Prestatzailea

Alex Rayón Jerez. 

Informatikan eta Telekomunikazioetan doktorea; doktore-tesia prozesuen optimizazioari aplikatutako Big Data Analytics arloan egin du. Adimen artifizialean aditua. Gaur egun, Brain and Codeko CEO eta Co-Founder da, eta Adimen Artifizial Sortzailearen Workshop proiektuaren koordinatzailea, zuzentzen duen enpresan dagoen trebakuntza programa irekia. Gainera, adimen artifizialeko prestakuntza-azpieremuak koordinatzen ditu: Audio workshopa adimen artifizial sortzailearekin, Power BI workshopa, Programazio eta Adimen Artifizialeko Bootcampa, “Datuaren Akademia” programaren zuzendaria, erakundeetan eta enpresetan data driven kultura bat sortzeko. Eraldaketa digitalaren arloko irakaslea da, oro har, eta Big Data Analytics, bereziki, munduko hainbat unibertsitatetan.

 

Iker Prieto Ramírez

Big Data eta Business Intelligence masterra, Marketin Digital eta Social Mediaren Zuzendaritza eta Kudeaketako graduondokoa. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna. Gaur egun, Iberdrolan lan egiten du Legal Reporting arloan; Data Analytics. Funtzioak bete ditu Minsait-en Business Intelligence arloan; Big Data. Gaur egun, Brain and Code-ren Audio Adimen Artifizial Sortzaileari buruzko Workshop programa irekiaren koordinatzailea da. Adimen Artifizial Sortzailean aditua. Python, SQL eta BI tresnen programazio lengoaian trebatua.

 

Jose Luis Marín Castillo

Marketin eta Zuzendaritza Komertzialeko masterra (Euskal Herriko Unibertsitatea), Marketin Kudeaketako, Merkatuen Ikerketako eta Proiektuen Zuzendaritzako aditua. Nazioarteko Negozioen Administrazioko lizentziaduna. Gaur egun, Brain and Code enpresako marketin eta komunitate arduraduna da, eta merkaturatze- eta eduki-sorkuntzako funtzioak betetzen ditu. Adimen artifizial sortzailean espezialista, irudiak, bideoak eta testuak sortzeko. Irakaslea Brain and Code enpresaren adimen artifizialaren workshop irekian eta antzeko bi prestakuntza programatan, finantza sektoreko enpresentzat.

Ikaskuntza-helburuak

  • AASaren inguruko ulermen osoa eta orekatua ematea, eta hura ezartzeko alderdi teknikoei eta giza elementuei heltzea. Horren barruan sartzen dira AAren etika eta horrek gizartean eta jardueran edo negozioan duen eragina.
  • Parte-hartzaileei ezagutza sakona eta eguneratua ematea AAS teknologiaren inguruan eta haren aplikazioak hainbat sektoretan.
  • Profesionalak gaitzea beren erakundeetan AASaren ezarpena lideratu kudeatzeko, eta, hala, beren eragiketen eraldaketa eraginkorra sustatzea.
  • AASaren inguruko hezkuntzan ikuspegi berritzailea sustatzea, metodo pedagogiko modernoak eta tresna teknologiko aurreratuak erabiliz, ikaskuntza eraginkorra eta praktikoa errazteko.

Osteguna, otsailak 09:00etik 16:00era. (Bazkaria barne)

Asteazkena, martxoak 6. 09:00etik 15:00era. (Bazkaria barne)

Asteazkena, martxoak 13. 09:00etik 15:00era. (Bazkaria barne)

Asteazkena, martxoak 20. 09:00etik 13:15era.

Ikaskuntzaren edukiak

  1. saioa. Norekin: Alex Rayón Jerez/Jose Luis Marin Castillo
  • Adimen Artifizialerako lehenengo urratsak
  • Adimen Artifizial Sortzailea
  • AA Sortzailearen aplikazioak
  • AA Sortzailearen ereduak
  • Prompt-en kudeaketa
  1. saioa. Norekin: Iker Prieto Ramírez
  • AAren erabilera produktibitatean
  • Informazioa bilatzea
  • Informazioa laburtzea
  • Prozesuen optimizazioa
  • Lanaren automatizazioa
  • Testuak sortzea
  1. saioa. Norekin: Jose Luis Marín Castillo
  • Sormena Adimen Artifizialaren aroan
  • Irudiak sortzea
  • Audioak eta soinuak sortzea
  • Diseinuak sortzea
  • Tresnak eta soluzioak aukeratzeko irizpideak
  1. saioa. Norekin: Alex Rayón Jerez/Jose Luis Marin Castillo
  • Gizaki-Makina arteko elkarrizketa berri baterantz
  • Gure laguntzaile pertsonala
  • Erronka etikoak eta legalak AA Sortzailearen erabileran
  • AA Sortzailearen erabilera praktikoa
  • Zibersegurtasuna

Nori zuzendua

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasqueko bazkideentzat bakarrik (enpresak, zientzia eta teknologia erakundeak, administrazio publikoa, gizarte-erakundeak, etab.)

  • Adimen Artifizialari (AA) eta Adimen Artifizial Sortzaileari (AAS) buruz gehiago jakiteko eta egunerokotasunean teknologia hauek erabiltzeko ardura dutenak.
  • Erakundeetan orokorrean ondoen erabili daitezkeen AAren tresnak ulertu, eta eskaintzen dituzten onurak maximizatu nahi dituztenak.

*Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Presentziala

ots. 29 - mar. 20

09:00 - 16:00 CEST

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203 Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Zamudio.

Programa osoa
PDF 539,70 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
20 horas

Harremanetan jarri

Innobasque

Antolatzailea

Innobasque

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk