Horrela izan da Batzar Nagusia 2026

Erakunde bazkideek ekainaren 3an Ondare eraikinean (Vitoria-Gasteiz) egin duten urteko hitzordu handian, aho batez berretsi da 2026-2030 Plan Estrategiko berria, datozen urteetan Agentziaren jarduera markatuko duena, non erakunde bazkideak baitira estrategiaren motorra. Gainera, Batzar Nagusia hazkundeari, berrikuntzari eta etorkizun europarrari buruzko elkarrizketarako eta hausnarketarako gunea izan da.

Egitaraua

9:00 – 9:30

 

Akreditazioak

9:30 – 10:15

 

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideen Batzar Nagusia

10:15 – 11:15

 

Imanol Rego Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentearen eta Carlos Mira CRE100DO Fundazioko presidentea eta HALO Spaceren CEOaren arteko solasaldia

TRAS100DE Mahaia: ETE-etako CEOei zuzendutako programa, enpresen hazkundean laguntzeko. Berrikuntza da programa horren palanka estrategikoa. Entitate bazkide partaideek azalduko dituzte nondik norakoak.

  • – Eduardo Anitua, BTI Biotechnology Instituteko presidentea eta zuzendari zientifikoa
  • – Iosune Astobiza, Nor Steel eta Forging Steel Products-eko zuzendari nagusia
  • – Iñigo Beraza, Gobesako zuzendari exekutiboa
  • – Jon Fernández, Orbea Fundazioko presidentea
  • – Juncal de Lucas, Salto Systems, Pertsonen eta Kulturaren zuzendaria
  •  

11:15 – 11:30

 

Europar Batasunaren 10. Esparru Programa (FP10)

  1. Leire Bilbao, Innobasqueko zuzendari nagusia eta Jesús Valero, Tecnaliako zuzendaria, EARTOko (Ikerkuntza eta Teknologia Antolakundeen Europako Elkartea) presidentea eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteordea solasean ariko dira elkarrekin

  2.  

11:30

 

Itxiera

11:35

 

Hamaiketakoa

DATA

2026ko azaroaren 17 a

LEKUA

Euskalduna Jauregia, Bilbo

ORDUA

16:00 – 19:00

Hemen da berriro ere euskal berrikuntzaren hitzordu nagusia

Datorren azaroaren 17an, Global Innovation Day jaialdiaren XV. edizioa egingo da Bilbon, Euskalduna Jauregian, 16:00etatik 19:00etara.

Euskal berrikuntzaren hitzordu nagusiak berrikuntzaren euskal ekosistemako pertsonak eta erakundeak bilduko ditu berriro, Euskadik etorkizunerako esparru estrategikoetan aurrera egiteko duen gaitasuna erakusten duten kasu praktikoen inguruan.

Edizio honek Innobasqueren bide orri berria ere ikusaraziko du, 2026-2030 Plan Estrategikoa, berrikuntzarako hurbilketa berriekin, gero eta zorrotzagoa den nazioarteko testuinguruan lehiatzeko prestatuagoa izango den Euskadi bati laguntzeko.

Aurten, ikus-entzuleek rol protagonistagoa izango dute Global Innovation Day jardunaldian, bertaratutako pertsonentzat eta Euskadirentzat garrantzitsuak diren esparruei buruzko trukerako eta baterako lanerako espazio gisa pentsatutako mahai-inguruekin.

Erreserbatu zure plaza Euskadiren oraina eta etorkizuna markatzen duten erronkei buruzko hausnarketa kolektiboko esperientzia batean parte hartzeko.

Datorren azaroaren 17an, Global Innovation Day jaialdiaren XV. edizioa egingo da Bilbon, Euskalduna Jauregian, 16:00etatik 19:00etara.

Euskal berrikuntzaren hitzordu nagusiak berrikuntzaren euskal ekosistemako pertsonak eta erakundeak bilduko ditu berriro, Euskadik etorkizunerako esparru estrategikoetan aurrera egiteko duen gaitasuna erakusten duten kasu praktikoen inguruan.

Edizio honek Innobasqueren bide orri berria ere ikusaraziko du, 2026-2030 Plan Estrategikoa, berrikuntzarako hurbilketa berriekin, gero eta zorrotzagoa den nazioarteko testuinguruan lehiatzeko prestatuagoa izango den Euskadi bati laguntzeko.

Aurten, ikus-entzuleek rol protagonistagoa izango dute Global Innovation Day jardunaldian, bertaratutako pertsonentzat eta Euskadirentzat garrantzitsuak diren esparruei buruzko trukerako eta baterako lanerako espazio gisa pentsatutako mahai-inguruekin.

Erreserbatu zure plaza Euskadiren oraina eta etorkizuna markatzen duten erronkei buruzko hausnarketa kolektiboko esperientzia batean parte hartzeko.

15:30 – 16:00

Akreditazioak

16:00 – 16:10

Imanol Rego, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentearen ongietorria

 

16:10 – 17:00

Berrikuntzako kasu praktikoak

Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia egin du aurten Innobasquek, eta hor aurkeztutako kasu esanguratsuenak aurkeztuko dira. Aurten, esparru hauei loturiko kasuak izan dira: jakintzaren transferentzia, adimen artifizialaren aplikazioa berrikuntzan, sektore zientifiko-teknologiko berrietarantz dibertsifikatzea eta administrazio publikoa berrikuntzarako motor gisa.

 

17:00 – 17:30

Global Innovation Day-ren solasaldia 

Eneko Agirre, EHUren HiTZ Zentroko zuzendaria, eta Javier Martínez Contreras, Deustoko Unibertsitatean Etika Aplikatuko Zentroaren zuzendaria, teknologiaren, etikaren eta erantzukizunaren arteko erlazioari buruz ariko dira gogoetan, AAren muga eta aukeren inguruko solasaldi batean.

 

17:30 – 18:30

Joeren analisia Euskadirako. Hizketalditik elkarrekin erabakiak hartzera.

Parte-hartzezko formatu bat izango da. Hasteko, elkarrekin solasean ariko dira Carme Artigas, adimen artifizialean eta gobernantza teknologikoan aditua eta Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu idazkari ohia, eta Pello Rodríguez, MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Nagusiko presidentea eta erreferentziazko pertsona enpresen eraldaketan, berrikuntzan eta lehiakortasunean. Bi adituek Euskadiren etorkizuna markatuko duten joera nagusiak aztertuko dituzte, eta haien arteko solasaldiak lan-mahaiei emango die bide.

 

Mahai horietan, Global Innovation Day jardunaldian biltzen direnek beren ikuspegien ekarpena egin ahal izango dute, eta iritzi kolektibo bat lantzen lagundu.

18:30

Amaiera

PARTE HARTZEKO MAHAIAK

JOEREN ANALISIA EUSKADIRAKO

Hizketalditik elkarrekin erabakiak hartzera

 

Parte-hartzezko formatu bat izango da. Hasteko, elkarrekin solasean ariko dira Carme Artigas, adimen artifizialean eta gobernantza teknologikoan aditua eta Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu idazkari ohia, eta Pello Rodríguez, MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Nagusiko presidentea eta erreferentziazko pertsona enpresen eraldaketan, berrikuntzan eta lehiakortasunean. Bi adituek Euskadiren etorkizuna markatuko duten joera nagusiak aztertuko dituzte, eta haien arteko solasaldiak lan-mahaiei emango die bide. Mahai horietan, Global Innovation Day jardunaldian biltzen direnek beren ikuspegien ekarpena egin ahal izango dute, eta iritzi kolektibo bat lantzen lagundu.

Carme Artigas

Harvard Kennedy Schooleko Belfer Centerreko Senior ikertzailea. Digitalizazio eta Adimen Artifizialaren arloan Estatuko idazkari ohia.

Diseno sin titulo 48

Pello Rodríguez

MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko presidentea da. Euskal Herriko kooperatiba eta industria talde nagusia da Mondragon.

SOLASALDIA

TEKNOLOGIA, ETIKA ETA ERANTZUKIZUNA

Adimen artifizialaren muga eta aukerak

Eneko Agirre, EHUren HiTZ Zentroko zuzendaria, eta Javier Martínez Contreras, Deustoko Unibertsitatean Etika Aplikatuko Zentroaren zuzendaria, teknologiaren, etikaren eta erantzukizunaren arteko erlazioari buruz ariko dira gogoetan, AAren muga eta aukeren inguruko solasaldi batean.

Diseno sin titulo 49

Eneko Agirre
EHUren HiTZ Zentroko zuzendaria

Diseno sin titulo 50

Javier Martínez Contreras
Deustoko Unibertsitatean Etika Aplikatuko Zentroaren zuzendaria

Captura de pantalla 2026 05 21 111030

Innobasqueren Batzar Nagusiak Imanol Rego, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentea, eta Carlos Mira, CRE100DO Fundazioko presidentea eta HALO Space enpresako CEOa –turismo espazialean eta estratosferaz kanpoko hegaldietan enpresa aitzindaria– bilduko ditu solasaldi batean, enpresa-hazkunderako berrikuntza hizpide hartuta.

Medidas boletin 15

Carlos Mira

CRE100DO Fundazioko presidente eta HALO Spaceren CEOa

Diseno sin titulo 18

Imanol Rego

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentea

tras100de bannerra

Solasaldiaren ondoren, TRAS100DE mahaia izango da. Saio horretan, Innobasqueko bazkide diren erreferentziazko euskal enpresetako zuzendariek beren esperientzia konpartitu eta bateratuko dute, berrikuntzaren bidez hazkunde-programa aitzindari horretan parte hartu ondoren.

Eduardo Anitua e1778767931795
Eduardo Anitua

BTI Biotechnology Instituteko presidentea eta zuzendari zientifikoa

Diseno sin titulo 17

Iosune Astobiza

Nor Steel eta Forging Steel Products-eko zuzendari nagusia

Diseno sin titulo 14

Iñigo Beraza

Gobesako zuzendari exekutiboa

Diseno sin titulo 23

Jon Fernández

Orbea Fundazioko presidentea

Diseno sin titulo 22

Juncal de Lucas

Salto Systems, Pertsonen eta Kulturaren zuzendaria

SOLASALDIA

Zer aldaketa ekarriko du Horizonte Europa programa berriak 2028tik aurrera?

Batzarrari amaiera emateko, Leire Bilbao eta Jesús Valero goi-mailako solasaldi batean ariko dira, Europar Batasunaren etorkizuneko 10. Esparru Programa (FP10) eta haren lehen giltzarriak aurreratzeko asmoarekin. Valerok berak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Kontseiluari berriki helarazitako analisia izango da solasaldiaren oinarri.

Programak ekarriko dituen aldaketa nagusiak eta Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemarako sortuko dituen aukera eta mehatxu nagusiak jorratuko dituzte bi hizlariek solasaldian.

Leire-bilbao

Leire Bilbao
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia

Medidas boletin 12

Jesús Valero
Tecnaliako zuzendari nagusia, EARTOko (Ikerkuntza eta Teknologia Antolakundeen Europako Elkartea) presidentea eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteordea
Diseno sin titulo 48
Imagen22
Diseno sin titulo 50

Ezagutu protagonista guztiak

Global Innovation Day osatzen duten pertsonak ezagutzera gonbidatzen zaitugu, berrikuntzari buruzko esperientziak, ezagutzak eta ikuspegiak partekatuz.

Kokapena

Euskalduna Jauregia, Abandoibarra Etorbidea, 4, Abando, 48011 Bilbao, Bizkaia

Aurreko edizioak

Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.