SPRIk eta Innobasquek, Enterprise Europe Network-eko (EEN Basque) euskal partzuergoko kideek, jardunaldi hau antolatu dute Eusko Jaurlaritzarekin, Basque Health Cluster, BIOEF, CDTI eta FECYT erakundeekin lankidetzan. Jardunaldiaren helburua da euskal erakundeek osasunaren arloan nazioarteko I+G+b arloko lankidetza-proiektuetan parte har dezaten sustatzea. Saioan aurkeztuko dira programa hauen hurrengo deialdiak (2025): Osasunaren eta Minbiziaren Misioaren Horizonte Europako 1. Klusterra, Europako partenariatuak, EIC Pathfinder Challenges, EIC Transition programa eta Osasun Berritzailearen ekimena.
Gainera, jardunaldian zehar, Vicomtech, Tecnalia eta CIC nanoGUNEren arrakasta-kasuak erakutsiko dira programa ezberdinetan, Enterprise Europe Network-en laguntza-zerbitzuak zehaztuko dira, baita BDIHren Gailu Medikoen eta Osasun Digitalaren Nodoaren aukerak ere.
Jardunaldia I+G+b-n zuzendaritza edo teknika-ardurak dituzten enpresa eta enpresa-elkarteetako kideei zuzenduta dago, bai eta euskal osasun-sistemako eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei ere.
Aldebiko bilerak CDTI y FECYTren NCPrekin:
Informazio-saioaren ondoren, erakunde interesdunek aldebiko bilera eskatu ahal izango dute CDTIko eta FECYTeko ordezkariekin, beren ideia edo proiektu-proposamena berrikusteko. Horretarako, izena emateko formularioaren informazioa bete beharko da otsailaren 23a baino lehen.
Egitaraua
9:30 – 9:45 | Ongi etorria eta sarrera Iñaki Gutierrez Ibarluzea. Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailean. |
9:45 – 10:15 | Finantzaketa-aukerak Horizonte Europako 1. Klusterrean – Osasuna / Minbiziaren Misioa¡ 2025eko Lan Programaren deialdietan parte hartzeko alderdi praktikoak Marta Marín, Osasun Harremanetarako Puntu Nazionala, FECYT. |
10:15 – 10:45 | Arrakasta-kasuak HE CARAMEL proiektua (1. klusterra – Osasuna) Iván Macía, Osasun Arloko zuzendaria, Vicomtech Fundazioa ECHoS proiektua (Minbiziaren Misioa) Olatz Murua, Osasun Unitateko I+Gko kudeatzailea, Tecnalia. |
10:45 – 11:15 | Kafea – Networking |
11:15 – 11:45 | EIC Pathfinder Challenges eta EIC Transition Marta Marín, Osasun Harremanetarako Puntu Nazionala, FECYT. |
11:45 – 12:00 | Arrakasta-kasua TextaDNA proiektua (EIC Pathfinder Challenges) Ainara García Gallastegui, Teknologia Transferentziako zuzendaria. CIC nanoGUNE. |
12:00 – 12:30 | 1. Klusterreko Partenariatuak – Osasuna – Partenariatuen ikuspegi orokorraAinhoa Martín Pagola. I+G+b Nazioarteko Proiektuen Kudeatzailea. BIOEF. |
12:30 – 13:00 | Innovative Health Initiative (IHI) Marta de Diego, Osasun Harremanetarako Puntu Nazionala, CDTI. |
13:00 – 13:15 | Arraskasta-kasua |
13:15 – 13:30 | Enterprise Europe Network sarearen zerbitzuak nazioarteko lankidetzarako Susana Larrea. Enterprise Europe Network. SPRI. |
13:30 – 13:45 | BDIH – Gailu Medikoen eta Osasun Digitalaren nodoaren aukerak Susana Larrea. SPRI. |
13:45 | Jardunaldiaren amaiera |
13:45 – 15:00 | Aldebiko bilerak CDTI eta FECYTekin. NCPen proposamenak berrikustearen hasiera. |
Presentziala
mai. 29
09:30 - 15:00 CEST
Berrkuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque - Zamudio
Harremanetan jarri
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque