{"id":17465,"date":"2022-04-29T00:00:00","date_gmt":"2022-04-28T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/euskadi-izan-da-berrikuntzako-eta-ikerketako-horizon-2020-programaren-itzulera-handiena-lortu-duen-europako-bederatzigarren-eskualdea\/"},"modified":"2023-11-16T13:45:58","modified_gmt":"2023-11-16T11:45:58","slug":"euskadi-izan-da-berrikuntzako-eta-ikerketako-horizon-2020-programaren-itzulera-handiena-lortu-duen-europako-bederatzigarren-eskualdea","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/euskadi-izan-da-berrikuntzako-eta-ikerketako-horizon-2020-programaren-itzulera-handiena-lortu-duen-europako-bederatzigarren-eskualdea\/","title":{"rendered":"Euskadi izan da berrikuntzako eta ikerketako Horizon 2020 programaren itzulera handiena lortu duen Europako bederatzigarren eskualdea"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, gaur goizean, Donostian, honako jardunaldi hau inauguratu du: &ldquo;Euskal enpresei Horizonte Europan parte hartzen laguntzeko estrategia&rdquo;. Eusko Jaurlaritzak, SPRIk, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak eta EEN Basque Enterprise Europe Network-ek antolatu dute. Berrehun enpresa bertaratu dira. Ekitaldiaren bidez, Euskadiko erakundeek berrikuntza eta I+G jarduerak finantzatzeko Europako programetan duten parte-hartzearen ekarpenaren eta inpaktuaren balioa nabarmendu da. EAE izan da aurreko Horizon 2020 programatik itzulera gehien jaso duen Europako bederatzigarren eskualdea (sailkapenean 240 izan dira); ia 77.000 milioi euro jaso ditu, hazkuntza ekonomikoa eta enplegua sortzea sustatzeko, Europako zientzia bikaina sortzeko, industria-lidergoa sustatzeko eta Europar Batasunaren gizarte-erronkei irtenbidea emateko.<\/p>\n<p>Leire Bilbaok, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, EAEko erakundeek Horizon 2020programan izan duten parte-hartzearen emaitza arrakastatsuak aurkeztu ditu. Harekin batera, hiru enpresa izan dira, haien esperientzia eta ikaskuntzen berri ematen: AVS Added Value Industrial Engineering Solutions, Etxe-Tar eta Walter Pack. Bilbaok esan duenez, EAEk Horizon 2020 programako 869 milioi euro lortu zituen, eta, hala, %&nbsp;84an hobetu zituen aurreko programan lortutako emaitzak, eta hasierako 805 milioi euroko helburu handia gainditu zuen. Zifra hori Horizon 2020 programako aurrekontu osoaren %&nbsp;1,3 da. Ekimenetan parte hartu duten EAEko 409 erakundeetako %&nbsp;56 ETEak direla nabarmendu behar da.<\/p>\n<p>Tapiak honako hau esan du: &ldquo;datuek erakusten dute Horizon 2020 programa tresna bikaina izan zela EAEko berrikuntza-ekosistema sendotzeko; hura bikaintasun-polo gisa definitu da Europako Batzordearen Berrikuntzako Eskualde Panelean&rdquo;.<\/p>\n<p>Horizon 2020 programan EAEk izandako parte-hartzeari buruzko datu guztiak hemen daude: &ldquo;https:\/\/www.innobasque.eus\/uploads\/attachment_files\/informe-participacion-h2020-eusk-626ba459e6264.pdf; Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak prestatzen du txostena. Lanak erakusten du EAEk berrikuntzako eta I+Gko 1.492 proiektutarako finantzaketa lortu zuela, Horizon 2020 funtsekin, aurreko programan baino %&nbsp;51 gehiago.<\/p>\n<p>Honela banatzen dira finantzatutako proiektuak:<\/p>\n<ul>\n<li>555 proiektuk Europa 2020 Estrategian zehaztutako erronka nagusiei erantzuten diete eta garraioaren, energiaren eta klima-aldaketaren eta ingurumenaren erronketan espezializatu da EAE.<\/li>\n<li>542k nagusiki honako hauen inguruko teknologiak garatzea bultzatzen dute: fabrikazioa eta prozesu aurreratuak, nanoteknologiak eta Espezializazio Adimentsurako RIS3 Euskal Estrategian aurreikusten diren EAEko lehentasunezko eremuetan aplikatu beharreko material aurreratuak.<\/li>\n<li>286k oinarrizko ikerketaren garapenerako eta gure ikertzaileen prestakuntzarako bide ematen dute.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Jardunaldian, era berean, Horizonte Europa ikerketako eta berrikuntzako Europako programa berriak 95.500 milioi euroko zuzkidurarekin (sekula izan den handiena) EAEko enpresei nola lagun diezaiekeen azaldu da. Horri buruz eztabaidatu da mahai-inguruan eta honako hauek parte hartu dute: Be&ntilde;at Bilbao Europako Batzordeko DG RTDko unitateburu ondokoak; Juanan Arrieta Idekoko I+Gko nazioarteko proiektu\/programen arduradunak; Alberto Fern&aacute;ndez Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak, eta Cristina Oy&oacute;n SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendariak. Azken horrek, EAEko erakundeen esku jarri ditu EEN Enterprise Europe Network-eko nodoak eskaintzen dituen zerbitzuak, kontuan hartuta hura ETEen berrikuntzarako eta nazioartekotzeko munduko sare handiena dela. EAEko nodoko partaide dira Spri, merkataritza-ganberak, Beaz, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia.<\/p>\n<p>Ekitaldiko hitzaldi nagusia Carlos Morais Europako Batzordeko Berrikuntza, Ikerketa, Kultura, Hezkuntza eta Gazteriako Europako komisarioaren kabineteko kidearena; megajoerei eta eraldaketa globalei eta Horizon Europe-k erronka horiei aurre egiteko egiten duen ekarpenari buruzko bideokonferentzia batean mintzatu da. Azkenik, Estibaliz Hern&aacute;ez Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak jardunaldia itxi du.<\/p>\n<p><em>Ekitaldi osoa esteka honetan ikus daiteke: <\/em><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=b2VExNrT_mY\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>Youtube<\/em><\/a><em>.<\/em><\/p>\n<p>&ldquo;Euskadiren partaidetza HORIZON 2020an&rdquo; txostena esteka honetan dago: <em>https:\/\/www.innobasque.eus\/uploads\/attachment_files\/informe-participacion-h2020-eusk-626ba459e6264.pdf<\/em><\/p>\n<p><em> &ldquo;Euskal I+G+b-ren estrategia Europan (2021-2030)&rdquo; hemen kontsulta daiteke: <\/em><em>https:\/\/www.euskadi.eus\/contenidos\/proyecto\/estrategia_i_mas_d_mas_i_vasca\/eu_def\/adjuntos\/EIGb2030.pdf<\/em><em>.<\/em><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, gaur goizean, Donostian, honako jardunaldi hau inauguratu du: &ldquo;Euskal enpresei Horizonte Europan parte hartzen laguntzeko estrategia&rdquo;. Eusko Jaurlaritzak, SPRIk, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak eta EEN Basque Enterprise Europe Network-ek antolatu dute. Berrehun enpresa bertaratu dira. Ekitaldiaren bidez, Euskadiko erakundeek berrikuntza eta I+G jarduerak finantzatzeko Europako programetan duten [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":10591,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-17465","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/17465","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/17465\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/10591"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=17465"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=17465"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=17465"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=17465"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}