Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, SPRIk eta BEAZek, Enterprise Europe Network-eko kideek, jardunaldi hau antolatu dute Eusko Jaurlaritzarekin, CDTI Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroarekin eta INCIBE Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalarekin lankidetzan. Jardunaldi honetan, digitalizazioarekin lotutako gaiei buruzko nazioarteko lankidetzan I+G+b proiektuak aurkezteko hainbat deialdi azalduko dira: adimen artifiziala eta robotika, teknologia kuantikoak, konputazio sistemak eta plataformak, zibersegurtasuna, elektronika, fotonika, komunikazio aurreratuak, lurra behatzeko espazioa eta sistemak, hurrengo belaunaldiko Internet, etab. 

Jardunaldia I+G+b-n zuzendaritza-erantzukizunak edo erantzukizun teknikoak dituzten enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterretako, aholkularitzetako eta abarretako pertsonei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzenduta dago.

Jardunaldian zehar, bilerak egin ahal izango dira Horizonte Europa eta Europa Digital programako Harremanetarako Puntu Nazionalarekin (NCP) eta Enterprise Europe Network sareko adituekin. Proiektuaren ideiak berrikusteko interesa izanez gero, elkarrizketa eskatzeko inprimakia bete beharko da aldez aurretik. Inprimakiak jasotzeko azken eguna 2025/05/16 izango da.

Egitaraua

9:30Ongietorria.
Alberto Fernández. Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila. Eusko Jaurlaritza.
9:45Finantzaketa aukerak Horizonte Europan – 4. Klusterra – Digitala 2025ean
Fernando Martín Galende. Harremanetarako Puntu Nazionala. CDTI.
10:30Arrakasta kasua – 4 HE klusterra  
LUMINOUS proiektua «Language Augmentation for Humanverse»
LUDUSen Marco Bianchi, Improvement & Progress Lead.
10:45Kaferako etenaldia
11:15NCC-ES: Zibersegurtasun arloko finantzaketa-aukerak Europa Digital programan.
Héctor Laiz. INCIBE
11:40Kasu arrakastatsua – Digital Europe.
12:00RETECHi lotutako Eraldaketa Digitala eta Zibersegurtasuna finantzatzeko aukerak Euskadin.
Guillermo Unamuno. Saileko arduraduna Smart & Cyber. SPRI.
12:30Teknologia digitalak txertatzeko laguntza – BDIH – Basque Digital Innovation Hub
Susana Larrea. SPRI
12:45I+G+b nazioartekotzen laguntzeko mekanismoak – Enterprise Europe Network.
Susana Larrea. Enterprise Europe Network. SPRI 
13:15Jardunaldiaren amaiera. 
Susana Larrea. SPRI 
13:15 – 15:00Proiektu-ideiak berrikusteko elkarrizketak, hala eskatuta.
Horizonte Europa

Partekatu albiste hau

Presentziala

mai. 20

09:30 - 15:00 CEST

Berrkuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque - Zamudio

Harremanetan jarri

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Antolatzailea

SPRIk Taldea, BEAZek eta Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque