STEAM Sariak
STEAM Euskadi Sariak gazteei, bereziki emakumeei, zuzendutako prestakuntza zientifiko eta teknologikoko ekimen berritzaileenak saritzen ditu. STEAM hezkuntza-proiektuak garatzen dituzten erakundeei zuzenduta daude, hala nola, ikastetxeei, ikerketa-zentroei, unibertsitateei, enpresei eta abarri. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin, Innobasquerekin, lankidetzan, STEAM hezkuntza sustatzeko deitzen ditu sari horiek.
STEAM Hezkuntzak diziplina horiek integratzen ditu, ikasleek zientzia- eta teknologia-arloko prestakuntza hobetu dezaten eta ingurunearen eraldaketan parte hartzeko eta horrek planteatzen dizkien erronkei erantzuteko gai izan daitezen.
STEAM Euskadi Sariak Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen STEAM Euskadi Estrategiaren parte da.
STEAM Euskadi Sariak III. edizioaren ekimen irabazleak
Kategoria: Ikastetxeek sustatutako STEAM Hezkuntza Ekimenak
1. SARIA ETA GENERO-IKUSPEGIAREN AIPAMEN BEREZIA
- Proiektua: Zer jan, hura izan
- Ikastetxea: IES Botikazar BHI (Bilbao, Bizkaia)
2. SARIA
- Proiektua: Galaxiaren Zaindariak
- Ikastetxea: IES Etxebarri BHI (Etxebarri, Bizkaia)
Kategoria: Unibertsitateek eta Lanbide Heziketako ikastetxeek sustatutako STEAM Hezkuntza Ekimenak
1. SARIA ETA GENERO-IKUSPEGIAREN AIPAMEN BEREZIA
- Proiektua: Narradoras y tejedoras: activando memorias afectivas con la realidad virtual
- Ikastetxea: Calasanz Lanbide Ikastegia (Santurtzi)
2. SARIA
- Proiektua: Formula Student Bizkaia
- Ikastetxea: UPV/EHU
Kategoria: Erakunde sozioekonomikoek sustatutako STEAM Hezkuntza Ekimenak
1. SARIA ETA GENERO-IKUSPEGIAREN AIPAMEN BEREZIA
- Proiektua: Kaixomundua.eus
- Erakunde: PuntuEus Fundazioa
2. SARIA
- Proiektua: Funghi thinking
- Erakunde: Asociación para la Innovación social Global Shapers Bilbao