{"id":91252,"date":"2025-11-14T09:41:56","date_gmt":"2025-11-14T07:41:56","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/?post_type=noticias&#038;p=91252"},"modified":"2025-11-14T10:40:34","modified_gmt":"2025-11-14T08:40:34","slug":"landatu-aholkularitza-enpresa-innobasqueko-erakunde-bazkide-berria","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/landatu-aholkularitza-enpresa-innobasqueko-erakunde-bazkide-berria\/","title":{"rendered":"Landatu aholkularitza-enpresa, Innobasqueko erakunde bazkide berria\u00a0"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div>\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Landatu giza baliabideetan espezializatutako aholkularitza-enpresa da, eta bat egin du berriki Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren familiarekin. Innobasquek 900 erakunde bazkidetik gora ditu jada eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren ordezkaritza zabala eskaintzen dute. \u201cBerritu nahi baduzu eta ideia berriak proposatzea gustatzen bazaizu, berrikuntza hori sortzen den lekuan egon behar duzu, eta Innobasquek aukera hori ematen digu. Ekosistema berritzailean egotea eta haren parte izatea ahalbidetzen digu\u201d, azaldu du Sergio de Miguelek, Landatuko CEOak. Enpresa 2021ean sortu zen, Sergioren taldeak aurretiazko esperientzia guztiak bildu eta elkarrekin proiektu bat abiaraztea erabaki zuenean, \u201cgizartea enpresen bidez eraldatzeko apustu irmoarekin; gure helburua da enpresak lan egiteko leku hobeak izan daitezela, eta pertsona eta erakundeei lagundu nahi diegu bide horretan, eraldaketa kultural horretan\u201d.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">&nbsp;\u201cGure fokua ehun langiletik gorako enpresak dira, egiturazko arazoak izan ditzaketenak, bai eta hazkuntza-prozesuan dauden 50 langiletik gorakoak ere. Izan ere, hortik aurrera has daitezke arazoak pertsonen kudeaketari dagokionez\u201d, adierazi du De Miguelek. Baina, zer zailtasun zehatz konpontzen lagun dezakete enpresa horretako adituek? Aholkularitza-enpresak hiru zailtasunetan jartzen du fokua. Lehenengoa gatazken kudeaketa da: \u201cGehienetan ez dira arrazoi zehatz baten ondoriozkoak, komunikazio-arazoen ondoriozkoak baizik. Hori dela eta, ingurune seguruak eskaintzen ditugu alde guztiek aske hitz egiteko eta egunerokoan baino elkarrizketa sakonagoak izateko aukera izan dezaten. Horiek horrela, guztion artean, arazoaren mamira iris gaitezke, bai eta konponbidera ere. Eraldaketarako ingurune horiek sortzea da helburua, laguntzeko taldeak berak ikus dezan non dauden blokeatuta, eta komunikazioa ezinbestekoa dela uler dezaten. Izan ere, besteak aintzat hartuta eta behar bezala komunikatuz lan eginez gero, arazo asko saihestea lor daiteke\u201d, adierazi du.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">&nbsp;\u201cHorrelako kasuetan ezinbestekoa da agintaritza-lanpostuetako edo lanpostu teknikoetako pertsonekin lan egiteaz gain, zuzendaritzarekin ere lan egitea. Guk beti diogu erakundean gertatzen dena zuzendaritza-taldean ere gertatzen dela. Hori dela eta, zuzendariekin lan egiteak \u2014gainera, talde txikia izan ohi da\u2014 aukera ematen digu erakunde osoan eragin handiagoa izateko. Gainera, hori da biderik onena enpresaren kultura eraldatzeko eta etorkizunerako tresnak emateko, gerora arazoak aholkularitza-enpresen laguntzarik gabe ebatz ditzaten\u201d, azpimarratu du.&nbsp;&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Zerbitzua ematen diete, halaber, beren erantzukizunean lan handia egin ondoren mailaz igo eta lanpostu berrira egokitzea kostatzen ari zaien pertsonei. \u201cMaiz gertatzen den kontua da hori, batez ere lanpostu teknikoak izan ondoren bitarteko agintaritza-lanpostuetara igo dituzten pertsonekin, ikusten baitute orain arte balio izan dieten gaitasunak ez direla jada hain erabilgarriak. Oso ohikoa da, adibidez, ez jakitea edo ez ausartzea exijenteak izaten gainerakoekin; edo, guztiz aurkakoa, ez jakitea enpatiaz jokatzen\u201d, azaldu du De Miguelek. Gainera, azpimarratu du enpresaren lana dela kasu horietan \u201clidergoa hobeto gauzatzeko tresnak ematea\u201d.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Eta hirugarren alderdia, \u201cbereziki gustatzen\u201d zaiena, lan-bilerak dira, ez baitira beti produktiboak izaten. \u201cEskatzen zaigunaren arabera, bilerak hobeto prestatzen lagun dezakegu, entzule gisa joan, nola garatzen diren ikusteko, edo bileraren ostean bertaratuekin bildu, sentsazioak partekatzeko, nola sentitu diren eta nola hobetuko lituzketen adierazteko\u201d, azaldu du De Miguelek.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Landatu giza baliabideetan espezializatutako aholkularitza-enpresa da, eta bat egin du berriki Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren familiarekin. Innobasquek 900 erakunde bazkidetik gora ditu jada eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren ordezkaritza zabala eskaintzen dute. \u201cBerritu nahi baduzu eta ideia berriak proposatzea gustatzen bazaizu, berrikuntza hori sortzen den lekuan egon behar duzu, eta Innobasquek aukera hori [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":91254,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[68],"ambitos":[],"class_list":["post-91252","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","area-bazkideak","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/91252","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/91252\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":91281,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/91252\/revisions\/91281"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/91254"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=91252"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=91252"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=91252"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=91252"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}