{"id":46422,"date":"2022-04-01T12:54:00","date_gmt":"2022-04-01T10:54:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/tendencias\/gaitasun-mentalaren-manipulazioa\/"},"modified":"2024-01-08T15:14:19","modified_gmt":"2024-01-08T13:14:19","slug":"gaitasun-mentalaren-manipulazioa","status":"publish","type":"tendencias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/joerak\/gaitasun-mentalaren-manipulazioa\/","title":{"rendered":"Gaitasun mentalaren manipulazioa"},"content":{"rendered":"\n<p>Uste baino hurbilago dagoen errealitatearen argi-itzalak<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">2030. urtean gaude, eta hainbat herrialdetan gizakiengan neuroteknologia erabiltzeko lege\u2011eremuak aldatu dira; horren ondorioz, norbanakoen garun\u2011gaitasunak kontrolik gabe, eta modu desberdin eta bidegabean hazi dira. Super-soldaduak, super\u2011zientzialariak eta beste gizaki\u2011makina sinbionte* batzuk erabiltzen dira gainerako pertsonengan eragina eta kontrola lortzeko.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Noizbait bururatu al zaizue horrelakorik? Horrelako egoerak eragingo lituzkeen ondorioak (sozialak, ekonomikoak, etikoak, legezkoak, besteak beste) gogoan izan ditugu?<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Prospektiba arloan, mota horretako gertakariei \u201c<strong><em>wild cards<\/em><\/strong>\u201d esaten diegu. Gertatzeko <strong>probabilitate<\/strong> <strong>txikia<\/strong> dute, baina <strong>eragina handia<\/strong> izango litzateke, eta sistema edo joera jakin baten bilakaeran <strong>inflexio\u2011puntuak<\/strong> izan daitezke. Ustekabeko gertakari horiek aurrez \u201cweak signals\u201d edo seinale ahulei esker (batzuetan seinale ahulik gabe datoz) antzeman ditzakegu. Seinale horiek zatika datozen datu osatugabeak dira, eta bertatik informazioa lor daiteke.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Giza burmuinaren inguruko ikerketa\u2011eremua mugagabea da. Garunari buruzko Nazioarteko Ekimenak (IBI) ikerketari buruz honako hau aitortu du: \u201cikerketa esfortzu handia eta konplexua da, eta baliabide publiko eta pribatuen aurrekaririk gabeko ahalegin eta baliabideak izango bagenitu ere, ez dago burmuina neurtzeko, kartografiatzeko, irudiak sortzeko, modelatzeko, alegia egiteko, ulertzeko, antzeratzeko, diagnostikatzeko eta sendatzeko erronkari aurre egingo dioen ekimenik Hala ere, munduan hainbat ekimen** abiarazi dira,<a href=\"https:\/\/tendencias.innobasque.eus\/es\/la-manipulacion-de-la-capacidad-mental\/#_ftn1\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><\/a>besteak beste garunaren funtzionamendua ulertzeko, garunaren funtzionatzeko modua makinetara eramateko eta gaixotasun mentalak prebenitzeko, diagnostikatzeko eta tratatzeko helburua dutenak. Merkaturatuak izateko gutxi falta zaien pilotuak edo produktuak badaude.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Garuneko gaitasuna hobetzearen inguruko adibide eztabaidagarria da, adibidez, Txinako Askapenerako Herri Armadarena. Adimen hibridoaren kontzeptua dute; hau da, giza\u2011adimena eta makina\u2011adimena nahastea, garuna\u2011ordenagailua interfazeak erabiltzea, eta geneak aldatzea ere, betiere helburu militarrekin. Txinako Askapenerako Herri Armadak dioenez, \u201cnagusitasun mentala\u201d eta \u201cnagusitasun kognitiboa\u201d oinarrizkoak izango dira etorkizuneko istilu militarretarako (Kania, 2020***).<\/p>\n<blockquote class=\"blockquoteInnobasque\">\r\n  Hobetze mentalerako teknikek ondorio multisistemiko garrantzitsuak eragin eta gizartean espero ez diren gizarte\u2011desparekotasunak sortu ditzakete , bereziki helburu ez\u2011terapeutikoekin erabiltzen badira.\r\n<\/blockquote>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ez dago arau-esparru zehatzik, eta, horregatik, autonomia politiko handia duten herrialdeek erraz lortu ditzakete hobetze\u2011mentalerako teknologia eraginkorrak eta haien mesedetan erabili. Erakundeei dagokienez, gaitasun mentala modu artifizialean hobetzekotan, beharrezkoa izango litzateke gaitasun metala hobetua duten eta hobetua ez duten langileen emaitzak desberdindu eta alderatzeko prozedurak sortzea. Bestalde, giza baliabide politiken xedea talentua sortzea izango litzateke, eta ez beste herrialde edo eskualde batzuetako talentua erakartzea. Halaber, sektore guztietan errotiko berrikuntzaren gorakada gerta liteke.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Besteak beste, industria adimendunaren eremuan eragin handia izango luke; izan ere, behin robotizatutako sistemak sistema hibridoekin ordezkatuta, adimen artifiziala eta giza\u2011adimen areagotua (natura) bilduko lirateke bertan. Gainera, horrek medikuntza eta osasun pertsonalizatutako arloetan ikerketa\u2011eremu berriak irekiko lituzke. Beharrezkoa izango litzateke ulertzea, besteak beste, garuneko funtzio bakoitza zenbateraino indartu daitekeen, horiek indartzekotan garuneko beste funtzioetan duten benetako eragina edo hori egiteak norbanakoaren osasun fisikoan edo mentalean duen benetako eragina.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Arriskuak daude, bai. dibidez, gaitasun mental areagotuak eragindako segurtasun intelektuala eta ongizate mentala; horrek mendekotasuna eta adikzio sor dezake. Eta horiek kudeatzeko planik ez dagoenez, gerta daiteke erakundeak ezagutza\u2011eremuan ezustean zaharkituta geratzea, eta, ondorioz, beste erakundeekiko lehiakortasuna galtzea.<\/p>\n<blockquote class=\"blockquoteInnobasque\">\r\n  Baina, distopiak irudikatzen aritu beharrean (hori egin ohi dugu zalantzaz betetako garaiak bizi ditugunean), pentsatu beharko genuke orokorrean, gizakia edo garuna areagotzeak abantailak izan ditzakeela \r\n<\/blockquote>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">(berez, gizaki areagotu bihurtzen gara betaurrekoak edo audiofonoak erabiltzen ditugunean). Garuneko inplante batzuei esker, itsuek berriro ikusteko gaitasuna izango dute, gorputz\u2011adar artifizialak mugitu ahal izango dira, edo eskuetan mugikortasun gutxi duten pertsonek idazteko gaitasuna berreskuratuko dute.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Neuroteknologia erabiltzeak teknologia\u2011klusterrak eta eskualdeko espezializazio prozesu azkarrak sortzea ahalbidetuko du. Erakundeek modu positiboan eragina izango dute gizarte\u2011kontzientziazioa eskatzen duten erronkei aurre egiteko pertsonek duten jarreran, hala nola planetaren jasangarritasunean edo baliabideen erabilera adimendunean. Eta adimena indartzea funtsezkoa izango da aurkikuntza zientifikoa eta egun gizakia mehatxatzen duten gaixotasunen sendabidea azkartzeko.<\/p>\n<blockquote class=\"blockquoteInnobasque\">\r\n  Gai horiek mundu osoan kezka eta eztabaida ugari sortzen dituzte. Horren harira, Txilek dagoeneko badu burmuinaren jarduera eta neuroeskubideak babesteko zuzenketa konstituzionala. \r\n<\/blockquote>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">NeuroDerechos Fundakzioak \u201cneuroteknologiaren arorako giza\u2011eskubide berriak\u201d (Yuste, 2021****) ezarri ditu,<a href=\"https:\/\/tendencias.innobasque.eus\/es\/la-manipulacion-de-la-capacidad-mental\/#_ftn1\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><\/a>honako eskubide hauek babesteko: Nortasuna, borondatea, pentsamendu\u2011askatasuna eta aukeramena; pribatutasun mentala; areagotze mentalerako bidezko sarbidea; algoritmo\u2011alborapenaren aurkako babesa.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ildo horretatik, Eskubide Digitalen Espainiako Gutunak aro digitalaren testuinguruan giza\u2011eskubideak aztertzen ditu, eta neuroeskubideei erreferentzia egiten die.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Funtsezkoa da guztiok g<strong>arun-berrikuntza arduratsuarekin<\/strong> konpromisoa hartzea giza\u2011eskubideak babesteko; izan ere, gizateriaren azkeneko muga aztertzen ari gara. Ardura hori hedatuko eta orokortuko delakoan, bururatu al zaizkigu gizartearen <strong>osasunerako<\/strong> eta <strong>ongizaterako<\/strong> abiaraziko diren <strong>aukerak<\/strong>? Eta aldi berean, <strong>ikerketarako<\/strong> abiaraziko direnak eta ondoren nazioarteko <strong>negozio<\/strong> <strong>arduratsu<\/strong>, j<strong>asangarri eta arrakastatsu<\/strong> bihurtuko diren horiek?<\/p>\n\n<h6 class=\"wp-block-heading\"><em>* Sinbionte: Sinbiosi bidez beste gizabanako bati lotutako gizabanakoa<br\/><\/em><em><a href=\"https:\/\/tendencias.innobasque.eus\/es\/la-manipulacion-de-la-capacidad-mental\/#_ftnref1\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><\/a>** Human Brain Project (EU) (<a href=\"https:\/\/www.humanbrainproject.eu\/en\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/www.humanbrainproject.eu\/en\/<\/a>); Brain\/MINDS project (Japonia) (<a href=\"https:\/\/brainminds.jp\/en\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/brainminds.jp\/en\/<\/a>); Australian Brain Alliance (<a href=\"https:\/\/www.brainalliance.org.au\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/www.brainalliance.org.au\/<\/a>); Canadian Brain Research Strategy (<a href=\"https:\/\/canadianbrain.ca\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/canadianbrain.ca\/<\/a>); Brain Initiative (EEBB) (<a href=\"https:\/\/braininitiative.nih.gov\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/braininitiative.nih.gov\/<\/a>); Korean Brain Initiative (<a href=\"https:\/\/www.kbri.re.kr\/new\/pages_eng\/main\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/www.kbri.re.kr\/new\/pages_eng\/main\/<\/a>); China Brain Project (<a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/China_Brain_Project\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/China_Brain_Project<\/a>);<a href=\"https:\/\/tendencias.innobasque.eus\/es\/la-manipulacion-de-la-capacidad-mental\/#_ftnref1\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><\/a><br\/><\/em><em><a href=\"https:\/\/tendencias.innobasque.eus\/es\/la-manipulacion-de-la-capacidad-mental\/#_ftnref2\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><\/a>*** <a href=\"https:\/\/tendencias.innobasque.eus\/es\/la-manipulacion-de-la-capacidad-mental\/#_ftnref2\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><\/a>Minds at War, China\u2019s Pursuit of Military Advantage through Cognitive Science and Biotechnology (By Elsa B. Kania)<br\/><a href=\"https:\/\/tendencias.innobasque.eus\/es\/la-manipulacion-de-la-capacidad-mental\/#_ftnref1\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><\/a>**** <a href=\"https:\/\/tendencias.innobasque.eus\/es\/la-manipulacion-de-la-capacidad-mental\/#_ftnref1\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><\/a>\u00abIt\u2019s Time for Neuro-Rights\u00bb <a href=\"https:\/\/www.cirsd.org\/en\/horizons\/horizons-winter-2021-issue-no-18\/its-time-for-neuro--rights\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/www.cirsd.org\/en\/horizons\/horizons-winter-2021-issue-no-18\/its-time-for-neuro\u2013rights<\/a><\/em><\/h6>\n","protected":false},"featured_media":43028,"template":"plantillatendencias.php","area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-46422","tendencias","type-tendencias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tendencias\/46422","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tendencias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/tendencias"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/43028"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=46422"}],"wp:term":[{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=46422"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=46422"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}