{"id":92368,"date":"2025-12-17T16:48:18","date_gmt":"2025-12-17T14:48:18","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/?post_type=noticias&#038;p=92368"},"modified":"2025-12-17T17:43:13","modified_gmt":"2025-12-17T15:43:13","slug":"solaskide-berria-dugu-leire-baranano-euskorpora-berrikuntzaren-euskal-agentziaren-bazkide-berria","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/solaskide-berria-dugu-leire-baranano-euskorpora-berrikuntzaren-euskal-agentziaren-bazkide-berria\/","title":{"rendered":"Solaskide berria dugu: Leire Bara\u00f1ano, Euskorpora, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren bazkide berria"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div>\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Berrikuntzaren Euskal Agentziak ongietorria ematen dio Euskorporari erakunde bazkide berri gisa. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta apiriletik lanean dihardu adimen artifiziala euskarara hurbiltzeko. Horrez gain, Innobasque ere proiektuan sartu da, interes handia baitu asmo handiko eta halabeharrezko helburu horretan lankidetzan jarduteko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">\u201cHizkuntzaren teknologiak inoiz ez bezala bizkortzen ari dira. Ildo horretatik, dagoeneko aplikazioak dituzte, gure bizitzeko, lan egiteko eta komunikatzeko modua birdefinitzen dutenak, arlo oro hartzen baitute: ahots laguntzaileak, itzulpen automatikoa, irisgarritasun-tresnak, testu- edo ahots-interfazeak, chatbot-ak, hezkuntza-ingurune digitalak, industria-aplikazioak\u2026 Garatu eta hobetzeko orduan, baliabide ikusezinak funtsezkoa dira: hizkuntza-datuak. Datu nahikorik gabe ezin daiteke multzo esanguratsua edo corpusa sortu, aldi berean, hizkuntza- eta ahots-ereduak trebatu hizkuntza jakin batean behar bezala maneiatzeko. Hala, corpus digitala izan ezean, hizkuntza adimen artifizialaren mapatik kanpo gelditzen da, eta hori da arriskua, ez euskararena bakarrik. Erronka hori partekatzen dugu Europako gainerako lekuekin, hizkuntza-aniztasunaren aberastasuna arriskuan ikusten baitute hegemonia teknologiko anglo-saxoiak eta ingelesez trebatutako eredu handien nagusitasunak bultzatuta\u201d, azaldu du Leire Bara\u00f1ano, Euskorporako zuzendari nagusiak.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Hala, elkartearen eginkizuna da, lehenik eta behin, datu horiek sortzea dagoeneko sortuta dauden edukietatik (testuak eta audioak) abiatuta eta, gerora, ereduak trebatzeko erabiltzea. Hots, helburua da makinei erabiltzen \u2018erakustea\u2019 euskara naturala sor dezaten eta hizkuntzaren ikuspegitik aberatsa izan dadin hizkuntzaren erabilera guztiei erantzuteko. \u201cAhots-laguntzaile batek agindu bat ulertzeko edo chatbot batek behar bezala erantzuteko, milaka adibide erreal \u2018irakurri\u2019 eta \u2018entzun\u2019 behar dituzte. Horregatik, corpus digitaletan sartzen dira eguneroko elkarrizketetatik hasita erakunde-diskurtsoetara arte, azpitituluetatik, podcastetatik, prentsa-artikuluetatik, legezko dokumentuetatik, eta abarretik pasata. Corpusa anitzagoa den neurrian eta hobeto sailkatuta dagoen heinean, hobeak izango dira emaitzak\u201d, dio Bara\u00f1anok. Halaber, ohartarazi du \u201ceduki horiek fitxategi informatiko bihurtzea oso konplexua dela\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Zergatik? Ez delako transkribatu edo eskaneatu behar, datua sortu baizik. Adimen artifizialaren beste erabilera batzuetan datua zenbaki bat da (zenbat ale sortzen diren edo zenbat eskaera izapidetzen diren), baina arlo honetan eduki bat da, hala nola hitz batek testuinguru jakin batean duen zentzua, beste batean izan dezakeenaren desberdina dena. Hortaz, bildu behar den edukien kopurua erraldoia bada ere, guztiak parekatu (beste hizkuntza batzuetako erabilerekin alderatu, itzultzean egindakoaren antzera) eta etiketatu behar dira, azkenik, fitxategiak sortzeko. \u201cEta hori guztia egin behar da estandar tekniko eta juridiko zehatzen pean, betiere European Language Data Space deritzanak dituenarekin lerrokatuta, dagoeneko haren kide baikara\u201d, zehaztu du Bara\u00f1anok.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Eginkizun hori oraintxe bertan erakunde laguntzaileetako (asko, aurretik itzulpengintzan aritzen ziren enpresak) hizkuntzalari konputazionalen, ohargile adituen, datu-ingeniarien eta eskubide digitalen adituen esku dago; beraz, Euskorporako zuzendari nagusiak gaineratu du elkartearen hirugarren helburua: ikerketa-ekosistema bat abian jartzea beste eragile batzuekin (enpresak, administrazioak, zentro teknologikoak, elkarteak\u2026) lanean jardun ahal izateko. Hala, \u201cabiadura hartu nahi da\u201d. Puntu honetan bereziki garrantzitsua da Innobasqueren laguntza, \u201cbatetik,<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">corpusa aberastuko duten kalitatezko edukiak eskuratzeko zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloetan eta, bestetik, halako edukiak sortzen dituzten erakunde bazkideen sare guztira sarbidea errazteko\u201d.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Berrikuntzaren Euskal Agentziak ongietorria ematen dio Euskorporari erakunde bazkide berri gisa. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta apiriletik lanean dihardu adimen artifiziala euskarara hurbiltzeko. Horrez gain, Innobasque ere proiektuan sartu da, interes handia baitu asmo handiko eta halabeharrezko helburu horretan lankidetzan jarduteko. \u201cHizkuntzaren teknologiak inoiz ez bezala bizkortzen ari dira. Ildo horretatik, dagoeneko aplikazioak dituzte, gure [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":92582,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[68],"ambitos":[],"class_list":["post-92368","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","area-bazkideak","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/92368","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/92368\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":92818,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/92368\/revisions\/92818"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/92582"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=92368"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=92368"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=92368"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=92368"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}