Innobasquek, SPRIk eta BEAZek, Enterprise Europe Networken (EEN Basque) euskal partzuergoko kideek, Eusko Jaurlaritzarekin eta CDTIrekin elkarlanean antolatu dute jardunaldi hau. Honen helburua euskal erakundeek nazioarteko I+G+Bko lankidetza-proiektuetan parte har dezaten sustatzea da, industriarekin lotutako arloetan: fabrikazio-teknologiak, material aurreratuak, industria zirkularrak, klimatikoki neutroak eta digitalizatuak, etab.
Jardunaldia I+G+b-n zuzendaritza-ardurak edo erantzukizun teknikoak dituzten enpresa eta enpresa-elkarteetako pertsonei, klusterrei, aholkularitzei eta abarrei eta ZTBESko eragileei zuzenduta dago.
Jardunaldian zehar bilerak antolatu ahal izango dira Europako Horizon programaren Harremanetarako Puntu Nazionalarekin eta Enterprise Europe Network sareko adituekin. Proiektu ideiak berrikusteko interesa izanez gero, aldez aurretik formularioa bete beharko da, elkarrizketa eskatzeko, eta [email protected] helbidera bidali. Inprimakiak aurkezteko azken eguna 2025/06/16a izango da.
Egitaraua
9:30 | Ongietorria Gotzon Bernaola Ariño. Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Beerikuntzren Koordinatzaile Nagusia |
9:45 | Finantzaketa-aukerak Horizonte Europan – 4. klusterra – Industria 2025eko deialdiak Carlos Toledo. Industria Harremanetarako Puntu Nazionala. CDTI. |
10:30 | 4. Klusterarren deialdien baldintza espezifikoak. Proposamen irabazlea prestatzeko funtsezko alderdiak Carlos Toledo. Industria Harremanetarako Puntu Nazionala. CDTI. |
11:00 | Kaferako etenaldia |
11:30 | Arrakasta-kasuak MUSIC “Materials for Sustainable Sodium-Ion Capacitors” proiektua. Amaia Saenz de Buruaga. Bcare. AI Redgio 5.0 “Regions and (E)DIHs alliance for AI-at-the-Edge adoption by European Industry 5.0 Manufacturing SMEs” eta WASABI “White-label shop for digital intelligent assistance and human-AI collaboration in manufacturing” proiektuak. Francisco Buján. CARSA. |
12:00 | EUREKA klusterrak: lankidetza sustatuz industria-enpresa handiekin, ETEekin, ezagutza-institutuekin eta mundu osoko azken erabiltzaileen erakundeekin. Nora Ibáñez. Enterprise Europe Network. Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. |
12:25 | BDIH (Basque Digital Innovation Hub): euskal enpresen eraldaketa digital eta jasangarria sustatzea teknologiaren bidez Susana Larrea. Enterprise Europe Network. SPRI. |
12:45 | Enterprise Europe Network sarearen zerbitzuak nazioarteko lankidetzarako Susana Larrea. Enterprise Europe Network. SPRI. |
13:00 | Jardunaldiaren amaiera |