{"id":18093,"date":"2023-10-30T00:00:00","date_gmt":"2023-10-29T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/bigarren-hezkuntzako-ikasleak-auzitegiko-polizia-bihurtu-dira-egun-batez-eta-lapurreta-bat-ebatzi-dute-itsasmuseumen\/"},"modified":"2023-11-16T13:51:15","modified_gmt":"2023-11-16T11:51:15","slug":"bigarren-hezkuntzako-ikasleak-auzitegiko-polizia-bihurtu-dira-egun-batez-eta-lapurreta-bat-ebatzi-dute-itsasmuseumen","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/bigarren-hezkuntzako-ikasleak-auzitegiko-polizia-bihurtu-dira-egun-batez-eta-lapurreta-bat-ebatzi-dute-itsasmuseumen\/","title":{"rendered":"Bigarren Hezkuntzako ikasleak auzitegiko polizia bihurtu dira egun batez, eta lapurreta bat ebatzi dute Itsasmuseumen"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p><span style=\"font-size: 12pt;\"><span style=\"color: #000000;\">Nazioarteko banda batek Bilboko itsas-museoko bilduma iraunkorrean ikusgai zegoen Merkataritza Arautzeko Ordenantzen liburu historiko bat lapurtu du. Horixe da aurtengo &ldquo;Forensic Science&rdquo; proiektuan parte hartzen duten ikasleek ikertu eta argitu beharko duten kasua. Ertzaintzak eta Gaztelueta ikastetxeak sustatutako STEAM hezkuntza-proiektu berritzailea da, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.&nbsp;<\/span><br \/><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Rodrigo Gartzia&nbsp;Segurtasuneko sailburuordea eta&nbsp;Amaia Agirre&nbsp;Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria izan dira Hezkuntza Sailak sustatzen duen STEAM Euskadi Estrategiarekin ezin hobeto lerrokaturiko hezkuntza-jardueran.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Auzitegiko zientziaren bitartez, Ertzaintzak eta Gaztelueta ikastetxeak bultzatutako proiektu berritzaile honek konpetentzia teknikoak nahiz zeharkakoak garatzen ditu, modu horretan ikasleen bokazio zientifiko-teknikoak piztuz eta STEAM lanbideekiko interesa sortuz.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Aurten 26 ikastetxek parte hartzen dute, eta proiektu honen bidez taldean lan egitea, berrikuntza, ikertzeko trebetasunak eta pentsamendu sortzailea eta kritikoa garatuko dituzte ikasturtean zehar egingo dituzten jardueren bitartez. Gaur, esate baterako, 10 ikastetxetako 10 ikaslek parte hartu dute Bilboko Itsasmuseumeko lapurretaren simulazioan. Hauek dira ikastetxeak:<\/span><\/p>\n<ul>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">CEIP Jos&eacute; Miguel Barandiaran HLHI<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Colegio Gaztelueta Ikastetxea<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Colegio El Regato Ikastetxea<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Colegio Irlandesas Leioa<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Colegio Urdaneta<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">CPI Deustuko Ikastola IPI<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">IES Aixerrota BHI<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">IES Ategorri BHI<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">IES Etxebarri BHI<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Nazaret Zentroa<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">&nbsp;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\"><strong>Begi-ikuskapena<\/strong><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Ertzaintzako Polizia Zientifikoko Burutzako kideek lagunduta, ikasleek begi-ikuskapena egin dute gaur gertaeren lekuan bertan, kasua argitzen lagunduko luketen ebidentziak aurkitzen saiatzeko: eszenaren krokisa egin dute, eszena osoari eta zatiei argazkiak atera dizkiete; ebidentziak finkatu, deskribatu, jaso eta enbalatu dituzte, horien artean, hatz-markak; eta jasotako ebidentzia guztien erregistro dokumentala egin dute. Horretarako, Ertzaintzako polizia zientifikoak erabiltzen dituen baliabideak eta materialak &ndash;benetakoak&ndash; izan dituzte.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Jarduera horren helburua izan da delitu-egintza berregitea, aurkitutako froga-osagaien (ebidentzien) azterketen eta analisien bitartez, Agintari Judizialaren eskuetan jarri ahal izateko. &nbsp;&nbsp;&nbsp;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\"><strong>Metodo zientifikoa<\/strong><\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Forensic Science proiektuak zientzia eta teknologia arteekin eta humanitateekin integratzen ditu arrakasta osoz, Artearekin, horren testuinguru historikoarekin eta Zuzenbidearekin erlazionatutako alderdiak barne hartzen baititu. Ikasleek ikastetxeetan diziplina zientifiko eta teknikoetan eskuratzen ari diren ezagutzak erabiltzen dituzte krimenaren lekuan bildutako ebidentziak aztertzeko, metodo zientifikoa jarraituz ikerketa egiteko eta poliziaren aurrean defendatuko dituzten ondorioak ezartzeko.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Gaur goizean Bilboko Itsasmuseumen egin duten&nbsp;<em>landa-lanaren<\/em>&nbsp;ostean, Forensic Science proiektuan parte hartzen ari diren ikasleek euren ikastetxeetan jarraitu beharko dute ikerketarekin, ebidentzia guztiak aztertuz eta dauzkaten susmoak arrazoituz. Ikerketa ahozko epaiketa egiten denean amaituko da, eta epaiketa hori ere proiektuan parte hartzen ari diren ikastetxeetako bakoitzean egingo dute. &nbsp;<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Forensic Science proiektuaren oinarrian profesionalek eta UPV\/EHUko irakasleek osatzen duten batzorde zientifiko bat dago:<\/span><\/p>\n<ul>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Gorka Barbier, Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Kudeaketa Operatiboaren eta Teknikoaren komisario burua<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Ana Barrilero, Bizkaiko Probintzia Fiskaltzako fiskalburu ohia<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Paco Etxebarria, UPV\/EHUko Auzitegi eta Lege Medikuntzako irakaslea<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Fernando Plazaola, UPV\/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Concepci&oacute;n de la R&uacute;a, UPV\/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Sailekoa<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Esther Rebato, UPV\/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Sailekoa<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Elena Vecino, UPV\/EHUko Medikuntza Fakultateko Zelulen Biologia eta Histologia saileko irakaslea<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Pilar Gonz&aacute;lez, Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkargo Ofizialeko dekanoa<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Luciano Azpiazu, Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoko dekanoa<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Victor de la Pe&ntilde;a, UPV\/EHUko Ingeniaritza Eskolako irakaslea<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Santiago de Pablo, UPV\/EHUko Letren Fakultateko Historia Garaikideko irakaslea eta Zinemako Arte eta Zientzien Akademiako kidea<\/span><\/li>\n<li><span style=\"font-size: 12pt; color: #000000;\">Andere Larrinaga, UPV\/EHUko Arte Ederren Fakultateko Artearen eta Musikaren Historia Sailekoa<\/span><\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nazioarteko banda batek Bilboko itsas-museoko bilduma iraunkorrean ikusgai zegoen Merkataritza Arautzeko Ordenantzen liburu historiko bat lapurtu du. Horixe da aurtengo &ldquo;Forensic Science&rdquo; proiektuan parte hartzen duten ikasleek ikertu eta argitu beharko duten kasua. Ertzaintzak eta Gaztelueta ikastetxeak sustatutako STEAM hezkuntza-proiektu berritzailea da, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.&nbsp; Rodrigo Gartzia&nbsp;Segurtasuneko sailburuordea eta&nbsp;Amaia Agirre&nbsp;Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":18094,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-18093","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/18093","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/18093\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/18094"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=18093"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=18093"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=18093"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=18093"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}