{"id":17380,"date":"2022-03-28T00:00:00","date_gmt":"2022-03-27T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/eaeko-ete-entzako-eusko-jaurlaritzaren-laguntza-plana-web-mintegiak-eta-gehiago\/"},"modified":"2023-11-16T13:45:16","modified_gmt":"2023-11-16T11:45:16","slug":"eaeko-ete-entzako-eusko-jaurlaritzaren-laguntza-plana-web-mintegiak-eta-gehiago","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/eaeko-ete-entzako-eusko-jaurlaritzaren-laguntza-plana-web-mintegiak-eta-gehiago\/","title":{"rendered":"EAEko ETE entzako Eusko Jaurlaritzaren laguntza plana, web mintegiak eta gehiago"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Gure berrikuntza agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta ikastaroekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 29<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.ptgaraia.eus\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EUSKO JAURLARITZAREN LAGUNTZA-PLANA AURKEZTEA<\/a><\/p>\n<p>Eusko Jaurlaritzak martxoaren 29an (asteartea) Garaia Teknologia Parkeko Udalaitz Auditorioan EAEko ETE\u2011ei zuzendutako laguntza\u2011plana aurkeztuko du. Bertan 2022ko laguntzek emango dituzten hainbat gairen inguruko laguntzak aurkeztuko dira: I+G+b teknologia, Berrikuntza, Ekintzailetza, Eraldaketa Digitala, Industria Garapena, Trantsizio Energetikoa, Nazioartekotzea eta Ekonomia Zirkularra eta Ingurumena.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: SPRI<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 24<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eur03.safelinks.protection.outlook.com\/?url=https:\/\/eus.us7.listmanage.com\/track\/click?u=fb24debe894af1a2b98b0707b&amp;id=3886e5a9ba&amp;e=509bfaa29c&amp;data=04|01||436264c412bc47e3633808da0b2984b1|19486e0138864be9838a6da13d9e8aad|1|0|637834570261657094|Unknown|TWFpbGZsb3d8eyJWIjoiMC4wLjAwMDAiLCJQIjoiV2luMzIiLCJBTiI6Ik1haWwiLCJXVCI6Mn0=|3000&amp;sdata=4OXL\/J8uBx3PVk8VACkCHQDO0H356I1rW8DMLXlAQmo=&amp;reserved=0\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INDUSDENDA KONGRESUA:<\/a> <a href=\"https:\/\/eur03.safelinks.protection.outlook.com\/?url=https:\/\/eus.us7.listmanage.com\/track\/click?u=fb24debe894af1a2b98b0707b&amp;id=3886e5a9ba&amp;e=509bfaa29c&amp;data=04|01||436264c412bc47e3633808da0b2984b1|19486e0138864be9838a6da13d9e8aad|1|0|637834570261657094|Unknown|TWFpbGZsb3d8eyJWIjoiMC4wLjAwMDAiLCJQIjoiV2luMzIiLCJBTiI6Ik1haWwiLCJXVCI6Mn0=|3000&amp;sdata=4OXL\/J8uBx3PVk8VACkCHQDO0H356I1rW8DMLXlAQmo=&amp;reserved=0\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">B2B ONLINE SALMENTA<\/a><\/p>\n<p>Ekitaldi honetan espazioa eman zaie merkataritza\u2011kateko digitalizazio\u2011proiektuak jorratu dituzten B2B salmenta\u2011enpresei, zuzenean parteka dezaten nola landu duten estrategia, zein erresistentzia izan dituzten, zeri egin behar izan dioten uko eta zer ari den funtzionatzen. Digitalizazio horri jarraipena ematen dioten etorkizuneko proiektuak ahaztu gabe. Kasu praktikoekin batera sektoreko profesionalen hitzaldiak egongo dira, eta euren esperientzia partekatuko dute B2B sektorearen ikuspuntutik eta salmenta\u2011prozesuaren digitalizazio\u2011prozesuetan izandako esperientzia pertsonaletik.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: SPRI<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoaren 29tik 31ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.advancedfactories.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BILTZARRA: &#8220;FABRIKA AURRERATUAK&#8221; 2022<\/a>. Bartzelonan.<\/p>\n<p>Industria 4.0 biltzarra industria aurreratuari eta digitalari buruzko Europako biltzar handiena da. Biltzarra, etorkizuneko fabrikarekin lotutako azken teknologia berriak eta automatizazio\u2011 zein fabrikazio\u2011sistema berritzaileenak ezagutzeko espazioa da. Biltzarra martxoaren 29tik 31ra egingo da, Bartzelonan.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: NEBEXT<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 30<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ayudas.fomentosansebastian.eus\/es\/servicios\/webinars\/654auditoriaenergeticaygemelodigital\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">WEB-MINTEGIA: &ldquo;ENERGIA-AUDITORETZA ETA BIKI DIGITALA&#8221;<\/a>. Donostian<\/p>\n<p>Web\u2011mintegian galdera hauei erantzungo zaie: zer da biki digitala eta zein da haren balio estrategikoa? Horrez gain, 1958an New Jerseyn (AEB) eraikitako eraikin baten kasua aztertuko da; haren helburua zen LEDD ZIURTAGIRIA lortzea. Xehetasunekin azalduko da zer lortu nahi zuten biki digitala eta BIM integratuta, eta zein eragozpen izan dituen. Martxoaren 30ean izango da, 10:00etan, ZOOM plataformaren bidez.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Donostia Sustapenaren Donostia Smart Klusterra<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 30<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/digitalstrategy.ec.europa.eu\/en\/events\/savedatedestinationearthlaunchevent\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">DESTINATION EARTH EKIMENAREN AURKEZPENAREN ONLINE EKITALDIA<\/a><\/p>\n<p>Ekitaldiaren helburua da Lurraren prezisio handiko eredu digital bat garatzea, fenomeno naturalak eta horrekin lotutako giza jarduerak modelatu, kontrolatu eta simulatzeko helburuarekin.&nbsp;Gaiak hauek izango dira: klima\u2011aldaketa, ura eta itsas inguruneak, eremu polarrak, kriosfera, biodibertsitatea eta muturreko fenomeno meteorologikoak. Horrez gain, egokitzapen\u2011 eta arintze\u2011estrategiak ere landuko dira. Ingurumen\u2011kalte eta \u2011katastrofe nagusiak aurreikusteko lagungarria izango da, aurrekaririk gabe fidagarritasun eta fideltasunarekin.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Europako Batzordea, ESA, ECMWF eta EUMETSAT.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoaren 31ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/internationalpartnerships\/lnp\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EB-REN LORENZO NATALI KAZETARITZA SARIEN 30. EDIZIOA<\/a><\/p>\n<p>Sari honek, besteak beste desberdinkeriari, pobreziari, klimari, hezkuntzari, migrazioari, enpleguari, teknologia digitalari, osasun\u2011arretari, bakeari, demokraziari eta giza eskubideei buruzko informazioa ematen duten kazetaritzak saritzen ditu. Irabazle bakoitzak 10.000 euroko saria jasoko du. Gainera, kazetari gazte berrienaren kategoriako irabazleak komunikabideen sektoreko bazkide batekin lan egiteko aukera izango du.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>31 de marzo<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.eventbrite.es\/e\/entradasupdatedisenodenuevosespaciosdetrabajo294595311507?utmcampaign=social&amp;utmcontent=attendeeshare&amp;utmmedium=discovery&amp;utmterm=listing&amp;utmsource=cp&amp;aff=escb\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">UP!DATE: LAN EGITEKO ESPAZIO BERRIAK<\/a> Donostian.<\/p>\n<p>Martxoaren 31n, 15:00etan, Donostiako Arima Hotelean ekitaldi bat egongo da euskal enpresei, espazio korporatiboen eraginarei eta horien diseinuari buruz hausnartzeko. Xavier Marcet erakundeen eraldaketa, berrikuntza eta estrategiaren arloko aholkulari ospetsua izango da bertan, enpresa eta espazioen loturari buruzko hitzaldia eskaintzeko. Ondoren, espazio korporatiboen diseinua landuko dugu, baita joerak eta kasu arrakastatsuak ere.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: EAEko Arkitektoen eta Barne\u2011diseinatzaileen Elkartea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 31<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/us06web.zoom.us\/webinar\/register\/WN_sm7CPIRCQVSuHzZEbAWPFg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ONLINE JARDUNALDIA: &ldquo;ZIBERSEGURTASUNA ENPRESAN&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>Zibersegurtasuna gero eta kezka handiagoa sortzen duen gaia da enpresa\u2011arduradunen artean. Arrazoiak askotarikoak dira: enpresaren jarduera etengo duen eraso bat jasateko arriskua murriztea, informazio konfidentzialarekiko sarbidea babestea, dokumentuak galtzea ekiditea, etab.&nbsp;Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egungo egoera zibersegurtasunaren arloko mehatxuei dagokienez, eta jakingo dugu zein arriskuri egin behar dieten aurre enpresek. Halaber, zibersegurtasuna modu ezin hobean kudeatzeko edozein antolakundek eman beharreko pausoak aztertuko ditugu. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta ez da beharrezkoa gaiaren inguruko aurretiazko jakintzarik izatea bertaratzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 31<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.gipuzkoa.eus\/eu\/web\/rethinkindustry#generatedid0\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">JARDUNALDIA: RE-THINK INDUSTRY<\/a>. Donostian<\/p>\n<p>Re\u2011Think Industry Gipuzkoako ETE\u2011en esperientziak ezagutu eta partekatzeko jardunaldia da, eraldaketa digitalaren arloan. Topagune horrek maila indibidual eta kolektiboan hobetzen lagunduko digu, etorkizuneko Gipuzkoako ETEa lehiakorra, erresilientea eta malgua izan dadin, eta, horrez gain, merkatua gidatzeko gai izan dadin. Kursaal Kongresuen Jauregi eta Auditorioan.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia, EIT Manufacturing erakundearekin lankidetzan<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Martxoak 31<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.isea.eus\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">JARDUNALDIA: GAUZEN INTERNETA APLIKATU IZANAREN ESPERIENTZIAK<\/a><\/p>\n<p>ISEA (Enpresako Zerbitzu Aurreratuetan Berrikuntza) da ekitaldiaren antolatzailea, eta hainbat kasu ezagutzeko aukera eskainiko du.&nbsp;Topaketa MONDRAGON korporazioari lotutako kooperatiben parte diren pertsona guztiei dago zuzenduta. Jardunaldia martxoaren 31n izango da, 16:00etan, LKSren egoitzako Plaza Aretoan, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: ISEA<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 1era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/info\/researchandinnovation\/researcharea\/industrialresearchandinnovation\/industry50\/award_en&amp;pk_campaign=rtd_news\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HAUTAGAITZAK AURKEZTEA: INDUSTRIA 5.0 SARIA<\/a><\/p>\n<p>5.0 Industriak Europako industriaren etorkizuneko ikuspegia ematen du, eta helburu sozialak lortu nahi ditu, enplegutik eta hazkuntzatik harago. Industria oparotasunaren hornitzaile bihurtuko litzateke, eta ekoizpena jasangarriagoa bihurtuko luke. Gainera, langilearen ongizatea ekoizpen\u2011prozesuaren erdigunean jarriko luke.&nbsp;5.0 Industriaren saria EBk finantzatzen dituen eta 5.0 Industriaren ikuspegia sustatzen duten proiektuak aintzatesteko saria da. Proiektuak gai izan behar dira soluzio sinesgarri eta inspiratzailea aurkezteko, 5.0 Industriaren hiru zutabe nagusiak jorratuko dituena: jasangarritasuna, giza zentralitatea eta erresilientzia. Gainera, argi eta garbi aplikatu beharko da industrian.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 4ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/nazioartekotzeakomunikazioa\/zabalikdagoepeanazioartekotzeko100bekakbeinteskatzeko\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EUSKADIKO GAZTEENTZAKO NAZIOARTEKOTZEKO 100 BEINT BEKAREN PROGRAMA<\/a><\/p>\n<p>Zabalik dago epea nazioartekotzeko beken eskaerak aurkezteko. Programak 4,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo\u2011merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Bekadun bakoitzak 30.000&nbsp;&euro; eta 60.000&nbsp;&euro; bitarteko itzuli beharrik gabeko laguntza bat jasoko du, nazioarteko bere jomugako bizi\u2011mailaren arabera. Bi urtera luzatzen den programa trinko honetako parte\u2011hartzaileek 4 hilabeteko unibertsitate\u2011prestakuntza jasoko dute, 12 hilabeteko prestakuntza praktikoa egingo dute erakunde publikoetan eta 8 hilabeteko egonaldia munduan barrena kokatutako euskal enpresetan.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldearen eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilak 5<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.eventbrite.es\/e\/registrotalksreimaginingmobility268793507617\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HITZALDIA: REMINIG MOBILITY, LEKUALDAKETARIK GABEKO ETORKIZUNA DISEINATZEN<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>MUBIL erakundeak ekitaldi bat antolatu du Kursaal Congress Center zentroan, MIT City Science erakundearen parte\u2011hartzearekin. MIT institutuko eta Euskadiko hainbat ikertzailek mugikortasun berriari buruzko hitzaldiak emango dituzte. Konferentzia interesgarria da mugikortasunarekin lotutako Euskadiko enpresentzat, teknologia\u2011zentroentzat, Lanbide Heziketako zentroentzat eta unibertsitateentzat, eta laguntza eskatu nahi dizuegu ekitaldia hedatzeko eta informazioa interesdunei helarazteko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: MUBIL<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilak 5<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/forms.office.com\/pages\/responsepage.aspx?id=D9SG8v3UdkOhJITVFQGh2VHZhMNhcrBEtZucCTMD_itUQzBYN0Q0VzdXMDVNQ09ZVUc5TFZaNU1BVC4u&amp;wdLOR=cDD42F9D4CDCB49069CDEB453B9C0CE81\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GIaren TEKNOLOGIEN PROGRAMA, INDUSTRIA-ERRELALITATE BERRIAREN PALANKA<\/a><\/p>\n<p>Jardunaldi honetan ETE\u2011ek gauzatutako soluzio eta jardunbide egokiak aurkeztuko dira, horien Eraldaketa Digitalerako garapenean. Enpresen arteko topaketarako puntu bat da, kasu arrakastatsuak aztertzearen bidez lankidetzarako, ezagutza transferitzeko eta merkatuan aplikatu daitezkeen teknologiak ezagutzeko aukerak identifikatzeko. Izarra Centreko Auditorioan.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Ermuako Udala, Innobasque, SPRI, BFA eta GAIA<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 5etik 7ra&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/windeurope.org\/annual2022\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INDUSTRIAKO ENERGIA EOLIKOARI BURUZKO EKITALDIA: WIND EUROPE 2022<\/a>&nbsp;Bilbon<\/p>\n<p>Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate\u2011iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.&nbsp;Hainbat konferentzia\u2011saio, ehunka erakusketari eta milaka parte\u2011hartzaile egongo dira. Horrez gain, bat egingo dute Europa osoko eta kanpoko sektoreko pertsonek, eta hornikuntza\u2011kate guztia ordezkatuko dute espazio berean.&nbsp;Nazioarteko <em>matchmaking<\/em> ekitaldiak Europako eta nazioarteko herrialde askotako enpresak, <em>startup<\/em>ak, klusterrak, elkarteak eta ikerketa\u2011institutuak elkartuko ditu. Ekitaldia BEC zentroan egingo da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Wind Europe<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilak 6<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eventos.cdti.es\/ES\/Conferencia_HorizonteEuropa_2022\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HORIZON EUROPE KONFERENTZIAREN 11. EDIZIOA<\/a>. Valentzian<\/p>\n<p>Europar Batasunaren Espainiako Ikerketa eta Berrikuntza Esparru Programaren aurrez aurreko konferentzia. Konferentziaren funtsezko helburua da Horizon Europeren funtzionamenduaren lehen urtea aztertzea, baita berrikuntza nagusiak ere, besteak beste ikerketa\u2011 eta berrikuntza\u2011misioak, Europako elkarte berriak eta Europako Berrikuntza Batzordea. Aurrez aurre egingo da Valentziako Kongresuen Jauregian.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: CDTI eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa, Europako Batzordearekin lankidetzan<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilak 6 eta 7<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eur03.safelinks.protection.outlook.com\/?url=https:\/\/spri.lt.acemlnb.com\/Prod\/linktracker?redirectUrl=aHR0cHMlM0ElMkYlMkZ3aW5kZXVyb3BlLTIwMjIuYjJtYXRjaC5pbyUzRnV0bV9zb3VyY2UlM0RBY3RpdmVDYW1wYWlnbiUyNnV0bV9tZWRpdW0lM0RlbWFpbCUyNnV0bV9jb250ZW50JTNEQWRpJTI1MjElMkJBeXVkYXMlMkJhYmllcnRhcyUyNTJDJTJCU2VsZWN0JTJCVVNBJTI1MkMlMkJSYXBpZCUyQlByb3RvdHlwaW5nJTI1MkMlMkJXaW5kRXVyb3BlJTJCQmlsYmFvJTJCMjAyMiUyNnV0bV9jYW1wYWlnbiUzREFESS0yNDAyMjAyMi1lcw==&amp;sig=cULfsUGwGHi3vTKBYWP8DtdFRSSQYDTWfM6RQuQaGUE&amp;iat=1645687310&amp;a=%7C%7C66854022%7C%7C&amp;account=spri.activehosted.com&amp;email=y8EJI%2F36EhH0Xkp9FBZU%2FBPFOGeMs9kkl21zoOQ3GmY%3D&amp;s=882f2119dce7d75347d1acb64184aa83&amp;i=445A469A17A12373&amp;data=04|01||a6f9dfc60a91469fb50608d9f7723bb2|19486e0138864be9838a6da13d9e8aad|1|0|637812892284298472|Unknown|TWFpbGZsb3d8eyJWIjoiMC4wLjAwMDAiLCJQIjoiV2luMzIiLCJBTiI6Ik1haWwiLCJXVCI6Mn0=|3000&amp;sdata=ddlJZ3+4Mia4Ze4THtMWAli5078QVToCeu3+3QLiFKw=&amp;reserved=0\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENERGIA EOLIKOARI BURUZKO NAZIOARTEKO B2B TOPAKETAK: WINDEUROPE BILBAO 2022<\/a>. BEC zentroan<\/p>\n<p>Bilboko WindEurope Annual Event 2022 ekitaldian energia eolikoaren sektoreko tendentzia berrienak jorratuko dira, bai<em> onshore<\/em> eta bai<em> offshore<\/em>, eta Europako eta nazioarteko 350 erakusketari baino gehiagok hartuko dute parte. Parte\u2011hartzaileak eguneratu egin ahalko dira, sarean konektatu ahalko dira eta industria eolikoaren aukera ahalik eta gehien aprobetxatu ahalko dute ikatzik gabeko etorkizuna eskaintzeko.&nbsp;Ekitaldia aurrez aurrekoa izango da erabat, eta aukera bikaina da kontaktu komertzial eta elkarte berriak sortzeko modu efizientean, bai denborari eta bai kostuei dagokienez.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Spri, Euskadiko Energia Klusterrarekin,, ELBE aliantzarekin eta Enpresen Europako Sarearekin lankidetzan&nbsp;<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 6tik 8ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/events.bcamath.org\/ai4facovid19\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">TAILERRA: &#8220;COVID-19aren AURKA BORROKATZEKO ADIMEN ARTIFIZIALA&#8221;<\/a>. Bilbon<\/p>\n<p>Tailerrak hainbat nazioarteko ikertzaile elkartuko ditu, Adimen Artifizialaren aplikazioan lantzen dituztenak COVID\u201119aren pandemiari begira, baita osasun\u2011sistemako ordezkariak ere, medikuak, biomedikuntza\u2011ikertzaileak eta osasun\u2011zentroetako kudeatzaileak barne.&nbsp;Apirilaren 6tik 8ra egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: BCAM<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 8ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/bind40.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>STARTUP<\/em>EKIN BERRIKUNTZA-PROIEKTU BERRUAK SORTZEKO BIND 4.0 7. DEIALDIA<\/a><\/p>\n<p>BIND 4.0 industria adimendunaren berrikuntza\u2011plataforma irekiak deialdia ireki du, Euskadiko enpresek bat egin dezaten mundu osoko <em>startup<\/em>ekin garatutako konponbide teknologikoak abian jartzearen onurak izan dituzten 65 enpresa handiekin. BIND 4.0 plataformaren helburua da Euskadiko enpresen digitalizazioa, lehiakortasuna eta lidergoa sustatzea, teknologia berrienak gehituta, besteak beste adimen artifiziala, Big Data, IoT, errealitate areagotua, robotika edo nanoteknologia.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: BIND 4.0<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 11tik ekainaren 12ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.icexceco.es\/curso\/marketingdigitalparalainternacionalizaciondelaempresa12ed\/Home?utm_source=email&amp;utm_medium=icex+informa&amp;utm_content=03022022&amp;utm_campaign=icexceco:+marketing+digital+para+la+internacionalizaci%C3%B3n+de+la+empresa,+12%C2%AA+ed&amp;recipientid=%7b!Contact.Id%7d\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESEN NAZIOARTEKOTZERAKO MARKETIN DIGITALAREN IKASTAROAREN 12. EDIZIOA<\/a><\/p>\n<p>Ikastaroak aukera emango du marketin digitalaren eredu berrien ezagutzak, trebetasun teknikoak eta gaitasunak lortzea enpresen nazioarteko kudeaketan. Enpresa bakoitzak bat egin ahalko du &ldquo;ekonomia digitalean&rdquo;, eta haren modernizazioaren eta nazioarteko lehiakortasunaren alde egingo du. Berrikuntza eta kudeaketa\u2011ereduen aldaketa ulertu eta interpretatuko dira, enpresa teknologia berriek eskaintzen ditizten errealitate berrietara egokituz.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: ICEX\u2011CECO<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 19tik 22ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/tec2space.cab.intacsic.es\/svoMeetings\/index.php?mid=25&amp;action=page&amp;pagename=Workshop2022\/Presentation\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ESPAINIAKO INSTRUMENTAZIO ASTRONOMIKOAREN EGOERARI BURUZKO JARDUNALDIAK.<\/a>&nbsp;CSICen egoitza nagusia. Madril<\/p>\n<p>Jardunaldi horiek eztabaida foro bat izango dira instrumentazioaren garapenean parte hartzen duen komunitate astronomiko nazionalarentzat, eta topagune bat, Espainiako erakundeek zientzia programetan espaziotik parte hartzeko dituzten aukerak ezagutzeko, ikerketa komunitatea eta arloko enpresak barne.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: TEC2SPACE CM sarea RIA (Astronomia Azpiegituren Sarea), CDTI eta Estatuko Ikerketa Agentziarekin (Astronomia eta Astrofisika, Espazioa arloetako koordinatzaileak) lankidetzan.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilak 21 eta 22<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bcef.info\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BALTIC CIRCULAR ECONOMY FORUM 22<\/a>. San Petersburgo, Errusia<\/p>\n<p>Baltikoko Ekonomia Zirkularraren Foroa ekitaldi hibridoa da, eta haren xedea da eskualdeak dituen erronka zirkular handiak eta eskualdeak eskaintzen dituen aukerak aztertzea. Foroaren esparruaren barruan, partaideek Errusiako, EBko eta beste herrialde batzuetako alderdi interesdun nagusienengandik ikasteko pribilegioa izango dute.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: San Petersburgo hiria<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 22ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ingenieria.deusto.eus\/cs\/Satellite\/ingenieria\/eu\/adabyronsaria1\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ADA BRYON SARIA 2022<\/a><\/p>\n<p>Estatu\u2011mailako sari honek aukera ematen du arlo zientifiko eta teknologikoko emakumeen lana ezagutarazteko eta emakumeen bokazioak sustatzeko I+G arloan. Microsoft, Bizkaiko Foru Aldundia, Danobatgroup eta Emakunde\u2011Emakumearen Euskal Erakundearen babesletza du, eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eta BasqueHealthCluster klusterraren lankidetza.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Deustuko Unibertsitatea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 25etik 29ra&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.hannovermesse.de\/en\/press\/pressreleases\/hannovermesse\/hannovermesse2022focusondigitalizationanddecarbonization\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HANNOVER MESSE<\/a>&nbsp;Hannoverren, Alemanian<\/p>\n<p>Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen\u2011prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria\u2011enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.<\/p>\n<p>&nbsp;<em>Antolatzailea: Hannover Messe<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 4ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eic.ec.europa.eu\/eicfundingopportunities\/eicpathfinder_en\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EIC PATHFINDER OPEN 2022 PROGRAMA<\/a><\/p>\n<p>Programak teknologia berritzaile berria garatzen duten ikertaldeak babesten ditu. Pathfinder\u2011ek erabat berriak diren teknologien ideia ausartak aztertzen laguntzen du eta teknologia arloko aurrerapenen oinarri diren abangoardiako eta arrisku handiko diziplina arteko zientzia\u2011lankidetzak hartzen ditu bere baitan.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 4ra edo irailaren 28ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eic.ec.europa.eu\/eicfundingopportunities\/eictransition_en\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EIC TRANSITION 2022 PROGRAMA<\/a><\/p>\n<p>Berrikuntzaren arloko jarduerak finantzatzeko programa.&nbsp;2,5 milioi euro eta gehiagoko dirulaguntzak ematen ditu teknologia aplikaziorako ingurune garrantzitsu batean baliozkotu eta frogatzeko, eta merkaturako prestakuntza garatzeko.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 5etik 8ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/berdeago.org\/eu\/energybisitariak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BERDEAGO ENERGY 2022 AZOKA<\/a>. Durangon<\/p>\n<p>Irekita dago BERDEAGO Energy 2022 azokarako izen\u2011emate profesionalak eskatzeko erregistroa.&nbsp;Berdeago Energy azokan irtenbideak eta sistemak erakusten ditugu, bai energia\u2011eraginkortasunari eta ingurumen\u2011berrikuntzari dagokienez, bai ekonomia zirkularrari, iraunkortasuna irizpide duten eraikuntza eta birgaitzeari eta mugikortasun jasangarriari dagokionez besteak beste. Bertan sektoreen profesionalak daude, baita azken kontsumitzaile interesatua ere.&nbsp;Maiatzaren 5etik 8ra bitartean izango da, Durangoko Landako Gunean.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: BERDEAGO (Jasangarritasunaren Europako Elkartea)<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 6ra arte<\/strong><\/p>\n<p>Europako Batzordea hautagaiak bilatzen ari da IKIaren Batzorde Zientifikoa osatzeko.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/info\/news\/commissionseekscandidatesercscientificcouncil2022mar11_en&amp;pk_campaign=rtd_news\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EUROPAKO BATZORDEA IKI KOMITERAKO HAUTAGAIAK BILATZEN ARI DA<\/a><\/p>\n<p>Identifikazio Komite Iraunkor independentea Europako Batzordeak sortu zuen 2020an, eta organoaren Batzorde Zientifikoaren kide izateko hautagaiak bilatzen hasi da. Komitea harremanetan jarriko da Europako ikerketa\u2011komunitatea ordezkatzen duten erakundeekin, eta hautagai bikainak izendatuko dituzte. Horrez gain, Europako ikerketa ordezkatzen duten beste ikerketa\u2011erakunde batzuen hautagaitzak ere jasotzen dituzte.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 10a eta 11<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.tecnalia.com\/eu\/agenda\/jieec2022ekipoelektrikoennazioartekoxviijardunaldiak\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EKIPO ELEKTRIKO ADIMENDUNEN NAZIOARTEKO XVII. JARDUNALDIAK<\/a><\/p>\n<p>Xedea da topagune bat sortzea, hainbat herrialde eta eremutako adituek eta ikertzaileek ideiak elkarri aurkeztu eta sektore elektrikoko teknikaren eta aurrerapenen egoerari buruz eztabaidatzeko aukera izan dezaten. Edizio honetan arreta jarriko da teknologiek duten rolean eta horiek duten Europako Itun Berdean eta Berreskurapen Planetan duten eraginean.<\/p>\n<p><em>&nbsp;Antolatzaileak: Orkestra eta TECNALIA<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 17tik 19ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.expofoodtech.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">FOOD 4 FUTURE BILBAO FOODTECH WORLD SUMMIT<\/a>. BECen (Bilbao Exhibition Centre)<\/p>\n<p>Food 4 Future Bilbao World Summit\u2011ek adimen artifizialeko adituak bilduko ditu, hain zuzen ere, elikagaien eta baliabideen hobekuntzari, klima\u2011aldaketaren eragileei, ekimen disruptiboei eta sektorean eragina duten konponbideei aplikatutako elikagai berrien diseinuari, elikagaiak ekoizteko industria teknologikoari, ikerketa\u2011 eta garapen\u2011zentroei aplikatutako adimen artifizialeko adituak. Biltzarra BECen, Bilbon, egingo da, maiatzaren 17tik 19ra.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: BEC, NEBEXT eta ZTI<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 22tik 26ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.weforum.org\/events\/worldeconomicforumannualmeeting2022\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">MUNDUKO EKONOMIA FOROAREN 2022ko URTEKO BILERA.<\/a>&nbsp;Davosen, Suitzan<\/p>\n<p>&ldquo;Elkarrekin lan egin, konfiantza berrezarri&rdquo; lelopean, 2022ko urteko bilera izango da, pandemia hasi zenetik, lidergoari buruzko munduko aurrez aurreko lehenengo ekitaldia.&nbsp;2022ko urteko bilera Davos\u2011Klostersera itzuliko da, bi urteko etenaldiaren ondoren, eta munduko liderrei aukera emango die munduko egoeraren balantzea egiteko eta datorren aldi erabakigarrirako elkarteak eta politikak eratzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Munduko Ekonomia Foroa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzak 24<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/een.ec.europa.eu\/events\/technologybusinesscooperationdays2022\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">TEKNOLOGIA ETA ENPRESA LANKIDETZARAKO JARDUNALDIAK<\/a><\/p>\n<p>Teknologia eta Enpresa Lankidetzarako jardunaldiak<\/p>\n<p>Hannover Messe 2022 Azokan teknologia eta enpresa lankidetzarako jardunaldiak egingo dira. &ldquo;Artekaritza hibridoko ekimen&rdquo; gisa antolatzeko planteatu dira jardunaldiak, in situ bilerekin eta bilera birtualetan online parte hartzeko aukera gehigarriarekin.&nbsp;Bitartekotza-ekimenak ETE eta ikerketa-antolakundeei eskaintzen die beste kide batzuk aurkitu eta horiekin biltzeko aukera, merkataritza-negozioak egiteko eta ikerketa zein teknologiaren arloetan lankidetzan aritzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: NBank Hannover eta sareko beste kide batzuk, horien artean Innobasque<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 24a eta 25a<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/summit.eithealth.eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">2022ko EITren (EUROPAKO BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA INSTITUTUA) OSASUN GAILURRA<\/a> <br \/> Suedian<\/p>\n<p>Gailurrak aukera bat eskaintzen die Europako berritzaileei, lanean aritu diren gaietan parte har dezaten, beren ideiak modu irekian adieraz ditzaten eta publiko zabalago baten iruzkinak bil ditzaten. Xedea da Europa osoan bizitzak salbatu eta horiek hobetzen laguntzea. Mundu mailako hizlariak eszenatokian egongo dira beren esperientziak partekatzeko, hitzaldi inspiratzaileen, galdera eta erantzun interaktiboen, tailerren eta eskola magistralen bidez. Karolinska Institutuan, Stockholmen, Suedian.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: EITHsummit<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 30etik ekainaren 2ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.hannovermesse.de\/en\/forexhibitors\/becomeanexhibitor\/index2\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HANNOVER MESSE 2022 AZOKA<\/a>.&nbsp;Hannoverren, Alemania<\/p>\n<p>HANNOVER MESSE azoka aurrez aurre egingo da berriro 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitartean. Azoka fisikoa produktu digital berriekin lotuko da eta erakusketariei eta bisitariei ahalik eta segurtasun handiena eskaintzen dien higiene\u2011kontzeptu bat erabiliko da. Hala, azkenean, industria\u2011ekoizpenaren &#8220;etorkizuna bueltan da&#8221; eta gai nagusia industria\u2011eraldaketa izango da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Hannover Messe<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 9tik 12ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/neweuropeanbauhausfestival.eu\/join\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EUROPAKO BAUHAUS BERRIKO JAIALDIA<\/a>,&nbsp;Bruselan<\/p>\n<p>Europako Batzordeak erakunde, enpresa, ikertzaile, berritzaile, arkitekto, artista nahiz ikasleak eta interesa duen edonor gonbidatzen du Bruselan egingo den Europako Bauhaus Berriko lehenengo Jaialdira. Deialdiak irekita egongo dira martxoaren 7ra arte, erakundeek eta interesdunek beren jarduerak, proiektuak, tokiak edo ekitaldi paraleloak proposatzeko eta Jaialdian sartzeko. Aukera paregabea da ikerketa eta gure ingurunea eraldatzeko berrikuntzaren arloko konponbideak aurkezteko, konexio berriak sortzeko, bisitariak erakartzeko eta tokiko zein nazioarteko publikoarekin konprometitzeko.&nbsp;<\/p>\n<p> <em>Antolatzaileak: New European Bauhaus eta Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 13tik 17ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/biemh.bilbaoexhibitioncentre.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">MAKINA\u2011ERREMINTAREN BIURTEKOA 2022<\/a>. BECen, Barakaldon (Bizkaia)<\/p>\n<p>31 BIEMH bueltan da, eta teknologian, konponbideetan, berrikuntza proposamenetan eta erakusketa gunean anbiziorik handiena duen edizioa da. Motibazio eta energia handiz antolatutako edizioa da eta bertan mundu osoko erakusketariek eta bisitariek merkataritza kontaktuak egin ahalko dituzte, sinergiak eratuko dira eta negozio aukera berriak garatuko dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: AFM eta BEC<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 15era arte edo urriaren 5era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eic.ec.europa.eu\/eicfundingopportunities\/eicaccelerator_en\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EIC ACCELERATOR 2022 PROGRAMA<\/a><\/p>\n<p>Programa enpresa txiki eta ertainak (ETEak) laguntzeari dago bideratuta; zehazki EICren Funtsaren bidezko finantzaketa eta inbertsioei dagokienez, sortzen diren banakako enpresa eta enpresa txikiek egoera aldatzen duten berrikuntzak garatu eta handitzeko.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Berrikuntza Kontseilua<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<strong>Uztailak 22<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/mapa.innobasque.eus\/formulariocasospracticosgid?_cldee=YnBhcmRvQGlubm9iYXNxdWUuZXVz&amp;recipientid=contact3da7671b95d6e61180cf00155dfa65061cfe692c882a4d1ba70b1912049fe8c7&amp;esid=0deb50cf7fa3ec11810500155dfa6506\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GLOBAL INNOVATION DAY 2022<\/a><\/p>\n<p>2019az geroztik egikaritu diren eta berrikuntza eta ikerketako Euskadiko programek finantzatu dituzten kasuak ari dira bilatzen. Zure erakundeak produktua, prozesua edo negozio\u2011eredua berritu badu, hautagaitza aurkez dezakezu Global Innovation Day Euskadiren hurrengo edizioan parte hartzeko. Kasu osoenak aurkeztuko dira Euskadiko berrikuntza\u2011kasu praktikoen deialdiaren hurrengo edizioan. Oinarriak betetzen dituzten hautagaitzak Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuan sartuko dira. Izena emateko epea uztailaren 22an itxiko da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Innobasque<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urriaren 4tik 7ra&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.bsbf2020.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BIG SCIENCE BUSINESS FORUM<\/a>&nbsp;2022an Granadan<\/p>\n<p>BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa\u2011azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa\u2011 eta industria\u2011azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.&nbsp;Hau izango da ekitaldiaren bigarren edizioa, eta <em>Big Science Market<\/em> merkatuaren etorkizuneko helburuak jorratuko dira Granadako Kongresuen Jauregian.<\/p>\n<p><em>&nbsp;Antolatzailea: CDTI<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urriak 6 eta 7<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.aerotrends.net\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">AEROTRENDS 2022, JOERA AEROESPAZIALEN NAZIOARTEKO KONFERENTZIA<\/a>. Bilbo<\/p>\n<p>Honako hauek izango dira gai nagusiak: jasangarritasuna, ingurumena, aireontzi elektrikoagoak edo ekonomia zirkularra. Hau da, gure etorkizun hurbila, sektoreak aurrean duen etorkizuna. Kongresuan ez dira alde batera utziko fabrikazio aurreratua edo gure sektoreko lehiakortasunerako gakoak, gure aireontzi jasangarri, eraginkor eta errespetuzkoagoa aurkitzeko ezinbestekoak baitira.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Hegan<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urriaren 19ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eic.ec.europa.eu\/eicfundingopportunities\/eicpathfinder_en\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">DEIALDIA: EIC PARTHFINDER CHALLENGES 2022<\/a><\/p>\n<p>Zientziaren edo teknologiaren edozein eremutan oinarritutako proiektuak finantzatzeko Europako programa. Edizio hau 6 erronken konbinazioan oinarritzen da. Konbinazio bakoitzak Europako Berrikuntzaren Kontseiluko (EIC) zuzendari bat izango du buru.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure berrikuntza agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta ikastaroekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.&nbsp; &nbsp; Martxoak 29 EUSKO JAURLARITZAREN LAGUNTZA-PLANA AURKEZTEA Eusko Jaurlaritzak martxoaren 29an (asteartea) Garaia Teknologia Parkeko Udalaitz Auditorioan EAEko ETE\u2011ei zuzendutako laguntza\u2011plana aurkeztuko du. Bertan 2022ko laguntzek emango dituzten hainbat gairen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":16256,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-17380","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/17380","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/17380\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/16256"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=17380"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=17380"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=17380"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=17380"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}