{"id":50838,"date":"2024-01-12T12:03:49","date_gmt":"2024-01-12T10:03:49","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/?post_type=tendencias&#038;p=50838"},"modified":"2024-02-06T12:15:38","modified_gmt":"2024-02-06T10:15:38","slug":"konponbide-bila-cop28-konferentziaren-norabide-aldaketa-nabarmenak","status":"publish","type":"tendencias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/joerak\/konponbide-bila-cop28-konferentziaren-norabide-aldaketa-nabarmenak\/","title":{"rendered":"Konponbide bila: COP28 konferentziaren norabide-aldaketa nabarmenak"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Konferentziak erabaki bat hartu zuen; bertan, klimaren ikuspegitik epe laburrerako neurriak bizkortzea eta erregai fosiletatik energia-sistema neutroetaranzko trantsizio ordenatua gauzatzea eskatu zuten (erregai fosilen gaia jorratzen duen COParen lehen erabakia).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><a href=\"https:\/\/unfccc.int\/es\/news\/el-acuerdo-de-la-cop28-senala-el-principio-del-fin-de-la-era-de-los-combustibles-fosiles\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren 28. Konferentzia (COP28)<\/a>&nbsp;Dubain egin zen eta 2023ko abenduaren 13an amaitu zen. Konferentziak erabaki bat hartu zuen; bertan, klimaren ikuspegitik epe laburrerako neurriak bizkortzea eta erregai fosiletatik energia-sistema neutroetaranzko trantsizio ordenatua gauzatzea eskatu zuten (erregai fosilen gaia jorratzen duen COParen lehen erabakia).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Zerrenda horretan sartzen dira, halaber, ikatzaren energia pixkanaka desagerrarazteko ahaleginak azkartzea, erregai fosilei emandako dirulaguntza ez-eraginkorrak pixkanaka desagerraraztea eta energia-sistemetan erregai fosilak modu zuzen, ordenatu eta bidezkoan desagerrarazteko trantsizioa bultzatuko duten beste neurri batzuk, herrialde garatuek buru izaten jarraitzen dutela.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Epe laburrean, alderdiak animatu dira ekonomia osorako isuriak murrizteko asmo handiko helburuak aurkeztu ditzaten (berotegi-efektuko gas, sektore eta kategoria guztiak barne hartzen dituzten helburuak, eta 2025erako klima-ekintzako planen&nbsp;\u2014nazio-mailan ekarpen jakin gisa ezagutzen dira horiek\u2014 hurrengo txandan 1,5&nbsp;\u00baC-ko mugarekin bat egiten dutenak).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">COP28aren erabakiak erregai fosilen aroaren \u201camaieraren hasiera\u201d adierazten du.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Alderdi interesdun ugariren ekarpenak jasotzen dituen konponbide-multzoa da (munduko isuriak erdira murrizteko, egokitzeko gabeziak konpontzeko eta hemendik 2030era erresilientzia areagotzeko zabaldu eta erreproduzitu behar diren neurri eraginkorrei buruzko konponbideak).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Onartzen da zientziak adierazten duela berotegi-efektuko gasen munduko isuriak ehuneko 43 murriztu behar direla 2030erako, 2019ko mailekin alderatuta, berotze globala 1,5&nbsp;\u00baC-ra mugatzeko. Baina adierazi du alderdiak ez doazela bide onetik Parisko Akordioaren helburuak betetzeko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Gainera, nabarmendu da finantza-promesak oso urrun daudela garapen-bidean dauden herrialdeei energia bigunetarako trantsizioan, plan klimatiko nazionalen aplikazioan eta egokitzeko ahaleginetan laguntzeko behar diren kopuruetatik.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Ba al dago aukerarik enpresentzat?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Azken urteetako aurrerapen itxaropentsu horiek gorabehera, energia berriztagarrien sektoreak finantza-erronkei aurre egin die, eta energia bigunen balioek merkatuak oro har baino emaitza okerragoak lortu dituzte. Adituek interes-tasen igoerari eta inflazioari egozten diete egoera hori, eta gehiago eragiten diete energia berriztagarrien sustatzaileei erregai fosilenei baino.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Hala ere, analistek aurreikusten dute energia berriztagarrien balioek gora egin dezaketela datorren urtean. Gobernu-politikek (esaterako, Inflazioa Murrizteko AEBetako Legeak) eta teknologia berriztagarrietan (batez ere, eguzki-teknologian) egindako aurrerapenek sektorea bultza lezakete. Ibilgailu elektrikoen merkatua haztea ere espero da, egungo erronkak (esaterako, dirulaguntzak murriztea eta lehia handitzea) gorabehera.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Analistek aurreikusten dute energia berriztagarrien balioek gora egin dezaketela datorren urtean.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Hurrengo hitzorduak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak pozik hartu du konferentziaren amaiera arrakastatsua. Hala ere, batzuek diote COP28ak erregai fosilen aroaren amaieraren hasiera markatu duela; beste batzuek, berriz, helburu eta epe zehatzik eza deitoratu dute.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Munduko ebaluazioaren emaitza oinarri izango da nazio-mailan zehaztutako ekarpenen hurrengo txandarako (2025eko lehen hiruhilekorako aurreikusia dago hori).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Parisko Akordioaren 6. artikuluaren araberako karbono-merkatuei buruzko negoziazioak ez ziren COP28an amaitu, eta datorren urtean jarraituko dute (baita 2025etik aurrera zerbitzu klimatikoak emateko helburu kolektibo kuantifikatu bati buruzko eztabaidak ere).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">COP29a Bakun izango da, Azerbaijanen, 2024ko azaroan; eta COP30a Brasilen, Bel\u00e9m do Par\u00e1n, 2025ean.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n","protected":false},"featured_media":50840,"template":"plantillatendencias.php","area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-50838","tendencias","type-tendencias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tendencias\/50838","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tendencias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/tendencias"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/50840"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=50838"}],"wp:term":[{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=50838"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=50838"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}