Prestatzailea

Jon Aldazabal Basauri. Mondragon Unibertsitatearen / MIK Koop Estrategia, Negozioen Garapena eta Enpresa Kudeaketa.

Enpresa Zientzietan doktorea Mondragon Unibertsitatean; PMP (Project Management Professional) Project Management Institute-n (AEB) eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Masterra (MBA). Enpresagintzan Graduatua, Mondragon Unibertsitatean. Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako goi mailako tituluduna Elgoibarko (Mondragon Unibertsitatea) enpresa-kudeaketako eskolan, Administrazio eta Finantzetako goi mailako teknikaria eta IESEn berrikuntza zuzendaritzako ikastaroa egin du. Gaur egun, ikertzailea, irakaslea eta aholkularia da MIK Koop./Mondragon Unibertsitatean, aurretik MIK zentroko proiektu-zuzendaria izan zen. 2003ko abendutik, estrategiarekin, berrikuntzaren kudeaketarekin, produktu berrien diseinuarekin eta garapenarekin, negozio-ereduekin eta antolatzeko moduekin lotutako oinarrizko ikerketako eta ikerketa aplikatuko hainbat proiektutan parte hartu du.

 

Álvaro Sabas. C2B Negozioaren Gerentzia eta Garapena.

Filosofian lizentziatua UPV/EHUn eta Giza Baliabideetako masterra Deustuko Unibertsitatean. C2Bko gerentea da, eta enpresa handietan eta aholkularitza-enpresa ezagunetan egin du lan. Esperientzia du enpresa-estrategian, digitalizazioan eta -berrikuntzan. C2Btik pertsonen gaitasunetan eta antolaketa-lehiakortasunean eragitea bilatzen du.

Ikaskuntza-helburuak

Prestakuntza-ekintza honen ikaskuntza-helburuak hauek dira:

  • Negozio-ereduetan oinarrizko ezagutzak eskuratzea: zer diren, zergatik berritu negozio-ereduan, eragina enpresaren emaitzetan.
  • Merkatuan dagoeneko frogatuta dauden estrategia eta konponbideen adibideak ezagutzea, “Negozio Ereduen Ereduak” izenekoak, negozio-eredua aberasteko eta hobetzeko inspirazio-iturri gisa balio dutenak.
  • Azaldu nola eralda daitezkeen enpresak beren negozio-ereduetan berrikuntzak eginez, ETEei egokitutako metodologia erabiliz eta euskal enpresen adibideekin.
  • Euskal enpresentzat berrikuntza mota hori sustatzeko dauden laguntza-tresnak ezagutzea.

Ikaskuntzaren edukiak

  • Negozio-ereduak: zer diren, zergatik berritu negozio-ereduan, eragina enpresaren emaitzetan.
  • “Negozio-ereduen patroien” hastapenak: merkatuan dagoeneko frogatuta dauden estrategiak eta irtenbideak, negozio-eredua aberasteko eta hobetzeko inspirazio-iturri direnak.
  • Nola ikasi aukerak identifikatzeko begirada bat izaten.
  • Aukerak identifikatzeko ariketa.

Nori zuzendua

  • 10 langile baino gehiagoko enpresa txiki eta ertainentzat soilik, eta hurrengo interesak edo beharrak dutenentzat:
  • bezeroen beharretara egokitzea, negozio-estrategia birpentsatzea, negozio-lerro berriak sortzea, produktu eta zerbitzu berriak garatzea.
  • eraldaketa digitalari ekitea, 4.0 industrian erreferente izatea, merkatu berrietan sartzea, bezero berriak bilatzea, errentagarritasuna hobetzea, salmentak handitzea, nazioartekotzearen aldeko apustua egitea.
  • Gerentziak, Berrikuntzako arduradunak, negozio-garapeneko eta proiektu estrategikoetako arduradunak.

Partekatu albiste hau

Presentziala

uzt. 4

09:30 - 13:30 CEST

Garaia Parke Teknologikoa. Goiru kalea 1, Arrasate-Mondragón

Programa osoa
PDF 658,01 KB

Leku kopurua
40

Iraupena
4 horas

Harremanetan jarri

Innobasque

Antolatzailea

Innobasque

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk