{"id":45884,"date":"2019-10-02T00:00:00","date_gmt":"2019-10-01T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/publicaciones\/ris2019-euskadi-innobasque-analisia\/"},"modified":"2024-01-17T11:46:46","modified_gmt":"2024-01-17T09:46:46","slug":"ris2019-euskadi-innobasque-analisia","status":"publish","type":"publicaciones","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/publicaciones\/ris2019-euskadi-innobasque-analisia\/","title":{"rendered":"RIS2019 Euskadi INNOBASQUE analisia"},"content":{"rendered":"<p>Regional Innovation Scoreboard 2019 Txostenak, Euskadik, 2017ko azterketan baino berrikuntza-maila handiagoa izanik ere, pisu erlatiboa galdu duela berrikuntzan egiaztatzen du.<\/p>\n<p>Izan ere, Euskadik azken 8 urteetan hobetu egin du bere errendimendua berrikuntzan (74,8 2011. urtean, EBko 2011ko batezbestekoari buruzko datu erlatiboen arabera, eta 83,6 2019. urtean).<\/p>\n<p>Hala ere, hobekuntza hori ez da nahikoa izan Goi-mailako Berrikuntzako Eskualde izaten jarraitzeko, Europako berrikuntzaren batez besteko mailak proportzio handiagoan egin baitu gora.<\/p>\n<p>Horrela, beraz, Euskadi Moderatu Plus Eskualdea da orain, eta lehenengo tokian jarraitzen du Estatuko autonomia-erkidegoen sailkapenean.<\/p>\n<p>Aldaketa hori honako bi arrazoi hauengatik gertatu da nagusiki: inbertsio publikopribatu urria krisiaren ondorioz, eta Espainiako estatuko efektu zuzentzailea; izan ere, Estatuko berrikuntza-maila txikiak penalizatu egin ditu autonomia-erkidego guztiak, eta Euskadiko katalogazioa aldatzea eragin du horrek.<\/p>\n<p>Europako txostenak eskualdeen berrikuntza-maila neurtzen duten 17 adierazle hartzen ditu kontuan. Euskadik sendo jarraitzen du I+G+Baren eragin-adierazleetan (teknologiaren eta ezagutzaren arloko sektore trinkoetako produktu berrien salmentari eta enpleguei dagokienez), baita gazteen hezkuntza-mailan ere (Europako eskualde liderren artean kokatuta dago alderdi horretan). Hala ere, Euskadik hobetu egin behar du ETEen berrikuntzari eta industria-jabetzaren babesari lotutako adierazleetan.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":44072,"template":"plantillapublicaciones.php","area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-45884","publicaciones","type-publicaciones","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/publicaciones\/45884","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/publicaciones"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/publicaciones"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/44072"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=45884"}],"wp:term":[{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=45884"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=45884"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}