{"id":17485,"date":"2022-05-10T00:00:00","date_gmt":"2022-05-09T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/manuel-salaverria-innobasqueko-presidentea-aurreko-krisiari-baino-hobeto-ari-gara-honi-aurre-egiten-joera-aldaketa-dago-berrikuntzan\/"},"modified":"2023-11-16T13:46:06","modified_gmt":"2023-11-16T11:46:06","slug":"manuel-salaverria-innobasqueko-presidentea-aurreko-krisiari-baino-hobeto-ari-gara-honi-aurre-egiten-joera-aldaketa-dago-berrikuntzan","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/manuel-salaverria-innobasqueko-presidentea-aurreko-krisiari-baino-hobeto-ari-gara-honi-aurre-egiten-joera-aldaketa-dago-berrikuntzan\/","title":{"rendered":"Manuel Salaverria, Innobasqueko presidentea: &ldquo;Aurreko krisiari baino hobeto ari gara honi aurre egiten: joera-aldaketa dago berrikuntzan&rdquo;"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasqueko presidente Manuel Salaverriak &#8220;Forum Europa. Tribuna Euskadi &#8220;, Nueva Economia Forumek antolatuta BBKren laguntzarekin Bilboko Ercilla Hotelean parte hartu du gaur goizean. Emiliano L&oacute;pez Atxurra, Petronorreko presidente eta Innobasqueko Zuzendaritza Batzordeko kideak, aurkeztu du, eta bere &#8220;<em>inkonformismoa<\/em>&#8221; azpimarratu du, &#8220;<em>zer egin behar dugun ondo eta zertan zuzendu behar dugun onartzea bezala ulertuta<\/em>&#8220;, eta &#8220;<em>etorkizunaren alde isilean lan egiten duten milaka pertsonen ordezkari<\/em>&#8221; gisa aipatu du.<\/p>\n<p>Salaverriak nahiago du &ldquo;<em>hondamendira eramango gintuzketen optimismo konpultsiboetatik eta pesimismo suntsitzaileetatik ihes egin<\/em>&rdquo;, baina berrikuntzaren arloan Euskadin joera-aldaketa dagoela baieztatu du, eta honako datu hauek eman ditu, besteak beste:<\/p>\n<p>&#8211;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; I+G arloko inbertsioak maximo historikoa lortu zuen: 1.490 milioi euro<\/p>\n<p>&#8211;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; Jatorri publikoko nahiz pribatuko I+G arloko inbertsioa hazi da<\/p>\n<p>&#8211;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; Enpresak izan dira inbertsio horren hartzaile nagusiak (%&nbsp;57)<\/p>\n<p>&#8211;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; I+G egiten duen enpresa-kopurua hazi egin da: 2014an 1.400 enpresa ziren eta gaur egun, 1.600 dira<\/p>\n<p>&#8211;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; Euskadi Europako 240 eskualdeetatik bederatzigarrena da berrikuntza eta ikerketa arloko proiektuak finantzatzeko funtsen bolumenik handiena lortzen: Horizon 2020 programako 869 milioi euro lortu dira<\/p>\n<p>&#8211;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; Europako Batzordeak Berrikuntzaren Europako Adierazleen Koadroan egiten duen sailkapenean 132. postutik 93.era igaro da Euskadi (guztira 240 dira) eta Euskadi &ldquo;berrikuntza handiko eskualdea&rdquo; eta &ldquo;bikaintasun\u2011poloa&rdquo; dela adierazi du.<\/p>\n<p>&#8211;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; Berrikuntzaren Euskal Agentziak uste du I+G arloko inbertsioak hazten jarraituko duela 2022ra arte, 1.630 milioi euro gainditu arte; 2021ean baino %&nbsp;5 gehiago.<\/p>\n<p>Innobasqueko presidenteak euskal berrikuntzan aurre egin beharreko erronka nagusiak ere azpimarratu ditu: ETEen jarduera berritzailea eta gazteen prestakuntza zientifiko-teknologikoa.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Berritzeko beharra<\/strong><\/p>\n<p>Euskal enpresa nagusietako I+G arloko arduradunen pertzepzioaren berri ere eman du Salaverriak; haien esanetan <em>&ldquo;berritzeko egiazko beharra dago&rdquo;<\/em>, trantsizio sozio\u2011sanitarioak, ingurumen arlokoak eta trantsizio digitalak eragiten ari diren <em>&ldquo;disrupzio mailarekin harrituta daude&rdquo;.<\/em> <em>&ldquo;Etorkizunez betetako&rdquo;<\/em> inguru honetan errebindikatu du <em>&ldquo;berrikuntza, inoiz baino gehiago, eraldatzeko, etorkizun anitzak kontuan izateko, aukerak hautemateko eta protagonista non izan nahi dugun aukeratzeko&rdquo;.<\/em><\/p>\n<p>Zentzu horretan, gogoratu du Berrikuntzaren Euskal Agentziaren 2021-2024 aldirako jarduera honakoetara bideratuko dela: berritzen duten euskal ETE kopurua haztera, euskal I+G+b arloaren nazioarteko presentzia haztera, gazteen zientzia eta teknologia arloko interesa sustatzera (bereziki neskena) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistema tresna aurreratuekin hornitzera berrikuntza sustatzeko jardueren esperimentazio-laborategia izan dadin. Innobasque, ia mila erakundez eratutako irabazi\u2011asmorik gabeko elkarte publiko-pribatua, Euskadiko Berrikuntza-ekosistemako eragileekin lankidetzan dabil, xede hori lortu ahal izateko. Horretarako Innobasquek ekintzak proposatzen dituela adierazi du talentua, ETEak, sozializazioa, berrikuntza disruptiboa eta ekosistema finantzarioaren integrazioa sustatzeko. <em>&ldquo;Ez dago kikiltzeko betarik&#8221;<\/em> ondorioztatu du Salaverriak, <em>&ldquo;Euskadin sortu ahal izango dugun berrikuntza-maila izango da gakoa&rdquo;.<\/em><\/p>\n<p>Euskadiko enpresa munduko, mundu akademikoko, instituzioetako eta gizarteko jende ugari izan da ekitaldian. Ekitaldiaren bideo osoa hemen dago ikusgai:<\/p>\n<p><iframe style=\"display: block; margin-left: auto; margin-right: auto;\" src=\"\/\/www.youtube.com\/embed\/TacW_i09ZWI\" width=\"425\" height=\"350\"><\/iframe><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasqueko presidente Manuel Salaverriak &#8220;Forum Europa. Tribuna Euskadi &#8220;, Nueva Economia Forumek antolatuta BBKren laguntzarekin Bilboko Ercilla Hotelean parte hartu du gaur goizean. Emiliano L&oacute;pez Atxurra, Petronorreko presidente eta Innobasqueko Zuzendaritza Batzordeko kideak, aurkeztu du, eta bere &#8220;inkonformismoa&#8221; azpimarratu du, &#8220;zer egin behar dugun ondo eta zertan zuzendu behar dugun onartzea bezala [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":17486,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-17485","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/17485","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/17485\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/17486"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=17485"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=17485"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=17485"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=17485"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}