{"id":17364,"date":"2022-03-05T00:00:00","date_gmt":"2022-03-04T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/first-lego-league-euskadiko-sei-euskal-talde-lehiatuko-dira-apirilean-espainiako-finalean\/"},"modified":"2023-11-16T13:45:08","modified_gmt":"2023-11-16T11:45:08","slug":"first-lego-league-euskadiko-sei-euskal-talde-lehiatuko-dira-apirilean-espainiako-finalean","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/first-lego-league-euskadiko-sei-euskal-talde-lehiatuko-dira-apirilean-espainiako-finalean\/","title":{"rendered":"FIRST LEGO League Euskadiko sei euskal talde lehiatuko dira apirilean Espainiako finalean"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Gaur <a href=\"\/microsite\/first-lego-league-euskadi-2021\/\"><em>FIRST<\/em> LEGO League Euskadiren 13. edizioa<\/a> irabazi duten sei taldeek parte hartuko dute datorren apirilaren 2an Espainiako finalean, Malagako Torremolinos udalerrian. Bertan euren berrikuntza-proiektuak aurkeztuko dituzte, eta euren robotak lehian arituko dira Houstoneko (Estatu Batuak) munduko finalerako sailkatzeko. Final hori apirilaren 23an eta 24an izango da. Bilboko&nbsp;Bego&ntilde;azpi Ikastolako, Portugaleteko Stem toki-Edurobotic-eko, Gernikako San Fidel Ikastolako,&nbsp;Arrasateko Arizemendi Ikastolako, Gasteizko&nbsp;Urkide Ikastetxeko eta Donostiako Axular Lizeoko&nbsp;ordezkariak dira. Egoitza bakoitzeko (Bilbo, Donostia eta Arrasate) bi talde onenak dira, eta gaur goizean <em>FIRST<\/em> LEGO League txapelketaren Euskadiko finalean parte hartu duten 116 taldeetatik osoenak izan dira. Txapelketa Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatzen du, Deustuko Unibertsitatearekin, Donostiako Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan.<\/p>\n<p><iframe style=\"display: block; margin-left: auto; margin-right: auto;\" src=\"\/\/www.youtube.com\/embed\/d0kxRbqRvdg\" width=\"425\" height=\"350\"><\/iframe><\/p>\n<p>Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ia mila ikasle bildu dira goizean goizetik Euskadiko hiru egoitzetan, FLL Euskadi bitxi batean parte hartzeko; izan ere, publikorik gabe egin da, burbuila-taldeekin, bigarren urtez jarraian, jende-pilaketak ekiditeko eta neurri soziosanitarioak betetzen direla bermatzeko. Epaimahaiko kideek berrikuntza-proiektuak ebaluatu eta parte-hartzaileek azken hilabeteetan zehar diseinatu dituzten robotak baloratu dituzte. Balioak dira txapelketan puntuatzen den hirugarren zutabea: gazteek azaldu dute zein jokabiderekin irudikatu dituzten ezagutza, berrikuntza, eragina, inklusioa, lankidetza eta dibertsioa.<\/p>\n<p>Talde irabazleen berrikuntza-proiektuek erronka honetarako soluzio bakarrak proposatzen zituzten: neumatikoen hondakinen zuntzak aprobetxatuz paketeak banatzeko kutxa jasangarriak, RFID txartel-irakurgailua duen sistema estandarizatua loteak elikagai-bankuetan prestatzeko eta entregatzeko, paketeak automatikoki sailkatzen dituen zinta garraiatzailea, bitartekaririk gabe robotizatutako postontzi adimendunaren sistema, etxe-garraioko txip adimenduna garapena eta etxeko abereen garraioan erosotasuna hobetzeko soluzioa.<\/p>\n<p>Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburua Bilboko Deustuko Unibertsitateko egoitzara joan da aurrez aurre ezagutzeko aurkeztutako lanak. Harekin batera hauek bertaratu dira: Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Saileko diputatua; Xabier Otxandiano, Bilboko Udalaren Politika Ekonomikoen eta Herritarren Arretaren zinegotzi koordinatzailea; Jos&eacute; Mar&iacute;a Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea; Victor Urcelay, Deustuko Unibertsitateko errektoreordea; Asier Perallos Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza dekanoa; Cristina Gim&eacute;nez Elorriaga, Deustuko Unibertsitateko Unibertsitatea\u2011Enpresa zuzendaria; Pablo Garc&iacute;a-Bringas Deustuko Unibertsitateko Kanpo Harremanetarako dekanordea; Mar&iacute;a Lambarri, Deusto Social Labeko proiektu estrategikoen koordinatzailea; Nora Sarasola, BBKren Gizarte Ekintzaren zuzendaria; Arantza Hallett, ITP Aeroko Hallett, Giza Baliabideetako zuzendari exekutiboa; Gotzone H&eacute;riz, Ausolaneko gerentea; Javier Butrague&ntilde;o, Ingeniera Soy elkarteko presidentea; Manuel Salaverria eta Leire Bilbao, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren presidentea eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren.<\/p>\n<p>Epaimahaiaren epaia 17.00etan jakinarazi da, <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=_9zZik36k8U\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Innobasqueren Youtube kanalean<\/a> zuzenean emandako programa baten bidez; programak hiru egoitzak lotu ditu, eta palmaresa jakinarazi dute oso-osorik.<\/p>\n<p><em>FIRST<\/em> LEGO League Euskadik bi kategoria ditu: <em>Challenge<\/em>, 10 eta 16 urte arteko ikasleentzat, euren artean lehiatzeko, eta <em>Explore<\/em>, 6 eta 9 urte artekoentzat. Azken horientzat parte hartzea lehen kontaktua da zientzia eta teknologiaren munduarekin.&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong><em>Euskadin 35 erakunderen laguntza izan duen STEAM Hezkuntzaren programa<\/em><\/strong><\/p>\n<p><em>FIRST <\/em>LEGO League Euskadi Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatzen duen hezkuntza-programa da, Deustuko Unibertsitatearekin, Donostiako Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundien laguntza du. Eusko Jaurlaritzaren STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategiaren parte da, eta haren helburua da ikasleen ezagutza zientifiko eta teknologikoen maila handitzea, bereziki emakumeena.<\/p>\n<p>Aurten 35 erakunde publiko eta pribatuk eman diote laguntza proiektuari: enpresak, unibertsitateak, teknologia-zentroak, ikerketa-zentroak eta erakundeak euren gaitasunak batu dituzte helburu komun batekin: gazteenen artean zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzea.<\/p>\n<p>Aurten nazioarteko antolakuntzak mundu osoko 110 herrialdetan egingo diren 3.700 txapelketei begira aukeratu duen erronka salgaien garraioa izan da (<em>Cargo connect<\/em>); beraz, roboten proiektu eta misioek lotura izan dute gai horrekin.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur FIRST LEGO League Euskadiren 13. edizioa irabazi duten sei taldeek parte hartuko dute datorren apirilaren 2an Espainiako finalean, Malagako Torremolinos udalerrian. Bertan euren berrikuntza-proiektuak aurkeztuko dituzte, eta euren robotak lehian arituko dira Houstoneko (Estatu Batuak) munduko finalerako sailkatzeko. Final hori apirilaren 23an eta 24an izango da. Bilboko&nbsp;Bego&ntilde;azpi Ikastolako, Portugaleteko Stem toki-Edurobotic-eko, Gernikako San Fidel [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":10487,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-17364","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/17364","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/17364\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/10487"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=17364"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=17364"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=17364"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=17364"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}