{"id":17319,"date":"2022-02-07T00:00:00","date_gmt":"2022-02-06T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/zientziaren-arloko-emakume-eta-neskatoaren-nazioarteko-eguna-i-g-b-zibersegurtasun-ikastaroak-eta-gehiago\/"},"modified":"2023-11-16T13:44:46","modified_gmt":"2023-11-16T11:44:46","slug":"zientziaren-arloko-emakume-eta-neskatoaren-nazioarteko-eguna-i-g-b-zibersegurtasun-ikastaroak-eta-gehiago","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/zientziaren-arloko-emakume-eta-neskatoaren-nazioarteko-eguna-i-g-b-zibersegurtasun-ikastaroak-eta-gehiago\/","title":{"rendered":"Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna, I+G+b, zibersegurtasun-ikastaroak eta gehiago"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Gure berrikuntza\u2011agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta ikastaroekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/laguntzak\/innobideakprestakuntza\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA 2022<\/a><\/p>\n<p>Innobideak Prestakuntza lehiakorragoa izateko gakoak eta aurrera egiteko modua ezagutzen lagunduko dizun doako prestakuntza\u2011programa da.&nbsp;Prestakuntza\u2011programa hau Innobideak estrategiaren barruan dago, zeinak erakundeetan kudeaketa aurreratua txertatzea eta enpresa\u2011bikaintasuna bilatzea sustatzeko xedea duen.&nbsp;Innobideak Prestakuntza programak berrikuntzan jartzen du arreta, eta online saio teoriko\u2011praktikoak eskaintzen ditu, doakoak eta hiru ordukoak. Saio horietan jardunbide egokiak aztertu eta estrategiari, bezeroei, pertsonei, gizarteari, berrikuntzari eta emaitzei buruzko 16 gairi buruz hausnartzen da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Spri, Euskalitekin lankidetzan<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 8 eta 9<\/strong><\/p>\n<p>HORIZON EUROPEREN WEB\u2011MINTEGIA: LEHEN BALANTZEA<\/p>\n<p>Horizon Europe, EBko ikerketa\u2011 eta berrikuntza\u2011programarik handiena, abian da azkenean. 2021eko udaberrian, Europako Batzordea ikerketa\u2011 eta berrikuntza\u2011eragileentzako proposamen\u2011deialdiak argitaratzen hasi zen, eta, harrezkero, xehetasun gehiago eman ditu industria\u2011elkarteei buruz, ikerketa\u2011misioei buruz eta EBkoak ez diren herrialdeekiko lankidetzari buruz. Zer moduz doa programa? Urteko biltzar honetan, Horizon Europeren lehen ebaluazio publikoak eskainiko dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Science|Business Network<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 9<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"\/microsite\/teayudamosainnovar\/formacioneninnovacion\/pcti2030ris3euskadi\/%22%20\/t%20%22_blank\">PRESTAKUNTZA BERRIKUNTZAN:<\/a> <a href=\"\/microsite\/teayudamosainnovar\/formacioneninnovacion\/pcti2030ris3euskadi\/%22%20\/t%20%22_blank\">INDUSTRIA ADIMENDUNARI BURUZKO IKASTAROA ONLINE<\/a><\/p>\n<p>ETE industrialentzako doako ikastaroa, esparru honetan euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak aztertzeko, egoera berria aintzat hartuta; Euskadik arlo horretan dituen lehentasun estrategikoak ezagutzeko; lehenetsitako teknologien erabilgarritasuna kasu praktikoen bidez ulertzeko; 4.0 trantsiziorako gida gisa enpresei zuzendutako ibilbide\u2011orria izateko; eta eskura dauden laguntza\u2011programak eta \u2011zerbitzuak (ibilbide\u2011orriaren faseei lotutakoak) erakusteko.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Sprirekin lankidetzan<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.indesia.org\/foroindesia\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">I. INDESIA FOROA<\/a><\/p>\n<p>Adimen artifizialeko zuzendariek eta adituek teknologia horrek Europako industrian izango duen aplikazioari buruz eztabaidatuko dute Indesia Foroan. Foroa telematikoki egingo da. Josu Jon Imaz Repsoleko zuzendari nagusiak eta Ra&uacute;l Blanco Ministerioko Industria idazkari nagusiak inauguratu dute jardunaldia. Her&aacute;n Asorey Microsofteko presidenteorde korporatiboak hartuko du parte. Bost mahai\u2011inguru egongo dira, eta honako gai hauen inguruan eztabaidatuko da: adimen artifizialaren enpresa\u2011aukerak, industrian aplikatzeko benetako kasuak, datu\u2011espazioen garrantzia, teknologia horrek ingurumen\u2011jasangarritasunari egiten dion ekarpena eta etorkizuneko enpleguak industrian. <a href=\"https:\/\/www.indesia.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Indesia elkartea<\/a> Repsol, Gestamp, Navantia, T&eacute;cnicas Reunidas, Telef&oacute;nica, Microsoft, Ferrovial eta Airbus enpresek sortu dute. Estatu mailakoa izan arren, bokazio europarra du, eta enpresen garapena sustatu nahi du digitalizazioaren esparruan, bai eta data driven kulturarako trantsizioa ere.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Indesia<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 10era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/convocatoriapia.cotec.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">DEIALDI IREKIA DESBERDINKERIARI BERRIKUNTZAREN BIDEZ AURRE EGITEKO<\/a><\/p>\n<p>Deialdi irekia desberdinkeriari eta gizarte arrakalei aurre egitea eta horiek hobeto ezagutzea ahalbidetuko duten berrikuntza\u2011proiektuak lokalizatzeko. Izan ere, horiek COVID\u201119aren pandemiaren ondorioz asko larritu dira. Cotec fundazioaren <a href=\"https:\/\/eur03.safelinks.protection.outlook.com\/?url=https%3A%2F%2Fconvocatoriapia.cotec.es%2F&amp;data=04%7C01%7C%7Cae1baf89cb744a380f3508d9d41b2ff6%7C19486e0138864be9838a6da13d9e8aad%7C1%7C0%7C637774035524754037%7CUnknown%7CTWFpbGZsb3d8eyJWIjoiMC4wLjAwMDAiLCJQIjoiV2luMzIiLCJBTiI6Ik1haWwiLCJXVCI6Mn0%3D%7C0&amp;sdata=iF%2BXzCD2Apk9firQyMZ7Ndj4a13Dtn4V51Q0KfhF57o%3D&amp;reserved=0\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">#PIA2022<\/a> programaren xedea ez da sariak ematea edo laguntza ekonomiko soilak banatzea; programaren xedea da lankidetza\u2011aliantzak sortzea, elkarrekin lan egiteko eta hautatutako proiektuei xedeak betetzen laguntzeko. Hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 10era arte egongo da zabalik. Parte hartzeko ekimenaren ehun hitz baino gutxiagoko laburpen bat besterik ez da egin behar (420 karaktere, espazioak barne). #PIA2022 kanpaina irekita dago edozein pertsona edo erakunderentzat, publikoa zein pribatua, eta edozein diziplina edo ezagutza\u2011arlotakoa izan daiteke. Oinarrizko baldintza da proposamen berritzaile bat egitea, ezagutzan eta esperientzian oinarritutakoa; ekimenak desberdinkeriak diagnostikatzeko xedea izan beharko du, eta horiei aurre egitekoa ere, neurtu eta gora joan daitezkeen aldaketa eraginkorrak, sistematikoak edo antolakuntzazkoak gauzatzearen bidez. Cotec fundazioak hautatutako proiektuei finantzaketa emango die (40.000 euro gehienez ere), baina, horrez gain, ezagutza, esperientzia, proiekzioa, sarbidea, ikusgarritasuna eta posizionamendua eskainiko die.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Cotec<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 10<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/us06web.zoom.us\/webinar\/register\/WN_zAXIQYlQR_CrUC7cKj1u1w\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE JARDUNALDIA: &ldquo;ZUZENDARIENTZAKO ZIBERSEGURTASUNA&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>Zibersegurtasuna enpresa\u2011zuzendarien artean gero eta kezka handiagoa sortzen duen gaia da. Arrazoiak askotarikoak izan daitezke: BYODaren erabilera gero eta gehiago hedatu da, eguneroko albisteek DDoS edo antzeko eraso batek enpresa bat geldiarazten duela adierazten dute, eta, ondorioz, informazio pribilegiatua, konfidentziala eta maila estrategiko altukoa babesteko beharra handia da.&nbsp;Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egungo egoera zibersegurtasunaren arloko mehatxuei dagokienez, eta jakingo dugu zein arriskuri egin behar dieten aurre enpresek. Halaber, zibersegurtasuna modu ezin hobean kudeatzeko edozein antolakundek eman beharreko pausoak modu errazean aztertuko ditugu.&nbsp;\u2008Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre<\/em>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/enpresadigitala.spri.eus\/eu\/devopsetarakoaaetaaarakodevopsakonline\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INTELIGENTZIA ARTIFIZIALARI BURUZKO ONLINE IKASTAROA GARATZAILEENTZAT<\/a><\/p>\n<p>Adimen artifizialeko teknikak hobetzea &mdash;bereziki ikaskuntza automatikoa eta ikaskuntza sakona&mdash; disrupzio teknologikoa da, eta aukera ematen du hainbat eremutan aurrera egiteko eta eraldaketa digitala gauzatzeko, eta soluzio adimendunak eskaintzen dituzten SW produktuen erdigune bihurtzen da. Arazoa eta erronkak agertzen dira, ordea, software\u2011produktu horiek produkzioan modu eraginkorrean hedatzen saiatzean. Jardunaldi honetan, saiatuko gara erronka horiei heltzen eta DevOps garapen\u2011 eta operazio\u2011jardunbide egokietan oinarritutako paradigma berriak aurkezten.&nbsp;Jardunaldi honen helburu nagusia Ops unibertsoaren aldaera berriak ezagutaraztea da, batez ere MLOps eta IAOps, zeinak lagungarri baitira AAko soluzioen garatzaile eta arkitektoentzat, produkzioan AAko ereduak eta prozesuak modu fidagarri eta eraginkorrean ezartzeko eta mantentzeko, eta analistentzat, erreferentziazko garapen\u2011esparru bat izateko. Paradigma horien ikuspegia da eredua berriz erabil daitekeen software\u2011tresna bihurtzea, eta etengabe ezarri eta monitorizatu ahal izatea, erreproduzitu eta neurtu daitekeen prozesu baten bidez. Eskaintzen duten onura nagusia da hasierako kontzeptu\u2011probaren eta esperimentuen eta benetako produkzioko AAko produktuen arteko jauzia minimizatzen duela.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Enpresa Digitala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 10etik<\/strong><\/p>\n<p>EMAKUMEAK ZIENTZIAN JARDUERAK:&nbsp; <a href=\"https:\/\/emakumeakzientzian.eus\/es\/programasyactividades2022\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">2022<\/a>ko ZIENTZIAREN ARLOKO EMAKUME ETA NESKATOAREN NAZIOARTEKO EGUNA<\/p>\n<p>Otsailaren 11 Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna dela ospatzeko, Emakumeak Zientzian elkarteak bat egin du ekimen horrekin. Euskadiko zientzia\u2011 eta teknologia\u2011sarea ordezkatzen duten 17 erakundek bat egin dute gurekin, publiko guztiei zuzendutako jarduera\u2011programa oso bat aurkezteko:&nbsp; <a href=\"http:\/\/www.polymat.eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">POLYMAT<\/a>,&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.nanogune.eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">CIC nanoGUNE<\/a>,&nbsp;<a href=\"http:\/\/dipc.ehu.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Donostia International Physics Center (DIPC)<\/a>, <a href=\"https:\/\/cfm.ehu.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Materialen Fisika Zentroa CFM<\/a>&nbsp;(UPV\/EHU\u2011CSIC),&nbsp;<a href=\"http:\/\/www.cicbiomagune.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">CIC biomaGUNE<\/a>,&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.biodonostia.org\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Biodonostia<\/a>, <a href=\"https:\/\/tecnun.unav.edu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Tecnun-Ingeniari<\/a> Eskola,&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.ceit.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">CEIT<\/a>,&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.eurekamuseoa.eus\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Eureka! Zientzia Museoa<\/a>,&nbsp;Gipuzkoako Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala,&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.bcbl.eu\/es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL)<\/a>,&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.lortek.es\/es\/home\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Lortek<\/a>,&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.ehu.eus\/es\/web\/informatikafakultatea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Informatika<\/a> Fakultatea,&nbsp;UPV\/EHUko <a href=\"https:\/\/www.ehu.eus\/es\/web\/gipuzkoakoingeniaritzaeskola\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Gipuzkoako<\/a> Ingeniaritza eskola&nbsp;eta&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.ehu.eus\/es\/web\/kimikafakultatea\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Kimika Fakultatea<\/a>,&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.elhuyar.eus\/es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Elhuyar<\/a> eta&nbsp;<a href=\"https:\/\/parke.eus\/gipuzkoa\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Gipuzkoako<\/a> Zientzia eta Teknologia Parkea. Horren helburua da emakumeek zientzian egiten duten jarduera ikusaraztea, jarduera zientifiko\u2011teknikoei esleitutako ohiko rol maskulinoak haustea eta neskatoen eta nerabeen artean karrera zientifikoak aukera daitezen sustatzea.&nbsp;<em> Emakumeak Zientzian 2022<\/em> ekimena <a href=\"https:\/\/www.gipuzkoa.eus\/es\/inicio\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Gipuzkoa<\/a>ko Foru Aldundiak&nbsp;eta&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.fomentosansebastian.eus\/es\/inicio\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Do<\/a>nostiako Sustapenak babesten dute. Gainera, honako erakunde eta organismo hauen laguntza jasotzen du: Consejo Superior de Investigaciones Cient&iacute;ficas (<a href=\"https:\/\/www.csic.es\/es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">CSIC<\/a>), Fundaci&oacute;n Espa&ntilde;ola de Ciencia y Tecnolog&iacute;a (<a href=\"https:\/\/www.fecyt.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">FECYT<\/a>), <a href=\"https:\/\/www.aei.gob.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Agencia Estatal de Investigaci&oacute;n<\/a>,&nbsp;Severo Ochoa eta Mar&iacute;a de Maeztu ekimenera atxikitako zentroen bidez, <a href=\"https:\/\/filmoteka.eus\/es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">E<\/a>uskadiko Filmategia&nbsp;eta&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.sansebastianfestival.com\/portada\/2\/es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">D<\/a>onostiako Zinemaldia eta&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.aspegi.org\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Aspegi<\/a>&nbsp;(Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresari Elkartea)<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Emakumeak Zientzian<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 11<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.ptgaraia.eus\/es\/emakumeetaneskazientzialariarennazioartekoeguna2\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ZIENTZIAREN ARLOKO EMA<\/a>KUME ETA NESKATOAREN NAZIOARTEKO EGUNA<\/p>\n<p>Zientziaren eremuko emakumeak modu naturalean hurbiltzeko, DBHko eta Batxilergoko ikasleek zein haurrek, txikitatik egindako testigantzen eta hausnarketen bidez, eta gizarte osoak zientzia eta teknologiaren adarretan garapen akademiko eta profesionalerako aukera berdinak izan ditzan, mahai\u2011inguru bat prestatu da emakume zientzialariekin. Gainera, argazki- eta lelo-lehiaketa bat prestatu da, baita ikastetxeen erronkei buruzko hausnarketa bat ere.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Polo Garaia eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>&nbsp;<\/strong><strong>Otsailak 14<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/zientzia.info\/eu\/eventos\/2022\/2\/14\/diadedarwin2022\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">DARWINEN EGUNA 2022: HIZKUNTZAZ JABETZEKO PROZESUA ETA ARAU SOZIALAK EBOLUZIOAN<\/a>.&nbsp;Bilboko Bidebarrieta liburutegia eta online<\/p>\n<p>Aurrez aurre zein <em>streaming<\/em> bidez ikusi ahal izango da, <a href=\"https:\/\/eur03.safelinks.protection.outlook.com\/?url=https%3A%2F%2Fkulturguneatb.eus%2F&amp;data=04%7C01%7C%7C704d0bad0b26429859e008d9ea13a26e%7C19486e0138864be9838a6da13d9e8aad%7C1%7C0%7C637798193525282308%7CUnknown%7CTWFpbGZsb3d8eyJWIjoiMC4wLjAwMDAiLCJQIjoiV2luMzIiLCJBTiI6Ik1haWwiLCJXVCI6Mn0%3D%7C2000&amp;sdata=MEYfwGtJuDX9cuBvzGN2iQzHa3MoybKouhjVyUWGUCs%3D&amp;reserved=0\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">KulturguneaTB<\/a> kanalaren bidez. Sarrera doakoa da, aretoko edukiera bete arte.&nbsp; Aurrerapenaren aldeko hitzordu honetan <a href=\"https:\/\/eur03.safelinks.protection.outlook.com\/?url=https%3A%2F%2Fwww.upf.edu%2Fweb%2Fsap%2Fnuriasebastian&amp;data=04%7C01%7C%7C704d0bad0b26429859e008d9ea13a26e%7C19486e0138864be9838a6da13d9e8aad%7C1%7C0%7C637798193525282308%7CUnknown%7CTWFpbGZsb3d8eyJWIjoiMC4wLjAwMDAiLCJQIjoiV2luMzIiLCJBTiI6Ik1haWwiLCJXVCI6Mn0%3D%7C2000&amp;sdata=7M28EHofZY9sT9rqWgg%2Bh%2B2ZhLMFk41kcOlHgH26eYI%3D&amp;reserved=0\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">N&uacute;ria Sebasti&aacute;n Gall&eacute;s<\/a> egongo da, Psikologian katedraduna eta Pompeu Fabra Unibertsitateko <em>Speech Acquisition and Reception<\/em> ikerketa-taldeko zuzendaria. Horrez gain, <a href=\"https:\/\/eur03.safelinks.protection.outlook.com\/?url=https%3A%2F%2Fzientziakaiera.eus%2F2021%2F09%2F24%2Fjosebariosharriindustriarenikerketakhistoriaurrekogizarteariburuzkojakintzakematendituzientzialari160%2F&amp;data=04%7C01%7C%7C704d0bad0b26429859e008d9ea13a26e%7C19486e0138864be9838a6da13d9e8aad%7C1%7C0%7C637798193525282308%7CUnknown%7CTWFpbGZsb3d8eyJWIjoiMC4wLjAwMDAiLCJQIjoiV2luMzIiLCJBTiI6Ik1haWwiLCJXVCI6Mn0%3D%7C2000&amp;sdata=%2FKbpERHtbcOrvD40mIlFgsg02Z2DGvTKaOEKdWh9ZHg%3D&amp;reserved=0\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Joseba R&iacute;os Garaizar<\/a> egongo da, Historian doktorea eta Bilboko Arkeologia Museoko teknikari arkeologoa.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedra, Zirkulu Eszeptikoa eta Bidebarrieta liburutegia<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 15era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/steam.eus\/sariak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">STEAM EUSKADI SARIEN 2. EDIZIOA<\/a><\/p>\n<p>STEAM Euskadi Sarien bidez STEAM hezkuntza\u2011ekimen berritzaileenak eta bereziki emakumeei (haurrak, gazteak zein helduak) zuzenduta daudenak aintzatetsi nahi dira. Ikastetxe edo erakunde bat bazara eta bokazioak eta aspirazio profesionalak inspiratzeko STEAM hezkuntza\u2011proiekturen batean lanean ari bazara, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiken arloan, edo ikasleen gaikuntza zientifiko eta teknologikoa hobetzeko proiektu batean, ez izan zalantzarik eta aurkeztu ezazu hautagaitza.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Innobasqueren lankidetzarekin<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 17<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/us06web.zoom.us\/webinar\/register\/WN_wHoD52GvQeOs34MPoxPTQ\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE JARDUNALDIA: &#8220;GARATZAILEENTZAKO ZIBERSEGURTASUNA&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>Talde gutxik pentsatzen dute zibersegurtasuna softwarearen garapenean hasten denik, eta zibersegurtasuna oinarri izanda garatutako aplikazio batek konektatutako antolakunde batek berez dakarren arriskua ikaragarri murriztuko duenik. Hala ere, egun dugun errealitatea da zaurgarritasun handienak aplikazioetan daudela, ez azpiegituran. Saio honetan SecDevOps eredua azalduko dugu, baita hori ezartzeko dauden erronkak ere. Horrez gain, ikusiko dugu segurtasuna eta kalitatea elkarrekin joan beharko direla eta SDETek segurtasunari dagokionez ekarpen handiak egin ditzaketela. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>DESIGN FOR GROWTH Bilbon<\/p>\n<p>Enpresa eta erakundeen arteko topaketak, ekonomia\u2011 eta gizarte\u2011diseinu eta \u2011garapenaren ingurukoa. IED Kunsthal Bilbao zentroko egoitzan gauzatuko da, Zorrotzaurre uhartean, egun honetan: xxx. Hausnarketa bat egingo dugu, Diseinuak gizarteari eta ekonomiari egin ahal dizkion ekarpenen inguruan. Bertan, Lanbideko zuzendari nagusia den Gloria M&uacute;gicarekin hitz egingo dugu, baita CEBEKen presidentea den Carolina P&eacute;rez Toledorekin eta BBK Fundazioko Gizarte Ekintzako zuzendari Nora Sarasolarekin ere, diseinuak ematen dizkigun balioen garrantziari buruz eta horrek ingurumen ekonomikoari eta gizarte\u2011ingurumenari ematen dizkion tresnen erabilgarritasunari buruz. Elkarrizketa Alessandro Manettik moderatuko du, Espainiako IEDko CEOak.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Kunsthal<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 21etik 25era&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/oecdevents.org\/2022aiwips?utm_source=Adestra&amp;utm_medium=email&amp;utm_content=registernow&amp;utm_campaign=tpg2022&amp;utm_term=pac\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ADIMEN ARTIFIZIALARI BURUZKO NAZIOARTEKO BILTZARRA<\/a><\/p>\n<p>Lanean, berrikuntzan, produktibitatean eta konpetentzietan adimen artifizialari buruzko 2022ko Nazioarteko Biltzarrak komunitate tekniko, politiko, enpresarial, akademiko eta gizarte zibileko ahots nabarmenak aurkeztuko ditu, eta enpresetan eta lantokietan adimen artifizialaren ezarpenaren inguruan, erabileraren etikaren inguruan eta eskumenetan, enpresa\u2011dinamikan eta produktibitatean dituen inplikazioen inguruan eztabaidatuko dute.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: OCDE<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 23<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/laguntzak\/igbteknologiaekintzailetzaetaeraldaketadigitalerakolaguntzak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">I+G+b, TEKNOLOGIA, EKINTZAILETZA ETA ERALDAKETA DIGITALERAKO LAGUNTZAK<\/a><\/p>\n<p>Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak jardunaldi honi hasiera emango dio ETE\u2011ei Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dituen I+G+b, teknologia, ekimena eta eraldaketa digitalerako laguntzen berri emateko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Spri<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 24<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/laguntzak\/industriagarapenerakonazioartekotzerakoefizientziaenergetikorakoetaenergiaberriztagarrietarakolaguntzak2\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INDUSTRIA-GARAPENERAKO, NAZIOARTEKOTZERAKO, EFIZIENTZIA ENERGETIKORAKO ETA ENERGIA BERRIZTAGARRIETARAKO LAGUNTZAK<\/a><\/p>\n<p>Euskal enpresak, batez ere ETEak, laster hasiko dira honako laguntza hauek eskatzen: digitalizazioa, zibersegurtasuna, nazioartekotzea, berrikuntza, garapen industriala, eraginkortasun energetikoa, adimen artifiziala. Jardunaldi telematiko honetan zein laguntza dauden eta nola eskatu daitezkeen azalduko da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Spri<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/us06web.zoom.us\/webinar\/register\/WN_e9Nj3MbPQPOJkDCFRD1NUw\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE JARDUNALDIA: &ldquo;ZIBERSEGURTASUNA INDUSTRIAN&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>Industria\u2011sistemak eta teknologia operatiboa (TO) asko konektatzen ari dira, eta, ondorioz, industriaren zibermehatxuak esponentzialki handitu dira. Industria\u2011automatizazioko ekipoek informazio korporatiboko teknologiak hartu dituzte oinordetzan, eta, horiekin batera, informazioaren segurtasunari dagozkion arazoak ere. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 25<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/ekintzailetza\/lehensektorerakoelikagaienindustriarakoproduktuarensustapenerakoigrakoetabioekonomiarakolaguntzak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">LEHEN SEKTORERAKO, ELIKAGAIEN INDUSTRIARAKO, PRODUKTUAREN SUSTAPENERAKO, I+Grako ETA BIOEKONOMIARAKO LAGUNTZAK<\/a><\/p>\n<p>Jardunaldi telematiko honetan azalduko dira Eusko Jaurlaritzak dituen laguntzak Euskadin elikagaien ekoizpena handitzeko, lehen sektorea eta tokiko elikatze\u2011katea bultzatzeko, lurraldeen arteko oreka handiagoa bermatzeko eta landa\u2011eremuetan eta itsasertzean bizi diren eta lan egiten duten pertsonei bizi\u2011kalitatea emateko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Spri<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 2 eta 3<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/gomobility.eus\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GO MOBILITY.&nbsp;<\/a>Ficoba, Irun (Gipuzkoa)<\/p>\n<p>MUBILen GO MOBILITY mugikortasun jasangarriaren ekosistemaren topagune profesionala da Europako hegoaldean<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Ficoba<\/em><\/p>\n<p><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><strong>Martxoak 3<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/us06web.zoom.us\/webinar\/register\/WN_sm7CPIRCQVSuHzZEbAWPFg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE JARDUNALDIA: &ldquo;ZIBERSEGURTASUNA ENPRESAN&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>Zibersegurtasuna gero eta kezka handiagoa sortzen duen gaia da enpresa\u2011arduradunen artean. Arrazoiak askotarikoak dira: enpresaren jarduera etengo duen eraso bat jasateko arriskua murriztea, informazio konfidentzialarekiko sarbidea babestea, dokumentuak galtzea ekiditea, etab. Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egungo egoera zibersegurtasunaren arloko mehatxuei dagokienez, eta jakingo dugu zein arriskuri egin behar dieten aurre enpresek. Halaber, zibersegurtasuna modu ezin hobean kudeatzeko edozein antolakundek eman beharreko pausoak aztertuko ditugu. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta ez da beharrezkoa gaiaren inguruko aurretiazko jakintzarik izatea bertaratzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/us06web.zoom.us\/webinar\/register\/WN_b_ifVOFQOSWpgchPr9mg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE JARDUNALDIA: &ldquo;ZIBERSEGURTASUNAREN ARLOKO OINARRIZKO GAITASUNAK&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>Ezinbestekoa da zibersegurtasunaren arloko oinarrizko gaitasunak izatea eduki eta baliabide digitaletarako sarbidea izateko, horiek era seguruan gordetzeko eta jardunbide profesionala garatzean horien erabilera partekatzeko. Jardunaldi honetan parte hartzen dutenek, besteak beste, hau ikasiko dute: datuen babesarekin eta segurtasun informatikoarekin lotutako arrisku eta mehatxuak identifikatzea eremu digitaletan parte hartzerakoan, baita babes eta segurtasun neurriak ezartzea ere, gailu informatikoetan online arriskuetatik babesteko eta pertsonen pribatutasuna babesteko. Horretarako, informazio pertsonala eta ikerketarako datuak edo lan profesionaletako datuak babesteko neurriak hartuko dira. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 5<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"\/microsite\/firstlegoleagueeuskadi2021\/\">FINALA: 13&nbsp;<em>FIRST<\/em>&nbsp;LEGO LEAGUE EUSKADI.&nbsp;<\/a>Deustu (Bilbo), Donostia eta Arrasate<\/p>\n<p>Guztira 116 taldek konponbide berritzaileak proposatuko dituzte merkantziak garraiatzearen inguruan eta robot bat diseinatu eta programatzearen inguruan, <a href=\"\/microsite\/firstlegoleagueeuskadi2021\/\"><em>FIRST LEGO League Euskadi<\/em><\/a><em>ren <\/em>hamahirugarren edizioan. Aurten, aurrez aurreko publikorik gabe egingo da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Berrikuntzaren Euskal Agentzia; Deustuko Unibertsitatea; Donostiako Sustapena eta Mondragon Unibertsitatea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoaren 8ra arte<\/strong><\/p>\n<p>HAUTAGAITZA AURKEZTEA: <a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/info\/researchandinnovation\/funding\/fundingopportunities\/prizes\/horizonimpactaward_en&amp;pk_campaign=rtd_news\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">III HORIZON IMPACT AWARD<\/a><\/p>\n<p>Europako Batzordeak abian jarri du Horizon Impact Award sariaren edizio berria. Sari hori EBk finantzatutako proiektuei ematen zaie, baldin eta emaitzek eragin soziala izan badute Europa osoan eta kanpoan. Sariak Horizon 2020ko (2014\u20112020), EBren ikerketa\u2011 eta berrikuntza\u2011programako eta Zazpigarren Esparru Programa (2007\u20112013) aurrekariko eragin handieneko proiektuen emaitzak aintzatetsi eta saritzen ditu.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoaren 15era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/calls.ikerbasque.net\/%22%20\/t%20%22_blank\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">RESEARCH FELLOWS 2022 PROGRAMAREN DEIALDIA<\/a><\/p>\n<p>Deialdi honetan, plazak eskaintzen dira doktoratu ondoko 20 ikertzailerentzat. Lanpostu horiek Eusko Jaurlaritzak, Europako Batzordeak eta hautagaiak bere ikerketa garatuko duen erakunde hartzaileak batera finantzatzen dituzte; beraz, erakunde horren onarpen\u2011gutuna beharrezkoa da.&nbsp;Bost urteko kontratu horiek etorkizun oparoko zientzialari gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusiaren postua eta ikerketa independentea lortzeko aukera ematen dute. Hautatutako <em>fellow<\/em>\u2011ek gai izan beharko dute zientziaren arloan lider bihurtzeko beharrezko eskumenak lortzeko. Ikerbasquek komunitate zientifikoari epe luzerako ikerketa\u2011karrera bat eskaintzeko konpromisoa hartu du: <em>fellow<\/em>ak beren 5. urtean ebaluatu ahal dira, posizio iraunkorra lortzeko.&nbsp;Eskatzaileek 2011ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra bitartean egin beharko dute doktoregoa.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Ikerbasque<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 31<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/us06web.zoom.us\/webinar\/register\/WN_sm7CPIRCQVSuHzZEbAWPFg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE JARDUNALDIA: &ldquo;ZIBERSEGURTASUNA ENPRESAN&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>Zibersegurtasuna enpresa\u2011arduradunen artean gero eta kezka handiagoa sortzen duen gaia da. Arrazoiak askotarikoak dira: enpresaren jarduera etengo duen eraso bat jasateko arriskua murriztea, isilpeko informazioarekiko sarbidea babestea, dokumentuak galtzea ekiditea, etab. Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egungo egoera zibersegurtasun arloko mehatxuei dagokienez, eta jakingo dugu zein arriskuri egin behar dieten aurre enpresek. Halaber, zibersegurtasuna modu ezin hobean kudeatzeko edozein antolakundek eman beharreko pausoak aztertuko ditugu. Jardunaldiaren iraupena 90 minutu izango da eta ez da beharrezkoa gaiaren inguruko aurretiazko jakintzarik izatea bertaratzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/us06web.zoom.us\/webinar\/register\/WN_b_ifVOFQOSWpgchPr9mg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE JARDUNALDIA: &ldquo;ZIBERSEGURTASUN ARLOKO OINARRIZKO GAITASUNAK&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>Ezinbestekoa da zibersegurtasunaren arloko oinarrizko gaitasunak izatea eduki eta baliabide digitaletarako sarbidea izateko, horiek era seguruan gordetzeko eta jardunbide profesionala garatzean horien erabilera partekatzeko. Jardunaldi honetan parte hartzen dutenek, besteak beste, hau ikasiko dute: datuen babesarekin eta segurtasun informatikoarekin lotutako arrisku eta mehatxuak identifikatzea eremu digitaletan parte hartzerakoan, baita babes eta segurtasun neurriak ezartzea ere, gailu informatikoetan online arriskuetatik babesteko eta pertsonen pribatutasuna babesteko. Horretarako, informazio pertsonala eta ikerketarako datuak edo lan profesionaletako datuak babesteko neurriak hartuko dira. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 1era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/info\/researchandinnovation\/researcharea\/industrialresearchandinnovation\/industry50\/award_en&amp;pk_campaign=rtd_news\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HAUTAGAITZAK AURKEZTEA: 5.0 INDUSTRIA SARIA <\/a><\/p>\n<p>5.0 Industriak Europako industriaren etorkizuneko ikuspegia ematen du, eta helburu sozialak lortu nahi ditu, enplegutik eta hazkuntzatik harago. Industria oparotasunaren hornitzaile bihurtuko litzateke, eta ekoizpena jasangarriagoa bihurtuko luke. Gainera, langilearen ongizatea ekoizpen\u2011prozesuaren erdigunean jarriko luke. 5.0 Industriaren saria EBk finantzatzen dituen eta 5.0 Industriaren ikuspegia sustatzen duten proiektuak aintzatesteko saria da. Proiektuak gai izan behar dira soluzio sinesgarri eta inspiratzailea aurkezteko, 5.0 Industriaren hiru zutabe nagusiak jorratuko dituena: jasangarritasuna, giza zentralitatea eta erresilientzia. Gainera, argi eta garbi aplikatu beharko da industrian.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 5etik 7ra <\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/windeurope.org\/annual2022\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">WIND EUROPE 2022.<\/a>&nbsp;Bilbon<\/p>\n<p>Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate\u2011iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 19tik 22ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/tec2space.cab.intacsic.es\/svoMeetings\/index.php?mid=25&amp;action=page&amp;pagename=Workshop2022\/Presentation\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ESPAINIAKO INSTRUMENTAZIO ASTRONOMIKOAREN EGOERARI BURUZKO JARDUNALDIAK<\/a>. CSICen egoitza nagusia. Madril<\/p>\n<p>Jardunaldi horiek eztabaida\u2011foro bat izango dira instrumentazioaren garapenean parte hartzen duen komunitate astronomiko nazionalarentzat, eta topagune bat, Espainiako erakundeek zientzia\u2011programetan espaziotik parte hartzeko dituzten aukerak ezagutzeko, ikerketa\u2011komunitatea eta arloko enpresak barne.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: TEC2SPACE\u2011CM sarea RIA (Astronomia Azpiegituren Sarea), CDTI eta Estatuko Ikerketa Agentziarekin (Astronomia eta Astrofisika, Espazioa arloetako koordinatzaileak) lankidetzan.<\/em>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilak 21 eta 22<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bcef.info\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BALTIC CIRCULAR ECONOMY FORUM 22<\/a>. San Petersburgo, Errusia<\/p>\n<p>Baltikoko Ekonomia Zirkularraren Foroa ekitaldi hibridoa da, eta haren xedea da eskualdeak dituen erronka zirkular handiak eta eskualdeak eskaintzen dituen aukerak aztertzea Foroaren esparruaren barruan, partaideek Errusiako, EBko eta beste herrialde batzuetako alderdi interesdun nagusienengandik ikasteko pribilegioa izango dute.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: San Petersburgo hiria<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 25etik 29ra <\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.hannovermesse.de\/en\/press\/pressreleases\/hannovermesse\/hannovermesse2022focusondigitalizationanddecarbonization\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HANNOVER MESSE&nbsp;<\/a>Hannoverren, Alemanian<\/p>\n<p>Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen\u2011prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria\u2011enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 22tik 26ra<\/strong><\/p>\n<p><strong>MUNDUKO EKONOMIA FOROAREN 2022ko URTEKO BILERA. <\/strong>Davosen, Suitza<\/p>\n<p>&ldquo;Elkarrekin lan egin, konfiantza berrezarri&rdquo; lelopean, 2022ko urteko bilera izango da, pandemia hasi zenetik, lidergoari buruzko munduko aurrez aurreko lehenengo ekitaldia. 2022ko urteko bilera Davos\u2011Klostersera itzuliko da, bi urteko etenaldiaren ondoren, eta munduko liderrei aukera emango die munduko egoeraren balantzea egiteko eta datorren aldi erabakigarrirako elkarteak eta politikak eratzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Munduko Ekonomia Foroa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 13tik 17ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/biemh.bilbaoexhibitioncentre.com\/%22%20\/t%20%22_blank\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">MAKINA-ERREMINTAREN BIURTEKOA 2022<\/a> BECen, Barakaldon (Bizkaia)<\/p>\n<p>31 BIEMH bueltan da, eta teknologian, konponbideetan, berrikuntza\u2011proposamenetan eta erakusketa\u2011gunean anbiziorik handiena duen edizioa da. Motibazio eta energia handiz antolatutako edizioa da eta bertan mundu osoko erakusketariek eta bisitariek merkataritza\u2011kontaktuak egin ahalko dituzte, sinergiak eratuko dira eta negozio\u2011aukera berriak garatuko dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: AFM eta BEC!<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>2022ko urriaren 4tik 7ra <\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.bsbf2020.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BIG SCIENCE BUSINESS FORUM&nbsp;<\/a> 2022an Granadan<\/p>\n<p>BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa\u2011azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa\u2011 eta industria\u2011azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urriak 6\u20117<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.aerotrends.net\/eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">AEROTRENDS 2022, JOERA AEROESPAZIALEN NAZIOARTEKO KONFERENTZIA<\/a>. Bilbo<\/p>\n<p>Honako hauek izango dira gai nagusiak: jasangarritasuna, ingurumena, aireontzi elektrikoagoak edo ekonomia zirkularra. Hau da, gure etorkizun hurbila, sektoreak aurrean duen etorkizuna. Kongresuan ez dira alde batera utziko fabrikazio aurreratua edo gure sektoreko lehiakortasunerako gakoak, gure aireontzi jasangarri, eraginkor eta errespetuzkoagoa aurkitzeko ezinbestekoak baitira.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Hegan<\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure berrikuntza\u2011agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta ikastaroekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.&nbsp; INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA 2022 Innobideak Prestakuntza lehiakorragoa izateko gakoak eta aurrera egiteko modua ezagutzen lagunduko dizun doako prestakuntza\u2011programa da.&nbsp;Prestakuntza\u2011programa hau Innobideak estrategiaren barruan dago, zeinak erakundeetan kudeaketa aurreratua txertatzea eta enpresa\u2011bikaintasuna bilatzea [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":9400,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-17319","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/17319","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/17319\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/9400"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=17319"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=17319"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=17319"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=17319"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}