Prestatzailea
Jon Mikel Zabala-Iturriagagoitia
Jon Mikel Zabala-Iturriagagoitia Deustuko Unibertsitateko Donostiako Ekonomia Saileko irakasle titularra da. Doktoregoa lortu zuen Ingeniaritzako eta Berrikuntzako Proiektuetan (2008), Valentziako Unibertsitatearen eskutik. Bere interes nagusiak dira zientziako, teknologiako eta berrikuntzako politikak; berrikuntzaren kudeaketa eta adierazleen erabilera berrikuntzarekin lotutako politika publikoen berri emateko. Bere ikerketak eragin handia izan du maila politikoan, nazioz gaindiko erakundeekin lankidetzan, hala nola Europako Batzordearekin, Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoarekin (UNECE) eta Munduko Bankua.
Ikaskuntza-helburuak
- Ikuspegi praktikoa ematea berrikuntzako erosketa publikoko (BEP) ekimenak garatu ahal izateko funtsezko alderdiei buruz.
- BEPren potentziala erakutsaraztea nazioarteko eskalako benetako kasuen bidez.
- Modu praktikoan identifikatzea BEP lizitazioak nola zehaztu.
- Modu praktikoan ikastea BEPa garatzeko beharrezko gaitasunak.
- BEP eraginkorra eta inklusiboa lortzeko beharrezko sareko lana ezagutzea.
Apirilaren 23an, 9:00etatik 13:30ak arte.
Apirilaren 24an, 9:00etatik 13:30ak arte.
Ikaskuntzaren edukiak
- saioa. Berrikuntzako Erosketa Publikoa: zer, zergatik eta zertarako
Zer
- Definizioak
Zergatik
- Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren (BEP) erabilgarritasuna
- BEP motak eta prozedurak
Zertarako
- Agintari kontratatzaileek egin ahal dituzten rolak
- BEPren eragin eraldatzailea
Kasuak
- Nazioarteko, nazioko eta eskualdeko eskalako kasuen ikerketak
- BEP eraldatzailearen adibideak: zirkulartasuna, jasangarritasuna, eta inklusibitatea
- BEPren adibideak Euskadin – Cristina Oyón (SPRI) – 15’
Euskadirako potentziala BEPrako
- Tour de table gaur egun parte hartzen duten erakundeek emandako zerbitzuei eta etorkizunean administrazio publikotik erantzun behar diren beharrei buruz
- saioa. Berrikuntzako Erosketa Publikoa:
Nola
- Berrikuntzako erosketa publikorako beharrezko gaitasunak
- BEPrako gaitasunen tipologia
- BEPrako gaitasunak garatzeko ariketak
BEPren ekosistema publikoak
- BEP bultzatzeko eragile publikoen sarea
- BEPn gaitasuna garatzeko zentroen zeregina
- Gaitasuna garatzeko zentroen adibidea
- Nola erakarri ETEak eta enpresa sortu berriak BEP prozesuetara
Nola sustatu start-upen, scale-upen eta ETEen partaidetza BEP prozesuetan.
- Nazioarteko, nazioko eta eskualdeko eskalako kasuen ikerketak
Nori zuzendua
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide diren administrazio publikoak (udalak, foru-aldundiak, sozietate publikoak eta Eusko Jaurlaritzako sailak) eta erakunde publiko horiei aholkularitza ematen dieten aholkularitza-enpresak:
- baldin eta lehenengo urratsak eman nahi badituzte berrikuntzaren erosketa publikoan.
- baldin eta aurrera egiten jarraitu nahi badute berrikuntzaren erosketa publikoari buruzko ezagutzan.
- baldin eta egiten dituzten erosketen eraginkortasuna hobetzeko kezka badute.
*Gehienez ere bi pertsona erakundeko.
Presentziala
api. 23 - api. 24
09:00 - 13:30 CEST
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203 Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Zamudio.
Leku kopurua 30
Iraupena 9 horas
Harremanetan jarri
Innobasque