Boton

Esperimentazioko 6 proiektu
jarri ditugu abian PARTE HARTU!

Eman izena urriaren 31 arte

Zertan datzan

Sei esperimentazio proiektu berri abiarazi ditugu, erakundeek elkarrekin esploratu, probatu eta aurrera egin ahal izan dezaten berrikuntzak planteatzen dituen erronken aurrean.

Proiektuek metodologia berritzaileak landuko dituzte Euskadirentzat, frogatutako edo ebidentziak babestutako potentzialarekin. Bakoitza talde txikitan garatuko da, sei eta hamar erakunde bazkide artean, eta proiektuaren esparruan adituak diren erakundeen laguntza izango du. Sortzen diren ikaskuntzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemara eramango dira.

Erakunde bazkideentzat soilik.

Sei proiektuak begirada batean ¡PARTE HARTU!

CRONOGRAMA 3

Esperimentazio proiektu bakoitzak bi plano ditu

METODOLOGIA

Esperimentatzen eta baliozkotzen den ikuspegi berria: Innobasquen dokumentatuta geratzen den eta beste esparru, kolektibo edo teknologia batzuetara eskalatu daitekeen eredu erreplikagarria.

APLIKAZIO PROIEKTUA

Metodologia aplikazio zehatz baten bidez probatzen da: benetako parte-hartzaileak, eremu espezifiko bat eta parte hartzen dutenentzako balio zuzena.

Proiektuak balioa ematen die parte-hartzaileei; metodologiak ikaskuntza sortzen du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemarako.

Hemen daude jada esperimentazio-proiektuen aurkezpeneko bideoak

Urriaren 7an eta 8an Innobasqueren Esperimentazio eremua abian jartzeko proiektuak aurkeztu ziren bi webinarretan, eta horiei loturiko bideoak eskura daude dagoeneko.

Saio horietan, modu argi eta zuzenean azaltzen dira proiektuak. Ekimen horiek berrikuntzaren hainbat esparru lantzen dituzte eta Euskadin inoiz baliatu ez diren metodologiak esploratzen dituzte, munduko beste leku batzuetan emaitza bikainekin aplikatu izan diren metodologiak, hain zuzen. Esperimentazio-eremu horren helburuak zein diren, nori zuzenduta dagoen eta parte hartzeko baldintzak zein diren ere zehazten da informazio saio horietan.

Slice 9
Slice 27
Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.