{"id":17332,"date":"2022-02-21T00:00:00","date_gmt":"2022-02-20T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/adimen-artifizialari-buruzko-konferentzia-innobideak-prestakuntza-i-g-b-rako-laguntzei-buruzko-jardunaldiak-eta-gehiago\/"},"modified":"2023-11-16T13:44:51","modified_gmt":"2023-11-16T11:44:51","slug":"adimen-artifizialari-buruzko-konferentzia-innobideak-prestakuntza-i-g-b-rako-laguntzei-buruzko-jardunaldiak-eta-gehiago","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/adimen-artifizialari-buruzko-konferentzia-innobideak-prestakuntza-i-g-b-rako-laguntzei-buruzko-jardunaldiak-eta-gehiago\/","title":{"rendered":"Adimen Artifizialari buruzko konferentzia, Innobideak prestakuntza, I+G+b rako laguntzei buruzko jardunaldiak eta gehiago"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Gure berrikuntza agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta ikastaroekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 21etik 25era<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/oecd-events.org\/2022-ai-wips?utm_source=Adestra&amp;utm_medium=email&amp;utm_content=register-now&amp;utm_campaign=tpg2022&amp;utm_term=pac\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ADIMEN ARTIFIZIALARI BURUZKO BILTZARRA<\/a><\/p>\n<p> Lanean, berrikuntzan, produktibitatean eta konpetentzietan adimen artifizialari buruzko 2022ko Nazioarteko Biltzarrak komunitate tekniko, politiko, enpresarial, akademiko eta gizarte zibileko ahots nabarmenak aurkeztuko ditu, eta enpresetan eta lantokietan adimen artifizialaren ezarpenaren inguruan, erabileraren etikaren inguruan eta eskumenetan, enpresa\u2011dinamikan eta produktibitatean dituen inplikazioen inguruan eztabaidatuko dute.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: OCDE<\/em><\/p>\n<p><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><strong>Otsailak 22<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/berrikuntza\/innobideak-prestakuntza-talentua-talentua-bilatu-eta-mantendu-aurrez-aurre\/?contact_id=49680&amp;utm_source=ActiveCampaign&amp;utm_medium=email&amp;utm_content=Adi%21++La+pr%C3%B3xima+semana+%2C+3+jornadas+para+74+ayudas+con+590+millones&amp;utm_campaign=ADI-17022022-es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA SAIOA: GAITASUNA BILATU ETA MANTENTZEA<\/a>. Bilbon<\/p>\n<p>Innobideak Prestakuntza saio honetan bi alderdi landuko dira; alde batetik, enpresan gaitasunaren kudeaketaren arrakastan eragiten duten faktore garrantzitsuenak eta, bestetik, gaitasuna gure erakundearentzat balioa eta bereizketaren eragile adierazle izateko ezinbesteko nozioak. Saioa Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialean egingo da goizeko 09:00etatik aurrera.<\/p>\n<p><em>Koordinatzailea: Euskalit<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 23<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/laguntzak\/igbteknologiaekintzailetzaetaeraldaketadigitalerakolaguntzak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">I+G+b, TEKNOLOGIA, EKINTZAILETZA ETA ERALDAKETA DIGITALERAKO LAGUNTZAK<\/a><\/p>\n<p>Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak jardunaldi honi hasiera emango dio ETE\u2011ei Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dituen I+G+b, teknologia, ekimena eta eraldaketa digitalerako laguntzen berri emateko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Spri<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 23<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=Page&amp;cid=3000005415&amp;pagename=Bilbaonet\/Page\/BIO_home\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> &#8220;BILBAO BALIOEN HIRIA&#8221;<\/a> WEB\u2011MINTEGIAREN ONLINE PROGRAMA<\/p>\n<p>Topaketa horren helburua da Bilboko Balioen Agiriko balioak oinarri dituzten inguruko enpresa eta erakundeen ekimenak eta jardunbide egokiak ezagutzera ematea. Konferentzia modu telematikoan egingo da eta eguerdiko 12:00etan hasiko da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Bilbao Metropoli-30<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 23<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;&ldquo;ENCUENTROS SER EUSKADI&rdquo; EDIZIO BERRIA. Bilbon&nbsp;<\/p>\n<p>Eraldaketa digitalak elkarlaneko estrategia behar du. Topaketak enpresetako eraldaketa digitalaren oinarrizko gai nagusiak aztertuko ditu, eta gaian adituak diren profesionalek parte hartuko dute. Saioa Bilboko Iberdrola Dorrean egingo da, goizeko 09:30etatik aurrera.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Cadena Ser<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 24<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/nazioartekotzea\/industria-garapenerako-nazioartekotzerako-efizientzia-energetikorako-eta-energia-berriztagarrietarako-laguntzak-2\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE JARDUNALDIAK: INDUSTRIA\u2011GARAPENERAKO, NAZIOARTEKOTZERAKO, EFIZIENTZIA ENERGETIKORAKO ETA ENERGIA BERRIZTAGARRIETARAKO LAGUNTZAK<\/a><\/p>\n<p>Euskal enpresak, batez ere ETEak, laster hasiko dira honako laguntza hauek eskatzen: digitalizazioa, zibersegurtasuna, nazioartekotzea, berrikuntza, garapen industriala, eraginkortasun energetikoa, adimen artifiziala. Jardunaldi telematiko honetan zein laguntza dauden eta nola eskatu daitezkeen azalduko da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Spri<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<strong>Otsailak 24<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/us06web.zoom.us\/webinar\/register\/WN_e9Nj3MbPQPOJkDCFRD1NUw\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE JARDUNALDIAK: &ldquo;ZIBERSEGURTASUNA INDUSTRIAN&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>Industria sistemak eta teknologia operatiboa (TO) asko konektatzen ari dira, eta, ondorioz, industriaren zibermehatxuak esponentzialki handitu dira. Industria automatizazioko ekipoek informazio korporatiboko teknologiak hartu dituzte oinordetzan, eta, horiekin batera, informazioaren segurtasunari dagozkion arazoak ere. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 24<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/enpresadigitala.spri.eus\/es\/ia-para-devops-y-devops-para-ia-online\/?utm_source=ActiveCampaign&amp;utm_medium=email&amp;utm_content=Adi%21++La+pr%C3%B3xima+semana+%2C+3+jornadas+para+74+ayudas+con+590+millones&amp;utm_campaign=ADI-17022022-es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ADIMEN ARTIFIZIALAREN EKOIZPEN\u2011 ETA GARAPEN\u2011ERRONKEI BURUZKO ONLINE JARDUNALDIAK<\/a><\/p>\n<p>Jardunaldiaren helburu nagusia Ops unibertsoaren aldaera berriak ezagutzera ematea da, batez ere MLOps eta IAOps. Bi aldaera berri horiek lagungarriak dira adimen artifizialeko soluzioen garatzaile eta arkitektoentzat, ekoizpenean AAko ereduak eta prozesuak modu fidagarri eta eraginkorrean ezartzeko eta mantentzeko. Gainera, analistei erreferentziazko garapen-esparru bat eskaintzen die. Eskaintzen den onura nagusia honako hau da: minimizatu egiten du hasierako kontzeptu-probaren eta esperimentuen eta benetako ekoizpeneko adimen artifizialeko produktuen arteko jauzia.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Garaia Enpresa Digitala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 24<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/enpresadigitala.spri.eus\/eu\/komunikazio-teknikoa-zure-argitalpen-teknikoen-bidez-arrakastaz-nola-zerbitizatu-online\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE JARDUNALDIAK: &ldquo;KOMUNIKAZIO TEKNIKOA: ZURE ARGITALPEN TEKNIKOEN BIDEZ ARRAKASTAZ NOLA ZERBITZATU&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>Jardunaldiaren helburua da eduki teknikoen eta produktuen arduradunak sentsibilizatzea argitalpen teknikoen ekoizpenean eta banaketan dauden hobekuntza-potentzialez. Kasu praktikoak eta lan\u2011metodologiak aurkeztuko dira, eta bertaratutakoek gure inguruan aintzat hartzen ez den lana profesionalizatzeko gakoak ikusteko aukera izango dute. Hala, beren enpresan aldaketak egiten hasteko erreferentziak izango dituzte eskura. Jardunaldia online egingo da ZOOM bideokonferentzia plataformaren bidez eta edukiera mugatua izango da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 24<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/berrikuntza\/innobideak-prestakuntza-estrategia-nola-lortu-gure-asmoak-gauzatzea-5\/?contact_id=49680&amp;utm_source=ActiveCampaign&amp;utm_medium=email&amp;utm_content=Adi%21++La+pr%C3%B3xima+semana+%2C+3+jornadas+para+74+ayudas+con+590+millones&amp;utm_campaign=ADI-17022022-es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE SAIOA: INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA: ESTRATEGIA. NOLA LORTU GURE ASMOAK GAUZATZEA<\/a><\/p>\n<p>Jardunaldietan estrategiaren hausnarketa\u2011prozesua, eta haren hedapena eta komunikazioa kudeatzeko ideia batzuk emango dira. Ekitaldia online izango da, goizeko 09:30etatik aurrera.<\/p>\n<p><em>Koordinatzailea: Euskalit<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 24<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.bbva.com\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ETORKIZUNEKO HIRIEN JASANGARRITASUNARI BURUZKO WEB\u2011MINTEGIA<\/a><\/p>\n<p>BBVAk abenduan abian jarritako &ldquo;streaming&rdquo; bidezko topaketen barruan jasangarritasunari buruzko bigarren web\u2011mintegia prestatu du. Oraingoan fokua honako kontu hauetan jarriko da: 2050ko hiriak, atzera begiratzea etorkizuneko hiriak diseinatzeko. eta hiri\u2011ingurunean mundu mailan dauden erronkei aurre egiteko konponbideak bilatzea. Topaketa &ldquo;streaming&rdquo; bidez egingo da, YouTubeko kanalean bidez, arratsaldeko 16:30etatik aurrera.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: BBVA<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailak 25<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/es\/ayudas\/ayudas-al-primer-sector-a-la-industria-alimentaria-promocion-de-producto-id-y-bioeconomia\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">LEHEN SEKTORERAKO, ELIKAGAIEN INDUSTRIARAKO, PRODUKTUAREN SUSTAPENERAKO, I+Grako ETA BIOEKONOMIARAKO LAGUNTZAK<\/a><\/p>\n<p>Jardunaldi telematiko honetan azalduko dira Eusko Jaurlaritzak dituen laguntzak Euskadin elikagaien ekoizpena handitzeko, lehen sektorea eta tokiko elikatze katea bultzatzeko, lurraldeen arteko oreka handiagoa bermatzeko eta landa eremuetan eta itsasertzean bizi diren eta lan egiten duten pertsonei bizi kalitatea emateko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Spri<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 28ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bcamath.org\/eu\/research\/job\/ic2022-01-postdoctoral-fellowship-in-deep-data-driven-ikur\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">DEEP DATA\u2011DRIVEN DOKTORATU ONDOKO BEKA (IKUR)<\/a><\/p>\n<p>IKUR Estrategiaren esparruan, BCAMk Doktoratu ondoko postu bat eskaintzen du Ekuazio Diferentzial Partzialak (EDP) eta EDPek gobernatutako alderantzizko problemak ebazteko, Deep Learning (DL) teknikak erabilita. Problema horiek ebazteko metodoak garatuko ditu eta Tensorflow eta\/edo Pytorch iturrietan ezarriko ditu, emaitzak ebaluatuko ditu eta lehenengo mailako aldizkarietan argitaratuko ditu. Hautagaiaren esperientziaren eta gaitasunen arabera, horren garapen zientifikoek aurretiko esperientzian izango dute ardatza.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Innobasque, UPV\/EHU eta beste batzuk<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 28ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bcamath.org\/en\/research\/job\/ic2021-11-postdoctoral-fellow-on-machine-learning-for-energy-forecasting\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">AURREIKUSPEN GENETIKORAKO IKASKUNTZA AUTOMATIKORAKO DOKTORATU ONDOKO BEKA<\/a><\/p>\n<p>IA4TES (Adimen Artifiziala Trantsizio Energetiko Jasangarrirako) proiektuaren esparruan, BCAMk doktoratu ondoko lanpostu bat eskaintzen du Machine Learning arloan lan egiteko.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Innobasque, UPV\/EHU eta beste batzuk<\/em><\/p>\n<p><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><strong>Otsailaren 28ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bcamath.org\/en\/research\/job\/ic2022-02-postdoctoral-fellow-on-inverse-methods-for-structural-health-monitoring-of-offshore-wind-energy-technologies?utm_source=Lista+de+pruebas&amp;utm_campaign=337f68b5b1-EMAIL_CAMPAIGN_2018_10_31_10_33_COPY_01&amp;utm_medium=email&amp;utm_term=0_6d334327fb-337f68b5b1-152694913\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ITSAS ZABALEKO ENERGIA EOLIKOAREN TEKNOLOGIAK MONITORIZATZEKO ALDERANTZIZKO METODOEI BURUZKO DOKTORATU ONDORENGO BEKA<\/a><\/p>\n<p>Doktoratu ondorengo bekaren helburua honako hau da: ikasketa sakona sustatzea, datuetan oinarritutako neurketa, ekuazio diferentzial partzialak, alderantzizko problemak eta itsas zabaleko energia eolikoa. Izena emateko epea otsailaren 28an bukatuko da, 14:00etan. Eskaerak deialdia bukatu eta gero gehienez ere 4 astera ebaluatuko dira.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Innobasque, UPV\/EHU eta beste batzu<\/em><em>k<\/em><\/p>\n<p><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><strong>Otsailaren 28ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bcamath.org\/en\/research\/job\/ic2022-02-postdoctoral-fellow-on-modelling-the-remaining-useful-lifetime-for-offshore-wind-energy-technologies?utm_source=Lista+de+pruebas&amp;utm_campaign=337f68b5b1-EMAIL_CAMPAIGN_2018_10_31_10_33_COPY_01&amp;utm_medium=email&amp;utm_term=0_6d334327fb-337f68b5b1-152694913\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ITSAS EOLIKOKO TEKNOLOGIEI GERATZEN ZAIEN BIZITZA\u2011BALIAGARRIA MODELIZATZEKO DOKTORATU ONDORENGO BEKA<\/a><\/p>\n<p>Doktoratu ondorengo beka honako gai hauetan oinarrituta dago: ikasketa automatikoa, datuetan oinarritutako neurketa, zenbakizko simulazioa, degradazio-ereduak, transferentzia bidezko ikaskuntza eta itsas energia eolikoa. Izena emateko epea otsailaren 28an bukatuko da, 14:00etan. Eskaerak deialdia bukatu eta gero gehienez ere 4 astera ebaluatuko dira.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Innobasque, UPV\/EHU eta beste batzuk<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 1<\/strong><\/p>\n<p>MARKETING ANALYTICS HASTAPENEI BURUZKO DOAKO PRESTAKUNTZA-IKASTAROA<\/p>\n<p>Ikastaroan zehar sektore bakoitzeko beharrak asetzen dituen plan bat egiteko marketin digitalaren arloak aztertuko dira. &nbsp; Gainera, Google Analyticsen eskuragarri dauden datuak interpretatzen ikasiko dugu, negoziorako erabaki egokiagoak hartzeko. &nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: LIN3S<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoaren 2ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eo4society.esa.int\/event\/earth-observation-info-days-2022\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ETORKIZUNEAN LURRA BEHATZEARI BURUZKO INFORMAZIO-JARDUNALDIA<\/a>K<\/p>\n<p>ESAk &#8220;Lurraren zientzia gizartearentzat&#8221; lurraren behaketaren 4. multzoko jarduerei buruzko informazio-jardunaldiak antolatuko ditu, zehazki, Garapen Globalerako Laguntzari (GDA) eta Klima Aldaketari buruzko Ekimenaren aukerei (CCI+) buruzkoak. Info Days hauen helburu nagusia da Europako entitateek programa horietako jardueretan parte hartzeko dituzten aukerak aurkeztea. Ekitaldia 2022ko martxoaren 9an eta 10ean izango da, eta erabat online izango da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: ESA<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoaren 2an eta 3an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/gomobility.eus\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GO MOBILITY.&nbsp;<\/a>Ficoban, Irunen (Gipuzkoa)<\/p>\n<p>GO MOBILITY by MUBIL mugikortasun jasangarriaren ekosistemaren topagune profesionala da Europako hegoaldean. Mugikortasun jasangarri eta adimendunaren balio-kateko eragileak biltzen ditu, eta balio erantsi handiko trukeak sustatu eta proiektu berritzaileak eta lurraldearen eraldaketa industriala sustatzen ditu. Erakusketa-eremu bat, hitzaldiak, mahai-inguruak eta test-gune bat egongo dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak. Mubil eta Ficoba<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoaren 2an eta 9an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.trabajamosendigitalceoe.es\/ceoe-lss?li_fat_id=4094ed3f-a85a-410f-bcda-609b84e3b7f3\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EKOIZPEN-SEKTOREARI APLIKATUTAKO DIGITALIZAZIOARI BURUZKO IKASTARO BIRTUALA<\/a><\/p>\n<p>Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioak (CEOE) langile eta autonomo guztien eskura jartzen du &#8220;Ekoizpen-sektoreari aplikatutako digitalizazioa&#8221; tutoretzapeko prestakuntza birtuala. Horrek aukera ematen du ekoizpen-sektorera eta lanpostura egokitutako gaitasun digitalak eskuratzeko. Prestakuntza hau %&nbsp;100 laguntzen du diruz Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioak &#8211; UE &#8211;&nbsp;<em>Next Generation.<\/em>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Deitzailea: CEOE<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 3<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/us06web.zoom.us\/webinar\/register\/WN_sm7CPIRCQVSuHzZEbAWPFg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE JARDUNALDIA: &ldquo;ZIBERSEGURTASUNA ENPRESAN&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>Zibersegurtasuna gero eta kezka handiagoa sortzen duen gaia da enpresa\u2011arduradunen artean. Arrazoiak askotarikoak dira: enpresaren jarduera etengo duen eraso bat jasateko arriskua murriztea, informazio konfidentzialarekiko sarbidea babestea, dokumentuak galtzea ekiditea, etab.&nbsp; Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egungo egoera zibersegurtasunaren arloko mehatxuei dagokienez, eta jakingo dugu zein arriskuri egin behar dieten aurre enpresek. Halaber, zibersegurtasuna modu ezin hobean kudeatzeko edozein antolakundek eman beharreko pausoak aztertuko ditugu. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta ez da beharrezkoa gaiaren inguruko aurretiazko jakintzarik izatea bertaratzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoaren 3an eta 31an<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/us06web.zoom.us\/webinar\/register\/WN_b_ifVO-FQO-SWpgchPr9mg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE JARDUNALDIA: &ldquo;ZIBERSEGURTASUNAREN ARLOKO OINARRIZKO GAITASUNAK&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>Ezinbestekoa da zibersegurtasunaren arloko oinarrizko gaitasunak izatea eduki eta baliabide digitaletarako sarbidea izateko, horiek era seguruan gordetzeko eta jardunbide profesionala garatzean horien erabilera partekatzeko.&nbsp;Jardunaldi honetan parte hartzen dutenek, besteak beste, hau ikasiko dute: datuen babesarekin eta segurtasun informatikoarekin lotutako arrisku eta mehatxuak identifikatzea eremu digitaletan parte hartzerakoan, baita babes eta segurtasun neurriak ezartzea ere, gailu informatikoetan online arriskuetatik babesteko eta pertsonen pribatutasuna babesteko. Horretarako, informazio pertsonala eta ikerketarako datuak edo lan profesionaletako datuak babesteko neurriak hartuko dira.&nbsp;Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 5<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"\/microsite\/first-lego-league-euskadi-2021\/\">FINALA: 13&nbsp;FIRST&nbsp;LEGO LEAGUE EUSKADI<\/a>. Deustu (Bilbo), Donostia eta Arrasate<\/p>\n<p>Guztira 116 taldek konponbide berritzaileak proposatuko dituzte merkantziak garraiatzearen inguruan eta robot bat diseinatu eta programatzearen inguruan, <a href=\"\/microsite\/first-lego-league-euskadi-2021\/\"><em>FIRST LEGO League Euskadi<\/em><\/a> hamahirugarren edizioan. Aurten, aurrez aurreko publikorik gabe egingo da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia; Deustuko Unibertsitatea; Donostiako Sustapena eta Mondragon Unibertsitatea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoaren 7tik 10era<\/strong><\/p>\n<p>Airetiko, espazio bidezko, eta lurretiko garraiorako fabrikazio aurreratuari buruzko lehenengo online nazioarteko konferentzia.&nbsp;Helburua da Airetiko, espazio bidezko, eta lurretiko garraioarekin lotutako ingeniaritzako diziplinetako kideen artean eztabaida eta esperientzien trukaketa sustatu eta ahalbidetzea.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Agentzia Espaziala (ESA)<\/em><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/atpi.eventsair.com\/icam22\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">International Conference on Advanced Manufacturing (eventsair.com)<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoaren 8ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/info\/research-and-innovation\/funding\/funding-opportunities\/prizes\/horizon-impact-award_en&amp;pk_campaign=rtd_news\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HAUTAGAITZA AURKEZTEA: III HORIZON IMPACT AWARD<\/a><\/p>\n<p>Europako Batzordeak abian jarri du Horizon Impact Award sariaren edizio berria. Sari hori EBk finantzatutako proiektuei ematen zaie, baldin eta emaitzek eragin soziala izan badute Europa osoan eta kanpoan. Sariak Horizon 2020ko (2014-2020), EBren ikerketa eta berrikuntza programako eta Zazpigarren Esparru Programa (2007-2013) aurrekariko eragin handieneko proiektuen emaitzak aintzatetsi eta saritzen ditu.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoaren 15era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/calls.ikerbasque.net\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">RESEARCH FELLOWS 2022 PROGRAMAREN DEIALDIA<\/a><\/p>\n<p>Deialdi honetan, plazak eskaintzen dira doktoratu ondoko 20 ikertzailerentzat. Lanpostu horiek Eusko Jaurlaritzak, Europako Batzordeak eta hautagaiak bere ikerketa garatuko duen erakunde hartzaileak batera finantzatzen dituzte; beraz, erakunde horren onarpen gutuna beharrezkoa da.&nbsp; Bost urteko kontratu horiek etorkizun oparoko zientzialari gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusiaren postua eta ikerketa independentea lortzeko aukera ematen dute. Hautatutako <em>fellow<\/em>ek gai izan beharko dute zientziaren arloan lider bihurtzeko beharrezko eskumenak lortzeko.} Ikerbasquek komunitate zientifikoari epe luzerako ikerketa karrera bat eskaintzeko konpromisoa hartu du: <em>fellow<\/em>ak beren 5. urtean ebaluatu ahal dira, posizio iraunkorra lortzeko.&nbsp;Eskatzaileek 2011ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra bitartean egin beharko dute doktoregoa.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Ikerbasque<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 16<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/docs.google.com\/forms\/d\/e\/1FAIpQLSeXV2qIeE3ZXViVRxg6CqI0fv3oTpFE2PSxLQ5E1ScdU7SsZw\/viewform\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&#8220;ETORKIZUNEKO METROPOLIA&#8221; NAZIOARTEKO MINTEGIAREN BESTE EDIZIO BAT <\/a><\/p>\n<p>Programak mundu mailako hiri-erronkei lotutako nazioarteko ekimenak jorratuko ditu.&nbsp; Lau eztabaida-saio egingo dira. Horietan, Bilbao-Metropoli-30ari lotutako erakunde batek hartuko du parte, bai eta nazioarteko hizlari aditu batek ere. Ekonomia zirkularrarekin, hiri-mugikortasunarekin, kultura-turismoarekin edo hiriaren psikologia kolektiboarekin lotutako hainbat gai landuko dituzte batera. Saioa martxoaren 16an izango da, goizeko 09:00etatik aurrera, Bilboko BBK aretoan.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Metr&oacute;poli-30<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoaren 23ra, ekainaren 15era edo urriaren 5era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eic.ec.europa.eu\/eic-funding-opportunities\/eic-accelerator_en\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EIC ACCELERATOR 2022<\/a> PROGRAMA<\/p>\n<p>Programak enpresa txiki eta ertainak (ETEak) babesten ditu, bereziki EIC Funtsaren bidez finantzaketa eta inbertsioak, sortzen ari diren banakako enpresek eta enpresa txikiek jardunbidea aldatzen duten berrikuntzak garatu eta zabal ditzaten.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoaren 29tik 31ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.advancedfactories.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BILTZARRA: &#8220;FABRIKA AURRERATUAK&#8221; 2022<\/a>, Bartzelonan<\/p>\n<p>Industria 4.0 biltzarra industria aurreratuari eta digitalari buruzko Europako biltzar handiena da. Biltzarra, etorkizuneko fabrikarekin lotutako azken teknologia berriak eta automatizazio- zein fabrikazio-sistema berritzaileenak ezagutzeko espazioa da. Biltzarra martxoaren 29tik 31ra egingo da, Bartzelonan.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: NEBEXT<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoaren 31ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/international-partnerships\/lnp\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EB-REN LORENZO NATALI KAZETARITZA SARIEN 30. EDIZIOA<\/a><\/p>\n<p>Sari honek, besteak beste desberdinkeriari, pobreziari, klimari, hezkuntzari, migrazioari, enpleguari, teknologia digitalari, osasun\u2011arretari, bakeari, demokraziari eta giza eskubideei buruzko informazioa ematen duten kazetaritzak saritzen ditu. Irabazle bakoitzak 10.000 euroko saria jasoko du. Gainera, kazetari gazte berrienaren kategoriako irabazleak komunikabideen sektoreko bazkide batekin lan egiteko aukera izango du.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 31<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/us06web.zoom.us\/webinar\/register\/WN_sm7CPIRCQVSuHzZEbAWPFg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE JARDUNALDIA: &ldquo;ZIBERSEGURTASUNA ENPRESAN&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>Zibersegurtasuna enpresa arduradunen artean gero eta kezka handiagoa sortzen duen gaia da. Arrazoiak askotarikoak dira: enpresaren jarduera etengo duen eraso bat jasateko arriskua murriztea, isilpeko informazioarekiko sarbidea babestea, dokumentuak galtzea ekiditea, etab.&nbsp;Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egungo egoera zibersegurtasun arloko mehatxuei dagokienez, eta jakingo dugu zein arriskuri egin behar dieten aurre enpresek. Halaber, zibersegurtasuna modu ezin hobean kudeatzeko edozein antolakundek eman beharreko pausoak aztertuko ditugu. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta ez da beharrezkoa gaiaren inguruko aurretiazko jakintzarik izatea bertaratzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 1a arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/info\/research-and-innovation\/research-area\/industrial-research-and-innovation\/industry-50\/award_en&amp;pk_campaign=rtd_news\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HAUTAGAITZAK AURKEZTEA: 5.0 INDUSTRIA SARIA<\/a><\/p>\n<p>5.0 Industriak Europako industriaren etorkizuneko ikuspegia ematen du, eta helburu sozialak lortu nahi ditu, enplegutik eta hazkuntzatik harago. Industria oparotasunaren hornitzaile bihurtuko litzateke, eta ekoizpena jasangarriagoa bihurtuko luke. Gainera, langilearen ongizatea ekoizpen prozesuaren erdigunean jarriko luke.&nbsp; 5.0 Industriaren saria EBk finantzatzen dituen eta 5.0 Industriaren ikuspegia sustatzen duten proiektuak aintzatesteko saria da. Proiektuak gai izan behar dira soluzio sinesgarri eta inspiratzailea aurkezteko, 5.0 Industriaren hiru zutabe nagusiak jorratuko dituena: jasangarritasuna, giza zentralitatea eta erresilientzia. Gainera, argi eta garbi aplikatu beharko da industrian.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 5etik 7ra<\/strong><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/windeurope.org\/annual2022\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">WIND EUROPE 2022.<\/a>&nbsp;Bilbon<\/p>\n<p>Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Wind Europe<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 19tik 22ra<\/strong><\/p>\n<p>ESPAINIAKO INSTRUMENTAZIO ASTRONOMIKOAREN EGOERARI BURUZKO JARDUNALDIAK. CSICen egoitza nagusia. Madril.<\/p>\n<p>Jardunaldi horiek eztabaida foro bat izango dira instrumentazioaren garapenean parte hartzen duen komunitate astronomiko nazionalarentzat, eta topagune bat, Espainiako erakundeek zientzia programetan espaziotik parte hartzeko dituzten aukerak ezagutzeko, ikerketa komunitatea eta arloko enpresak barne. &nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: TEC2SPACE CM sarea RIA (Astronomia Azpiegituren Sarea), CDTI eta Estatuko Ikerketa Agentziarekin (Astronomia eta Astrofisika, Espazioa arloetako koordinatzaileak) lankidetzan.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilak 21 eta 22<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bcef.info\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BALTIC CIRCULAR ECONOMY FORUM 22<\/a>. San Petersburgo, Errusia<\/p>\n<p>Baltikoko Ekonomia Zirkularraren Foroa ekitaldi hibridoa da, eta haren xedea da eskualdeak dituen erronka zirkular handiak eta eskualdeak eskaintzen dituen aukerak aztertzea. Foroaren esparruaren barruan, partaideek Errusiako, EBko eta beste herrialde batzuetako alderdi interesdun nagusienengandik ikasteko pribilegioa izango dute.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: San Petersburgo hiria<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 25etik 29ra<\/strong><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.hannovermesse.de\/en\/press\/press-releases\/hannover-messe\/hannover-messe-2022-focus-on-digitalization-and-decarbonization\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HANNOVER MESSE<\/a>&nbsp;Hannoverren, Alemanian<\/p>\n<p>Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.<\/p>\n<p>&nbsp;<em>Antolatzailea: Hannover Messe<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 4ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eic.ec.europa.eu\/eic-funding-opportunities\/eic-pathfinder_en\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EIC PATHFINDER OPEN 2022<\/a> PROGRAMA<\/p>\n<p>Programak teknologia berritzaile berria garatzen duten ikertaldeak babesten ditu. Pathfinder-ek erabat berriak diren teknologien ideia ausartak aztertzen laguntzen du eta teknologia arloko aurrerapenen oinarri diren abangoardiako eta arrisku handiko diziplina arteko zientza-lankidetzak hartzen ditu bere baitan.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 4ra edo irailaren 28ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eic.ec.europa.eu\/eic-funding-opportunities\/eic-transition_en\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EIC TRANSITION 2022<\/a> PROGRAMA<\/p>\n<p>Berrikuntzaren arloko jarduerak finantzatzeko programa.&nbsp;2,5 milioi euro eta gehiagoko dirulaguntzak ematen ditu teknologia aplikaziorako ingurune garrantzitsu batean baliozkotu eta frogatzeko, eta merkaturako prestakuntza garatzeko.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 17tik 19ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.expofoodtech.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">FOOD 4 FUTURE BILBAO FOODTECH WORLD SUMMIT<\/a>. BECen (Bilbao Exhibition Centre)<\/p>\n<p>Food 4 Future Bilbao World Summit-ek adimen artifizialeko adituak bilduko ditu, hain zuzen ere, elikagaien eta baliabideen hobekuntzari, klima-aldaketaren eragileei, ekimen disruptiboei eta sektorean eragina duten konponbideei aplikatutako elikagai berrien diseinuari, elikagaiak ekoizteko industria teknologikoari, ikerketa- eta garapen-zentroei aplikatutako adimen artifizialeko adituak. Biltzarra BECen, Bilbon, egingo da, maiatzaren 17tik 19ra.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: BEC, NEBEXT eta ZTI<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 22tik 26ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.weforum.org\/events\/world-economic-forum-annual-meeting-2022\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">MUNDUKO EKONOMIA FOROAREN 2022ko URTEKO BILERA<\/a>. Davosen, Suitzan<\/p>\n<p>&ldquo;Elkarrekin lan egin, konfiantza berrezarri&rdquo; lelopean, 2022ko urteko bilera izango da, pandemia hasi zenetik, lidergoari buruzko munduko aurrez aurreko lehenengo ekitaldia.&nbsp;2022ko urteko bilera Davos-Klostersera itzuliko da, bi urteko etenaldiaren ondoren, eta munduko liderrei aukera emango die munduko egoeraren balantzea egiteko eta datorren aldi erabakigarrirako elkarteak eta politikak eratzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Munduko Ekonomia Foroa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 30etik ekainaren 2ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.hannovermesse.de\/en\/for-exhibitors\/become-an-exhibitor\/index-2\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HANNOVER MESSE 2022<\/a> AZOKA.&nbsp; Hannoverren, Alemania<\/p>\n<p>HANNOVER MESSE azoka aurrez aurre egingo da berriro 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitartean. Azoka fisikoa produktu digital berriekin lotuko da eta erakusketariei eta bisitariei ahalik eta segurtasun handiena eskaintzen dien higiene-kontzeptu bat erabiliko da. Hala, azkenean, industria\u2011ekoizpenaren &#8220;etorkizuna bueltan da&#8221; eta gai nagusia industria-eraldaketa izango da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Hannover Messe<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 13tik 17ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/biemh.bilbaoexhibitioncentre.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">MAKINA\u2011ERREMINTAREN BIURTEKOA 2022<\/a>. BECen, Barakaldon (Bizkaia)<\/p>\n<p>31 BIEMH bueltan da, eta teknologian, konponbideetan, berrikuntza proposamenetan eta erakusketa gunean anbiziorik handiena duen edizioa da. Motibazio eta energia handiz antolatutako edizioa da eta bertan mundu osoko erakusketariek eta bisitariek merkataritza kontaktuak egin ahalko dituzte, sinergiak eratuko dira eta negozio aukera berriak garatuko dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: AFM eta BEC<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 9tik 12ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/new-european-bauhaus-festival.eu\/join\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EUROPAKO BAUHAUS BERRIKO JAIALDIA<\/a>, Bruselan<\/p>\n<p>Europako Batzordeak erakunde, enpresa, ikertzaile, berritzaile, arkitekto, artista nahiz ikasleak eta interesa duen edonor gonbidatzen du Bruselan egingo den Europako Bauhaus Berriko lehenengo Jaialdira. Deialdiak irekita egongo dira martxoaren 7ra arte, erakundeek eta interesdunek beren jarduerak, proiektuak, tokiak edo ekitaldi paraleloak proposatzeko eta Jaialdian sartzeko. Aukera paregabea da ikerketa eta gure ingurunea eraldatzeko berrikuntzaren arloko konponbideak aurkezteko, konexio berriak sortzeko, bisitariak erakartzeko eta tokiko zein nazioarteko publikoarekin konprometitzeko.&nbsp;<\/p>\n<p> <em>Antolatzaileak: New European Bauhaus eta Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urriaren 4tik 7ra<\/strong><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.bsbf2020.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BIG SCIENCE BUSINESS FORUM<\/a> 2022, Granadan<\/p>\n<p>BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa eta industria azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.&nbsp;<\/p>\n<p><em>&nbsp;<\/em><em>Antolatzailea: Big Science Business Forum<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urriak 6 eta 7<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.aerotrends.net\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">AEROTRENDS 2022, JOERA AEROESPAZIALEN NAZIOARTEKO KONFERENTZIA.<\/a> Bilbo<\/p>\n<p>Honako hauek izango dira gai nagusiak: jasangarritasuna, ingurumena, aireontzi elektrikoagoak edo ekonomia zirkularra. Hau da, gure etorkizun hurbila, sektoreak aurrean duen etorkizuna. Kongresuan ez dira alde batera utziko fabrikazio aurreratua edo gure sektoreko lehiakortasunerako gakoak, gure aireontzi jasangarri, eraginkor eta errespetuzkoagoa aurkitzeko ezinbestekoak baitira.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Hegan<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urriaren 19ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eic.ec.europa.eu\/eic-funding-opportunities\/eic-pathfinder_en\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">DEIALDIA: EIC PARTHFINDER CHALLENGES 2022<\/a><\/p>\n<p>Zientziaren edo teknologiaren edozein eremutan oinarritutako proiektuak finantzatzeko Europako programa. Edizio hau 6 erronken konbinazioan oinarritzen da. Konbinazio bakoitzak Europako Berrikuntzaren Kontseiluko (EIC) zuzendari bat izango du buru.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure berrikuntza agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta ikastaroekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.&nbsp;&nbsp; Otsailaren 21etik 25era ADIMEN ARTIFIZIALARI BURUZKO BILTZARRA Lanean, berrikuntzan, produktibitatean eta konpetentzietan adimen artifizialari buruzko 2022ko Nazioarteko Biltzarrak komunitate tekniko, politiko, enpresarial, akademiko eta gizarte zibileko ahots nabarmenak aurkeztuko ditu, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":16256,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-17332","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/17332","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/17332\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/16256"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=17332"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=17332"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=17332"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=17332"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}