Plan estrategikoa 2026-2030
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren 2026-2030 Plan Estrategiko berria etapa berri baten hasierako mugarria izango da. Funtsean, bi dira aurrera begirako etapa horren xede nagusiak: batetik, Euskadin berrikuntzaren inpaktua bultzatzea, bai ekonomian, bai gizartean eta bai ingurumenean, eta, bestetik, Agentziaren zeregina sendotzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sisteman, beti ere entitate bazkideak estrategiaren motor direla.
Innobasqueren bide-orri berria diseinatzerakoan, herrialde mailako estrategia nagusiak hartu dira aintzat —bereziki Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana (2030 ZTBP)— eta haiekin lerrokatu da, baita Europan berrikuntzaren, burujabetza estrategikoaren eta jakintzaren transferentziaren esparruetan indarrean diren lehentasunekin ere. Gainera, plana gauzatzeko Innobasqueko erakunde bazkideei modu aktiboan entzuteko prozesu bat gauzatu da 2025ean.
Plan estrategikoa
Ikuspegia
Innobasque, Europako eskualdeko berrikuntza-agentzia, Euskadin berrikuntza bizkortzeko analisi eta aurrerapen estrategikoan erreferentea.
2030 misioa
Euskadin berrikuntza bultzatzen dugu, elkarte-oinarriaren laguntzarekin, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren esparruan (ZTBP), ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-inpaktua sortzeko. Horretarako, berrikuntza monitorizatu, gaitu eta induzitzen dugu.
Helburu estrategikoak
2026-2030 Planak lau helburu estrategiko ezartzen ditu;
- PROSPEKTIBA: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren monitorizazioa, analisia eta aurrea hartze estrategikoa indartzea
- BERRIKUNTZAREN AZELEREZIOA: ZTBESren berrikuntza-prozesuak bizkortzea eta haren eraginerako orientazioa hobetzea
- EUROPAKO POSIZIONAMENDUA: Euskadi Europako Ikerketa eta Berrikuntza Esparruan (ERA) posizionatzen laguntzea
- ELKARTE OINARRIA AKTIBATZEA: Elkarte oinarriarekin lankidetzan aritzea, Innobasqueren estrategiaren inpaktua maximizatzeko




