Prestatzailea
Iker Karkokli. Adimen artifizial garatzailea Aurenen.
Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Unibertsitate Gradua. Datuen Zientziako eta Adimen Artifizialeko graduondokoa, Bilboko Merkataritza Ganberan. Adimen artifizialean, prozesuen digitalizazioan eta automatizazioan aditua. UI/UXen web orri eta aplikazioetarako garapeneko ziurtagiritua. Full-Stack Developmenteko ziurtagiritua, Bottega University-an eta 3D Ingurune Interaktiboen eta errealitate birtuala garapeneko ziurtagiria CECOBIn. 5 urte baino gehiagoko esperientzia hainbat jardueratan, hala nola: proiektuen kontrola eta informazioa, dashboard interaktiboen garapena, KPIen diseinua eta inplementazioa, enpresa aplikazioen garapena, eraldaketa digitala, negozio prozesuetarako automatizazio sistemak, datuen erauzketa, eraldaketa, karga eta ustiapena, Machine Learning eta AA bidezko aplikazioen garapena, prozesu digitalen optimizazioa.
Álvaro Gutiérrez. Berrikuntza eta Pertsonen Gerentea Aurenen.
Enpresa Zientzietan diplomatua, Ekonomia Zientzietan lizentziaduna eta Administrazio Publikoan masterduna. Digitalizazioan eta AAren erabileran aditua, Scrum Master, PMP Project Management Professional, Goi mailako ikastaroa eta Masterra Coaching Pertsonal eta Exekutiboan. Enpresetan berdintasun planak eta neurriak ezartzen aditua. 18 urte baino gehiagoko esperientzia bitarteko kargudunei eta zuzendariei prestakuntza ematen eta giza baliabideetako aholkularitza-proiektuak zuzentzeko eta kudeatzeko proiektuak egiten: zuzendarientzako eta erdi-mailako arduradunentzako garapen- eta prestakuntza-programak; softskilletan eta berdintasunaren eta aniztasunaren arloetan; berdintasun-diagnostikoak eta -planak egitea; antolamendu-egituren birdiseinatzea; enpresei eta enpresaburuei aholkularitza ematea; kultura-eraldaketako programak; coaching– eta mentoring-prozesuak erakunde publiko eta pribatuetan.
Ikaskuntza-helburuak
– AA sortzailea zer den eta profesio guztiak nola aldatzen ari den ulertzea.
– Benetako eta erabilera zehatzak identifikatu lan sektore zein aktibitate desberdinetan.
– Funtsezko tresnak, hala nola ChatGPT, Copilot, DALL · E edo Perplexity erraztasunez erabiltzea.
– Eguneroko zereginetan adimen artifiziala (AA) erabiltzea: idazmena, analisia, laburpena, ideiagintza, informazio bilketa.
– AAren ohiko akatsak, haren mugak eta erabilera ez gomendagarriak hautematea.
Ikaskuntzaren edukiak
1. saioa. AA sortzailea eguneroko lanean erabiltzearen oinarriak
– Zer da AA sortzailea: Beste teknologiekin dauzkan ezberdintasunak.
– Ohioko erabilerak: Testu, irudi eta datuen sorrera, automatizazioa.
– Etika eta erantzukizuna: pribatutasuna, copyright-a eta erantzunen fidagarritasuna.
– Oinarrizko lege kontestua: europar erregulazioa, datuen babesa, baimendutako erabilerak.
– Jardunbide egokiak: Nola galdetu (promting), nola balioztatu, emaitzak nola hobetu.
2. saioa. AAren erabilera eta kasu errealak sektore ezberdinetan
– AA aplikatzen den ohiko jarduera profesionalak:
– Txosten, posta elektroniko, aurkezpen eta edukien idazmena.
– Erabakiak hartzeko informazioaren bilduma eta azterketa.
– Bileren, proposamenen, gidalerroen edota argudioen prestaketa.
– Zeregin errepikakorrak edo administratiboak automatizatzea.
– Ideia berriak, alternatibak, konponbideak edo adibideak sortzea.
– Sektore ezberdinen kasuak:
– Merkataritza: prospekzio-mezuak, salmenta-scriptak, eragozpenei erantzutea.
– Irakaskuntza: saioak diseinatzea, baliabideak sortzea, ebaluazioa.
– Marketina: kanpainak, copiak, irudiak, merkatuaren azterketa.
– Osasuna: dokumentuen antolaketa, komunikaziorako laguntza, txostenak.
– Giza baliabideak: lanpostuen deskribapena, feedback, ibilbideak, klima.
– Jarduera praktikoak: AA aplikatzea parte-hartzaileen benetako zereginetan, haien rolaren arabera.
3. saioa. Hasteko eta eboluzionatzeko funtsezko tresnak
– Zeharkako tresnak:
– ChatGPT: Idazmena, laburpena, simulazioa, ideiagintza.
– Microsoft Copilot (Word, Excel, Outlook): produktibitate areagotua.
– DALL·E eta Bing Image Creator: Irudien sorrera automatikoa.
– Perplexity, You.com, Claude: bilaketa, azterketa eta laburpena.
– Bestelako tresna berriak: Notion AI, Poe, Gamma, SlidesAI, Tome.
– Norberaren antolaketa: AA planner-ean, agendan, postan eta denboraren kudeaketan erabiltzea.
– Koderik gabeko automatizazioa: GPT pertsonalizatuak, Zapier, formulario adimenduak.
4. saioa. AArekin handitutako profil profesionalak
– Funtsezko ezagutza: prompting-a, balioztatzea, giza-gainbegiratzea.
– Funtsezko gaitasunak: jakin-min digitala, pentsamendu kritikoa, moldagarritasuna.
– Jarrera gomendagarriak: etengabeko ikaskuntza, etika, gizakiaren eta AAren arteko lankidetza hibridoa.
– Ikasten jarraitzeko gomendioak:
– AAren bidezko hobekuntza sistema pertsonala diseinatu.
– Berrerabili daitezkeen prompt-ak sortu.
– AAk nire aktibitatean zein nire sektorean daukan inpaktua aztertu.
– Nire taldean eta nire lan-ingurunean jardunbide onak partekatu.
Nori zuzendua
– Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideentzat soilik (enpresak, eragile zientifiko-teknologikoak, administrazio publikoa, gizarte-erakundeak, etab.)
– Adimen artifizial sortzailea (AAS) zer den eta bere erakundean duen eragina ulertu nahi duten edozein sektore, arlo eta abarretako erdi mailako arduradun, zuzendari edo profesionalentzat.
* Gehienez, bi pertsona erakunde bakoitzeko.
**Derrigorrezko 4 saioz osatutako ikastaroa. Ikastaroan izena emateko hemen.
Irailaren 17a, 9:30etatik 13:30etara.
Irailaren 24a, 9:30etatik 13:30etara.
Urriaren 1a, 9:30etatik 13:30etara.
Urriaren 9a, 9:30etatik 13:30etara.
Presentziala
urr. 1
09:30 - 13:30 CEST
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203, Zamudio, Bizkaia. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea.
Leku kopurua 30
Iraupena 20h + 4h online
Harremanetan jarri
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia