{"id":16856,"date":"2021-05-24T00:00:00","date_gmt":"2021-05-23T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/trantsizio-berdeari-buruzko-webinarra-ozeanoaren-elkarrizketak-industria-konektatu-sariak-40-eta-gehiago\/"},"modified":"2023-11-16T13:39:54","modified_gmt":"2023-11-16T11:39:54","slug":"trantsizio-berdeari-buruzko-webinarra-ozeanoaren-elkarrizketak-industria-konektatu-sariak-40-eta-gehiago","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/trantsizio-berdeari-buruzko-webinarra-ozeanoaren-elkarrizketak-industria-konektatu-sariak-40-eta-gehiago\/","title":{"rendered":"Trantsizio berdeari buruzko Webinarra, Ozeanoaren Elkarrizketak, Industria Konektatu Sariak 4.0 eta gehiago"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"\/microsite\/te-ayudamos-a-innovar\/ayudas-a-la-innovacion\/\">Esteka honetan&nbsp;<\/a>agertzen den txostenak I+G-ra eta berrikuntzara bideratutako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak jasotzen ditu.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.elementsofai.com\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ADIMEN ARTIFIZIALAREN ARLOKO PRESTAKUNTZA SUSTATZEKO &ldquo;AA ELEMENTUAK&rdquo; SAREKO IKASTAROA<\/a><\/p>\n<p>Xedea da Espainiako herritarrek AAri buruz duten ezagutza-maila handitzea, sarean egiten den doako ikastaro baten bidez, herritar guztientzat zabalik dagoena. Halaber, ikastaro horri esker, 170 herrialdetako 650.000 pertsonak baino gehiagok jaso dute prestakuntza. Ikastaroa gaztelaniara itzuli da Europako Batzordearen laguntzari esker.<\/p>\n<p>Antolatzailea: Espainiako Gobernua<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.donostiasustainabilityforum.eus\/eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">DONOSTIA SUSTAINABILITY FORUMen BIGARREN EDIZIOA<\/a><\/p>\n<p>Donostia Sustainability Forum iraunkortasunari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko zabalik dagoen plataforma da, diziplina arteko ikuspegia duena.<\/p>\n<p>Antolatzailea: EHUren udako ikastaroak<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.ptgaraia.eus\/eu\/parque-tecnologico-garaia-vuelve-con-la-tercera-edicion-del-mes-de-innovacion-en-personas\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">PERTSONEN BERRIKUNTZAREN HILABETEA<\/a>. NOLA GIDATU BALIO PARTEKATUEKIN SUSTATUTAKO ERAKUNDEAK?<\/p>\n<p>Garaia Teknologia Parkea pertsonen berrikuntza-agertoki bihurtu da berriz ere. Bertan, hainbat profesionalek, hainbat diziplinatatik, tresnak, hausnarketa eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte erakundeok bizi ditugun egoeretarako, pertsonen kudeaketari, talentuari, adimen emozionalari eta lidergoari dagokienez.&nbsp;Maiatzean, asteartero, talentuaren kudeaketari, adimen emozionalari eta pertsonen eta erakundeen eraldaketa kulturalari lotutako jardunaldiak eta tailerrak egingo dituzte, hainbat ikuspegitatik.&nbsp;EQUILIAk, Judith Castillo kide sortzaile, aholkulari eta eraldaketa kulturaleko eta estrategia-kultura integrazioko coacharen bitartez, tresnak proposatzen dizkigu erakunde baten balioak (kultura) ukigarri egiteko, erakundearen eboluziorako mapa bat marrazten dutenak:\u202f&ldquo;&iquest;C&oacute;mo liderar organizaciones impulsadas por valores compartidos?&rdquo; (Nola gidatu balio partekatuekin sustatutako erakundeak?).\u202f&nbsp;<\/p>\n<p>Antolatzailea: Garaia Teknologia Parkea<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzak 25<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/analitica.innobasque.eus\/cn\/abeyr\/PCTI2030?_cldee=YWVpZ3VyZW5AaW5ub2Jhc3F1ZS5ldXM=&amp;recipientid=contact-5c2c087653aeeb11810300155dfa6506-c33b5003fb484a898a4eb2abedf03dbf&amp;esid=28ca3917-8ab4-eb11-8103-00155dfa6506\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE AURKEZPENA:<\/a><a href=\"http:\/\/analitica.innobasque.eus\/cn\/abeyr\/PCTI2030?_cldee=YWVpZ3VyZW5AaW5ub2Jhc3F1ZS5ldXM=&amp;recipientid=contact-5c2c087653aeeb11810300155dfa6506-c33b5003fb484a898a4eb2abedf03dbf&amp;esid=28ca3917-8ab4-eb11-8103-00155dfa6506\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> ZTBP 2030<\/a><\/p>\n<p>Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako ordezkariak, Cristina Uriartek, Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideei Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plan berria (ZTBP 2030) aurkeztuko die. Jardunaldia online formatuan egingo da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzak 25<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/docs.google.com\/forms\/d\/e\/1FAIpQLSci8uKuK6jeZmRKJFeVCycNVLsky3MRP5-4RqNbJ31rWMEV2A\/viewform\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">TAILERRA:<\/a><a href=\"https:\/\/docs.google.com\/forms\/d\/e\/1FAIpQLSci8uKuK6jeZmRKJFeVCycNVLsky3MRP5-4RqNbJ31rWMEV2A\/viewform\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> TALENTUA GARATZEKO FUNTSEZKO ADIMEN EMOZIONALA<\/a><\/p>\n<p>Zuri&ntilde;e Altubek &ldquo;La inteligencia emocional clave en el desarrollo del talento&rdquo; (Talentua garatzeko funtsezko adimen emozionala) tailerra emango du, non egungo lan-ingurunean talentua indartzearen garrantzia azalduko duen.<\/p>\n<p>Antolatzailea: Garaia Teknologia Parkea<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzak 25<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/mailchi.mp\/washington.oecd.org\/greentransition-fair-equitable-recovery\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">WEB-MINTEGIA:<\/a><a href=\"https:\/\/mailchi.mp\/washington.oecd.org\/greentransition-fair-equitable-recovery\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&nbsp;COVID-19tik ATERATZEN.<\/a><a href=\"https:\/\/mailchi.mp\/washington.oecd.org\/greentransition-fair-equitable-recovery\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> TRANTSIZIO BERDEA:<\/a><a href=\"https:\/\/mailchi.mp\/washington.oecd.org\/greentransition-fair-equitable-recovery\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> SUSPERRALDI JUSTUA ETA ZUZENA<\/a><\/p>\n<p>COVID-19aren krisiak desberdintasunaren eta ingurumenaren degradazioaren erronka bikoitzari aurre egiteko premia handitu du. Gobernuek COVID-19tik berreskuratzeko prozesuaren erdigunean trantsizio ekologikoa jarri dutenez, funtsezkoa da ingurumenaren degradazioa lantzen duten etorkizuneko politikak ingurumenean eta pertsonetan oinarrituta egotea. Hori bereziki garrantzitsua da giza kapitalean inbertitzeko; lan-merkatuko politika aktiboen, ondo orientatutako diru-sarreren neurrien eta lan-birkokapena errazteko gaitasunaren hobekuntzaren bidez. Web-mintegi honetan eztabaidatuko da gobernuek nola aplika ditzaketen politikak trantsizio ekologiko baten kostuak modu uniformean banatzeko. Horretarako, ingurumenaren degradazioaren kaltea neurriz kanpo pairatzen dutenei erreparatuko die. ELGAk duela gutxi egin duen txostenaren datuetan eta analisian (&ldquo;Desberdintasunen eta ingurumenaren arteko lotura&rdquo;) oinarrituko da.<\/p>\n<p>Antolatzaileak: ELGA eta ACRL<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzak 25<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.ptgaraia.eus\/eu\/parque-tecnologico-garaia-vuelve-con-la-tercera-edicion-del-mes-de-innovacion-en-personas\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">PERTSONEN BERRIKUNTZAREN HILABETEA<\/a>.&nbsp;TALENTUA GARATZEKO FUNTSEZKO ADIMEN EMOZIONALA<\/p>\n<p>Garaia Teknologia Parkea pertsonen berrikuntza-agertoki bihurtu da berriz ere. Bertan, hainbat profesionalek, hainbat diziplinatatik, tresnak, hausnarketa eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte erakundeok bizi ditugun egoeretarako, pertsonen kudeaketari, talentuari, adimen emozionalari eta lidergoari dagokienez.&nbsp;Maiatzean, asteartero, talentuaren kudeaketari, adimen emozionalari eta pertsonen eta erakundeen eraldaketa kulturalari lotutako jardunaldiak eta tailerrak egingo dituzte, hainbat ikuspegitatik.&nbsp;Pertsonen berrikuntzaren hilabeteari amaiera emateko, Zuri&ntilde;e Altubek &ldquo;Talentua garatzeko funtsezko adimen emozionala&rdquo; tailerra emango du, non egungo lan-ingurunean talentua indartzearen garrantzia azalduko duen.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p>Antolatzailea: Garaia Teknologia Parkea<\/p>\n<p><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><strong>Maiatzak 25<\/strong><\/p>\n<p><strong>SAREKO MAHAI-INGURUA: 2030: ZIURGABETASUNAREN AURREAN JOKATZEKO ERANTZUNAK<\/strong><\/p>\n<p>Nola egiten diete aurre erakunde eta profesionalek maila guztietan gertatzen ari diren aldaketei? Bere azken liburuan (<em>2030: Viajando al fin del mundo tal como lo conocemos<\/em>), Mauro Guill&eacute;nek ustekabeko hainbat gertakari harrigarri aurreratzen ditu eta nagusitzen ari diren tendentziak aztertzen ditu. Sareko mahai-inguru honetan, Guill&eacute;nek alboko pentsamenduan oinarritutako gomendioak proposatuko ditu, atze-haizeak aprobetxatzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Manager Focus by PMP<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzak 26<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.ptgaraia.eus\/eu\/encuentro-b2b-digital-energy-euskadi\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">TOPAKETA: B2B DIGITAL ENERGY EUSKADI<\/a><\/p>\n<p>DISRUPTIVE Espainiako Plataforma Teknologikoak, zeinak teknologia digital disruptiboenak sustatzen dituen, B2B Digital Energy EUSKADI &ndash; II. topaketa B2B PTE DISRUPTIVE topaketara gonbidatzen zaitu.&nbsp;Topaketan, energiaren sektorean teknologia digital disruptiboak erabiltzen dituzten Euskadiko enpresa eta erakundeak izango dira protagonista.&nbsp;Erakunde horiek bakarrik argitaratu ahal izango dituzte profilak, eta, gero, estatu osoko erakundeek aldebiko bilerak eskatu ahal izango dizkiete.<\/p>\n<p>Antolatzailea: Disruptive Espainiako Plataforma Teknologikoa&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzak 25-26<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.weforum.org\/events\/virtual-ocean-dialogues-2021\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">OZEANOAREN ELKARRIZKETA BIRTUALAK<\/a><\/p>\n<p>Munduko Ekonomia Foroak, &lsquo;Friends for the Ocean Action&rsquo; erakundeak eta Nazio Batuen ozeanoen ordezkariak antolatutako sareko kongresu honen helburua da ozeanoen politikak berritu eta hobetzea, eta horretarako gobernuetako ordezkarien eta enpresen, zientziaren eta hezkuntzaren munduko buruzagien presentzia izango du. Saioak publikoarentzat irekita egongo dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: WEF, Friends for the Ocean Action eta NBE<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzak 26<\/strong>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.qepea.eus\/congresos\/2021\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&nbsp;ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO KUDEAKETA AURRERATUARI BURUZKO VIII. KONGRESUA<\/a>.&nbsp;Gasteizen<\/p>\n<p>Kongresua formatu semipresentzialean (hibridoa) egingo da aurten, &ldquo;sektore publikorako abangoardiako adimenak&rdquo; izenburupean. Izan ere, administrazio publikoak egoera aldakor batera egokitu behar dira, eta, horregatik, kongresua &ldquo;input&rdquo; garrantzitsua da erakundeak osatzen dituzten pertsonek ikasi eta garapena lortzeko. Horren adibide dira hiru konferentzia magistral eta Europa Jauregian (Gasteiz) egindako erakunde publikoen sei kasu arrakastatsu, administrazioak hobetzen eta mota guztietako erakunde eta pertsonentzat ezagutza eta hausnarketa sortzen laguntzeko.&nbsp;Silvia Lealekin batera, aldaketa teknologikoa nola aprobetxatu aztertuko dugu gure erakundeetan berritzeko. Horretaz aparte, Donna Pacek sormenaren mugak bisitatzen lagunduko digu, horiek nola gainditu ikasteko. Azkenik, Pilar Jeric&oacute;k adimen emozionalak kudeaketan duen garrantzia aztertuko du.&nbsp;Bere aldetik, euskal administrazioetan hainbat kasu arrakastatsu ditugu. Kasu horiek EJIEk, HAEE-ek, LANTIKek, OSAKIDETZAk, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak aurkeztu dituzte.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Q-epea,&nbsp;Ararteko,&nbsp;Durango Udala,&nbsp;Arabako Foru Aldundia,&nbsp;EJIE,&nbsp;Osakidetza,&nbsp;Eusko Jaurlaritza eta&nbsp;Euskalit<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzak 27<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eur03.safelinks.protection.outlook.com\/?url=https%3A%2F%2Fwww.ekonomistak.eus%2FEventos%2FInscripcion.aspx%3FIdMenu%3D408952e1-eb5f-47a0-ba1e-18a60fb5f865%26Cod%3Dee042b8d-7e81-4fb8-96db-fb7d4c2db2a9%26Idioma%3Deu-ES%26utm_source%3Dekonomistak%26utm_campaign%3D0525b65144-ATENEO%3A%2BMiguel%2BUnamuno_COPY_01%26utm_medium%3Demail%26utm_term%3D0_1e01ffc880-0525b65144-358689297&amp;data=04%7C01%7C%7Cc75df1e1b1154eec776c08d920dd9f69%7C19486e0138864be9838a6da13d9e8aad%7C1%7C0%7C637576958504927214%7CUnknown%7CTWFpbGZsb3d8eyJWIjoiMC4wLjAwMDAiLCJQIjoiV2luMzIiLCJBTiI6Ik1haWwiLCJXVCI6Mn0%3D%7C1000&amp;sdata=9z4LqIzRZyRaazENiNCvWPVPuqN4z0PczkWhvk7jgf0%3D&amp;reserved=0\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">WEB-MINTEGIA:<\/a><a href=\"https:\/\/eur03.safelinks.protection.outlook.com\/?url=https%3A%2F%2Fwww.ekonomistak.eus%2FEventos%2FInscripcion.aspx%3FIdMenu%3D408952e1-eb5f-47a0-ba1e-18a60fb5f865%26Cod%3Dee042b8d-7e81-4fb8-96db-fb7d4c2db2a9%26Idioma%3Deu-ES%26utm_source%3Dekonomistak%26utm_campaign%3D0525b65144-ATENEO%3A%2BMiguel%2BUnamuno_COPY_01%26utm_medium%3Demail%26utm_term%3D0_1e01ffc880-0525b65144-358689297&amp;data=04%7C01%7C%7Cc75df1e1b1154eec776c08d920dd9f69%7C19486e0138864be9838a6da13d9e8aad%7C1%7C0%7C637576958504937168%7CUnknown%7CTWFpbGZsb3d8eyJWIjoiMC4wLjAwMDAiLCJQIjoiV2luMzIiLCJBTiI6Ik1haWwiLCJXVCI6Mn0%3D%7C1000&amp;sdata=z%2FULzFX%2BGx3cowJUzfMgpsKxifJI5sAGGAIzM9Lnz1Y%3D&amp;reserved=0\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> EAEko BERRIKUNTZA-SISTEMAREN ERRONKAK (EUSKARAZ)<\/a><\/p>\n<p>Euskarazko web-mintegi honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko berrikuntza-sistema Europar Batasunekoarekin, Alemaniakoarekin eta Espainiakoarekin alderatuko da, haren indargune eta ahulguneak ezagutzeko eta haien inguruan hausnartzeko. Azterketarako 2018ko berrikuntza-inkestaren datuak erabiliko dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Ekonomisten Euskal Elkargoa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 4ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.lamoncloa.gob.es\/serviciosdeprensa\/notasprensa\/agricultura\/Paginas\/2021\/040521-mujeres_rurales.aspx?gfe=1\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">LANDAKO EMAKUMEENTZAKO BERRIKUNTZAREN BIKAINTASUN-SARIAK<\/a><\/p>\n<p>Sari horiekin ikusgarritasuna eman nahi zaio emakumeen gure landa-ingurunean egiten duten lanari, baita eskualde horien garapenean egiten duten funtsezko ekarpenari ere, askotan landako dibertsifikazio ekonomikoarekin, berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin lotuta dauden proiektuak abian jarrita; hiru ekimen sarituko dira, 18.000, 12.000 edo 7.500 eurorekin.<\/p>\n<p>Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 4an amaituko da.<\/p>\n<p>Antolatzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 11ra arte<\/strong><\/p>\n<p>INDUSTRIA CONECTADA 4.0 SARI NAZIONALAK<\/p>\n<p>Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak Industria Conectada 4.0 sari nazionalen hirugarren edizioa iragarri du, zeinaren helburua baita digitalizazio-proiektu azpimarragarriak dituzten enpresa industrialen merituak aintzatestea.<\/p>\n<p>Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 11n amaituko da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 15era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/growth\/smes\/supporting-entrepreneurship\/enterprise-promotion-awards_en\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESA SUSTAPENERAKO EUROPAKO SARIEN XV. EDIZIOA<\/a><\/p>\n<p>Enpresa Sustapenerako Europako Sarien (EEPA) 15. edizioa irekia dago EBko estatu kide guztietako administrazio publikoek, elkarte publiko-pribatuek eta enpresa-erakundeek parte har dezaten.&nbsp;EEPA 2021 sariak sei kategoriatan banatzen dira:&nbsp;<\/p>\n<p>1.- Enpresa-espirituaren sustapena.&nbsp;<\/p>\n<p>2.- Enpresa-prestakuntzan inbertsioa.&nbsp;<\/p>\n<p>3.- Enpresa-ingurunearen hobekuntza eta eraldaketa digitalerako babesa.&nbsp;<\/p>\n<p>4.- Enpresen nazioartekotzearen babesa.&nbsp;<\/p>\n<p>5.- Trantsizio iraunkorrerako laguntza.&nbsp;<\/p>\n<p>6.- Enpresa-ekimen arduratsua eta integratzailea.<\/p>\n<p>Deitzailea: Europako Batzordea, Barne Merkatuko, Industriako, Ekintzailetzako eta ETE-etako Zuzendaritza Nagusiaren bidez.&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 21era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ingenieria.deusto.eus\/cs\/Satellite\/ingenieria\/eu\/ada-byron-saria-1\/oinarriak?cambioidioma=si\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EMAKUME TEKNOLOGOARI ADA BYRON VIII. SARIRAKO HAUTAGAITZAK AURKEZTEA<\/a><\/p>\n<p>Ekainaren 21era arte aurkeztu ahal dira sari honetarako hautagaitzak, eta urrian banatuko da. Horren bidez, emakumeen artean I+G arloko bokazioak sustatzeko zientziaren eta teknologiaren arloan emakumeek egiten duten lana ikusarazten da. Bi kategoria daude: absolutua eta gazteena (35 urte baino gutxiago dituztenentzat). Zortzigarren edizio hau estatu-mailakoa da, baina beste batzuk ere egiten dira Mexikon, Argentinan, Uruguain eta Kolonbian.<\/p>\n<p>Deitzailea: Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea, Microsoften, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Danobatgroupen eta Emakunderen (Emakumearen Euskal Erakundea) laguntzarekin eta BasqueHealthCluster eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren babesarekin.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 23ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/space-economy.esa.int\/global-space-markets-challenge\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GLOBAL SPACE MARKETS CHALLENGE<\/a><\/p>\n<p>Global Space Markets Challenge erronkaren helburua da eskatzaile guztien artean sektore espazialeko sei ETE hautatzea (3 <em>upstream<\/em> eta 3 <em>dowstream<\/em>), nazioartekotze-plan onenak eta sendoenak dituztenak euren produktu eta zerbitzuentzat.<\/p>\n<p>Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 23an amaituko da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Europako Espazio Agentzia (ESA)<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 30era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bcamath.org\/en\/research\/job\/phd-position-for-h2020-project-astrotech?utm_source=Lista+de+pruebas&amp;utm_campaign=459c5bf555-EMAIL_CAMPAIGN_2018_10_31_10_33_COPY_01&amp;utm_medium=email&amp;utm_term=0_6d334327fb-459c5bf555-157500214\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BCAM ZENTROA 15 IKERLARI ARI DA BILATZEN &lsquo;ASTROTECH&rsquo; PROIEKTURAKO<\/a><\/p>\n<p>&lsquo;Astrotech&rsquo; proiektuaren helburua da aitzindariak izatea ingeniaritza glialaren arloan, eta garun osasuntsu eta gaixoetan astrozitoak aztertu eta maniplkatzeko tresnak garatzea.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Matematika Aurreratuen Euskal Zentroa<\/em><\/p>\n<p><em>&nbsp;<\/em><\/p>\n<p><strong>Ekainak 1<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eventos.cdti.es\/ES\/JornadaInformativa_Cluster1_Salud\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE JARDUNALDIA:<\/a><a href=\"https:\/\/eventos.cdti.es\/ES\/JornadaInformativa_Cluster1_Salud\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HORIZON EUROPEREN OSASUN-KLUSTERRA<\/a><\/p>\n<p>Carmen Laplazarekin lankidetzan, Berrikuntzako Ikerketako Zuzendaritza Orokorreko Health Innovations and Ecosystems unitateko (DG RTD) burua, Horizon Europeren osasun-klusterra eta lehen bi urteetarako aukerak aurkeztuko dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: CDTI eta ISCIII<\/em><\/p>\n<p><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><strong>Ekainak 1<\/strong><\/p>\n<p>WEB-MINTEGIA: MARIE SKLODOWSKA CURIE FINANTZAKETA-PROGRAMA<\/p>\n<p>Ikerbasque eta EHUk Marie Sklodowska Curie-Individual Fellowships finantzaketa-programari buruzko web-mintegi bat antolatu dute, diziplina zientifiko guztietako emakume ikertzaileen garapen profesionala eta prestakuntza babesteko helburuarekin.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Ikerbasque eta UPV\/EHU<\/em><\/p>\n<p><em>&nbsp;<\/em><\/p>\n<p><strong>Ekainak 1 eta 2<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/digital-strategy.ec.europa.eu\/en\/policies\/leading-digital-decade\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE EKITALDIA:<\/a><a href=\"https:\/\/digital-strategy.ec.europa.eu\/en\/policies\/leading-digital-decade\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> EUROPA DIGITALA 2021<\/a><\/p>\n<p>Bi egunetan zehar, Europako Batzordeak eta Europar Batasuneko Kontseiluko Presidentetza portugaldarrak Europak 2030ari begira dituen digitalizazio-erronkak eta horiei aurre egiteko modua azalduko ditu.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Europako Batzordea eta EBko Kontseilua<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainak 3<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ekut.eus\/eu\/smart-cities-mugikortasun-adimenduna-oline\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE JARDUNALDIA:<\/a><a href=\"https:\/\/ekut.eus\/eu\/smart-cities-mugikortasun-adimenduna-oline\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> SMART CITIES &#8211; MUGIKORTASUN ADIMENDUNA<\/a><\/p>\n<p>Jardunaldi horretan honako hauek jorratuko dira: hiri adimendunetako mugikortasuna, eskari energetikoaren kudeaketa, ibilgailu konektatuak, aparkalekuen kudeaketa, mikromugikortasuna eta garraio-azpiegitura.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Spri eta Eusko Jaurlaritza<\/em><\/p>\n<p><em>&nbsp;<\/em><\/p>\n<p><strong>Ekainak 8<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eacp-aerospace-2021.b2match.io\/?utm_source=ActiveCampaign&amp;utm_medium=email&amp;utm_content=Adi!+Abiertas+las+ayudas+para+las+nuevas+ideas+de+negocio,+la+ciberseguridad+y+la+transformaci%C3%B3n+digital+de+tu+empresa&amp;utm_campaign=ADI-01042021-es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EACP VIRTUAL B2B &#8211; APLIKAZIO ETA TEKNOLOGIA AEROESPAZIALAK<\/a><\/p>\n<p>B2B topaketa birtualek Europako herrialde eta aliatu ugari bilduko dituzte, eta industria aeronautikoaren eta espazialaren balio-kate osoko erakundeei aukera emango diete harreman baliotsuak eratzeko eta nazioarteko lankidetzaren alderdi berriak ezagutzeko, I+G+b proiektuak garatzeko xedearekin.&nbsp;<\/p>\n<p>Antolatzaileak: Enterprise Europe Network, Spri, Eusko Jaurlaritza, Hegan eta European Aerospace Cluster<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainak 8<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eic.ec.europa.eu\/events\/european-capital-innovation-awards-2021-discover-how-your-city-can-apply-and-win-one-6_en\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&lsquo;EUROPAKO BERRIKUNTZA-HIRIBURUA 2021&rsquo; SARIAK:<\/a><a href=\"https:\/\/eic.ec.europa.eu\/events\/european-capital-innovation-awards-2021-discover-how-your-city-can-apply-and-win-one-6_en\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">WEB-MINTEGIA<\/a><\/p>\n<p>Web-mintegi honetan, Europako Berrikuntza Batzordeak eta ETE-en Agentzia Exekutiboak (EISMEA) Europako hiriek 2021eko berrikuntza-hiriburu bihurtzeko bete behar dituzten irizpideak aurkeztuko dituzte.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Europako Berrikuntza Batzordea eta EISMEA<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 8tik 10era<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.advancedfactories.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ADVANCED FACTORIES<\/a>. Bartzelonan.<\/p>\n<p>Advanced Factories industriako liderrentzako eta ETE-entzako berrikuntza-ekitaldia da. Automobilgintzaren, elikaduraren, aeronautikaren, trengintzaren, osasunaren, siderurgiaren, ehungintzaren eta energiaren sektoreko profesionalek hitzordu paregabe honetara bertaratzeko interesa agertu dute. Bertan, bazkide industrialak topatzeaz gain, lantegi aurreratuak eta produktiboak lortzeko azken berrikuntzak aurkitzeko aukera izango dute. Advanced Factoriesek Bartzelonako CCIBn aurkeztuko ditu industria-automobilgintzako, robotikako, Digital Manufacturing eta 3D Printing arloetako, Adimen Artifizialeko, Digital Twineko, Integrazio-sistemetako eta 4.0. industriarekin lortutako alderdi guztietako azken soluzioak. Hori guztia 280 enpresa erakusleren eskutik; horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Omron, Bosch-Rexroth, Schneider-Electric, Accenture, Beckhoff, HP, Infaimon, Telef&oacute;nica, Kuka, Siemens, Weidmuller, T-Systems, Tecnalia, Logitek, Festo, Universal Robots, Wonderware, Schaeffler, Sicnova, IFM Electronic, Murrelektronik eta Eurecat&nbsp;Xavier Ferr&agrave;s, Faouzi Grebici edo Isabella Zackzek bezalako adituek automatizazioari eta robotikari esker industriaren lehiakortasunean egon diren arrakasta-kasuen eta hobekuntza-esperientzien berri emango dute Industry 4.0 Congress delakoan.<\/p>\n<p>Antolatzailea: Nebext<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainak 8-15<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/bbkopenscience.com\/eu\/open-call-2021-edizioa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BBK OPEN SCIENCE FEST 2021<\/a><\/p>\n<p>BBK Open Science Fest 2021 zientzia-jaialdia. Bertan, aukera dago zientzia irekia eta parte-hartzailea eta horrek mundu hobea eta iraunkorragoa lortzeko eragile gisa sortzen dituen aukerak ezagutzeko, partekatzeko eta gozatzeko. Kultura zientifikoko topaketa da, eta herritarren partaidetza funtsezkoa da.&nbsp;Jaialdia BBK Kunaren herritarren partaidetza sustatzeko ildoaren barruan dago. Halaber, edizio honetan bizitzan, herritarren zientzian, komunitateko zientzian eta gizarte-berrikuntzan oinarritzen da.&nbsp;<\/p>\n<p>Antolatzailea: BBK Kuna<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainak 15-17<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.expofoodtech.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">FOOD 4 FUTURE WORLD SUMMIT.<\/a>&nbsp;Bilbon.<\/p>\n<p>Datozen urteetan, Bilbo izango da&nbsp;teknologia berrien, konponbideen eta automatizazio-sistema berrien bitartez elikaduraren eta edarien industria eraldatzeko&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.expofoodtech.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Food 4 Future Wolrd Summit<\/a> berrikuntza-ekitaldiaren egoitza. Bizkaiko hiriburuan elikadura-sektoreko balio-kate guztiko profesionalak bilduko dira, industriaren eraldaketan mugarria izango diren konponbide teknologiko berriak, berrikuntzak eta joerak aurkezteko. Kongresu handiena da Europa mailan kontsumo-joera eta -ohitura berriak ezagutzeko, baita industria efiziente eta jasangarriagoa lortzeko kasu arrakastatsuak eta teknologiaren aplikazioak ezagutzeko ere. Hori guztia 280 aditu baino gehiagoren eskutik, foro bertikalen bitartez industria-segmentu bakoitzerako: Meat Forum, Beverage Forum, Bakery, Sea Food, Dairy eta Agro<\/p>\n<p>Antolatzailea: Azti<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainak 23 eta 24<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/research-innovation-days.ec.europa.eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">IKERKETA ETA BERRIKUNTZARI BURUZKO EUROPAKO JARDUNALDIAK<\/a>&nbsp;<\/p>\n<p>Jardunaldien hirugarren edizioak <a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/info\/sites\/info\/files\/research_and_innovation\/strategy_on_research_and_innovation\/presentations\/horizon_europe_es_invertir_para_dar_forma_a_nuestro_futuro.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Horizon Europeren<\/a> hasiera ofiziala ekarriko du berekin, Europar Batasunaren Ikerketa eta Berrikuntzako programa berria 2021-2027 aldirako.&nbsp;Jardunaldien gaia lankidetza da; beraz, arlo guztietako profesional adituak bilduko dira loturak ezartzeko eta etorkizun distiratsuagoa sortzeko. Konferentziek bi eguneko iraupena izango dute, eta politikariak, ikertzaileak, enpresariak eta herritarrak elkartuko dituzte, eztabaidatzeko eta Europako ikerketa eta berrikuntzaren etorkizunari forma emateko.<\/p>\n<p>Antolatzailea: Europako Batzordea<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainak 23 eta 24<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/research-and-innovation\/en\/events\/upcoming-events\/research-innovation-days\/workshops\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">TAILERRAK: &lsquo;RESEARCH AND INNOVATION DAYS&rsquo;<\/a><\/p>\n<p>Tailer espezifikoak izango dira, Europa osoko eta beste toki batzuetako parte-hartzaileekin ikerketaren eta berrikuntzaren inguruan eztabaidatzeko. Gainerakoekin ikastea, sare berriak sortzea eta gure erronka globalentzako konponbideak bilatzeko lankidetzan aritzea dira helburuak.<\/p>\n<p>&nbsp;<em>Antolatzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p><em>&nbsp;<\/em><\/p>\n<p><strong>Ekainak 25<\/strong><\/p>\n<p>WEB-MINTEGIA: ZAINTZA PROSPEKTIBOA AZARO FUNDAZIOAREKIN<\/p>\n<p>Azaro Fundazioak azalduko du nola egiten duen zaintza lehiakorra eta prospektiboa erakundeak.<\/p>\n<p>Antolatzaileak: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia eta Azaro Fundazioa<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainak 25-27<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/hopin.com\/events\/hack-and-disrupt\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HACK &amp; DISRUPT!-EN 1. EDIZIOA<\/a><\/p>\n<p>Nazioartean fintechean eta insurtechean oinarritutako lehenengo hackatoia da, eta, bereziki, finantza jasangarrien esparrura zuzenduta dago.&nbsp;Xedea da pertsona ekintzaileak eta enpresak lotzea finantzak eta aseguruak berrirudikatzeko, digitalizazioaren bidez. Horretarako, partaideek Kutxabank Segurosek, Kutxabankek, Lagun Arok, Laboral Kutxak eta Renta4-k proposatutako benetako 5 erronka gainditu beharko dituzte.&nbsp;Ekitaldia nazioartean egingo da, eta hibridoa izango da. Atal presentziala <a href=\"http:\/\/bbfaktoria.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Bilbao Berrikuntza Faktorian<\/a> egingo da. Birtuala, berriz, plataforma teknologiko batean. Bertan, streaming bidez, irekiera eta itxiera jarraituko ahalko dira, baita aurkezpenak ere. &nbsp;Talde irabazleek lau sari jaso ahalko dituzte: bidaia bat Suitzara, bertako fintech eta insutech ekosistemak eta sektoreko startup liderrak ezagutzeko; BBF Fintech inkubazio-programan parte hartzea; Insurtech berrikuntza irekiaren programan parte hartzea eta sarbide zuzena Suitzako F10 azeleragailuaren inkubazio-programan parte hartzeko azken elkarrizketarako.&nbsp;BBF Fintech finantzen eta teknologiaren inguruko negozio berrien inkubagailu bat da, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak sustatzen dutena, eta Dominion partner teknologiko gisa duena.<\/p>\n<p>Antolatzaileak:&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.bolsasymercados.es\/esp\/Home\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>BME<\/em><\/a>&nbsp;eta&nbsp;<a href=\"https:\/\/beaz.bizkaia.eus\/index.php?option=com_content&amp;view=article&amp;id=136&amp;Itemid=336&amp;lang=eu-es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>BBF Fintech<\/em><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.ciencia.gob.es\/portal\/site\/MICINN\/menuitem.edc7f2029a2be27d7010721001432ea0\/?vgnextoid=e22cf9b64d049710VgnVCM1000001d04140aRCRD&amp;vgnextchannel=4346846085f90210VgnVCM1000001034e20aRCRD&amp;lang_choosen=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">2021eko BERRIKUNTZA ETA DISEINU SARI NAZIONALEN DEIALDIA<\/a><\/p>\n<p>Espainian berrikuntzaren eta diseinuaren arloan ematen diren sari garrantzitsuenak dira. Espainiaren garapen ekonomiko eta sozialaren alde egiten duten profesional eta enpresen lana saritzeko sortu dira.<\/p>\n<p>Hautagaitzak aurkezteko epea joan den maiatzaren 7an ireki zen, eta uztailaren 8an amaitzen da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Uztailaren 16ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"\/microsite\/global-innovation-day-2021\/\">GLOBAL INNOVATION DAY 2021 EGUNAREN BERRIKUNTZA-KASU PRAKTIKOEN DEIALDIA<\/a><\/p>\n<p>Aurten, Global Innovation Day delakoaren kasu arrakastatsuen deialdiak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatuak, eraldaketa digitala, iraunkortasuna eta konpromiso soziala izango ditu ardatz. Berrikuntzaren Euskal Agentziak aldaketa-garaiei arrakastaz aurre egiteko balio izan duten sei konponbide berritzaile, negozio-eredu eta proiektu bilatzen ditu.&nbsp;Mota guztietako euskal erakundeei zuzenduta dago, haien izaera, tamaina edo jarduera-sektorea edozein dela ere: enpresak, ikerketa eta garapeneko eragileak, I+G+b arlokoak, elkarteak, ikastetxeak, talde zibiko-sozialak eta administrazio publikoak. Aurkeztutako kasuak azken hiru urteetan (2019-2021) abian jarritakoak izan beharko dira. Erakunde interesdunek modu labur eta errazean aurkeztu beharko dute beren praktika berritzailea <a href=\"https:\/\/mapa.innobasque.eus\/formulario-casos-practicos-gid21?_cldee=YnBhcmRvQGlubm9iYXNxdWUuZXVz&amp;recipientid=contact-3da7671b95d6e61180cf00155dfa6506-a5d9e74b55d5497c8d4d7aa59b37c139&amp;utm_source=ClickDimensions&amp;utm_medium=email&amp;utm_campaign=GID21&amp;esid=bbba1fdf-158e-eb11-8103-00155dfa6506\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">inprimaki<\/a> honen bidez. Hautatutako jarduera guztiak Innobasqueko Kasu Praktikoen Bankuan sartuko dira.&nbsp;Aukeratutako kasuek Global Innovation Day egunaren hamargarren edizioan parte hartuko dute, azaroaren 8an.&nbsp;<\/p>\n<p>Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia<\/p>\n<p><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><strong>Uztailaren 29ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/adsjic_submission.innovation-challenge.sg\/statement-details.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BERRIKUNTZA IREKIAREN ERRONKA<\/a><\/p>\n<p>Singapurreko ESG eta IPI agentziak, CDTIren bitartez, Singapurreko start-upen eta ETE berritzaileen balio teknologikoko eta kontzeptu-probako proposamenak jasotzen hasi dira, Ekialde Ertainean hiri adimendunaren garapenaren alde egingo dutenak. Horretarako, atzerriko enpresa interesdunak Singapurreko enpresa batekin elkartu behar dira edo bertara joan behar dira sei hilabeteko epean, irabaziz gero.<\/p>\n<p>Datorren ekainaren 10ean, 8:30ean, briefing bat antolatuko da xehetasun gehiago emateko.<\/p>\n<p>Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da 2021eko uztailaren 29ra arte.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: ESG eta IPI (Singapur)<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 29ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/info\/funding-tenders\/opportunities\/portal\/screen\/opportunities\/topic-details\/horizon-eic-2021-innovationprocurementawardprize-3;callCode=null;freeTextSearchKeyword=;matchWholeText=true;typeCodes=0,1,2;statusCodes=31094502,31094501;programmePeriod=null;programCcm2Id=43108390;programDivisionCode=null;focusAreaCode=null;destination=null;mission=null;geographicalZonesCode=null;programmeDivisionProspect=null;startDateLte=null;startDateGte=null;crossCuttingPriorityCode=null;cpvCode=null;performanceOfDelivery=null;sortQuery=sortStatus;orderBy=asc;onlyTenders=false;topicListKey=topicSearchTablePageState\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EUROPAKO BERRIKUNTZAKO KONTRATAZIO PUBLIKOAREN SARIAK<\/a><\/p>\n<p>Sari hauekin Europako erosle publiko eta pribatuak eta berrikuntzako kontratazioa sustatzeko egiten dituzten ahaleginak aintzatetsi nahi dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Uztailak 15<\/strong><\/p>\n<p>ELKARGI TOPAKETA: FINANTZAKETA, IRAUNKORTASUNA ETA DIGITALIZAZIOA. MUNDU BERRIRAKO GILTZAK.&nbsp;Donostian.<\/p>\n<p>Elkargik alor handi horietako gakoak aztertuko ditu, eta horiek erabakigarriak dira eta izango dira, COVIDak eragindako krisia atzean uzteko. Arlo horretako lehen mailako pertsona ezagunek hartuko dute parte:&nbsp;Nadia Calvi&ntilde;o, Espainiako Gobernuko Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako presidenteordea; Ignacio S. Galan, Iberdrolako presidente eta kontseilari ordezkaria; eta Jose Ignacio Goirigolzarri, Bankiako presidente eta CaixaBank berriko presidente izango dena. Egoera sanitarioaren bilakaeraren arabera, aurrerago zehaztuko dizute nola jarraitu ekitaldia.&nbsp;<\/p>\n<p>Antolatzailea: Elkargi&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urriak 21 eta 22<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.cedefop.europa.eu\/en\/events-and-projects\/events\/2021-joint-cedefopoecd-symposium-apprenticeships-greener-economies-and-societies\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">CEDEFOP ETA ELGA ERAKUNDEEN SINPOSIO BATERATUA:<\/a><a href=\"https:\/\/www.cedefop.europa.eu\/en\/events-and-projects\/events\/2021-joint-cedefopoecd-symposium-apprenticeships-greener-economies-and-societies\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EKONOMIA ETA GIZARTE BERDEAGOAK LORTZEKO IKASKUNTZA<\/a><\/p>\n<p>Bidaiatzeko murriztapenen ondorioz, ekitaldia formatu birtualean egingo da.<\/p>\n<p>Antolatzaileak: CEDEFOP eta ELGA<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Azaroak 17, 18 eta 19<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/smm2021.b2match.io\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BITARTEKARITZA-BILERA (BROKERAGE EVENT) @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2021<\/a><\/p>\n<p>Teknologia digitalei eta industrialei buruzko sareko bilera bi saiotan egingo da: lehena maiatzaren 13an eta 14an, eta bigarrena azaroaren 17an, 18an eta 19an.<\/p>\n<p>Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, SPIN &#8211; Business Innovation Support erakundearekin lankidetzan<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Azaroak 19 eta 20<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/selectedinspiration.com\/2021\/programa-bilbo\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">SELECTED INSPIRATION BILBAO BIZKAIA<\/a><\/p>\n<p>Urteroko jaialdiak inspirazioz, sormenez eta prestakuntzaz betetako bi egun eskaintzen dizkie parte-hartzaileei, eta Bilbao Bizkaia Design Week programazioaren barruan sartzen da, sormen-industria indartzeko xedearekin.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.&nbsp; Esteka honetan&nbsp;agertzen den txostenak I+G-ra eta berrikuntzara bideratutako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak jasotzen ditu.&nbsp;&nbsp; &nbsp; ADIMEN ARTIFIZIALAREN ARLOKO PRESTAKUNTZA SUSTATZEKO &ldquo;AA ELEMENTUAK&rdquo; SAREKO IKASTAROA Xedea da Espainiako herritarrek AAri buruz [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":16256,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-16856","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/16856","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/16856\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/16256"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16856"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16856"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=16856"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=16856"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}