Prestatzailea

Javier Medina Antón. Qi EUROPEko CEO-a.
Ekonomialaria, finantzetako espezialitatea. Negozio Energetikoetako eta PDGko masterra, IESE Business Schoolen. Madrilgo Ekonomisten Elkargo Ofizialeko kidea, Madrilgo Erkidegoko enpresa-mentore ziurtatua eta Europako Batzordeko Women Leadership programako mentorea. 1995 urteaz geroztik, esparru hauek landu ditu bere ibilbide profesionalean: negozio-eredu berrien diseinua eta garapen estrategikoa (balio-proposamena, kapitalaren modelizazioa eta optimizazioa, prezioak, errentagarritasunak eta kostuak, seed & startup kapitala, private equity, venture capital, lehiakortasuna eta produktibitatea), teknologia transferitzeko eragiketak eta I+G+B proiektuak (teknologien brokerra, inbertsioen finantzaketa eta analisia, DFC eta Venture Capital Method balorazioa, egituraketa, negoziazioa eta salmenta/aliantzak), eta I+G+B proiektuak idazketa, kudeaketa eta justifikazioa, eta negozio berrien garapena (merkatua erakartzea, dibertsifikatzea, hazkundea eta nazioartekotzea) ingurune digital/teknologiko/industrialetan, berrikuntzan eta produktu eta zerbitzu teknologiko berrien garapenean erantzukizun zuzena izanik.
Ikaskuntza-helburuak
- Horizonte Europa 2021-2027 esparru-programa, haren egitura, helburuak, modalitateak, aurrekontua eta abar ezagutzea.
- Horizonte Europa 2021-2027 esparru-programaren kudeaketa eta justifikazio prozedura nagusiak ezagutzea.
- Ondo bereiztea azpikontratazioa eta ondasun eta zerbitzuen erosketa.
- Gastu kategorietan justifikazio-akats nagusiak saihestea, batez ere langileei eta ekipoen amortizazioari dagokienez.
Ikaskuntzaren edukiak
Orain arteko desberdintasun nagusiak
- Grant Agreement-en egitura.
- Hautagarritasun-baldintza orokorrak. Kasu espezifikoak.
- Aldaketak eta parte hartzeko figura berriak (affiliated, associated, international organizations, researchers, other participants eta non-EU).
Langileen kostuak: Langile motak eta kalkulu orokorra
- Egun baliokideak eta gehieneko egunak.
- Eguneko kostua. Bonusa eta soldata-eguneratzeak hurrengo aldietan.
- Project-based remuneration. Aukerak: ordainsari finkoak, proiektuetan oinarritutako ordainsaria eta proiektu nazionalekin duten harremana eta langileen batez besteko kostuak.
- Kasu espezifikoak: bajak, gurasotasun-baimenak, telelana eta kalte-ordainak.
- Dokumentuen erregistroa, timesheet-ak eta epeak.
- Orduak egun baliokide bihurtzea (3 modu).
Azpikontratazioak
- Beste ondasun, lan eta zerbitzuekiko desberdintasunak.
- Nola ezartzen da arrazoizko balioa? Zein zenbatekotik aurrera egin behar dira lehiaketak?
- Kasu espezifikoak (prozedura erraztua).
Erosketen kostuak
- Programaren araberako ezberdintasunak. Kasu espezifikoak.
- Bidaiak, ostatua eta mantenua. Programen arteko ezberdintasunak (egungo kostuak eta unit cost direlakoak).
- Beste ondasun, lan eta zerbitzu batzuk.
Justifikazioaren beste alderdi batzuk
- Elkarrekiko aseguru mekanismoa.
- Onuradunen egoera-orri finantzarioak euro monetara bihurtzea.
- Onuradun baten amaiera. Europar Batasunari egindako itzulketak.
- Proiektuaren eraginaren ebaluazioa. Informazioa eta epeak.
- Denbora estandarrak proiektua amaitzen denean (konfidentzialtasuna, dokumentu-erregistroak, berrikuspenak, auditoriak eta inpaktua).
- Lump Sum (reporting process, payments eta erregistroa).
Nori zuzendua
Euskal enpresentzat eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileentzat soilik:
- Horizonte Europarako I+G+B arloko Europako proiektuak prestatzeko beharra edo interesa dutenentzat.
- Horizonte Europako programetan I+G+B proiektuak aurkezten, kudeatzen eta justifikatzen eskarmentua dutenentzat.
* Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.
Presencial
aza. 17
09:00 - 14:30 CEST
Zamudio/Derioko campusa – Euskadiko Parke Teknologikoa




