Jarduera honetan muxar grisa eta bere habitata ezagutuko ditugu, biodibertsitatearen kontzeptura eta hura kontserbatzearen garrantzira hurbilduz. Biodibertsitatea arriskuan jartzen duten mehatxu nagusiei buruz hausnartuko dugu, hala nola habitaten galera eta eraldaketa, kutsadura, espezie exotikoak eta giza jardueren inpaktua. Ondoren, muxar grisarentzako habia-kaxak egingo ditugu, eta horietako batzuk leku egokietan jarriko ditugu, ugaltzeko eta habitataren baldintzak hobetzeko.

Edukiak

Atal teorikoa

  1. Biodibertsitatea: jakingo dugu zer den biodibertsitatea, zergatik den garrantzitsua eta zer faktorek mehatxatzen duten biodibertsitatearen kontserbazioa.
  2. Muxar grisa: bere ezaugarriak, habitata eta aurre egin beharreko mehatxuak ezagutuko ditugu.

Atal praktikoarikoa

  1. Habia-kaxak muntatzea: habia kaxak egingo ditugu, muxar grisaren
    beharretara egokituta.
  2. Kokatzea: kutxak leku egokietan jarriko ditugu, ugaltzeko eta
    kontserbatzeko.

Profesionalak

  1. Jaione eta Iker: Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko jendaurreko arreta zerbitzua.
  2. Zuriñe: Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren kudeaketa integrala.

Partekatu albiste hau

Presencial

aza. 18

10:30 - 15:00 CEST

Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa. Araia (Araba)

Harremanetan jarri

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Antolatzailea

Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa.
Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.