{"id":17437,"date":"2022-04-25T00:00:00","date_gmt":"2022-04-24T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/global-innovation-day-2022-euskal-enpresek-horizon-europen-parte-hartzeko-laguntza-socinfo-digital-sari-banketa-eta-gehiago\/"},"modified":"2023-11-16T13:45:43","modified_gmt":"2023-11-16T11:45:43","slug":"global-innovation-day-2022-euskal-enpresek-horizon-europen-parte-hartzeko-laguntza-socinfo-digital-sari-banketa-eta-gehiago","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/global-innovation-day-2022-euskal-enpresek-horizon-europen-parte-hartzeko-laguntza-socinfo-digital-sari-banketa-eta-gehiago\/","title":{"rendered":"Global Innovation day 2022, euskal enpresek Horizon Europen parte hartzeko laguntza, &ldquo;Socinfo digital&rdquo; sari banketa, eta gehiago"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Gure berrikuntza agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta ikastaroekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 25etik 29ra<\/strong><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"about:blank\">HANNOVER MESSE<\/a> Hannoverren, Alemanian<\/p>\n<p>Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.<\/p>\n<p>&nbsp;<em>Antolatzailea: Hannover Messe<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilak 26<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/es\/innovacion\/innobideak-prestakuntza-estrategia-como-hacer-que-nuestras-intenciones-sucedan-7\/?contact_id=49680&amp;utm_source=ActiveCampaign&amp;utm_medium=email&amp;utm_content=Adi%21+Cada+semana+las+nuevas+ayudas+y+agenda+del+Grupo+SPRI&amp;utm_campaign=ADI-07042022-es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA SAIOA: ESTRATEGIA. NOLA LORTU GURE ASMOAK GAUZATZEA<\/a><\/p>\n<p>Jardunaldi birtual honetan, estrategiaren hausnarketa-prozesua eta bere hedapena eta komunikazioa kudeatzeko ideiak emango dira.&nbsp; Erakunde batzuek formulazio konplexuak eta zehatzak egin behar izaten dituzte, eta, beste batzuetan, berriz, praktikoagoa izaten da pertsona guztiek ideia garbi gutxi batzuk izatea eta partekatzea, egungo esparruan erabaki egokiak hartzen lagunduko dietenak.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Spri eta Eusko Jaurlaritza<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilak 26<\/strong><\/p>\n<p><strong>&nbsp;<\/strong><a href=\"https:\/\/docs.google.com\/forms\/d\/1IyGYt4VCmjMIy9m27S2h2AdZ4x_ARcd-46-rrTUNtSc\/viewform?edit_requested=true\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">WORLD IP DAY &#8211; JIa ETA GAZTEDIA: ETORKIZUN HOBE BATERAKO BERRITZEN<\/a> Garaia Teknologia Parkea&nbsp;<\/p>\n<p>Industria-jabetza eta Jabetza Intelektualaren (JI) Nazioarteko Eguna dela eta, Galbaianek jardunaldi bat antolatu du JIMEk aurten hautatutako gaia ardatz hartuta: gazteria, eta bere esperientzia. Sarrera doakoa izango da, baina izen-ematea ezinbestekoa da. Izena emateko epea apirilaren 22an bukatuko da.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p><em>Deitzen du: Galbaian IP (Intellectual Property)<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilak 26<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/enpresadigitala.spri.eus\/es\/claves-ciberseguridad-imprescindibles-para-empresa\/%22%20\/t%20%22_blank\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">WEB-MINTEGIA: ZIBERSEGURTASUN-GAKOAK, EZINBESTEKOAK ZURE ENPRESARAKO<\/a><\/p>\n<p>Jardunaldi honetan ikasiko duzu zeintzuk diren segurtasun informatikoarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak; horiek enpresa guztiek ezarri behar dituzte, handiak edo txikiak izan. Modu errazean azalduko da, baina enpresa batek dituen baliabideetarako sarbidea kontrolatzearen garrantzia azpimarratuko da. Gainera, azalduko da enpresa batek desastrea ekiditeko segurtasun-kopien sistema bat nola antolatu eta urrutiko konexioetarako VPNak erabiltzeko edo malwareen aurkako babesak ezartzeko beharra landuko da.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Basque Cibersecurity Center eta Spri<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilak 26<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ptedisruptive.es\/conocimiento\/webinars\/https:\/ptedisruptive.es\/cohttps:\/ptedisruptive.es\/conocimiento\/webinars\/nocimiento\/webinars\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">MAHAI-INGURUA: ERAKUNDE DISRUPTIBOAK FINANTZATZEKO TRESNAK<\/a><\/p>\n<p>Zenbait finantzaketa\u2011tresnen ordezkariek osatutako mahai\u2011ingurua, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Modu telematikoan igorriko da ZOOM plataformaren bidez.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Disruptive<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 26tik 28ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.tecnalia.com\/agenda\/feria-rebuild-innovacion-industrializacion-digitalizacion-sostenibilidad?utm_campaign=emailing1-20220419&amp;utm_content=cta&amp;utm_medium=email&amp;utm_source=crm%20database\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">REBUILD 2022: INDUSTRIALIZAZIOA, DIGITALIZAZIOA ETA JASANGARRITASUNA<\/a><\/p>\n<p>Eraikinak egiteko modua aldatzea bultzatzen eta sustatzen duen ekitaldia da Rebuild.&nbsp; Gainera, REBUILDek Arkitektura Aurreratuaren eta 4.0 Eraikuntzaren Kongresu Nazionala hartzen du barne. Kongresu hori ezagutza\u2011foro bat izango da, eraikuntza berriaren erronkei aurre egiteko, eta hurrengo hamarkadako ibilbide\u2011orria marrazteko. Horretarako, profil profesional bakoitzerako agenda espezifikoa egongo da, eta unean uneko gai giltzarriei eskainitako saioak egingo dira. Ereikune Construction Clusterra hartuko du barne Madrilen.<\/p>\n<p><em>Parte\u2011hartzailea: TECNALIA<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilaren 27tik 28ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/gomobility.eus\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GO MOBILITY BY MUBIL, MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN EKOSISTEMAREN ELKARGUNE PROFESIONALA, ALDE INDUSTRIALEAN ETA DIGITALEAN<\/a><\/p>\n<p>GO MOBILITY by MUBIL esparru abantailatsua da hainbat enpresa eta erakunderentzat: automobilgintzakoak eta ekipamendu elektrikokoak, bateria-fabrikatzaileak, energia-hornitzaileak, azpiegituren eta sareen enpresak, zerbitzuen integratzaileak, konektibitatea eta Big Data, erakunde publikoak eta flota operadoreak. Izan ere, erantzunak eman, eta negozioa sortzen du ibilgailuen, berriz kargatzeko azpiegituren, trakzio edo birkargako aplikazioetarako energia biltegiratzearen, mugikortasun elektrikoko zerbitzuen, ekosistema globalaren eta mugikortasun iraunkorreko merkatuen inguruan.&nbsp; Euskadi-Nafarroa-Akitania euroeskualdeko bihotzean egingo da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: MUBIL<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilak 27<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/socinfodigital.es\/2022\/04\/12\/prioridades-tic-en-las-aapp-del-pais-vasco-ante-los-fondos-next-generation\/%22\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> &ldquo;NEXT GENERATION FUNTSEN AURREAN EUSKADIKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO IKT LEHENTASUNAK&rdquo; EKITALDIA ETA &ldquo;IKT EUSKADI&rdquo; SOCINFO DIGITAL SARIEN BANAKETA<\/a><\/p>\n<p>Gaian adituak diren zenbait hizlari mintzatuko dira ekitaldian. Aurrez aurre egingo da, eta plazak mugatuak izango dira.&nbsp; Bizkaiko Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialean egingo da, goizeko 09:30etik aurrera.&nbsp; Izena ematea doakoa izango da sektore publikoarentzat. Aldiz, IKT hornitzaileek eta enpresa\u2011aholkulariek ordaindu egin beharko dute.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Socinfo Digital<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilak 28<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/socinfodigital.es\/2022\/04\/12\/prioridades-tic-en-las-aapp-del-pais-vasco-ante-los-fondos-next-generation\/%22\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">METAVERSE TRENDS 2022 TXOSTENA<\/a>. Bilbon<\/p>\n<p>Metaverse Trends 2022 txostenean enpresa handiek dituzten estrategiak aztertzen dira, baita murgilketa handiko eremu horietan negozio aukerak ere.&nbsp;&nbsp; Jarduera-gida berri bat, enpresek produktuen, zerbitzuen eta esperientzien garapena ongi egiten laguntzeko hazkunde izugarria izan duen joera bati dagokionez; izan ere, joera hori funtsezkoa da hain urrun ez dagoen etorkizun batean jarduteko. Saioa online igorriko da eta aurrez aurre egingo da Bilboko Azkuna Zentroan.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Zorraquino<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilak 28<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/es\/innovacion\/innobideak-prestakuntza-vigilancia-competitiva-proceso-clave-para-la-innovacion-6\/?contact_id=24569&amp;utm_source=ActiveCampaign&amp;utm_medium=email&amp;utm_content=Adi!+Oportunidades+en+Singapur%2C+Horizonte+Europa%2C+crear+empresas%2C+digitalizaci%C3%B3n%2C+vigilancia+competitiva&amp;utm_campaign=ADI-21042022-es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA: ZAINTZA LEHIAKORRA, BERRIKUNTZARAKO PROZESU GAKOA<\/a><\/p>\n<p>Jardunaldi birtual honetan, zaintza lehiakorrari buruzko hausnarketa-prozesua kudeatzeko zenbait ideia emango dira. Ez dago berrikuntzan arrakasta bermatzen duen formula magikorik, baina badago bide argi bat: zaintza lehiakor PROZESU sistematikoa eta proaktiboa ezartzea erronka estrategiko baten inguruan. Abiapuntua ere argia da: parte hartzen duten pertsonen talde arina osatzea.&nbsp; Saioaren edukia hau izango da: estrategia eta informazio estrategikoari lotutako kontzeptuak argitzea; berrikuntza\u2011prozesuaren faseak: zaintza lehiakorra sistematizatu eta kudeatzea; eta ibilbide\u2011orri bat: Zaintzatik berrikuntzara.<\/p>\n<p><em>Koordinatzailea: Euskalit<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilak 28 eta 29<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/zientzia.info\/eventos\/2022\/4\/28\/iv-jornada-nacional-de-evolucion-y-neurociencias\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EBOLUZIOAREN ETA NEUROZIENTZIEN IV. JARDUNALDI NAZIONALA<\/a><\/p>\n<p>Jardunaldia topalekua da zenbait zientzia\u2011alorreko profesionalentzako, hala nola psikiatriakoak, psikologiakoak, biologiakoak edo filosofiakoak. Denek dute interes bat komunean: giza\u2011jokabidea, ikuspuntu eboluzionista batetik, eta horren zientzia\u2011dibulgazioa, hartzaile guztientzat eskuragarria eta atsegingarria, bai eta zehatza eta eguneratua den formatu batean.&nbsp; Konferentzietarako sarbidea askea eta doakoa da, edukiera bete arte. Konferentzia bakoitzak ordu erdi iraungo du. Alabaina, konferentzietara joan nahi duenak izena eman behar du, <a href=\"mailto:kzk.ehu@gmail.com\">kzk.ehu@gmail.com<\/a> helbidera mezu bat bidaliz. Mezu horretan, honako datu hauek txertatu beharko ditu: izena, abizena eta parte den erakundea.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilak 29<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/es\/internacionalizacion\/estrategia-de-apoyo-a-la-participacion-de-empresas-vascas-en-horizonte-europa\/?contact_id=49680&amp;utm_source=ActiveCampaign&amp;utm_medium=email&amp;utm_content=Adi!+Cada+semana+las+nuevas+ayudas+y+agenda+del+Grupo+SPRI&amp;utm_campaign=ADI-07042022-es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EUSKAL ENPRESEI HORIZON EUROPEN PARTE HARTZEN LAGUNTZEKO ESTRATEGIA<\/a>. Gipuzkoan.<\/p>\n<p>Euskal enpresei Horizon Europen parte hartzen laguntzeko estrategia-jardunaldia Gipuzkoako Parke Teknologikoan. Helburua da ZTBESko enpresa eta eragileek Horizon Europen parte hartzea bultzatzeko eta sustatzeko ezarritako neurriak jakinaraztea eta aurreko Horizon 2020 programan lortutako emaitzen balantzea egitea. Bereziki enpresei, erakundeei, klusterren antolakunde dinamizatzaileei, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei eta I+G+b-n eta\/edo I+G+b-ko Europako Esparru Proiektuan espezializatutako aholkulariei dago zuzenduta.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Spri, Innobasque eta EEN Basque (Entreprise Europe Network)<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Apirilak 30<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.ziur.eus\/es\/actualidad\/agenda\/-\/asset_publisher\/ZUDyfcAQeQvQ\/content\/gosari-teknologikoak-zibersegurtasuneko-gorabeherei-erantzun-eraginkorra-emateko-funtsezko-alderdiak?_com_liferay_asset_publisher_web_portlet_AssetPublisherPortlet_INSTANCE_ZUDyfcAQeQvQ_assetEntryId=1301212&amp;_com_liferay_asset_publisher_web_portlet_AssetPublisherPortlet_INSTANCE_ZUDyfcAQeQvQ_redirect=https%3A%2F%2Fwww.ziur.eus%2Feu%2Faktualitatea%2Fagenda%3Fp_p_id%3Dcom_liferay_asset_publisher_web_portlet_AssetPublisherPortlet_INSTANCE_ZUDyfcAQeQvQ%26p_p_lifecycle%3D0%26p_p_state%3Dnormal%26p_p_mode%3Dview%26_com_liferay_asset_publisher_web_portlet_AssetPublisherPortlet_INSTANCE_ZUDyfcAQeQvQ_cur%3D0%26p_r_p_resetCur%3Dfalse%26_com_liferay_asset_publisher_web_portlet_AssetPublisherPortlet_INSTANCE_ZUDyfcAQeQvQ_assetEntryId%3D1301212%2F173558%22%20t%20%22_blank\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GOSARI TEKNOLOGIKOA: ZIBERSEGURTASUNEKO GORABEHEREI ERANTZUN ERAGINKORRA EMATEKO FUNTSEZKO ALDERDIAK<\/a><\/p>\n<p>Zibersegurtasuneko azken joera teknologikoak ezagutzeko eta eskualdeko industria-enpresak arlo horretan garatzen ari diren ezagutzak, proiektuak eta jardunbide egokiak partekatzeko lan-saioa.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Ziur eta Iraurgi Berritzen<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzak 2<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/es\/ayudas\/como-ser-una-empresa-mas-emprendedora-la-ayuda-para-intraemprender-en-bizkaia\/%22\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">JARDUNALDIA: &#8220;NOLA IZAN ENPRESA EKINTZAILEAGOA. BARNE-EKINTZAILETZARAKO LAGUNTZAK BIZKAIAN&#8221;<\/a><\/p>\n<p>Jardunaldia: &ldquo;Nola izan enpresa ekintzaileagoa. Barne-ekintzailetzarako laguntzak Bizkaian&rdquo;. Ekitaldia Bizkaiko industria-enpresetako eta zerbitzu aurreratuen enpresetako jabe eta zuzendaritza-taldeei dago zuzenduta. Hauek dira jardunaldiaren helburuak: gure enpresen DNA ekintzailea indartzeko arrazoiak eta aukerak ulertzea; negozio berriak arrakastaz abiarazi dituzten gure inguruko &ldquo;enpresa ekintzaileen&rdquo; esperientziak partekatzea; enpresa-negozio berriak etengabe eta sistematikoki aztertu eta sortzeko helburua duen EJGV-SPRIren Barnekintzaile programa berria bertatik bertara ezagutzea; eta antzeko premiak dituzten enpresen arteko elkarrizketa eta trukea bultzatzea. Barakaldoko Ilgner espazioan izango da.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri<\/em><\/p>\n<p><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><strong>Maiatzak 3<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/es\/ayudas\/como-ser-una-empresa-mas-emprendedora-la-ayuda-para-intraemprender-en-alava\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">JARDUNALDIA: &#8220;NOLA IZAN ENPRESA EKINTZAILEAGOA. BARNE-EKINTZAILETZARAKO LAGUNTZAK ARABAN&#8221;<\/a><\/p>\n<p>Jardunaldia: &ldquo;Nola izan enpresa ekintzaileagoa. Barne-ekintzailetzarako laguntzak Araban&rdquo;. Ekitaldia Arabako industria-enpresetako eta zerbitzu aurreratuen enpresetako jabe eta zuzendaritza-taldeei dago zuzenduta. Hauek dira jardunaldiaren helburuak: gure enpresen DNA ekintzailea indartzeko arrazoiak eta aukerak ulertzea; negozio berriak arrakastaz abiarazi dituzten gure inguruko &ldquo;enpresa ekintzaileen&rdquo; esperientziak partekatzea; enpresa-negozio berriak etengabe eta sistematikoki aztertu eta sortzeko helburua duen EJGV-SPRIren Barnekintzaile programa berria bertatik bertara ezagutzea; eta antzeko premiak dituzten enpresen arteko elkarrizketa eta trukea bultzatzea. Gasteizko Teknologia Parkeko Eraikin Nagusian izango da.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzak 3<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.tecnalia.com\/agenda\/smart-grids-interoperabilidad-ciberseguridad?utm_campaign=emailing1-20220406&amp;utm_content=cta&amp;utm_medium=email&amp;utm_source=crm%20database\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">WEB-MINTEGIA: SMART GRIDS: NOLA ZIURTATU INTEROPERABILITATEA ETA ZIBERSEGURTASUNA<\/a><\/p>\n<p>Web-mintegi honetan <em>smart grids<\/em> direlakoen ekipoen arteko interoperabilitatea ahalbidetzeko metodologia aurkeztuko da, zibersegurtasun-baldintzak ziurtatuta. Euren sareak eta ekipoak digitalizatzeko prozesuan murgilduta dauden konpainia elektrikoei eta ekipo elektrikoen fabrikatzaileei dago zuzenduta.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Tecnalia<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzak 4<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/agenda.spri.eus\/es\/ayudas\/como-ser-una-empresa-mas-emprendedora-la-ayuda-para-intraemprender-en-gipuzkoa\/%22\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">JARDUNALDIA: &#8220;NOLA IZAN ENPRESA EKINTZAILEAGOA. BARNE-EKINTZAILETZARAKO LAGUNTZAK GIPUZKOAN&#8221;<\/a><\/p>\n<p>Jardunaldia: &ldquo;Nola izan enpresa ekintzaileagoa. Barne-ekintzailetzarako laguntzak Gipuzkoan&rdquo;. Ekitaldia Gipuzkoako industria-enpresetako eta zerbitzu aurreratuen enpresetako jabe eta zuzendaritza-taldeei dago zuzenduta. Hauek dira jardunaldiaren helburuak: gure enpresen DNA ekintzailea indartzeko arrazoiak eta aukerak ulertzea; negozio berriak arrakastaz abiarazi dituzten gure inguruko &ldquo;enpresa ekintzaileen&rdquo; esperientziak partekatzea; enpresa-negozio berriak etengabe eta sistematikoki aztertu eta sortzeko helburua duen EJGV-SPRIren Barnekintzaile programa berria bertatik bertara ezagutzea; eta antzeko premiak dituzten enpresen arteko elkarrizketa eta trukea bultzatzea. Donostiako BIC zentroan izango da.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzak 4<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.linkedin.com\/pulse\/isea-organiza-la-jornada-dimensi%C3%B3n-digital-en-gesti%C3%B3n-estrat%C3%A9gica-\/?msclkid=cec6646ec48311eca76e7d2f5c71520e&amp;originalSubdomain=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">JARDUNALDIA: &ldquo;DIMENTSIO DIGITALA PERTSONEN KUDEAKETA ESTRATEGIKOAN&rdquo;<\/a><\/p>\n<p>ISEAk pertsonen kudeaketa estrategikoaren dimentsio digitalaren inguruko topaketa bat antolatu du, eta gaian adituak diren hiru hizlarik hartuko dute parte. Solasaldia maiatzaren 4an egingo da, 10:30etik 12:30era, Arrasateko Garaia Teknologia Parkeko LKS Eraikineko Plaza Aretoan.&nbsp; Saioan parte hartzeko, izena eman beharra dago, posta elektronikoko helbide honetara mezu bat bidaliz:&nbsp; <a href=\"http:\/\/mailto:mruiz@isea.eus\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">http:\/\/mailto:mruiz@isea.eus\/<\/a><\/p>\n<p><em>Antolatzailea: ISEA<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 3tik 31ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.ptgaraia.eus\/eu\/garaia-parke-teknologikoak-pertsonen-berrikuntzaren-hilabetearen-4-edizioa-aurkezten-du\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">PERTSONEN BERRIKUNTZAREN HILABETEAREN IV. EDIZIOA<\/a>.&nbsp;Arrasaten<\/p>\n<p>2019az geroztik, Garaia Parke Teknologikoa urtero bezala, Pertsonen Berrikuntzarako eszenatoki bihurtzen da berriz ere. Bertan, hainbat diziplinatako profesionalek; tresnak, hausnarketa eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte enpresok bizi ditugun egoera desberdinetarako. Aurten, gai hauek jorratuko dira: kultura bortitza eta oldarkorra, ziurgabetasun-uneetan hartutako erabakiak, loa lan-istripuak prebenitzeko tresna gisa, absentismoaren kudeaketa eta lan-inguruneko portaera toxikoak.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Garaia<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 4ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eic.ec.europa.eu\/eic-funding-opportunities\/eic-pathfinder_en\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EIC PATHFINDER OPEN 2022 PROGRAMA<\/a><\/p>\n<p>Programak teknologia berritzaile berria garatzen duten ikertaldeak babesten ditu. Pathfinder-ek erabat berriak diren teknologien ideia ausartak aztertzen laguntzen du eta teknologia arloko aurrerapenen oinarri diren abangoardiako eta arrisku handiko diziplina arteko zientzia-lankidetzak hartzen ditu bere baitan.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 4ra edo irailaren 28ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eic.ec.europa.eu\/eic-funding-opportunities\/eic-transition_en\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EIC TRANSITION 2022 PROGRAMA<\/a><\/p>\n<p>Berrikuntzaren arloko jarduerak finantzatzeko programa.&nbsp;&nbsp; 2,5 milioi euro eta gehiagoko dirulaguntzak ematen ditu teknologia aplikaziorako ingurune garrantzitsu batean baliozkotu eta frogatzeko, eta merkaturako prestakuntza garatzeko.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzak 5<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/docs.google.com\/forms\/d\/e\/1FAIpQLSciVDCxBF90RA6WKQH_jlQfMUx8W9bXsvMSV42uKEe3_egpBw\/viewform?vc=0&amp;c=0&amp;w=1&amp;flr=0\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BERDEAGO: EKOBERRIKUNTZAKO EKINTZAILETZA-JARDUNALDIAK<\/a><\/p>\n<p>Europako Jasangarritasun Elkarteak BERDEAGO Energy 2022 azoka aurkeztu du. Edizio honetan berritasun interesgarri bat dago: ekoberrikuntzako ekintzailetzaren laguntza. Guztira doako 8 stand egongo dira, eta aurten abian dauden edo urtea amaitu aurretik jarduera abiarazi nahi duten ekimenek eskatu ahalko dituzte.&nbsp;&nbsp; Horrela, espazio bat izango dute esperientziak partekatzeko, merkatuan finkatuta dauden eta azokako erakusle gisa parte hartzen duten enpresekin harremanetan jartzeko, proposamenak publiko partikular eta profesionalarekin kontrastatzeko eta merkatu-analisi praktikoa probatzeko. Azoka Durangoko Landako Gunean izango da, eta goizeko 9:30ean hasiko da.<\/p>\n<p><em>Sustatzailea: Tazebaez<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 5etik 8ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/berdeago.org\/eu\/energy-bisitariak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BERDEAGO ENERGY 2022 AZOKA<\/a>. Durangon<\/p>\n<p>Irekita dago BERDEAGO Energy 2022 azokarako izen-emate profesionalak eskatzeko erregistroa.&nbsp;Berdeago Energy azokan irtenbideak eta sistemak erakusten ditugu, bai energia-eraginkortasunari eta ingurumen-berrikuntzari dagokienez, bai ekonomia zirkularrari, iraunkortasuna irizpide duten eraikuntza eta birgaitzeari eta mugikortasun jasangarriari dagokionez besteak beste. Bertan sektoreen profesionalak daude, baita azken kontsumitzaile interesatua ere.&nbsp;&nbsp; Maiatzaren 5etik 8ra bitartean izango da, Durangoko Landako Gunean.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: BERDEAGO (Jasangarritasunaren Europako Elkartea)<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 6ra arte<\/strong><\/p>\n<p>Europako Batzordea hautagaiak bilatzen ari da IKIaren Batzorde Zientifikoa osatzeko.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/info\/news\/commission-seeks-candidates-erc-scientific-council-2022-mar-11_en&amp;pk_campaign=rtd_news%22\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EUROPAKO BATZORDEA IKI KOMITERAKO HAUTAGAIAK BILATZEN ARI DA<\/a><\/p>\n<p>Identifikazio Komite Iraunkor independentea Europako Batzordeak sortu zuen 2020an, eta organoaren Batzorde Zientifikoaren kide izateko hautagaiak bilatzen hasi da. Komitea harremanetan jarriko da Europako ikerketa\u2011komunitatea ordezkatzen duten erakundeekin, eta hautagai bikainak izendatuko dituzte. Horrez gain, Europako ikerketa ordezkatzen duten beste ikerketa-erakunde batzuen hautagaitzak ere jasotzen dituzte.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren <\/strong><strong>10etik 11ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.tecnalia.com\/agenda\/jieec-2022-xvii-jornadas-internacionales-equipos-electricos?utm_campaign=emailing1-20220323&amp;utm_content=cta&amp;utm_medium=email&amp;utm_source=crm%20database\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EKIPO ELEKTRIKO ADIMENDUNEN NAZIOARTEKO XVII. JARDUNALDIAK<\/a>. Bilbon<\/p>\n<p>Xedea da topagune bat sortzea, hainbat herrialde eta eremutako adituek eta ikertzaileek ideiak elkarri aurkeztu eta sektore elektrikoko teknikaren eta aurrerapenen egoerari buruz eztabaidatzeko aukera izan dezaten. Edizio honetan arreta jarriko da teknologiek duten rolean eta horiek duten Europako Itun Berdean eta Berreskurapen Planetan duten eraginean.<\/p>\n<p><em>&nbsp;<\/em><em>Antolatzailea: Tecnalia<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzak 12<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/enpresadigitala.spri.eus\/eu\/zerbitzu-digital-fidagarriak-eraldaketa-digitalaren-erronka\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">KONFIANTZAZKO ZERBITZU DIGITALAK:<\/a><a href=\"https:\/\/enpresadigitala.spri.eus\/eu\/zerbitzu-digital-fidagarriak-eraldaketa-digitalaren-erronka\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"> ERALDAKETA DIGITALAREN ERRONKA<\/a>. Gasteizen.<\/p>\n<p>Ekitaldia konfiantzazko zerbitzu digital berrien aitzindari izan nahi duen eta Euskadin erreferente bihurtu nahi duen ekimena da, horiek baitira erakunde eta pertsonen eraldaketa digitalari ekiteko oinarri sendoa. Gasteizko Teknologia Parkeko Eraikin Nagusian izango da, goizeko 9:15etik aurrera.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Spri eta Metaposta<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 17ra arte<\/strong><\/p>\n<p>EKITALDIA: &ldquo;<a href=\"https:\/\/codeway-2022-brokerage-event.b2match.io\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BUSINESS 4 COOPERATION CODEWAY<\/a>&rdquo;<\/p>\n<p>Artekaritza\u2011 eta <em>networking<\/em>\u2011ekitaldia da, eta elkarlanaren eta garapenaren lehen erakusketa eta konferentziaren testuinguruan egingo da: negozioak, ikerketa, berrikuntza, elkarketa, elkarlana.&nbsp;<em> Networking<\/em>aren inguruko nazioarteko programaren parte da. Programa horrek <em>networking- <\/em>eta <em>matchmaking\u2011<\/em>ekimenez jositako bi egun oso ditu<em>.<\/em> Maiatzaren 19an eta 20an egingo da Erroman.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Fiera di Roma<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren <\/strong><strong>17tik 19ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.expofoodtech.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">FOOD 4 FUTURE BILBAO FOODTECH WORLD SUMMIT<\/a>. BECen (Bilbao Exhibition Centre)<\/p>\n<p>Food 4 Future Bilbao World Summit-ek adimen artifizialeko adituak bilduko ditu, hain zuzen ere, elikagaien eta baliabideen hobekuntzari, klima-aldaketaren eragileei, ekimen disruptiboei eta sektorean eragina duten konponbideei aplikatutako elikagai berrien diseinuari, elikagaiak ekoizteko industria teknologikoari, ikerketa- eta garapen-zentroei aplikatutako adimen artifizialeko adituak. Biltzarra BECen, Bilbon, egingo da, maiatzaren 17tik 19ra.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: BEC, NEBEXT eta ZTI<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren <\/strong><strong>22tik 26ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.weforum.org\/events\/world-economic-forum-annual-meeting-2022\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">MUNDUKO EKONOMIA FOROAREN 2022ko URTEKO BILERA.<\/a>&nbsp;Davosen, Suitzan<\/p>\n<p>&ldquo;Elkarrekin lan egin, konfiantza berrezarri&rdquo; lelopean, 2022ko urteko bilera izango da, pandemia hasi zenetik, lidergoari buruzko munduko aurrez aurreko lehenengo ekitaldia.&nbsp; 2022ko urteko bilera Davos-Klostersera itzuliko da, bi urteko etenaldiaren ondoren, eta munduko liderrei aukera emango die munduko egoeraren balantzea egiteko eta datorren aldi erabakigarrirako elkarteak eta politikak eratzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Munduko Ekonomia Foroa<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzak 24<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/een.ec.europa.eu\/events\/technology-business-cooperation-days-2022\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">TEKNOLOGIA ETA ENPRESA LANKIDETZARAKO JARDUNALDIAK<\/a><\/p>\n<p>Teknologia eta Enpresa Lankidetzarako jardunaldiak<\/p>\n<p>Hannover Messe 2022 Azokan teknologia eta enpresa lankidetzarako jardunaldiak egingo dira. &ldquo;Artekaritza hibridoko ekimen&rdquo; gisa antolatzeko planteatu dira jardunaldiak, in situ bilerekin eta bilera birtualetan online parte hartzeko aukera gehigarriarekin.&nbsp; Bitartekotza-ekimenak ETE eta ikerketa-antolakundeei eskaintzen die beste kide batzuk aurkitu eta horiekin biltzeko aukera, merkataritza-negozioak egiteko eta ikerketa zein teknologiaren arloetan lankidetzan aritzeko.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: NBank Hannover eta sareko beste kide batzuk, horien artean Innobasque<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 24tik 25era<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/summit.eithealth.eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">2022ko EITren (EUROPAKO BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA INSTITUTUA) OSASUN GAILURRA<\/a>. Suedian<\/p>\n<p>Gailurrak aukera bat eskaintzen die Europako berritzaileei, lanean aritu diren gaietan parte har dezaten, beren ideiak modu irekian adieraz ditzaten eta publiko zabalago baten iruzkinak bil ditzaten. Xedea da Europa osoan bizitzak salbatu eta horiek hobetzen laguntzea. Mundu mailako hizlariak eszenatokian egongo dira beren esperientziak partekatzeko, hitzaldi inspiratzaileen, galdera eta erantzun interaktiboen, tailerren eta eskola magistralen bidez.&nbsp;&nbsp; Karolinska Institutuan, Stockholmen, Suedian.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: EITHsummit<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 30etik ekainaren 2ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.hannovermesse.de\/en\/for-exhibitors\/become-an-exhibitor\/index-2\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">HANNOVER MESSE 2022 AZOKA<\/a>.&nbsp;Hannoverren, Alemania<\/p>\n<p>HANNOVER MESSE azoka aurrez aurre egingo da berriro 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitartean. Azoka fisikoa produktu digital berriekin lotuko da eta erakusketariei eta bisitariei ahalik eta segurtasun handiena eskaintzen dien higiene-kontzeptu bat erabiliko da. Hala, azkenean, industria-ekoizpenaren &#8220;etorkizuna bueltan da&#8221; eta gai nagusia industria-eraldaketa izango da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Hannover Messe<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Maiatzaren 31ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/app3.spri.net\/kudeabideweb\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">INNOBIDEAK\u2011KUDEABIDE, KUDEAKETA AURRERATUAREN BIDEZ ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO<\/a><\/p>\n<p>Kudeabide Programa Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek elkarrekin sortutako proiektua da. Ezaugarri hauek dituzten enpresei zuzenduta dago: bost langile edo gehiago izatea, Euskadin egoitza soziala edo lan\u2011zentro bat edukitzea (horietan hartuko du esku programak) eta industria\u2011jardueretan eta horri lotutako zerbitzuetan lan egitea. Helburu nagusia Euskadiko enpresen lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzea da, Kudeaketa Aurreratuko metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzeko babesa emanez. Horretarako, hasierako egiaztatzea egingo da eta proiektu pilotuak edo\/eta finkatze\u2011proiektuak garatuko dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: Bentas Taldea eta Kudeabide<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 9tik 12ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/new-european-bauhaus-festival.eu\/join\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EUROPAKO BAUHAUS BERRIKO JAIALDIA<\/a>,&nbsp;Bruselan<\/p>\n<p>Europako Batzordeak erakunde, enpresa, ikertzaile, berritzaile, arkitekto, artista nahiz ikasleak eta interesa duen edonor gonbidatzen du Bruselan egingo den Europako Bauhaus Berriko lehenengo Jaialdira. Deialdiak irekita egongo dira martxoaren 7ra arte, erakundeek eta interesdunek beren jarduerak, proiektuak, tokiak edo ekitaldi paraleloak proposatzeko eta Jaialdian sartzeko. Aukera paregabea da ikerketa eta gure ingurunea eraldatzeko berrikuntzaren arloko konponbideak aurkezteko, konexio berriak sortzeko, bisitariak erakartzeko eta tokiko zein nazioarteko publikoarekin konprometitzeko.&nbsp;<\/p>\n<p> <em>Antolatzaileak: New European Bauhaus eta Europako Batzordea<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 13tik 17ra <\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/biemh.bilbaoexhibitioncentre.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">MAKINA\u2011ERREMINTAREN BIURTEKOA 2022<\/a>. BECen, Barakaldon (Bizkaia)<\/p>\n<p>31 BIEMH bueltan da, eta teknologian, konponbideetan, berrikuntza proposamenetan eta erakusketa gunean anbiziorik handiena duen edizioa da. Motibazio eta energia handiz antolatutako edizioa da eta bertan mundu osoko erakusketariek eta bisitariek merkataritza kontaktuak egin ahalko dituzte, sinergiak eratuko dira eta negozio aukera berriak garatuko dira.<\/p>\n<p><em>Antolatzaileak: AFM eta BEC<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren <\/strong><strong>15etik 17ra<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.stemcoalition.eu\/events\/international-conference-computational-thinking-education-and-stem-education\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">STEM HEZKUNTZARI BURUZKO NAZIOARTEKO STEM KONFERENTZIA<\/a>. Herbehereetan<\/p>\n<p>CTE-STEM 22 da APSCE (Asia-Pacific Society for Computers in Education) elkarteak antolatutako STEM Hezkuntzaren eta Pentsamendu Konputazionalaren inguruko nazioarteko 6. konferentzia.&nbsp; Ideien nazioarteko trukerako Programaren ekimen garrantzitsuena izango da eta bertan pentsamendu konputazionala garatzeko ezarpenaren inguruko aurkikuntzak eta emaitzak azaldu eta hedatuko dira. Konferentziak hasiera-hitzaldiak, gonbidatuen hitzaldiak, eztabaidarako panelak, tailerrak eta dokumentuen aurkezpenak bilduko ditu.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: APSCE<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 15era arte edo urriaren 5era arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eic.ec.europa.eu\/ehttps:\/eic.ec.europa.eu\/eic-funding-opportunities\/eic-accelerator_enic-funding-opportunities\/eic-accelerator_en\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EIC ACCELERATOR 2022 PROGRAMA<\/a><\/p>\n<p>Programak enpresa txiki eta ertainak (ETEak) babesten ditu, bereziki EIC Funtsaren bidez finantzaketa eta inbertsioak, sortzen ari diren banakako enpresek eta enpresa txikiek jardunbidea aldatzen duten berrikuntzak garatu eta zabal ditzaten.<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Ekainak 21 eta 22<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eudevdays.eu\/%22%20\/t%20%22_blank\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GARAPENAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK<\/a><\/p>\n<p>Garapenaren Europako Jardunaldiak (GEJ) dira nazioarteko elkarteen Europako foro nagusia. Foroak eragile nagusiak biltzen ditu ideiak eta esperientziak parteka ditzaten, elkarte berriak eta munduko erronkarik larrienei irtenbide berritzaileak bilatzeko.&nbsp; EDDaren 15. edizioaren ardatza honako hau izango da: &ldquo;Global Gateway: elkarte jasangarriak sortzea mundu konektatu baterako&rdquo;. Global Gateway Europako estrategia berria da, eremu digitalean, energian eta garraioan konexio adimendunak, garbiak eta seguruak sutatzeko eta mundu osoko osasun-, hezkuntza- eta ikerketa-sistemak bultzatzeko. Jendearentzat eta planetarentzat funtzionatuko duten konexio jasangarriak eta konfiantzazkoak defendatzen ditu, munduko erronkarik larrienei aurre egiteko: klima-aldaketa eta ingurumenaren babesa, osasun-segurtasuna hobetzea, lehiakortasuna eta munduko hornikuntza-kateak.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Europako Batzo<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<strong>Uztailak 22<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/mapa.innobasque.eus\/formulario-casos-practicos-gid?_cldee=YnBhcmRvQGlubm9iYXNxdWUuZXVz&amp;recipientid=contact-3da7671b95d6e61180cf00155dfa6506-1cfe692c882a4d1ba70b1912049fe8c7&amp;esid=0deb50cf-7fa3-ec11-8105-00155dfa6506\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GLOBAL INNOVATION DAY 2022<\/a><\/p>\n<p>2019az geroztik egikaritu diren eta berrikuntza eta ikerketako Euskadiko programek finantzatu dituzten kasuak ari dira bilatzen. Zure erakundeak produktua, prozesua edo negozio-eredua berritu badu, hautagaitza aurkez dezakezu Global Innovation Day Euskadiren hurrengo edizioan parte hartzeko. Kasu konpletoenak aurkeztuko dira Euskadiko berrikuntza-kasu praktikoen deialdiaren hurrengo edizioan. Oinarriak betetzen dituzten hautagaitzak Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuak sartuko dira. Izena emateko epea uztailaren 22an itxiko da.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Innobasque<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urriaren 4tik 7ra<\/strong><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.bsbf2020.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BIG SCIENCE BUSINESS FORUM<\/a>&nbsp;2022an Granadan<\/p>\n<p>BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.&nbsp; Hau izango da ekitaldiaren bigarren edizioa, eta <em>Big Science Market<\/em> merkatuaren etorkizuneko helburuak jorratuko dira Granadako Kongresuen Jauregian.<\/p>\n<p><em>&nbsp;<\/em><em>Antolatzailea: CDTI<\/em><\/p>\n<h2><strong>&nbsp;<\/strong><\/h2>\n<p><strong>Urriak 6 eta 7<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.aerotrends.net\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">AEROTRENDS 2022, JOERA AEROESPAZIALEN NAZIOARTEKO KONFERENTZIA<\/a>. Bilbo<\/p>\n<p>Honako hauek izango dira gai nagusiak: jasangarritasuna, ingurumena, aireontzi elektrikoagoak edo ekonomia zirkularra. Hau da, gure etorkizun hurbila, sektoreak aurrean duen etorkizuna. Kongresuan ez dira alde batera utziko fabrikazio aurreratua edo gure sektoreko lehiakortasunerako gakoak, gure aireontzi jasangarri, eraginkor eta errespetuzkoagoa aurkitzeko ezinbestekoak baitira.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Hegan<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urriaren 19ra arte<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eic.ec.europa.eu\/eic-funding-opportunities\/eic-pathfinder_en\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">DEIALDIA: EIC PARTHFINDER CHALLENGES 2022<\/a><\/p>\n<p>Zientziaren edo teknologiaren edozein eremutan oinarritutako proiektuak finantzatzeko Europako programa. Edizio hau 6 erronken konbinazioan oinarritzen da. Konbinazio bakoitzak Europako Berrikuntzaren Kontseiluko (EIC) zuzendari bat izango du buru.&nbsp;<\/p>\n<p><em>Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Urriaren <\/strong><strong>19tik 21era<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/info\/events\/international-conference-research-infrastructures-icri-2022-2022-oct-19_en&amp;pk_campaign=whatsnew_newsletter\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">2022ko IKERKETA\u2011AZPIEGITUREN INGURUKO NAZIOARTEKO BATZARRA (ICRI)<\/a>.&nbsp;Brnon, Txekiar Errepublikan.<\/p>\n<p>Ikerketa-azpiegiturako arduradun politikoek, operadoreek eta erabiltzaileek eta mundu osoko ikerketan interesa duten alderdiek goi-mailako eztabaidetarako plataforma bat eskainiko dute, ikerketa-azpiegituraren gai premiazkoenak jorratzeko.. ICRIren edizio honen ardatza izango dira ikerketa-azpiegituren onura sozioekonomikoak eta erantzukizun soziala, nazioarteko lankidetzarako testuinguruan eta bateratutako azpiegitura-ekosistema garatzeko moduak aztertzen. Programan aurrez aurreko elementuak zein elementu digitalak egongo dira, baita osoko saio zein saio paraleloak ere. Horrez gain, hainbat ekitaldi satelite eta gertaera paralelo ere antolatuko dira, baita Brnoko ikerketa-azpiegituretarako in situ bisitak ere.<\/p>\n<p><em>Antolatzailea: Europako Batzo<\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure berrikuntza agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta ikastaroekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.&nbsp; &nbsp; Apirilaren 25etik 29ra&nbsp; HANNOVER MESSE Hannoverren, Alemanian Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":16256,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-17437","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/17437","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/17437\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/16256"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=17437"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=17437"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=17437"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=17437"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}