Innobasqueko entitate bazkideen sareko ekitaldi, jardunaldi, sari eta ikastaroak eta Euskadiko berrikuntza mugarriak

Innobasque Hitzorduak

Agenda

Uztailaren 30era arte. Online

PowerUp NetZero laguntzen lehen deialdia ireki da. Net-zero teknologien inguruko trantsizio berde eta digitalean aurrera egin nahi duten ETEei zuzenduta dago, hala nola eguzki energia, energia biltegiratzea, hidrogenoa, biogasa/biometano jasangarria edo karbonoa atzitzea eta biltegiratzea.

 

Laguntzak kostu hautagarrien % 80raino finantzatzen du, gehienez 20.000 euro ETE bakoitzeko.

Izena emateko aukera hemen 

Antolatzailea: mlc – its – Euskadiko mugikortasun eta logistika klusterra

Irailaren 10era arte. Online

Irailaren 10era arte zabalik dago Quality & Sustainability Innovation Award 2026 sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea.

 

Sariek kalitatea, berrikuntza eta jasangarritasuna uztartzen dituzten berrikuntzak aitortzen dituzte, eta, horrela, balio iraunkorra sortzen dute erakundeentzat eta gizartearentzat.

Hautagaitzak aurkezteko aukera hemen 

Antolatzailea: Euskalit – Kudeaketa Aurreratua, Innobasque, Berrrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan

Uztailak 7 – 8 . Miramar Jauregia (Donostia)

Uztailaren 7an eta 8an, Donostiako Miramar Jauregian “Itsasgora. Osasunaren arloko berrikuntzaren olatu eraldatzailea ”.

Prestakuntza horren helburua da aztertzea nola bultzatzen ari den berrikuntza 2030erako osasun sistemaren bilakaera.

Informazio gehiago eta eman izena hemen

Antolatzailea: IIS Biogipuzkoa, UIK (EHU), Osakidetza eta Eusko Jaurlaritza

Uztailak 16 . BHC Clúster egoitza (Bizkaiako Parke Teknologikoa)

Uztailaren 16an, Datuen eta Biobaliabideen Lantaldearen beste saio bat egingo da.

 

Bioosasunaren sektorea sustatzera eta biobankuetarako sarbidea eta osasun datuen elkarreragingarritasuna hobetzera bideratutako ekimen estrategikoa da.

 

Helburu hori lortzeko, lantaldea medikuntza pertsonalizatuaren eta datuetan oinarritutako berrikuntzaren arloetan zentratzen da.

Informazio gehiago eta eman izena hemen

Antolatzailea: BHC – Basque Health Klusterra

Uztailak 23 – 26 . Bilbao Exhibition Centre – BEC (Barakaldo)

Uztailaren 23tik 26ra Barakaldoko Bilbao Exhibition Centrera iritsiko da Euskal Encounterren edizio berri bat.

 

Berrikuntza digitaleko eta teknologia aurreratuetako ekitaldi informatiko luzeena eta jendetsuenetako bat da.

 

Jardunaldian adituen hitzaldiak eta programazio lehiaketak izango dira, software berritzailea eta AA soluzioak sortzera bideratuta.

Informazio gehiago eta eman izena hemen

Helburua da sektore teknologikoko profesionalak, ekintzaileak eta ikasleak talentu disruptiboa erakarri nahi duten tokiko enpresekin konektatzea.

Antolatzailea: Euskaltel Konekta Fundazioa

Uztailak 24. Online

Uztailaren 24an webinar bat egingo da negozio estrategia batean adimen artifiziala inplementatzeko moduari buruz.

 

Saioaren helburuen artean daude AArekiko negozio estrategiaren azterketa eta AA negozioaren egunerokoan integratutako tresna gisa aplikatzen ikastea.

Informazio gehiago eta eman izena hemen

Antolatzailea: SPRI Taldea

Irailak 9. Bizkaia Aretoa (Bilbo)

Irailaren 9an, jardunaldi bat egingo da, Ingurumena babesteko eta ebaluatzeko adimen artifiziala erabiltzera bideratutako hainbat tailerrekin.

Informazio gehiago eta eman izena hemen

Antolatzailea: Ihobe – Ingurumen hobekuntza – mejora ambiental, Eustateren lankidetzarekin

Irailak 29 – urriak 1. Bilbao Exhibition Centre (Barakaldo)

Irailaren 29tik urriaren 1era, Barakaldoko BECek BIOSPAIN 2026 ekitaldia hartuko du, foku nagusiarekin osasun pertsonalizatuan, bioekonomian, digitalizazioan eta soluzio industrial jasangarrietan.

Informazio gehiago eta eman izena hemen

Antolatzailea: AseBio, Basque Health Cluster (BHC), Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta SPRI Taldearen lankidetzarekin

Irailaren 10era arte. Online

Irailaren 10era arte zabalik dago Quality & Sustainability Innovation Award 2026 sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea.

 

Sariek kalitatea, berrikuntza eta jasangarritasuna uztartzen dituzten berrikuntzak aitortzen dituzte, eta, horrela, balio iraunkorra sortzen dute erakundeentzat eta gizartearentzat.

Hautagaitzak aurkezteko aukera hemen 

Antolatzailea: Euskalit – Kudeaketa Aurreratua, Innobasque, Berrrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.