{"id":17077,"date":"2021-10-04T00:00:00","date_gmt":"2021-10-03T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/espainiako-hiri-foroaren-lehenengo-edizioa-gauzen-internetari-buruzko-jardunaldia-mugikortasun-jasangarriari-buruzko-kongresua-eta-gehiago\/"},"modified":"2023-11-16T13:41:39","modified_gmt":"2023-11-16T11:41:39","slug":"espainiako-hiri-foroaren-lehenengo-edizioa-gauzen-internetari-buruzko-jardunaldia-mugikortasun-jasangarriari-buruzko-kongresua-eta-gehiago","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/espainiako-hiri-foroaren-lehenengo-edizioa-gauzen-internetari-buruzko-jardunaldia-mugikortasun-jasangarriari-buruzko-kongresua-eta-gehiago\/","title":{"rendered":"Espainiako Hiri Foroaren lehenengo edizioa, Gauzen Internetari buruzko Jardunaldia, Mugikortasun Jasangarriari buruzko Kongresua eta gehiago"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza\u2011deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.&nbsp;<\/p>\n<p><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><strong>Urriaren 4tik 6ra<\/strong><\/p>\n<p>INNPOWER AUCKLAND BIZKAIA PROGRAMA<\/p>\n<p>INNPower inspirazio-bidaia bat da ikasi eta aukera berriak aztertzeko. Edizio bakoitzean antolakundeak hiri eta Leit-Motiv bat hautatzen ditu, bertan emakume erreferenteek praktikatik duten ikuspuntua emateko. Hitzaldiez gain, taldeko tailer baten dinamikak egingo dira, metodologia eta egindako lana barneratzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Emakumeekin<\/em><\/p>\n<p><strong>Urriaren 5etik 7ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/wmw.bilbaoexhibitioncentre.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">WORLD MARITIME WEEK 2021<\/a>. Bilbo<\/p>\n<p>Urriaren 5etik 7ra bitartean, Bilbao Exhibition Centre itsas arloko erreferentziazko topagune bihurtuko da, bertan egingo baita World Maritime Week 2021 ekimena. Hitzaldi- eta networking-programa espezifikoak antolatuko dira, baita partekatutako arlo eta jarduerak ere, hala nola erakusketa-eremua eta inaugurazio-bilera. Horietan guztietan, sektoreko ordezkariek beren lan-arloetako konturik garrantzitsuenen inguruan eztabaidatuko dute.<\/p>\n<p><strong>Urriaren 5etik 7ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/forourbanoespana.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ESPAINIAKO HIRI-FOROAREN LEHENENGO EDIZIOA.<\/a> Sevillan<\/p>\n<p>Espainiako Hiri Foroa hirien garapen jasangarriari buruzko herrialdeko espazio ireki eta egonkor garrantzitsuena da. Aurten berriz antolatuko da Espainiako Hiri Agenda onetsi ondoren, Espainian hiri-garapen estrategiko, jasangarri eta integratuaren aldeko parte-hartze eta trukea sustatzeko. Foroaren lehenengo edizio honetan, Innobasqueko presidente Manuel Salaverriak hartuko du parte.<\/p>\n<p><strong>Urriak 6<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/enpresadigitala.spri.eus\/eu\/iot-azpiegiturak-urrutiko-prozesuetan\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GAUZEN INTERNETA: AZPIEGITURAK URRUTIKO PROZESUETAN<\/a><\/p>\n<p>Gauzen Interneta (IoT), hau da, Internetera konektatutako edozein objektu eta gailu, errealitate bat da. Imajinatu dezakegun edozein gauza Internetera konektatuta egon daiteke, eta gizakion esku-hartzerik gabe jardun dezake. Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendari Leyre Madariagak irekiko du. Gainera, IoT erabiltzen ari diren enpresen adibideak erakutsiko dira, urruneko azpiegituretan sartu eta horiek kontrolatzeko, eta softwarearen, IoT gailuen edo zibersegurtasunaren inguruko elementuak aztertuko dira.}<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Spri Taldea eta Eusko Jaurlaritza<\/em><\/p>\n<p><strong>Urriak 6<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eventos.cdti.es\/EN\/bsbfwebinar_astronomy\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ASTRONOMIARI BURUZKO BIG SCIENCE BUSINESS FORUM WEB-MINTEGIA<\/a><\/p>\n<p>Web-mintegi honetan ESA, ESO, SKAO, EST eta CTAOko hizlariek hartuko dute parte; izan ere, CDTIk aurrerapauso bate eman nahi du eta antolakunde horien eta beste batzuen etorkizuneko proiektuak bultzatuko dituzten teknologiak identifikatu nahi ditu; horretarako, aztertu egingo da antolakundeek dituzten etorkizuneko estrategiak eta horien ikerketak, eta industriak proiektuetan nola hartu dezakeen parte.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: CDTI<\/em><\/p>\n<p><strong>Urriak 6 eta 7<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/sumbilbao.com\/eu\/izen-ematea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">SUM BIO&rsquo;21 KONGRESUA<\/a><\/p>\n<p>SUM Bilbao nazioko eta nazioarteko liderren arteko topaketa-puntua da, eta mugikortasunean eragina izateko gaitasuna du, hausnartzeko eta hiri\u2011mugikortasun jasangarriaren inguruko akordioak lortzeko, bereziki egun dugun larrialdi klimatikoaren eta pandemiaren testuinguruan.<\/p>\n<p>Bigarren edizio honetan, hiriek mugikortasun jasangarriago bat lortzeko dituzten erronka eta aukera nagusiak aztertuko dira. Era berean, konponbide berritzaileak aurkeztuko dira, hiri-mugikortasun jasangarriaren kateko aktore guztiei aurre egitea ahalbidetzeko: energia hornitzea, pertsonak lekualdatzea eta azkeneko milia.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Petronor eta Bilboko Udala<\/em><\/p>\n<p><strong>Urriak 6 eta 7<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ocean-energy-conference-2021.b2match.io\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">NAZIOARTEKO ENPRESA-BILERAK ITSAS ENERGIEN SEKTOREAN<\/a>. Ekitaldi hibridoa, aurrez aurrekoa (BEC) eta birtuala<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/wmw.bilbaoexhibitioncentre.com\/en\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">World Maritime Week 2021<\/a> (Munduko Itsas Astea) ekitaldiak nazioarteko hitzaldien programa bat dakar, baita B2B enpresa-bilerak nazioarteko armadore eta ontziolekin, <em>networking<\/em> jarduerak eta erakusketa-eremu bat ere. Testuinguru horretan antolatzen dira nazioarteko enpresa-bilerak.&nbsp;Energia berriztagarri ozeanikoekin (olatuak, mareak eta korronteak) zerikusia duten erakundeetako, enpresetako, <em>startup<\/em>etako, elkarteetako, unibertsitateetako eta ikerketa-institutuetako ordezkariek eta soluzio berritzaileak, lankidetza berriak eta proiektuetarako bazkideak eskaintzen edo bilatzen dituzten sektore laguntzaile guztiek beren ideiak eztabaidatzeko aukera izango dute aurretik finkatutako eta 30 minutu arteko bileretan, <em>in situ<\/em> eta online.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Spri eta Innobasque, Basque Enterprise Europe Network Consortium partzuergoko kideak, honako hauekin lankidetzan: Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Energia Adimentsuko eta Ingurumeneko Talde Sektorialak eta Enterprise Europe Network.<\/em><\/p>\n<p><strong>Urriak 7<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/sit2021.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">SOCIAL INNOVATION TOURNAMENT TXAPELKETAREN FINAL HANDIA<\/a> Lisboan.<\/p>\n<p>Zatoz gurekin Lisboara, Portugalera, Social Innovation Tournament txapelketaren hamargarren edizioaren final handira, 2021eko urriaren 7an.<\/p>\n<p>Social Innovation Tournament txapelketaren 10. edizioaren final handia aurten Lisboan egingo da eta hautatutako 15 finalistek hartuko dute parte.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Europako Inbertsio Bankua<\/em><\/p>\n<p><strong>Urriaren 9tik 11ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.eurekamuseoa.eus\/eu\/jardueren-eskaintza\/zientzia-eta-xakea\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&lsquo;ZIENTZIA ETA XAKEA: KONEXIO INFINITUAK&rsquo; TOPAKETA<\/a><\/p>\n<p>Ekimenean xakearen, zientziaren, argazkilaritzaren, literaturaren eta hezkuntzaren munduko gonbidatu garrantzitsuek parte hartuko dute, diziplina horien inguruko topaketa-puntu harrigarrien inguruan hausnartzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: DPIC eta Eureka! Zientzia Museoa, Gros Xake Taldearen laguntzarekin<\/em><\/p>\n<p><strong>Urriak 13 eta 14<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.ptgaraia.eus\/eu\/sell-academy-el-arte-de-la-pregunta-como-clave-para-la-venta\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">SELL ACADEMY: GALDERAREN ARTEA, GEHIAGO SALTZEKO GAKO GISA<\/a><\/p>\n<p>Salmenten inguruko 8 orduko ikastaro bat da, eta bertan, ZU zara protagonista. ELCAVIk zure proposamen komertzialak IXTEKO gaitasuna garatzen lagunduko dizu, GALDERAREN tresna erabilita. Bizipen-ikastaro bat izango da, oso praktikoa; bertan ikasitakoa zure eguneroko bizitzan erabili ahal izango duzu. Ikastaro hau ez da Power Pointak egiten ikasteko ikastaro bat. Ez da teknika hutsezin bat irakatsiko dizun salmenten guru batek emandako ikastaro bat. Ez da momentuan motibazioa emateko ikastaro bat. Ez da prestakuntza tradizionaleko ikastaro bat (irakaslea\/ikaslea).<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Garaia Parke Teknologikoa, ELCAVIrekin batera<\/em><\/p>\n<p><strong>Urriaren 15era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/sede.micinn.gob.es\/premios\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">2021eko IKERKETA\u2011SARI NAZIONALAK<\/a><\/p>\n<p>Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioak 2021eko Ikerketa Sari Nazionalen deialdia egin du, sari horiei egonkortasuna eta ikusgarritasuna emateko eta zientzia-komunitatearen artean haien bultzada eta aintzatespena sustatzeko. 1982an sortu ziren sariak, eta Espainiak ikerketa zientifikoaren arloan duen aintzatespen garrantzitsuena dira. Aurten, bigarren aldiz urte berean 10 modalitateetarako deialdia egin da. Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 15ean bukatuko da eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren webgunean dauden baliabide telematikoen bidez aurkeztu behar dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa<\/em><\/p>\n<p><strong>Urriaren 18tik 29ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskalit.net\/semana2020\/eus\/programa.php?set=eus\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">KUDEAKETA AURRERATUAREN EUROPAR ASTEA<\/a><\/p>\n<p>Euskalitek kudeatzen du aurtengo edizioa, eta pandemiak erakundeetan izandako kalteek markatu dute. Ekimenak 2.500 pertsona inguru bilduko ditu, eta erronka berriei buruzko ikaskuntzak, praktika onak eta gogoetak dituzten 40 bat ekitaldi egingo ditu. Eraldaketa digitala, 4.0 ingurunea eta pertsonak (enpleguaren etorkizuna eta lan egiteko modu berriak) izango dira EUSKALITen aurtengo Biltzarraren ardatz nagusiak: asteko ekitaldi nagusia.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Euskalit<\/em><\/p>\n<p><strong>Hasta el 20 de octubre<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bcamath.org\/en\/research\/job\/ic2021-09-postdoctoral-fellowship-in-axa-covid-19-prognosis\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BCAM OFERTA UNA COLABORACI&Oacute;N POSTDOCTORAL EN PRON&Oacute;STICO DE COVID-19<\/a><\/p>\n<p>El investigador postdoctoral trabajar&aacute; en el proyecto de investigaci&oacute;n &#8220;Pron&oacute;stico precoz de las infecciones por COVID-19 mediante aprendizaje autom&aacute;tico&#8221;, financiado por AXA Research Fund.<\/p>\n<p><em>Convoca BCAM<\/em><\/p>\n<p><strong>Urriak 21 eta 22<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.cedefop.europa.eu\/en\/events-and-projects\/events\/2021-joint-cedefopoecd-symposium-apprenticeships-greener-economies-and-societies\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">CEDEFOP ETA ELGA ERAKUNDEEN SINPOSIO BATERATUA:EKONOMIA ETA GIZARTE BERDEAGOAK LORTZEKO IKASKUNTZA<\/a><\/p>\n<p>Bidaiatzeko murriztapenen ondorioz, ekitaldia formatu birtualean egingo da.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: CEDEFOP eta ELGA<\/em><\/p>\n<p><strong>Azaroak 11<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/parke.eus\/eu\/biohealth-topaketa-euskadiko-parke-teknologikoen-sarearen-eta-granadako-osasunaren-parke-teknologikoaren-erakundeen-arteko-lankidetza-eta-negozio-aukerak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BIOHEALTH TOPAKETA<\/a><\/p>\n<p>Online ekimen honetan, aldebiko bilerak egiteaz gain, arrakasta-kasuak izan dituzten hainbat erakunderen aurkezpenak egingo dira: AJL Ophthalmic, I+Med, ViveBiotech, CICbiomaGUNE, BCMaterials, OWL Metabolomics, Roxall Group, Pharmamel, IPBLN, Fundaci&oacute;n Medina&hellip;<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Euskadiko Parke Teknologikoak eta Granadako Osasunaren Parke Teknologikoa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Azaroak 17, 18 eta 19<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/smm2021.b2match.io\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BITARTEKARITZA-BILERA (BROKERAGE EVENT) @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2021<\/a><\/p>\n<p>Teknologia digitalei eta industrialei buruzko sareko bilera azaroaren 17an, 18an eta 19an.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, SPIN &#8211; Business Innovation Support erakundearekin lankidetzan<\/em><\/p>\n<p><strong>Azaroak 19 eta 20<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/selectedinspiration.com\/2021\/programa\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">SELECTED INSPIRATION BILBAO BIZKAIA<\/a><\/p>\n<p>Urteroko jaialdiak inspirazioz, sormenez eta prestakuntzaz betetako bi egun eskaintzen dizkie parte-hartzaileei, eta Bilbao Bizkaia Design Week programazioaren barruan sartzen da, sormen-industria indartzeko xedearekin.<\/p>\n<p><strong>2022ko urtarrilera arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.4gune.eus\/es\/formacion-industria-40\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">4.0 PROGRAMA EXEKUTIBOA INDUSTRIAN<\/a><\/p>\n<p>4.0 Programa Exekutiboa Industrian esperientzia aitzindaria da, zeinak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen partetik, erantzun koordinatua ematen dion etengabeko prestakuntzarako enpresa-eskariari, funtsezko esparru batean: Industria Adimenduna. Ikastaroa industria Digitala 4.0 arloan prestakuntza osatu nahi duten eta gerentzia-profilak dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta bost hilabeteko iraupena izango du.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV\/EHU, IDH, MU, UNAV, UDeusto, Basque Industry 4.0, Innobasque, Confebask, Adegi, Cebek, SEA, Spri, AIC eta Euskampus<\/em><\/p>\n<p><strong>2022ko apirilaren 5etik 7ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/windeurope.org\/annual2022\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">WIND EUROPE 2022.<\/a>&nbsp;Bilbon<\/p>\n<p>Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.<\/p>\n<p><strong>2022ko apirilaren 25etik 29ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.hannovermesse.de\/en\/press\/press-releases\/hannover-messe\/hannover-messe-2022-focus-on-digitalization-and-decarbonization\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HANNOVER MESSE<\/a>&nbsp;Hannoverren, Alemanian<\/p>\n<p>Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.<\/p>\n<p><strong>2022ko urriaren 4tik 7ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.bsbf2020.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BIG SCIENCE BUSINESS FORUM<\/a>&nbsp;2022an Granadan<\/p>\n<p>BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza\u2011deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.&nbsp; &nbsp; Urriaren 4tik 6ra INNPOWER AUCKLAND BIZKAIA PROGRAMA INNPower inspirazio-bidaia bat da ikasi eta aukera berriak aztertzeko. Edizio bakoitzean antolakundeak hiri eta Leit-Motiv bat hautatzen ditu, bertan emakume erreferenteek praktikatik duten [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":16256,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-17077","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/17077","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/17077\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/16256"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=17077"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=17077"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=17077"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=17077"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}