Enpresa, startup, ekintzailea edo ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuak dituen Euskadiko erakunde bat bazara, jardunaldi honek zure proiektua sustatzeko finantzaketa publikoa eskuratu eta ezagutzeko aukera ematen dizu.
Horretarako, Juan Luis Romera Santiago CDTIko teknikari eta aholkulariak parte hartuko du. CDTI Estatuan enpresen berrikuntza eta garapen teknologikoa sustatzen duen erakunde publikoa da.
Jardunaldira joanez gero:
• CDTIk I+G+Bko enpresa-proiektuetarako ematen dituen laguntza nagusiak ezagutzea.
• Laguntza horiek eskuratzeko moduari buruzko informazioa eta aholkularitza jasotzea.
• CDTIrekin aldebiko bileretan parte hartzea, ideia eta proiektu zehatzak aztertzeko.
• Euskal ekosistemako beste enpresa, startup eta ekintzaile batzuk ezagutzea networking espazioan.
Jardunaldia PIDI Sarearen bidez egingo da. Sare horretako kide da Innobasque, CDTIren informazio-puntuen sarea, berrikuntza-proiektuetarako eskuragarri dauden laguntza publikoei buruzko aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen duena.
Egitaraua
| 10:00-10:15 | Ongietorria eta aurkezpena PIDI sarea eta Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque |
| 10:10-11:30 | CDTI laguntzak |
| 11:30-12:00 | Kafea & Networkinga. |
| 12:00-14:00 | Aldebiko bilerak CDTIrekin (Alde biko saioek plaza mugatuak dituzte, eta izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira). |
Presencial
urt. 29
10:00 - 14:00 CEST
Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque. Laida Bidea 203, Zamudio, Bizkaia. Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia.
Harremanetan jarri
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque




