Prestatzailea
Javier Medina Antón. Qi EUROPEko CEO-a.
Ekonomialaria, finantzetako espezialitatea. Negozio Energetikoetako eta PDGko masterra, IESE Business Schoolen. Madrilgo Ekonomisten Elkargo Ofizialeko kidea, Madrilgo Erkidegoko enpresa-mentore ziurtatua eta Europako Batzordeko Women Leadership programako mentorea. 1995 urtetik geroztik, bere lanbide karrera garatu du negozio-eredu berrien diseinu eta garapen estrategikoan (balio-proposamena, kapitalaren modelizazioa eta optimizazioa, prezioak, errentagarritasunak eta kostuak, seed & startup kapitala, private equity, venture capital, lehiakortasuna eta produktibitatea), teknologia transferitzeko eragiketak eta I+G+b proiektuak (teknologien brokerra, inbertsioen finantzaketa eta analisia, DFC eta Venture Capital Method balorazioa, egituraketa, negoziazioa eta salmenta/aliantzak), bai eta I+G+b proiektuak idatzi, kudeatu eta justifikatzea ere, eta negozio berriak garatzea (merkatua erakartzea, dibertsifikatzea, hazkundea eta nazioartekotzea) ingurune digital/teknologiko/industrialetan, berrikuntzan eta produktu eta zerbitzu teknologiko berrien garapenean erantzukizun zuzena dutenetan.
Ikaskuntza-helburuak
– Horizonte Europa 2021-2027 esparru-programa, egitura berria, helburuak, modalitateak, aurrekontua eta abar ezagutzea.
– Proposamen arrakastatsu bat egiteko gaitasunak eskuratzea, lehentasun politikoekin eta 2025-2024 programa estrategikoarekin lotutako irizpideak barne.
– Proposamenak idazteko gaitasuna hobetuko duten tipak ezagutzea eta praktikatzea, hala nola, helburua, research output, produktua, outcome eta inpaktua bereiztea edo eta Europako Batzordeak espero dituen inpaktu motak ezberdintzea.
– Teknologia lehiakortasun-abantaila jasangarri, produktibitate edo industria-lidergo gisa itzultzen ikastea, produktu teknologiko batek merkatuan dituen porrot-akats nagusiak identifikatuz. Negozio-eredua funtsezkoa izan daiteke proposamenen arrakastan zein porrotean.
– Europako Batzordearen ebaluazio-irizpideak zehatz-mehatz ezagutzea eta horiek betetzeko proposamenak nola bideratzen jakitea.
– Teknologia bati lotutako negozio-plan bat edukitzearen garrantzia ulertzea.
– Operazio- eta finantza-gaitasuna koherentziaz defendatzea.
– Azpikontratazioa eta ondasun eta zerbitzuen erosketa ondo bereiztea.
Ikaskuntzaren edukiak
1- Horizonte Europaren ingurune orokorra eta egitura.
– Lehentasun politikoak eta agenda estrategikoa 2025-2027.
– Horizonte Europaren egitura. Agentzia betearazleak.
– Horizonte Europaren eta Europako beste programa batzuen arteko sinergiak.
– Partenariatu europarrak, motak eta aukerak.
– Hautagarritasun-irizpideak eta finantzaketa-motak.
– Proiektuaren ideia bat aztertzea eta Horizonte Europara egokitzea.
2- Proposamenaren plangintza.
– The Funding & Tenders Portal.
– Horizonte Europan garrantzitsuak diren zeharkako alderdiak.
– Partzuergo arrakastatsu baten ezaugarriak.
3- Proposamenaren prestakuntza.
– A zatia: informazio administratiboa.
– B zatia: memoria teknikoaren txantiloia eta eranskinak.
4- Proposamenaren ebaluazioa.
– Ebaluazio-prozesua eta erreklamazioetarako prozesu berria.
Atal bakoitzeko ebaluazio-irizpideak eta ebaluatzailearen oniritzia jasotzeko gakoak.
Nori zuzendua
Euskal enpresentzat eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileentzat soilik:
– Horizonte Europarako I+G+Bko proiektu europarrak prestatzeko beharra edo interesa dutenentzat.
– Horizonte Europako programetan I+G+B proiektuak aurkezten eta prestatzen esperientzia dutenentzat.
* Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.
**Derrigorrezko 4 saioz osatutako ikastaroa. Ikastaroan izena emateko hemen.
Irailaren 30a, 9:00etatik 14:00etara.
Urriaren 7a, 9:00etatik 14:00etara.
Urriaren 14a, 9:00etatik 14:00etara.
Urriaren 21a, 9:00etatik 14:00etara
Presentziala
urr. 7
09:00 - 14:00 CEST
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia. Laida Bidea 203, Zamudio, Bizkaia. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea.
Leku kopurua 30
Iraupena 20h
Harremanetan jarri
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia