{"id":96022,"date":"2026-03-09T17:56:57","date_gmt":"2026-03-09T15:56:57","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/?post_type=noticias&#038;p=96022"},"modified":"2026-03-09T17:58:42","modified_gmt":"2026-03-09T15:58:42","slug":"bizkaiko-ahaldun-nagusiak-harrera-egin-die-euskadiko-first-lego-leaguen-estatuko-finalerako-sailkatu-diren-bizkaiko-taldeei","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/bizkaiko-ahaldun-nagusiak-harrera-egin-die-euskadiko-first-lego-leaguen-estatuko-finalerako-sailkatu-diren-bizkaiko-taldeei\/","title":{"rendered":"Bizkaiko ahaldun nagusiak harrera egin die Euskadiko FIRST LEGO Leaguen Estatuko finalerako sailkatu diren Bizkaiko taldeei"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div>\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Gaur, foru-jauregian, Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek harrera egin die FLL \u2013 <em>FIRST<\/em> LEGO Leagueren Estatuko finalerako sailkatu diren talde bizkaitarrei. Finala apirilaren 11n izango da Burgosen. Harreran, hauek hartu dute parte: Bilboko Bego\u00f1azpi ikastolako bi taldek eta Madre de Dios ikastetxeko talde batek, Portugaleteko Eduroboticeko talde batek eta Markina-Xemeingo Bera Kruz ikastolako beste talde batek. Talde horiek osatzen dituzten ikasleak 10 eta 16 urte bitartekoak dira. Bego\u00f1azpi ikastolako 6 eta 9 urte bitarteko ikasleen beste talde batek ere hartu du parte ekitaldian, euren aurrerapenak erakusteko. Harrerak une garrantzitsu batekin egiten du bat: hamaika urte bete dira Bizkaiko Foru Aldundia hezkuntza-ekimen hori babesten hasi zenetik, eta, gaur egun, gazteen arteko bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzeko nazioarteko erreferentziako programen artean sendotu da.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Euskadiko <em>FIRST<\/em> LEGO League hezkuntza-programa bat da, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatzen du, eta elkarrekin antolatzen dute Deustuko Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak; izan ere, helburua da STEM talentua bultzatzea (zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta matematikan) txikitatik, eta ikasleengan berrikuntzarekiko eta teknologiarekiko interesa piztea.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Eskola-taldeen erakustaldietan, robotaren jokoan, erakutsi digute eurek diseinatu, eraiki eta programatu dituzten robotak gai direla autonomiaz lehiaketa-taularen gaineko misioak gainditzeko. Gainera, aurkeztu dute nolakoa izan den robota diseinatu eta programatzeko prozesua, eta azaldu dute nolako konponbide teknikoak gauzatu behar izan dituzten denboraldi honetako erronkei aurre egiteko; izan ere, denboraldi honetako desafioak arkeologia du ardatz, <em>Unearthed<\/em> izenpean.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ekitaldian, berrikuntza-proiektuetako bat ere erakutsi dute. Bertan, taldeek urteko erronkari lotutako benetako arazo bat ikertu behar izaten dute, zer konponbide eman aztertu, eta horri heltzeko proposamen berritzaile bat egin.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Azkenik, talde batzuek azaldu dute nola landu dituzten <em>FIRST<\/em> LEGO League programaren balioak; besteak beste, talde-lana, lankidetza, errespetua eta ikaskuntza partekatua, printzipio horiek baitira nazioarteko hezkuntza-programa horren funtsezko parte bat.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Orain, sailkatutako bost talde horiek Bizkaia ordezkatuko dute FIRST LEGO Leagueren Estatuko finalean; beste talde batzuekin lehiatuko dira, eta nazioarteko txapelketetan parte hartzeko aukera izango dute.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur, foru-jauregian, Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek harrera egin die FLL \u2013 FIRST LEGO Leagueren Estatuko finalerako sailkatu diren talde bizkaitarrei. Finala apirilaren 11n izango da Burgosen. Harreran, hauek hartu dute parte: Bilboko Bego\u00f1azpi ikastolako bi taldek eta Madre de Dios ikastetxeko talde batek, Portugaleteko Eduroboticeko talde batek eta Markina-Xemeingo Bera Kruz ikastolako beste talde [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":96014,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[68,63],"ambitos":[],"class_list":["post-96022","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","area-bazkideak","area-steam-eu","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/96022","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/96022\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":96028,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/96022\/revisions\/96028"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/96014"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=96022"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=96022"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=96022"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=96022"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}