Lurra eta itsasoa elkartzen dituen trantsizio gunea da Ulia. Horri esker, habitat desberdinak aurkitzeko aukera dugu, oso espazio mugatuan. Ibilbide honetan, Uliako baso eta itsas-labarrak bisitatuko ditugu, mendi hau hain berezi egiten duten habitat, landare eta animaliak ezagutuz.
Edukiak
Lehenik eta behin eta bisitariak kokatzeko Uliako interpretazio zentroa
ezagutzeko aukera izango dugu. Bertan, Uliako frora eta fauna, geologia eta
historiari buruzko informazioa jasotzen duen erakusketa orokorra bisitatuz. Ondoren martxan jarri eta Ulian gailentzen diren hiru ekosistemak
bisitatuko ditugu: basoa, mendiaren gainaldea hartzen duen ekosistema,
trantsizio gunea osatzen duen txilardia eta baldintza gogorrekin fauna eta flora
berezia duten itsas labarrak.
Helburuak:
- Ulia bezalako trantsizio gune baten aberastasuna baloratzea
- Gure inguruko habitat ezberdinak ezagutzea.
- Habitat bakoitza osatzen duten elementuak eta beraien ezaugarriak
ezagutzea. - Habitat berezien babesa sustatzea.
Profesionalak
Oihana Orkolaga Fernandez:
- Uliako Interpretazio Zentroko arduraduna
- Biologoa
- Cristina Enea Fundazioko Ingurumen
Hezkuntzako teknikaria
Presencial
aza. 23
10:00 - 15:00 CEST
Fundación Cristina Enea Fundazioa. Donostia (Gipuzkoa)
Harremanetan jarri
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia




