ENERGIA\u2011ERAGINKORTASUNERAKO ETA ENERGIA BERRIZTAGARRIETARAKO LAGUNTZEI BURUZKO JARDUNALDIAK<\/a><\/p>\n<p>Jardunaldian, industria eta zerbitzu aurreratuak BPGren %&nbsp;40ra iristeko helburua lortzeko laguntzak jorratuko dira. Horretarako, enpresen nazioartekotzea COVID-19aren egungo nazioarteko testuingurura egokitu behar da, energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumoaren %&nbsp;20 izatea lortu behar da, berotegi-efektuko gasen isurketa %&nbsp;30 murriztu behar da, hondakinen sorrera murriztu behar da, gas horien balorizazioa eta berrerabilera areagotu behar da, eta ingurumen-estrategia zeharkako politika gisa ezarri behar da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Spri<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.alumnidba.es\/cs\/Satellite\/dba\/es\/agenda-de-eventos\/talk-show-con-elena-gil-directora-de-producto-y-operaciones-de-negocio-de-telefonica-tech-iot-y-big-data\/dba_evento?desdeHome=si\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">JARDUNALDIA: &ldquo;ADIMEN ARTIFIZIALA ETA GAUZEN INTERNET ENPRESEN ERALDAKETA DIGITALEAN&#8221;<\/a>&nbsp;<\/p>\n<p>Oraingo honetan, Elena Gili egingo zaio elkarrizketa, Telef&oacute;nica Tech IoT &amp; Big Data erakundeko Produktua eta Negozio Eragiketak saileko zuzendariari, izenburu hau izango duen saio batean: Adimen artifiziala eta gauzen Internet enpresen eraldaketa digitalean.&nbsp;&nbsp;Gilek azalduko du adimen artifizialaren (AA) eta gauzen Interneten (IoT) arteko konbinazioa nola ari den enpresak digitalki eraldatzen. Teknologia horien aldeko apustuak aukera ematen du produktibitatea hobetzeko, negozio-eredu berriak ezagutzeko, kostuak murrizteko eta bezero eta langileen esperientzia hobetzeko.&nbsp;Deusto Business Alumni-ko komunikazio-zuzendari Asier A&ntilde;ibarrok egingo dio elkarrizketa.&nbsp;Horren ondoren, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza saileko zuzendari Garbi&ntilde;e Henryk hartuko du hitza.&nbsp;Aurrez aurreko eta sareko parte-hartzaileek galderak egin ahalko dituzte zuzenean, Talk Showak irauten duen bitartean.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Deusto Business School, Spri Taldearekin lankidetzan.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/sciencebusiness.net\/events\/ai-who-liable?utm_source=Science|Business+Newsletters&amp;utm_campaign=bcda316602-EMAIL_CAMPAIGN_2021_02_09_11_09&amp;utm_medium=email&amp;utm_term=0_179178d214-bcda316602-138163881\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ADIMEN ARTIFIZIALA:<\/a><a href=\"https:\/\/sciencebusiness.net\/events\/ai-who-liable?utm_source=Science|Business+Newsletters&amp;utm_campaign=bcda316602-EMAIL_CAMPAIGN_2021_02_09_11_09&amp;utm_medium=email&amp;utm_term=0_179178d214-bcda316602-138163881\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> NORENA DA ERANTZUKIZUNA?<\/a><\/p>\n<p>90 minutuko sareko mintegia, ezagutzeko norena den erantzukizuna AA sistemek hartutako erabakiei begira; nola bermatu AAk erabilitako datuak kalitatezkoak direla, zein neurritan izan behar diren irekiak eta gardenak AA sistemak edo zer ikasi dezakeen AAk kode irekiaren aldeko mugimendutik.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Science Business&nbsp;<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eventos.lin3s.com\/es\/estrategia-digital-sector-moda?utm_campaign=Evento%20Moda%20|%20Estrategia%20digital%20en%20el%20sector%20de%20la%20Moda&amp;utm_medium=email&amp;_hsmi=111784804&amp;_hsenc=p2ANqtz-_ZWc0mXDJFzbyZkVTFfkkzbI8v8rXccmdinNo8QPLEOQa9KZJHT6J_8K4RBSo_7qvkKQE7PhblOINxZwqjkAwD3oVZHw&amp;utm_content=111784804&amp;utm_source=hs_email\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">MODAREN SEKTOREKO ESTRATEGIA DIGITALAREN WEB-MINTEGIA<\/a><\/p>\n<p>Moda Espainiako agertoki ekonomikoko sektore indartsuenetako bat da, eta, nahiz eta konfinamenduak hasiera batean sareko salmenten beherakada eragin zuen, urtean zehar salmenta horiek berreskuratu egin dira, eta kasu batzuetan areagotu ere egin dira.&nbsp;Nahiz eta moda-produktuen sareko salmentaren hazkuntza agerian jarri zen COVIDaren aurreko garaian, egungo egoeraren ondorioz markek euren sareko estrategia indartu behar izan dute.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Lin3s<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 26<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/es\/ayudas\/ayudas-al-primer-sector-a-la-industria-alimentaria-y-la-sostenibilidad-y-el-medio-ambiente\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">LAGUNTZAK LEHEN SEKTOREARI, ELIKAGAI-INDUSTRIARI, IRAUNKORTASUNARI ETA INGURUMENARI<\/a><\/p>\n<p>Euskadin elikagaien ekoizpena handitzeko laguntzen berri emango da. Horretarako, lehen sektorea eta tokiko elikadura-katea sustatu behar dira, eta lurraldearen oreka handiagoa bermatu behar da, landa-guneetan eta itsasertzean bizi eta lan egiten duten pertsonei bizi-kalitatea emanez.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Spri<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/ris3euskadi.eus\/event\/ciudades-saludables-soluciones-basadas-en-la-naturaleza\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">RIS3 EUSKADI.<\/a><a href=\"http:\/\/ris3euskadi.eus\/event\/ciudades-saludables-soluciones-basadas-en-la-naturaleza\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&nbsp;HIRI OSASUNGARRIAK:<\/a><a href=\"http:\/\/ris3euskadi.eus\/event\/ciudades-saludables-soluciones-basadas-en-la-naturaleza\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> NATURAN OINARRITUTAKO KONPONBIDEAK<\/a><\/p>\n<p>Hirigileak kontzientziatzeko jardunaldia, hiri jasangarriagoak diseinatzeko aukeren ikuspegi integrala izan dezaten, aktiboki aintzat hartuta naturan oinarritutako konponbideak. Hainbat aukera eskaintzen dira hirien diseinua hobetzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Innobasque<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 26era arte<\/strong><\/p>\n<p><strong>BIZKAIKO 12 ENPRESAREN ERALDAKETA DIGITALA, EMAKUMEZKO LANGILEEN ESKUTIK<\/strong><\/p>\n<p>Asko dira lanean ari diren eta garapen profesionala nahi duten emakumeak, eta asko dira langile barne-ekintzaileak behar dituzten enpresak, ideia, proiektu eta hobekuntza berriak eskainiko dituztenak. Proiektu honen helburua da emakumeen enplegua hobetzea eta, aldi berean, enpresen lehiakortasuna hobetzea.&nbsp;Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak oso-osorik finantzatzen du proiektu hau, berrikuntzaren eta enplegu egonkorraren esparruan.&nbsp;Antolakuntzak hautatutako emakumezko profesionalak tresna eta trebetasun teknologikoei buruzko prestakuntza jasoko du astean bi arratsaldetan (astearte eta ostiraletan, 3 hilabetez). Eta berrikuntza-aholkularitza bat arduratuko da enpresari eta bere taldeari balio erantsia emango dion eta zeharka jasangarritasuna sustatuko duen zerbitzua edo produktua diseinatzen, garatzen eta ezartzen zeharka laguntzeaz. Enplegua berritzeko eta hobetzeko Bizkaiko 12 emakumeri zuzendutako programa honetara aurkezteko epea otsailaren 26ra arte egongo da zabalik.&nbsp;Enpresen parte-hartze prozesuari buruzko informazioa edo sarbidea: 94 406 96 26 &#8211; rrhh@aldalan.com<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: ASLE, Aldalanerekin lankidetzan<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bcamath.org\/en\/research\/job\/ic2021-01-postdoctoral-fellowship-in-modelling-with-partial-differential-equations-in-mathematical-biology?utm_source=Lista+de+pruebas&amp;utm_campaign=acf7b59d41-EMAIL_CAMPAIGN_2018_10_31_10_33_COPY_01&amp;utm_medium=email&amp;utm_term=0_6d334327fb-acf7b59d41-157500214\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">IKERKETAREN ARLOKO TEKNIKARIAREN, DOKTOREGO ETA DOKTOREGO ONDOKO LANPOSTU BERRIAK OSASUNARI APLIKATUTAKO MODELIZAZIO MATEMATIKOAREN ESPARRUAN<\/a><\/p>\n<p>&#8220;Osasunari Aplikatutako Modelizazio Matematikoa&#8221; estrategiaren esparruan, proiektu batzuk jarriko dira abian Matematika Aplikatuaren hainbat arlotan: <br \/> &#8211; Ikerketaren arloko teknikariaren 3 lanpostu, honako esparru hauetan: Osasunari Aplikatutako Estatistika, Ikaskuntza Automatikoa eta Biologia Matematiko eta Teorikoko Taldea.<br \/> &#8211; 3 doktorego-lanpostu, honako esparru hauetan: Osasunari Aplikatutako Estatistika, Ikaskuntza Automatikoa eta Biologia Matematiko eta Teorikoko Taldea.<br \/> &#8211; Doktorego-ondoko bekadunen 3 lanpostu, honako esparru hauetan: Osasunari Aplikatutako Estatistika, Ikaskuntza Automatikoa eta Biologia Matematiko eta Teorikoko Taldea.<\/p>\n<p>Lanpostu bakoitzak bere baldintzak ditu.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: BCAM, euskal osasun-erakundeekin batera.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bcamath.org\/en\/research\/job\/ic2021-01-group-leader-position-in-advanced-mathematical-modelling-applied-to-health?utm_source=Lista+de+pruebas&amp;utm_campaign=7e978ca47a-EMAIL_CAMPAIGN_2018_10_31_10_33_COPY_01&amp;utm_medium=email&amp;utm_term=0_6d334327fb-7e978ca47a-157500214\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">TALDEBURUA OSASUNARI APLIKATUTAKO MODELIZAZIO MATEMATIKO AURRERATUAREN ESPARRUAN<\/a><\/p>\n<p>Matematika Aplikatuen Euskal Zentroak (BCAM), IKERBASQUErekin batera, deia egin du Osasunari Aplikatutako Modelizazio Matematikoko Taldeko buruaren lanpostu baterako eskabideak aurkezteko. Deialdi horrek ikerketa-lanpostu iraunkor bat eskaintzen du Euskadin epe luzerako karrera zientifikoa garatzeko prest dagoen taldeburu batentzat.&nbsp;&nbsp;Hautagaiek gai izan behar dute, ikerketa metodologikoa ez ezik, diziplina anitzeko aplikazioak ere garatzeko, ikerketa-zentroekin, osasun-erakundeekin, ospitaleekin, eta abarrekin lankidetzan. Hautagaiak gai izan behar du nazioarteko lankidetzak sustatzeko, finantzaketa lehiakorra erakartzeko eta bere ikerketa-taldeak ezartzeko.&nbsp;&nbsp;Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure web-orria, Enplegu Eskaintzen atala, edo jarri harremanetan helbide honetan:&nbsp;<a href=\"mailto:recruitment@bcamath.org\">recruitment@bcamath.org<\/a>.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: BCAM, euskal osasun-erakundeekin batera.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bcamath.org\/en\/research\/job\/ic2020-research-technician-in-prediction-and-clustering-of-streaming-time-series-with-applications-to-electric-energy-management?utm_source=Lista+de+pruebas&amp;utm_campaign=34992507fc-EMAIL_CAMPAIGN_2018_10_31_10_33_COPY_01&amp;utm_medium=email&amp;utm_term=0_6d334327fb-34992507fc-157500214\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">IKERKETAREN ARLOKO 2 TEKNIKARI ENERGIA ELEKTRIKOAREN KUDEAKETAN APLIKATUTAKO STREAMING-EKO DENBORA-SERIEAK IRAGARRI ETA KLUSTERIZATZEAREN ESPARRUAN<\/a><\/p>\n<p>BCAMren &ldquo;<a href=\"http:\/\/www.bcamath.org\/en\/research\/lines\/ML\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Machine Learning<\/a>&#8221; ikerketa-ildoak ikerketaren arloko teknikari bat behar du TIN2017-82626-R (denbora-serieak sailkatu, aurreikusi eta multzokatuta energia elektrikoaren kontsumoaren kudeaketa eraginkorra) proiektu batean lan egiteko.&nbsp;Zehazki, ikerketaren ardatz da metodologiak garatzea streaming-eko denbora-serieak iragartzeko eta klusterizatzeko. Proposatutako metodologiak energia elektrikoaren kontsumo-profilak deskribatzen dituzten denbora-serieetan egiaztatuko dira.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: BCAM&nbsp;<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ayudas.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-y-servicios\/servicios\/webinars\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EKINTZAILETZA MUNDU DIGITALEAN.<\/a><a href=\"https:\/\/ayudas.fomentosansebastian.eus\/es\/ayudas-y-servicios\/servicios\/webinars\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> EZAGUTU BEHAR DITUZUN GAKOAK<\/a><\/p>\n<p>Ekintzaileei zuzendutako web-mintegia, Ilusionas agentziako Asier P&eacute;rez Subijanaren eskutik.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Donostiako Sustapena<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 3<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/forms.office.com\/Pages\/ResponsePage.aspx?id=-hE2JNpyGUOwR6oUZbxwCtsSs7S1UZlJtBgcheLuuiBUNDk1RkY3MVpWQUU3QTJRNjVHR0lHQzVFSC4u&amp;wdLOR=cF545EACB-2BFE-44BA-8F64-8A9D0861AD5F\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> I+G+b JARDUEREN GAINEKO KENKARI FISKALEI BURUZKO JARDUNALDIA <\/a><\/p>\n<p>Jardunaldia martxoaren 3an izango da, 12:00etan, Teams bilera-plataformaren bidez.&nbsp;Honako hauek hartuko dute parte: EQAko I+G+b teknikari koordinatzaile Alejandro Mart&iacute;nez D&iacute;az eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Berrikuntzaren Sustapeneko idazkari nagusi &Aacute;ngel P&eacute;rez Riveras.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: EQA<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 4 eta 5<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.apte.org\/oportunidades-digitales-futuro-agroalimentacion-medio-ambiente\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">WEB-MINTEGIA: NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN ETA INGURUMENAREN ETORKIZUNEKO AUKERA DIGITALAK<\/a><\/p>\n<p>Ekitaldi birtual hau tresna eta irtenbide digitalen hornitzaileentzat eta nekazaritzako elikagaien, basogintzaren eta ingurumenaren sektoreetan lan egiten duten Europa osoko enpresentzat da. Xedea da ezagutzen eta esperientzien trukea sustatzea, etorkizuneko joerei eta teknologiei buruzko informazioa ematea eta lankidetza sustatzea I+G, teknika- eta enpresa-esparruetan.&nbsp;&nbsp;Programak hitzaldiak eta tailerrak izango ditu, hizlari adituekin. Bertaratuek, halaber, aukera izango dute bi egunetan b2b bileretan parte hartzeko.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: DIVA partzuergoa, Enterprise Europe Network sarearekin lankidetzan.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 9<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/ris3euskadi.eus\/event\/formacion-programa-formativo-de-biociencias-salud\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">RIS3 PRESTAKUNTZA.<\/a><a href=\"http:\/\/ris3euskadi.eus\/event\/formacion-programa-formativo-de-biociencias-salud\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> OSASUNAREN BIOZIENTZIEI BURUZKO IKASTAROA<\/a><\/p>\n<p>Bitarteko agenteei eta Innobasqueren bazkideei dago zuzenduta. Osasunaren arloko eta, oro har, eskualdearen garapenaren arloko ikerketa- eta berrikuntza-jardueren garrantzia eta rola azpimarratuko dira. Biozientziaren sektoreak Euskadiko enpresei ematen dizkien aukerak jorratuko dira, bereziki COVID-19aren pandemiaren testuinguruan. Horrez gain, Euskadik arlo horretan dituen lehentasun estrategikoak ere ezagutaraziko dira, eta jarduera horiek osasun-sistema publikoan eta tokiko ingurunean (Euskadi) aurrera eramaten dituzten erakundeen sarearen berri emango da. Gainera, kasu praktikoak eta teknologia horiek Euskadiko enpresa industrialetan garatzeko laguntza-tresnak jorratuko dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Innobasque<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/es\/tecnologia\/horizonte-europa-oportunidades-para-la-idi-vasca\/?utm_source=ActiveCampaign&amp;utm_medium=email&amp;utm_content=Adi!+Horizonte+Europa+2021-2027+para+la+I+D+I+vasca,+y+jornadas+de+presentaci%C3%B3n+de+ayudas&amp;utm_campaign=ADI-19022021-es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HORIZON EUROPE JARDUNALDIA:<\/a><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/es\/tecnologia\/horizonte-europa-oportunidades-para-la-idi-vasca\/?utm_source=ActiveCampaign&amp;utm_medium=email&amp;utm_content=Adi!+Horizonte+Europa+2021-2027+para+la+I+D+I+vasca,+y+jornadas+de+presentaci%C3%B3n+de+ayudas&amp;utm_campaign=ADI-19022021-es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> AUKERAK EUSKADIKO I+G+B-RENTZAT<\/a><\/p>\n<p>Saioan Horizon Europe esparru-programa berriaren berritasun nagusiak aurkeztuko dira, baita nazioarteko I+G+b proiektuetan Euskadiko enpresen parte-hartzea sustatzeko mekanismoak ere. HORIZON EUROPE Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programa berria da 2021-2027 aldirako. Esparru Programa berri horrek aukera bikaina ematen dio Euskadiri nazioartean hazteko I+G+b sistema gisa.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroarekin (CDTI) lankidetzan<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 10<\/strong><\/p>\n<p><strong>RIS3 PRESTAKUNTZA. I+G+b KONTZEPTUEI BURUZKO IKASTAROA.<\/strong><\/p>\n<p>Bitarteko eragileentzat eta Innobasqueko bazkideentzat.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Innobasque<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 11<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/steam.eus\/es\/topaketak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">STEAM EUSKADI TOPAKETAK.<\/a><a href=\"http:\/\/steam.eus\/es\/topaketak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&nbsp;&ldquo;NOLA SUSTATU STEAM DIZIPLINEN ZEHARKAKOTASUNA IKASGELAN?<\/a><\/p>\n<p>STEAM Euskadi Topaketak prestakuntzaren arloko web-mintegien ziklo bat da, non STEAM hezkuntzako funtsezko gaiak jorratzen diren, besteak beste hainbat ikasgairen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo nola gehitu aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldiak izango dira, 17:30ean. UPV\/EHUren, Hezkuntzarako APPen Azokaren eta Don Boscoren (&ldquo;Una mano STEAM solidaria&#8221;) proiektuak aurkeztuko dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, Innobasquerekin lankidetzan.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 11, apirilak 15 eta maiatzak 13<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/fpe.hazi.eus\/datos\/files\/cursos\/664974229_4.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">WEB-MINTEGIA: PRESTAKUNTZA LANEKO MODU ETA TRESNA DIGITAL BERRIAK ERABILTZEN IKASTEKO, BERRIKUNTZA PROIEKTUAK LANKIDETZAREN BIDEZ DISEINATZEKO ETA DINAMIZATZEKO&nbsp;<\/a><\/p>\n<p>Hiru saioko ikastaro honetan tresna digitalak eta sareko kultura berri bat eskainiko dira, lankidetzako berrikuntza-proiektuak aktibatzen, diseinatzen, garatzen eta gauzatzen jarraitu ahal izateko.&nbsp;<a href=\"https:\/\/fpe.hazi.eus\/Fpe_prema\/prematriculacion.asp?param=664974229&amp;idioma=0\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Izen-ematea hemen.<\/a><\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Hazi<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.bbcollab.com\/collab\/ui\/session\/guest\/b2181394b9d74b37916678cc15292e2a\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EKONOMIA, ENPRESA ETA GENEROAREN V. JARDUNALDIAK:<\/a><a href=\"https:\/\/eu.bbcollab.com\/collab\/ui\/session\/guest\/b2181394b9d74b37916678cc15292e2a\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> EMAKUMEAK DIGITALIZAZIOAREN GARAIAN<\/a><\/p>\n<p>Digitalizazioari eta bere eraginei buruzko jardunaldia, aintzat hartuta genero-ikuspegia, eta, zehazki, telelanaren arrakala digitala deritzona, telelana&hellip;.&nbsp;Hainbat arlotako adituek hartuko dute parte, eta, horrela ikuspuntu akademikoak eta praktikoak izango dituzte, baita juridikoa, ekonomikoa eta enpresarena ere. Halaber, solasaldi bat egongo da parte-hartzaile guztiekin.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Irati Basoredo, Eider Larrazabal Astigarraga, Itziar Villafa&ntilde;ez P&eacute;rez, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saileko irakasle eta ikertzaileak<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 12<\/strong><\/p>\n<p><strong>RIS 3 EUSKADI. INGURUMEN-KALITATEA<\/strong><\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Innobasque<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 22<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bcamath.org\/en\/research\/job\/ic2021-02-postdoctoral-fellowship-in-evolutionary-multi-objective-optimization?utm_source=Lista+de+pruebas&amp;utm_campaign=81ca6d0e61-EMAIL_CAMPAIGN_2018_10_31_10_33_COPY_01&amp;utm_medium=email&amp;utm_term=0_6d334327fb-81ca6d0e61-157500214\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HELBURU ANITZEKO OPTIMIZAZIO EBOLUTIBOKO DOKTOREGO ONDOKO BEKA<\/a><\/p>\n<p>Matematika Aplikatuko Euskal Zentroa doktorego ondoko bekadun baten profila ari da bilatzen, helburu anitzeko optimizazio ebolutiboaren ikerketa arloan lan egiteko (errendimendu-adierazleak, paralelismoa, eskala handiko arazoak).&nbsp;Kontratuaren iraupena 2 urtekoa izango da. Ikertzaile gazteak ari dira bilatzen, doktoregoa amaituta dutenak kontratua hasi aurretik. Lehentasuna emango diote Konputazio Zientzietako eta horrekin lotutako alorretako doktoregoei.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: BCAM<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 25<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/steam.eus\/es\/topaketak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">STEAM EUSKADI TOPAKETAK.<\/a><a href=\"http:\/\/steam.eus\/es\/topaketak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&ldquo;STEAM HEZKUNTZA:<\/a><a href=\"http:\/\/steam.eus\/es\/topaketak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> BIZIKIDETZA ETA ANIZTASUNA LANTZEKO BIDEA&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>STEAM Euskadi Topaketak prestakuntzaren arloko web-mintegien ziklo bat da, non STEAM hezkuntzako funtsezko gaiak jorratzen diren, besteak beste hainbat ikasgairen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo nola gehitu aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldiak izango dira, 17:30ean. San Martin HLHIren proiektua (STEAM proiektua ikuspegi inklusibotik) eta Suspergintza Elkartearen proiektua (Haritu) aurkeztuko dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, Innobasquerekin lankidetzan.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 12tik 16ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.hannovermesse.de\/en\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HANNOVER MESSE 2021en EDIZIO DIGITALA<\/a><\/p>\n<p>Koronabirusaren pandemiak bizkortu egin du industriaren digitalizazioa, baina agerian utzi du, halaber, hornidura-kate globalen zaurgarritasuna. Nazioarteko industria inoiz ez bezalako astindua jasaten ari da. Honako hau da oinarrizko galdera:&nbsp;zer estrategia, neurri eta lankidetzak bermatuko dute industriaren lehiakortasuna? HANNOVER MESSE 2021en edizio digitalak emango ditu erantzunak apirilaren 12tik 16ra bitartean. Hura izango da, &#8220;Expo, Conferencias, Networking&#8221; bere hiru zutabeekin, nazioarteko industriaren topaketarako plataforma nagusia.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Hannover Messe<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilak 29<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.ptgaraia.eus\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GARAIA OPEN INNOVATION. 2. EDIZIOA.<\/a>. Garaia Teknologia Parkean.<\/p>\n<p>Garaia Open Innovation berrikuntza irekiaren esperientzia aitzindaria da, eta haren helburua da lankidetza-berrikuntzaren bidez negozio-aukera berriak sortzea, dibertsifikatzea eta euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea.&nbsp;&nbsp;Garaia Open Innovation-ek lankidetza-aukerak ahalbidetzen ditu, hain zuzen ere, euskal enpresen beharrei berariaz erantzuten dieten eta epe laburrean merkatura iritsiko diren produktuak, zerbitzuak eta negozio berriak sor ditzaketen aukerak.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p>Garaia Open Innovation-ek proposatzen du Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileek intereseko adierazpenak egin ditzatela, euskal enpresen beharrei erantzungo dieten teknologiak, jabetza intelektualeko aktiboak eta negozio-kontzeptuak proposatzeko.&nbsp;Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileen ekarpenak euskal enpresen artean zabalduko dira, eta enpresek haien teknologia- eta negozio-ahala ebaluatuko dute.&nbsp;Apirilaren 29an, batzar bat egingo da Garaia Teknologia Parkean, eta bertan izango dira bai euskal enpresak, bai Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileak, baldin eta haien proposamenak hautatu badira.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Mondragoneko Garaia Teknologia Parkea, Isea S. Coop-ekin lankidetzan<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.barrixe.com\/es\/ayudas-y-subvenciones\/servicio-de-diagnostico-de-propiedad-industrial\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INDUSTRIA-JABETZAREN DIAGNOSTIKO-ZERBITZU BERRIA<\/a><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.oepm.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">OEPMren<\/a> zerbitzua; enpresak dituen aktibo ukiezinen analisia egiten du, lehiakortasunean eta bereizkuntzan oinarritutako kudeaketa-estrategia bat ezartzea sustatzeko gomendioak eman ahal izateko.&nbsp;&nbsp;Industria Jabetzaren diagnostiko-zerbitzua izeneko zerbitzu berri honek Industria Jabetzaz (IJ) sentsibilizatzeko eta hartara hurbiltzeko tresna bat izan nahi du, Industria Jabetzaren eskubideak (IJE) erabiltzen ez dituzten edo modu eraginkorrean erabiltzen ez dituzten ETE berritzaileentzat eta enpresa-unitateentzat. Horrela, bi helburu lortzen dira: batetik, enpresa-sareek IJE-ei buruz duten ezagutza eta ulermena areagotzea, eta haien erabilera egokia sustatzea; eta, bestetik, IJE-en kudeaketa egokiaren garrantzia erakusten da, enpresak, txostenean jasotako gomendioetatik abiatuta, ekintza-plan eraginkor bat zehaztu ahal izan dezan eta etorkizuneko erabaki estrategikoak har ditzan.&nbsp;&nbsp;Zerbitzu horren kostua 894,70 &euro;-koa da, baina % 75era bitarteko dirulaguntzak daude. Horiek aldez aurretik eskatu behar dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 15era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/burdinola.com\/es\/premio_investigacion.aspx\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BURDINOLA IKERKETA-SARIAREN XVIII. EDIZIOA<\/a><\/p>\n<p>Burdinola Ikerketa Saria erreferentzia bat da ikerketaren profesionalen artean, eta haren irabazleen zerrendan Espainiako jarduera zientifikoko izen handiak agertzen dira.&nbsp;Edizio honetarako aukeratutako gaia Nanomedikuntza da: nanodiagnostikoa, medikuntza birsortzailea eta terapia pertsonalizatua. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna maiatzaren 15a izango da, eta ekainaren 15a baino lehen ezagutuko da epaimahaiaren erabakia, Burdinola Ikerketa Sariaren XVIII. edizioaren irabazlearen izenarekin.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Burdinola<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainak 15-17<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.expofoodtech.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">FOOD 4 FUTURE WORLD SUMMIT.<\/a>&nbsp;Bilbon<\/p>\n<p>Datozen urteetan, Bilbo izango da&nbsp;teknologia berrien, konponbideen eta automatizazio-sistema berrien bitartez elikaduraren eta edarien industria eraldatzeko <a href=\"https:\/\/www.expofoodtech.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Food 4 Future Wolrd Summit<\/a> berrikuntza-ekitaldiaren egoitza. Bizkaiko hiriburuan elikadura-sektoreko balio-kate guztiko profesionalak bilduko dira, industriaren eraldaketan mugarria izango diren konponbide teknologiko berriak, berrikuntzak eta joerak aurkezteko. Kongresu handiena da Europa mailan kontsumo-joera eta -ohitura berriak ezagutzeko, baita industria efiziente eta jasangarriagoa lortzeko kasu arrakastatsuak eta teknologiaren aplikazioak ezagutzeko ere. Hori guztia 280 aditu baino gehiagoren eskutik, foro bertikalen bitartez industria-segmentu bakoitzerako: Meat Forum, Beverage Forum, Bakery, Sea Food, Dairy eta Agro<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Azti<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainak 23 eta 24<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/research-innovation-days.ec.europa.eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">IKERKETARI ETA BERRIKUNTZARI BURUZKO EUROPAKO JARDUNALDIAK<\/a>&nbsp;<\/p>\n<p>Jardunaldien hirugarren edizioak <a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/info\/sites\/info\/files\/research_and_innovation\/strategy_on_research_and_innovation\/presentations\/horizon_europe_es_invertir_para_dar_forma_a_nuestro_futuro.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Horizon Europeren<\/a> hasiera ofiziala ekarriko du berekin, Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako programa berria 2021-2027 aldirako.&nbsp;Jardunaldien gaia lankidetza da; beraz, arlo guztietako profesional adituak bilduko dira loturak ezartzeko eta etorkizun distiratsuagoa sortzeko. Konferentziek bi eguneko iraupena izango dute, eta politikariak, ikertzaileak, enpresariak eta herritarrak elkartuko dituzte, eztabaidatzeko eta Europako ikerketa eta berrikuntzaren etorkizunari forma emateko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.&nbsp;&nbsp; Esteka honetan&nbsp;agertzen den txostenak I+G-ra eta berrikuntzara bideratutako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak jasotzen ditu.&nbsp; &nbsp; INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA Doako prestakuntza-moduluak honako esparru hauetan: negozio-eredu eta estrategiak, supply chain, talentua, negoziazio eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":16256,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-16657","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/16657","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/16657\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/16256"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16657"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16657"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=16657"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=16657"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}