SPRIk, Innobasquek eta BEAZek, Enterprise Europe Networken (EEN Basque) euskal partzuergoko kideek, Eusko Jaurlaritzarekin eta CDTIrekin elkarlanean antolatu dute konferentzia hau. Honen helburua euskal erakundeek nazioarteko I+G+Bko lankidetza-proiektuetan parte har dezaten sustatzea da, energiaren eta mugikortasunaren arloetan.
Saioan 5. Klusterraren (Energiari eta Mugikortasunari dagokien zatia) eta Horizonte Europako Hirien Misioaren hurrengo deialdien (2025) edukiak aurkeztuko dira. Horretarako, CDTIren Harremanetarako Puntu Nazionalak (NCP) bertan izango dira. H2SITE eta IDEC enpresek, hurrenez hurren, Energian eta Mugikortasunean arrakasta izan duten kasuak aurkeztuko dituzte.
Bestalde, SPRI Taldeak Clean Energy Transition Partnership (CETP) aurkeztuko du, trantsizio energetikoa bultzatzeko eta azkartzeko I+G+Bko nazioko eta eskualdeko programen lankidetza, eta eraldaketa digitala eta jasangarria bultzatzeko Basque Digital Innovation Hub (BDIH) delakoaren zerbitzuak. Amaitzeko, Enterprise Europe Network-ek euskal enpresei I+G+b nazioartekotzeko ematen dizkien laguntza-zerbitzuen berri emango da.
Jardunaldia I+G+b-n zuzendaritza-ardurak edo erantzukizun teknikoak dituzten enpresa eta enpresa-elkarteetako pertsonei, klusterrei, aholkularitzei eta abarrei eta ZTBESko eragileei zuzenduta dago.
Aldebiko bilerak CDTIren NCPrekin
Informazio-saioaren ondoren, erakunde interesdunek aldebiko bilera eskatu ahal izango dute CDTIko ordezkariekin, beren ideia edo proiektu-proposamena berrikusteko. Horretarako, izena emateko formularioaren informazioa ekainaren 12a baino lehen bete beharko da.
Egitaraua
9:30 | Ongi etorria Cristina Oyón. SPRI Taldeko zuzendari nagusiaren ondokoa. |
9:45 | Horizonte Europako Cluster 5 Energia. 2025ko deialdiak. Cristina Garrido, Energia Harremanetarako Puntu Nazionala, CDTI. |
10:15 | Energia arrakasta-kasua H2SITE |
10:30 | Horizonte Europako Cluster 5 – Mugikortasuna. 2025eko deialdiak Juan Francisco Reyes, Mugikortasun Harremanetarako Puntu Nazionala, CDTI. |
11:00 | Mugikortasun arrakasta-kasua HERFUSE proiektua Pablo Martínez – Business Development & Programs Director. IDEC, S.L. |
11:15 | Networking Kafea |
11:45 | Hirien Europako Misioa – 2025eko deialdia eta beste berri batzuk. Luisa Revilla – Aditua eta Harremanetarako Puntu Nazionala Hiri Misioan, CDTI. |
12:05 | CEPT – Clean Energy Transition Partnership, trantsizio energetikoa bultzatzeko eta bizkortzeko I+G+b-ko nazioko eta eskualdeko programen lankidetza Cristina Ugarte. Berrikuntzako teknikaria. SPRI |
12:25 | BDIH (Basque Digital Innovation Hub): euskal enpresen eraldaketa digital eta jasangarria sustatzea teknologiaren bidez Susana Larrea, Enterprise Europe Network, SPRI |
12:40 | Enterprise Europe Network sarearen zerbitzuak nazioarteko lankidetzarako Susana Larrea, Enterprise Europe Network, SPRI |
13:15 | Jardunaldiaren amaiera / NCPek egindako proposamenen berrikuspenen hasiera |
13:15-15:00 | Aldebiko bilerak CDTIrekin |
Presentziala
eka. 16
09:30 - 15:00 CEST
Auditorio Spri, Bilbao (Bizkaia)
Harremanetan jarri
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque